228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

252E/2022 EBAZPENA, urriaren 18koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak (LEADER) hautatzeko deialdiaren oinarri arautzaileak onesten dituena Nafarroako 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren barnean.

Tokiko garapen parte-hartzailea (TGP) lurralde politikako tresna da, muin hau duena: plangintzarako ekimena tokiko komunitateei lagatzea, elkarte publiko-pribatu moduan antolatuta dauden elkarteei. Horiek eratzen eta egiten dute lurralde jakin bateen garapeneko estrategia, bertako baliabideak erabiliz.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduak, tokiko garapen parte-hartzaileari eskaintzen dio bere III. tituluko (Programazioa) II. kapitulua. Arautegi horrek definitzen ditu izan daitezkeen diruzko laguntzak, finkatzen du tokiko garapen estrategien edukia eta haien hautapena, Tokiko Ekintza Taldeen zereginak eta baldintzak ezartzen ditu, horiek baitira estrategiak eratzeko eta gauzatzeko erakunde arduradunak eta, azkenik, laguntza motak zehazten ditu. Era berean, aukera ematen die Tokiko Ekintza Taldeei kudeaketa-agintaritzak edo erakunde ordaintzaileak eskuordetutako zeregin osagarriak garatzeko, eta xedatzen du tokiko garapen parte-hartzailerako laguntzaren barnean sartuko dela etorkizuneko estrategia diseinatzen eta gauzatzen laguntzeko prestaketa-neurrien eta gaitasunen garapena.

Hartan, ideia hau sendotzen da: lurraldeko eta tokiko garapen estrategian oinarrituta planteatuko dira tokiko garapen parte-hartzailea ("LEADER" izena ematen zaio Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren esparruan) edo Europar Batasuneko estatuek diseinatutako ekimenei laguntzeko beste edozein lurralde politikako tresna.

Aipatutako 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren bidez, Europar Batasuneko estatuek, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan (Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren erregelamendua), egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezarri ziren. Erregelamendu horren 2. artikuluaren arabera, tokiko garapen parte-hartzailea Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak finantzatutako laguntzari aplikatuko zaio. Hori, zehazki, 77. artikuluaren bidez arautzen da, hartan agintzen baita lankidetzarako laguntzak emanen direla. Laguntza horien artean daude Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategiak prestatzea eta gauzatzea, 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren arabera definituak.

Adierazitakoaren arabera, funtsezkoa da Tokiko Ekintza Taldeak, tokiko komunitateen interesak ordezkatzen dituzten aldetik, Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiak diseinatzeaz eta gauzatzeaz arduratzea. Hala ere, lurralde-estrategiak kasuan kasuko agintari edo erakundeen ardurapean garatu eta babestu behar dira, eta haiek arduratuko dira horiek hautatzeaz (1). Beraz, dagokion kudeaketa-agintaritza arduratuko da estrategia horiek hautatzeko irizpideak definitzeaz, hautaketa eginen duen batzordea sortzeaz eta batzordeak hautatutako estrategiak onartzeaz, bat etorriz 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 32.2 artikuluarekin.

(1) Kontuan hartuta 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 30. artikulua.

Tokiko garapen parte-hartzailea aplikatzeko atzerapenik sor ez dadin eta horiek prestatzeko nahikoa denbora izan dadin, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak martxoaren 22an emandako 70E/2022 Ebazpenaren bidez, erakunde hautagaiak aukeratzeko eta Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiak (TGPE) diseinatzeko laguntzen deialdia argitaratu zen, Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeei zuzendua, Nafarroako 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidea gauzatzeko Plan Estrategikoaren barnean.

Abuztuaren 26ko 201E/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako tokiko ekintza talde izateko hautagaiak aukeratu ziren, eta haien TGPEak egiteko gastuetarako prestakuntza-laguntza eman zitzaien, gerora, 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 34.2 artikuluarekin bat etorriz, estrategia hori finantzatzeko hautatzen den ala ez alde batera utzita. Hauek dira hautatutako erakundeak eta estrategiaren prestakuntzarako emandako laguntzak:

Izena

IFZa

Prestakuntzarako emandako laguntza
(euroak)

Cederna-Garalur Elkartea

G31372063

192.116,10

EDER Partzuergoa

G31513260

198.483,17

TEDER Elkartea

G31590219

152.743,80

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

P3158472E

148.823,84

GUZTIRA

692.166,91

Era berean, ebazpen horren bidez, tokiko erakunde bakoitzak zer lurralde-eremutan jardunen duen hautatu zen, baita finantza-zuzkidura behin-behinean nola banatuko den ere. Finantzaketa hori ez da erakunde hautagaiei emandako laguntzatzat hartuko, harik eta haien Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiak hautatzen diren arte. Behin-behinean, honela egin da banaketa:

Tokiko Ekintza Talde izateko
erakunde hautagaia

2023-2027 aldirako esleipena

M7119
Tokiko garapenerako
LEADER laguntza (TGP)

M7119.02
Estrategiaren esparruan
hautatutako eragiketak gauzatzea:

