229. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, Gizarte Zerbitzuen Alorreko administrazioko arduradunaren lanpostu bat betetzeko mailaz igotzeko lehiaketa bidez. Izendapena

Alkatetzaren 892/2022 Ebazpenaren bidez, Gizarte Zerbitzuen Alorreko administrazioko arduradunaren lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onetsi ziren. Ebazpen hori 2022ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18an.

Alkatetzaren 1222/2022 Ebazpenaren bitartez, 2022ko azaroaren7ko dataz izendatu da María Victoria Ventura andrea Burlatako Udaleko funtzionario, Gizarte Zerbitzuen Alorreko administrazioko arduradunaren lanpostua betetzeko (administrari-ofizialaren lanpostua, 6.26 zenbakia duena plantilla organikoan). Ebazpen berean ezarri da lanpostuaz jabetzeko eguna: 2022ko azaroaren 7a.

Burlatan, 2022ko azaroaren 8an.–Alkate udalburua, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2214688