M7119.03
Tokiko Ekintza
Taldeen arteko
lankidetza-­jarduerak

M7119.04
Tokiko Ekintza Taldeen kudeaketa, jarraipena,
ebaluazioa eta animazioa

Gastu publikoa (eurotan)

%

Sustatzaile
publikoen eta
pribatuen
proiektuak

Tokiko
ekintza taldeen
proiektuak
(gehienez)

Cederna-Garalur Elkartea

7.375.132,28

34,08

4.646.333,34

516.259,26

368.756,61

1.843.783,07

EDER Partzuergoa

5.178.953,09

25,10

3.262.740,45

362.526,72

258.947,65

1.294.738,27

TEDER Elkartea

4.475.739,58

22,94

2.819.715,94

313.301,77

223.786,98

1.118.934,90

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

3.670.175,05

17,88

2.312.210,28

256.912,25

183.508,75

917.543,76

GUZTIRA

20.700.000,00

100,00

14.490.000,00

1.035.000,00

5.175.000,00

Deialdi honek TGPEak hautatzeko bigarren fasea zabaltzen du. Fase honetan, tokiko garapen talde izateko aukeratu diren hautagaiek beren garapeneko estrategia-proposamenak aurkezten ahalko dituzte, gerora, Landa Garapeneko zuzendaritza nagusiak baloratu eta hautatu ahal izateko. Ondoren, horrela badagokio, urte anitzeko dirulaguntza ematea onartuko da eta dagozkion lankidetza-hitzarmenak izenpetuko dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidanak,

EBAZTEN DUT:

1. Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak (LEADER) hautatzeko oinarri arautzaileak onestea, Nafarroako 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren (NPEPE) esparruan, ebazpen honen 1.etik 7.era bitarteko eranskinen arabera.

2. Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak (LEADER) hautatzeko deialdia onestea, Nafarroako 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren (NPEPE) esparruan.

Deialdi honek ez du gastu baimenik, ez eta konpromiso ekonomiko bakar bat ere Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarentzat; izan ere, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez onetsi beharko da tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak prestatzeko zuzkidura finantzarioei dagokien gastua, aldez aurretik Nafarroako Gobernuak urte anitzeko gastua baimenduta.

3. 2023ko urtarrilaren 31n bukatuko da deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko urriaren 18an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

1. ERANSKINA

Landa garapen parte-hartzailearen (LEADER) estrategiak hautatzeko deialdiaren oinarri arautzaileak

Lehena.–Xedea.

Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak hautatzeko deialdia arautzea dute xede oinarri hauek, Nafarroako 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren (NPEPE) esparruan.

Bigarrena.–Onartua izateko baldintzak.

Deialdi hauetara eskaerak aurkezten dituzten erakundeek baldintza hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:

a) Tokiko ekintza talde izateko hautagai gisa onartuak izatea, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 201E/2022 Ebazpenaren arabera.

b) Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategia bat aurkeztea, 2. eranskinetik 6. eranskinera ezarritako edukiaren arabera. Estrategia bakar bat proposatzen ahalko da Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 201E/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako lurralde-eremu bakoitzeko.

Hirugarrena.–Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak hautatzeko irizpideak.

Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak 0tik 100era bitarteko baremo baten arabera baloratuko dira. Atal hauek kalifikatuko dira:

TGPEak HAUTATZEKO IRIZPIDEA (EHI)

BAREMAZIOA

Titulua

Gehieneko puntuazioa

Deskribapena

Kalkulua edo graduazioa

1. Helburuen definizioaren argitasuna, estrategiaren bideragarritasuna eta haren koherentzia atzeman diren beharrekin, lurraldearen garapen integrala bultzatzeko.

10

1.1. Estrategiaren helburuak koherenteak dira Nafarroako 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan: sektorea modernizatzeko zeharkako helburua betetzen laguntzen dute; horretarako, nekazaritzako eta landa-eremuetako ezagutza, berrikuntza eta digitalizazioa sustatuz eta bateratuz, eta haien erabilera sustatuz.

Bai

1

Ez

0

1.2. Estrategiaren helburuek LEADER-en erronkei erantzuten diete

1.2.1. Enplegua sortzea eta sendotzea, baita norberaren konturako langileei eta ETE-ei laguntzea ere

Bai

1

Ez

0

1.2.2. Baliabide naturalak modu eraginkorrean erabiltzea. Kultura-, historia, arkitektura- eta ingurumen-ondarea

Bai

1

Ez

0

1.2.3. Zerbitzu publikoak eta bizi-kalitatea hobetzea

Bai

1

Ez

0

1.2.4. Gizarte-inklusioa

Bai

1

Ez

0

1.3. GJHekin modu koherentean lotutako helburuak

Ekintzen eta GJHen arteko lotura egiten da

2

Ez da ekintzen eta GJHen arteko loturarik egiten

0

1.4. Helburuak eta estrategia koherenteak dira hautemandako beharrekin

Helburuen >%75 dira koherenteak

3

Helburuen >% 50 eta % 75 artean dira koherenteak

1

2. Estrategiaren eragina enpleguan, gazteengan, berdintasunean eta lurraldearen gizarteratzea eta klima-aldaketa arintzea lortzeko bidean

10

2.1. Enpleguan duen eraginaren adierazle zuzenak jasotzen ditu

Bai

1

Ez

0

2.2. Gazteengan duen eraginaren adierazle zuzenak jasotzen ditu

Bai

1

Ez

0

2.3. Berdintasunean eta gizarteratzean duen eraginaren adierazle zuzenak jasotzen ditu

Bai

1

Ez

0

2.4. Klima-aldaketa arintzeko helburuan duen eraginaren adierazle zuzenak jasotzen ditu

Bai

1

Ez

0

2.5. Adierazleen aurreikuspena gehitzen du

Bai, oinarrizkoak eta gehiago

6

Bai, oinarrizkoak bakarrik

5

Ez

0

3. Tokiko ekintzan ari diren beste talde batzuekin sarean eta lankidetzan jarduteko aurreikuspena

10

3.1. Lurraldean (Foru Komunitatearen esparruan), Espainian eta/edo nazioartean lankidetzan jarduteko proposamenak eta aurreikuspenak

Hiru motatako lankidetza aurreikusten da

6

Bi motatako lankidetza aurreikusten da

3

Mota bakar bateko lankidetza aurreikusten da

1

Ez dago lankidetzarik

0

3.2. Lurraldearen barnean lankidetzan jarduteko proposamenak (norberaren proiektuak)

Tokiko ekintza taldeak berak sustatutako proiektuak planifikatu dira

4

Ez da tokiko ekintza taldeak berak sustatutako proiekturik planifikatu

0

4. Erakunde bazkideen esku-hartzea estrategiaren diseinuan eta prestaketan

10

4.1. Bazkide publikoen % 50 baino gehiagoren parte-hartze frogatua

Bai

5

Ez

0

4.2. Bazkide pribatuen % 50 baino gehiagoren parte-hartze frogatua

Bai

5

Ez

0

5. Lurraldeko parte-hartzea eta herritarren eta eragileen parte-hartze aktiboaren maila, beste erakunde batzuekiko lankidetza eta/edo dinamizazioa, bai eta estrategia aplikatzeko eta ebaluatzeko aldian aurreikusitakoa ere.

10

5.1. Herritarren eta lurraldeko beste eragile sozial eta ekonomiko batzuen parte-hartze frogatua estrategiaren diseinuan eta lanketan.

Bai

3

Ez

0

5.2. Herritarrek eta eragile sozioekonomikoek Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia gauzatzeko fasean izanen duten parte-hartzearen aurreikuspena eta ezarritako dibulgazio-planaren deskribapena

Bai

3

Ez

0

5.3. Herritarrek eta eragile sozioekonomikoek Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren ebaluazio-fasean izanen duten parte-hartzearen aurreikuspena

Bai

3

Ez

0

5.4. Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategian zehaztutako lurraldea zenbateraino datorren bat 201E/2022 Ebazpenaren bidez onartutako lurraldearekin (tokiko ekintza talde izateko hautagaiak aukeratu dira ebazpen horren bidez)

Bai

1

Ez

0

6. Proiektuen eta onuradunen zehaztapen maila, sektore ekonomikoek duten tratamendua eta diruz laguntzen ahal diren jarduketak zenbakitan adieraztea.

10

6.1. Proiektuak arlo tematikoaren arabera sailkatzea, eta Nafarroako Gobernuaren beste plan eta proiektu batzuekiko sinergiak eta osagarritasunak.

Hierarkizatua ekintzetara arte. Ekintza espezifikoak, haien artean gainjarri gabe

6

Hierarkizatua ekintzetara arte

3

Helburuak eta ildo nagusiak baino ez

1

6.2. Ekintzen zehaztapen-maila proiektuen tipologiaren arabera (produktiboak/ez-produktiboak)

Ekintzaz ekintza zehaztuak

2

Guztiei egiten zaie erreferentzia ekintza guztietan

1

Ez da haien erreferentziarik egiten

0

6.3. Ekintzen zehaztapen-maila erakunde onuradunaren tipologiaren arabera (publikoak/pribatuak/taldearen beraren ekintzak)

Ekintzetan zehazten dira

2

Guztiei egiten zaie erreferentzia ekintza guztietan

1

Ez da haien erreferentziarik egiten

0

7. Proposamen berritzaileen balorazioa

10

7. Ekintza-planean jasotzen da berrikuntza

Bai

10

Ez

0

8. Europar Batasuneko eta Espainiako finantza funtsen integrazioa edo koordinazioa estrategian

10

8.1. Finantza-koadroak jasotzen ditu, gastu publikoa nola banatzen den adierazita

Bai, oinarrizkoa (kontuak ongi doituta daude) eta gehiago

8

Bai, oinarrizkoa eta derrigorrezkoa. Kontuak ongi doituta daude.

3

Ez

0

8.2. Guztizko finantzaketaren gutxi gorabeherako finantza-koadroak jasotzen ditu (kostu pribatua eta beste funts batzuk)

Bai

2

Ez

0

9. Erakunde hautagaiaren esperientzia, lorpenak eta gaitasun teknikoa

10

9.1. Aurreko programetan parte hartu izana

Bai

2

Ez

0

9.2. Aurreko aldian gauzatutako ehunekoa (eskueran zuen aurrekontua/gauzatutako aurrekontua)

> % 75

4

≥ % 50 eta < % 75

2

< % 50

0

9.3. Proposatutako estrategia gauzatzeko lantalde tekniko egokia (Gutxienez: gerente 1, 25.000 biztanleko teknikari 1 eta ekonomia edo administrazio arloko arduradun 1)

Bai

2

Ez

0

9.4. Estrategia gauzatzen den denboran helburuak zenbateraino betetzen diren ebaluatzeko plan baten proposamena

Bai

2

Ez

0

10. Proiektuak hautatzeko eta interes-gatazkak konpontzeko prozedura gardenak

10

10.1. Hautaketarako irizpideen proposamena koherentea da deialdiarekin, gai-arloei eta gehieneko puntuazioei dagokienez Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiara egokitua

Bai

3

Ez

0

10.2. Irizpideren batean neurketak/justifikazioak lausoak dira eta/edo subjektiboak, edo dokumentazioa justifikatzea konplexua da

Bai

0

Ez

4

10.3. Proiektu produktiboak lehenesten ditu ez-produktiboen gainetik Gutxieneko atalasea (% 30-50 artean) eta soluzioak planteatzen ditu, berdinketarik gertatuz gero.

Bai

2

Ez

0

10.4. Badago prozedura bat proiektuen hautaketan sor daitezkeen interes-gatazkak eta iruzurrak konpontzeko eta horren aurka egiteko.

Bai

2

Ez

0

Atal bakoitzean, gutxienez 5 puntu lortu beharko ditu estrategiak, aurrez tokiko ekintza taldearen izaera hori izan ez duten hautagaien kasuan izan ezik; horiek bederatzigarren atalean ez dute baldintza hori bete beharko. Kasu horietan, gehienez ere 94 puntu lortzen ahalko dituzte. Dena den, aurrez zehaztutakoa bete beharko dute kasu horietan ere; hau da, gehieneko puntuazioaren erdia lortu beharko dute, gutxienez.

Balorazioak kontuan izan behar du estrategia bakoitza desberdina dela eta zein bere lurraldera eta tokiko komunitatera egokitu behar dela. Balorazioa ez da estrategia batzuk eta besteak konparatuz egiten. Aurrekontu nahikorik ez izatea ez da hautaketarako irizpidetzat hartuko, eta aurrekontu nahikoa izateak ez du justifikatuko gabeziak dituen estrategiak hautatzea.

Laugarrena.–Tokiko ekintza talde izateko hautagai diren erakundeen konpromisoak.

Behin estrategiak hautaturik, tokiko ekintza talde izateko hautagaiek konpromiso hauek hartuko dituzte Nafarroako 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa kudeatzeko ardura duen agintaritzarekin:

1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea, estrategia kudeatzeko, 7. eranskineko eduki orientagarriari jarraikiz. Horrek emanen die Tokiko Ekintza Taldearen izaera.

2. Toki entitate diren kideen artean, erantzule administratibo eta finantzario bat izendatzea, funts publikoak administratu, kudeatu eta fiskalizatzeko gai dena.

3. Kudeaketan kualifikazioa eta esperientzia dituen talde teknikoa izatea; estrategia onetsi baino lehen abian egon beharko du lantalde horrek.

4. Onetsitako estrategia betearaztea, herrietako jendeari informazioa eta aholkuak ematea haren edukiari eta helmenari buruz, parte-hartze aktiboa bultzatzea eta landa-ingurunean, zuzenean edo zeharka, enplegua sortuko duten inbertsio proiektuak egin daitezen sustatzea eta onestea.

5. Kudeaketa administratiborako sistema ireki eta gardena aplikatzea laguntza-deialdietan, eragiketak hautatzeko prozedura ez-baztertzailea duena, interes gatazkak galarazten dituzten mekanismoez hornitua, eta koherentea tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiarekin edo/eta aldez aurreko deliberazio prozesuekin.

6. Kudeatzen dituzten dokumentuen zein materialen gaineko espedienteen kontrolak egitea, eta hori Europar Batasuneko, Estatuko eta Foru Komunitateko lege, erregelamendu eta administrazio xedapenetan ezarritako prozedurei jarraituz.

7. Kudeaketaren prozedurak Nafarroako 2023-2027 Politika Erkidearen Plan Estrategikoak izan ditzakeen aldaketetara egokitzea, bai eta sinatutako hitzarmenera eta kontroleko edo/eta ebaluazioko jarduketen ondoriozko gomendioetara ere.

8. Kostuen kontabilitate-sistema analitiko bat izatea, tokiko garapen parte-hartzailearen neurria aplikatzearekin lotutako gastu, konpromiso eta ordainketei dagokienez egiten dituen esku-hartze guztiak jasoko dituena, arauetan ezarritako xedapenei jarraikiz.

9. Beharrezko informazioa ematea Kudeaketa Agintaritzari eta ebaluatzaileei estrategiaren jarraipena eta ebaluazioa egin ditzaten.

10. Nafarroako FEAGA eta FEADER laguntzen Erakunde Ordaintzaileak eta Kudeaketa Agintaritzak burutzen dituzten prestakuntza ekintzetan eta bileretan parte hartzea Nafarroako 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren kudeaketari loturiko alderdietan: proiektuen kudeaketa, kostuen moderazioa, hautapen-irizpideak, jarraipena eta ebaluazioa, adierazleak, publizitatea, eta abar.

11. Kudeaketa Agintaritzari, Nafarroako FEAGA eta FEADER laguntzen Erakunde Ordaintzaileari, Nafarroako Gobernuko Kontu-hartzailetza Orokorrari eta Espainiako Gobernuak eta Batzordeak izendatutako kontrol unitateei laguntzea haien estrategian garatzen diren egiaztapen eta kontrolak egiten, bai eta horien ondoriozko itzulketa, zehapen eta zuzenketa prozeduretan ere.

12. Landa Sare Nazionalean integratzea eskualdeko eta nazioko elkarteen bitartez, eta beste talde batzuekin parte hartzea lankidetza-proiektuetan. Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, tokiko garapen taldeek laguntzen dituzten eta landa lurraldeen dinamizazioa indartzeko balio duten proiektuetan parte hartzen ahaleginduko da.

Bosgarrena.–Eskaerak eta dokumentazioa aurkeztea.

1. Tokiko garapen parte-hartzailerako estrategiak hautatzeko eskaerak, 5. eranskinaren arabera beteak, honako erakunde hauetan aurkezten ahalko dira: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren erregistroan, Nafarroako Gobernuaren beste erregistroetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako tokietan, baita Nafarroako Gobernuaren webgunearen bidez ere (zerbitzu-katalogoa).

2. Eskaerak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 31n bukatuko da.

3. Eskaerarekin batera, 6. eranskinean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

4. Eskaerak aztertzean, Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuak dokumentazio gehiago eskatzen ahalko die interesdunei. Tokiko ekintza talde izateko hautagaiek gehienez ere 10 egun balioduneko epean erantzun beharko diote errekerimendu horri.

Seigarrena.–Jendaurrean jartzea eta etengabeko elkarrizketa.

1. Eskaera egiteko epea igarota, Landa Garapeneko zuzendaritza nagusiak 10 egunez jarriko ditu jendaurrean tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren web-orriaren bitartez.

2. Prozedurak irauten duen denboran, Zuzendaritza Nagusiak etengabeko elkarrizketa izanen du tokiko ekintza talde izateko hautagaiekin, aurkeztutako estrategia guztien koherentzia eta uniformetasuna bermatzeko beharrezkoak diren oharrak, aldaketak edo zuzenketak egiteko.

Zazpigarrena.–Hautapen batzordea.

1. Abenduaren 22ko 229E/2021 Ebazpenaren bidez sortutako hautapen batzordeak aztertuko ditu deialdi honetara aurkezten diren estrategiak eta, zein den kasua, onetsi edo ezetsiko ditu.

2. Hautapen batzordeak estrategiaren laburpena jendaurrean aurkezteko eskatzen ahalko die tokiko ekintza talde izateko hautagaiei, eta beharrezkoak iruditzen zaizkion ohar edo iradokizunak eginen ditu. Estrategiak jasotako iradokizunetara egokitzen ahalko dituzte hautagaiek.

3. Hautapen batzordeari sostengua ematearren, lan talde tekniko bat sortuko da, Landa Aniztasunerako Atalak zuzendua, aurkezten diren estrategiak baloratuko dituena.

Zortzigarrena.–Ebazpena.

1. Landa Garapeneko zuzendari nagusiak deialdia ebatziko du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hiru hilabeteko epean. Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.

2. Tokiko ekintza taldeen tokiko garapen parte-hartzailearen zein estrategia hautatzen diren jasoko du ebazpenak. Ezesten diren gainerako eskaerak ere berariaz adieraziko dira.

3. Gero, abuztuaren 26ko 201E/2022 Ebazpenean xedatzen eta deialdi honetan ebazten denaren arabera, urte anitzeko dirulaguntza emanen zaie tokiko ekintza taldeei eta haien tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiei, prestakuntzarako laguntza ordainduko da eta dagozkion lankidetza-hitzarmenak izenpetuko dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin.

2. ERANSKINA

Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiaren egitura eta edukia

1. Lurraldearen mugaketa udal-mugarteen arabera. Jarduketa-eremurako justifikazioa eta irizpideak.

2. Hasierako egoeraren diagnostikoa: eremu geografikoa eta egitura fisikoa, biztanleria eta bere bilakaera, erruraltasun maila, urbanizazio maila, menpekotasun tasa, ordezkapen koefizientea, zahartze maila, gizonezkoen tasa, langabezia tasa, sektoreen araberako enplegua, produkzio sektoreen araberako karakterizazio ekonomikoa, ingurumenari loturiko deskripzioa, Natura eremuak, mugaketa naturalak, azpiegitura, zerbitzu eta zuzkiduren egoera eta abar.

3. AMIA analisiak (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) eta premien identifikazioa eta lehentasuna.

4. Estrategiaren eta helburuen deskribapena, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren (2023-2027) arabera.

Nekazaritza Politika Erkideak sektorea modernizatzeko duen zeharkako helburua kontuan hartuta diseinatuko da; horretarako, nekazaritzako eta landa-eremuetako ezagutza, berrikuntza eta digitalizazioa sustatu eta bateratuko dira, eta haien erabilera sustatuko da. Horretarako, estrategiaren ardatza izanen da landa eremuetan enplegua, hazkundea, gizarte-inklusioa eta tokiko garapena sustatzea, bioekonomia eta basogintza jasangarria barne direla.

Arreta berezia jarriko da ingurumenaren eta klimaren arloko helburu espezifikoetan, belaunaldien arteko erreleboan eta politiken aplikazioaren modernizazioan, eta ahalegin berezia eginen da ezagutzak eta aholkularitzak hobeki erabiltzeko eta teknologia berriak (digitalak) baliatzeko. Hauek dira Leader erronka aplikagarriak:

1. Enplegua sortzea.

2. Natur-baliabideak modu eraginkorrean erabiltzea.

3. Kultura-, historia-, arkitektura- eta ingurumen-ondarea mantentzea, kontserbatzea eta berreskuratzea.

4. Zerbitzu publikoak eta bizi-kalitatea hobetzea.

5. Gizarte-inklusioa.

Orobat, estrategiak:

–Lotura zuzena izanen du Nafarroako 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako landa garapeneko lehentasunekin, LEADER erronkekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH).

–Agerian utziko ditu koherentzia eta osagarritasuna, tokiko, eskualdeko, erregioko, erregioz haraindiko, nazioko eta mugaz haraindiko beste politika edo/eta ekintzekin.

–Helburu argiak eta neurtzeko modukoak izanen ditu adierazleen bitartez, produktu eta emaitzei dagokienez, eta hasierako egoera eta espero den bukaerako egoera zehaztuko ditu.

–Erregioko, nazioko edo nazioz haraindiko taldeekin lan egiteko helburu eta proposamenak ezarriko ditu.

Atal honetan honako hauek ongi baloratuko dira:

  • Helburuak argi zehaztuta izatea, estrategiaren bideragarritasuna eta Nafarroako 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan, LEADER erronketan eta Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) ezarritako helburuekin koherentzia gordetzea. (EHI 1 "Helburuen definizioaren argitasuna, estrategiaren bideragarritasuna eta haren koherentzia atzeman diren beharrekin, lurraldearen garapen integrala bultzatzeko").
  • Estrategiaren eragina landa eremuetan enplegua, hazkundea, gizarte-inklusioa eta tokiko garapena sustatzeko, bioekonomia eta basogintza jasangarria barne direla. (EHI 2 "Estrategiaren eragina enpleguan, gazteengan, berdintasunean eta lurraldearen gizarteratzean eta klima-aldaketa arintzeko helburuan").
  • Eskualdean, Espainian eta Europar Batasunean sareak sortzeko aurreikuspena. (EHI 3 "Tokiko beste ekintza talde batzuekin sarean eta lankidetzan lan egiteko aurreikuspena").

5. Agente sozioekonomikoen eta erakundeetako bazkideen (tokiko agintariak, bazkide ekonomiko eta sozialak, gizarte zibila ordezkatzen duten agenteak, ingurumen arloko erakundeak, gobernuz kanpoko antolakundeak, berdintasuna eta bereizkeria eza bultzatzen dituzten erakundeak) parte-hartze eta dinamizazio prozesuaren deskribapena, bai eta herritarrena ere tokiko garapen parte-hartzailearen estrategia diseinatzerakoan eta prestatzerakoan. Estrategia gauzatuko den denboran aurreikusitako parte-hartze prozesuaren deskribapena.

Diseinatu eta prestatzeko fasean bertako komunitatearen parte-hartzea ezin frogatu duen estrategia ez da hautatuko.

Atal honetan honako hauek ongi baloratuko dira:

  • Bazkide diren erakundeen inplikazioa estrategiaren diseinuan eta lanketan (EHI 4 "Bazkide diren erakundeen inplikazioa estrategiaren diseinuan eta lanketan").
  • Herritarren eta lurraldeko beste eragile sozial eta ekonomiko batzuen parte-hartze frogatua estrategiaren diseinuan eta lanketan. (EHI 5 "Lurraldeko parte-hartzea eta herritarren eta eragileen parte-hartze aktiboaren maila, beste erakunde batzuekiko lankidetza eta/edo dinamizazioa, bai eta estrategia aplikatzeko eta ebaluatzeko aldian aurreikusitakoa ere").
  • Herritarrek eta eragile sozioekonomikoek Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia gauzatzeko fasean izanen duten parte-hartzearen aurreikuspena eta ezarritako dibulgazio-planaren deskribapena. (EHI 5 "Lurraldeko parte-hartzea eta herritarren eta eragileen parte-hartze aktiboaren maila, beste erakunde batzuekiko lankidetza eta/edo dinamizazioa, bai eta estrategia aplikatzeko eta ebaluatzeko aldian aurreikusitakoa ere").

6. Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia abian jartzea eta haren jarraipena.

a) Ekintza-plana. Helburuak ekintza bihurtzeko modua erakutsiko du, halako moduan non bide emanen duen estrategiaren inplementazioari jarraipena egiteko adierazle sorta baten bidez (TGPEaren Ekintza Planaren 4. eranskinean adierazitakoaren arabera). Tokiko ekintza taldeek aukeratutako proiektuen sustatzaileei dirulaguntza publikoak emanez burutuko dira jarduerak, bai eta beren proiektuei emanez ere:

–Honelakoak izan daitezke proiektuak:

  • Produktiboak: horien helburua da salmentarako ondasun edo zerbitzu pribatuak, edo merkaturatzen ahal direnak edo jabetza pribatuen balioa handitzen dutenak ekoiztea. Enplegua sortu beharko dute edo enpleguari eutsi beharko diote,
  • Ez produktiboak: ondasun edo zerbitzu publikoetako gastu edo inbertsioak dira edo saldu ezin direnetan egindakoak, eta erakunde publikoek beren eginkizunak betetzean emandakoak.
  • Tokiko ekintza taldeei dagozkienak: prestakuntza, lankidetza, animazioa, dinamizazioa eta lurralde-sustapena...

–Erakunde onuradunak izaten ahal dira:

  • Publikoak (zuzenbide publikoko pertsonak, zuzenbide pribatuko sozietate edo elkarteak barne, nagusiki zuzenbide publikoko pertsonek osatuak edo boto emateko eskubide gehienak dituzten edo erabakitzeko ahalmen efektiboa duten pertsonek osatuak).
  • Pribatuak (zuzenbide pribatuko pertsonak, elkarte oinarri pribatuko zuzenbide publikoko pertsonak barne, hala nola ureztatzaileen elkarteak edo kontseilu arauemaileak).
  • Tokiko Ekintza Taldeak berak.

Atal honetan honako hauek ongi baloratuko dira:

  • Proiektuen eta erakunde onuradunen zehaztasun-maila; sektore ekonomikoen tratamendua eta diruz lagundu daitezkeen jarduerak zenbakitan adieraztea, eta jarduera horien sinergia eta osagarritasuna Nafarroako Gobernuaren beste plan eta proiektu batzuekiko. (EHI 6 "Proiektuen eta erakunde onuradunen zehaztasun-maila, sektore ekonomikoen tratamendua eta diruz lagundu daitezkeen jarduerak zenbakitan adieraztea").
  • Proposamen berritzaileak ukitutako lurraldean aurkeztea eta baloratzea. (EHI 7 "Proposamen berritzaileak baloratzea").

Gutxienez, Nafarroako 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren aurreikuspena aurkeztu beharko da, honako hauek identifikatuta:

–Erakunde hautagaiak zenbateko azalera eta populazioa hartuko duen.

–M7119.02 azpineurrirako ("Estrategiaren esparruan hautatutako jarduerak gauzatzea. Sustatzaile publiko eta pribatuen proiektuak"): diruz lagundutako proiektu kopurua (produktiboak eta ez-produktiboak), proiektuen sustatzaile kopurua (publikoak eta pribatuak), gastu publikoa (produktibo eta ez-produktiboetan, publiko eta pribatuetan), eta sortutako eta mantendutako edo finkatutako enpleguen kopurua (datuak sexuaren arabera xehekatuta).

–M7119.02 azpineurrirako ("Estrategiaren esparruan hautatutako jarduerak gauzatzea. Tokiko ekintza taldeen proiektuak"): diruz lagundutako proiektuak eta gastu publikoa.

–M7119.03 azpineurrirako ("Tokiko ekintza taldeen arteko lankidetza-jarduerak): diruz lagundutako proiektuen kopurua, gastu publikoa eta tartean diren taldeen kopurua.

–Eta M7119.04 azpineurrirako ("Tokiko ekintza taldeen kudeaketa, jarraipena, ebaluazioa eta animazioa"): jarduera kopurua (animazio-jarduerak eta barne prestakuntzako jarduerak) eta gastu publikoa.

b) Finantzaketa plana. Hainbat taulaz osatuko da, beharrezko gastu publikoa aurreikusita, honen arabera:

–Jarduerak eta urteak, Nafarroako 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren arabera, kostu publiko xehekatua (Nafarroako Gobernua, FEADER eta guztira), kostu pribatua eta guztizkoa, urteka (2023tik 2029ra), azpineurri guztientzako eta azpineurri bakoitzerako, banakatuta.

–Estrategiak aurrekontuaren beste banaketa batzuk izaten ahalko ditu; esate baterako, jarduketen gaiaren arabera, produkzio-proiektuak eta bestelakoak eta abar. Banaketa horiek estrategiaren kalitatea eta nola gauzatu den ebaluatzeko erabiliko dira, adierazletan oinarrituta.

Atal honetan honako hauek ongi baloratuko dira:

  • Europar Batasuneko eta Espainiako finantza funtsen integrazioa edo koordinazioa estrategian. (EHI 8 "Europar Batasuneko eta Espainiako finantza funtsen integrazioa edo koordinazioa estrategian").

c) Kudeaketa, jarraipen eta ebaluazio xedapenak.

–Tokiko Ekintza Talde izateko hautagai den erakundearen deskribapena Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren kudeatzaile gisa. Erakunde hautagaia hautatzeko lehen fasearekiko aldaketak badaude soilik aurkeztu beharko da.

–Erakunde hautagaiaren esperientzia, lorpenak eta gaitasun teknikoa. Erakunde hautagaia hautatzeko lehen fasearekiko aldaketak badaude soilik aurkeztu beharko da.

–Estrategiaren kudeaketa, jarraipen eta ebaluazio prozesuen deskribapena.

Atal honetan honako hauek ongi baloratuko dira:

  • Proposatutako estrategiarako talde tekniko egokia izatea. (EHI 9 "Erakunde hautagaiaren esperientzia, lorpenak eta gaitasun teknikoa").
  • Estrategia gauzatu bitartean helburuak lortzeko egindako aurrerapenen jarraipena ebaluatzeko eta/edo autoebaluatzeko planaren proposamena aurkeztea eta baloratzea. (EHI 9 "Erakunde hautagaiaren esperientzia, lorpenak eta gaitasun teknikoa").

7. Deialdiak kudeatzeko prozedurak, jarduketak estrategiaren arabera gauzatzeko: sustatzaile publiko-pribatuen proiektuak.

Taldeek neurria inplementatzearekin lotutako alderdi guztiak garatuko dira, bereziki sustatzaile publiko eta/edo pribatuen proiektuak hautatzea.

Atal honetan proiektuak hautatzeko prozedura gardenak zehaztuko dira, bai eta interes-gatazkak konpontzeko eta iruzurraren aurka borrokatzeko prozedurak ere. Laguntza eskuragarri dauden aurrekontuko baliabideei egokitzeko, norgehiagokako araubidea aplikatuko da, proiektu produktiboen eta ez-produktiboen artean bereizita; horretarako, 3. eranskinean oinarritutako irizpideak ezarriko dira eskabideak hautatzeko; besteak beste, honako hauek:

–Pertsona edo erakunde eskatzailearen ezaugarriak.

–Proiektua kokatzen den udalerria edo eremua husteko arriskua eta haien ezaugarriak.

–Enplegua, ekintzailetza eta lankidetza.

–Proiektuak Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren helburuei egiten dien ekarpena.

Lehentasun-sistema taldeen eta administrazioaren artean koordinatuko da, lankidetza-hitzarmenean, Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiarekin batera proposamena entregatu ondoren. Gero, taldeak deialdietan emanen du aditzera lehentasun-sistema. Horretan, taula bat agertuko da balorazio-irizpideekin eta puntuazioaren gehieneko mugekin (tokiko garapenaren estrategian berean oinarrituko dira horiek).

Era berean, hitzarmenean eta ondorengo deialdietan laguntza-ehunekoak ezarriko dira gardentasunez. Izan daitezke:

–Proiektu produktiboak: diruz laguntzen ahal den zenbatekoaren % 40 arte.

–Proiektu ez produktiboak: diruz laguntzen ahal den zenbatekoaren % 75 arte.

Laguntzak 200.000 eurokoak izanen dira proiektu bakoitzeko.

Atal honetan honako hauek ongi baloratuko dira: (EHI 10 "Proiektuak hautatzeko eta interes-gatazkak konpontzeko prozedura gardenak").

  • Proposamen koherentea deialdiarekin, gai-arloei eta gehieneko puntuazioei dagokienez. Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiara egokitua.
  • Hautaketa-irizpide objektiboak erabiltzea, dokumentazio ez-konplexua neurtuz/justifikatuz, gardentasun- eta ekitate-printzipioetan oinarrituta eta estrategiaren, helburuen eta detektatutako lehentasunen arabera.
  • Berdinketarik egonez gero, konponbideak planteatzea, eta laguntza jasotzeko gutxieneko atalasea zehaztea.
  • Proiektuen aukeraketan interes-gatazkak konpontzeko eta iruzurraren aurka borrokatzeko proposamena.

6. ERANSKINA

Eskabideari erantsitako agiriak

Eskaerarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

1. Erakunde eskatzailearen IFZ.

2. Ordezkariaren IFZ.

3. Tokiko ekintza talde izateko erakunde hautagaiaren izenean eskabidea sinatzen duen pertsonaren aldeko ahalordea edo taldeko idazkariaren ziurtagiria, eskabidea sinatzen duenaren izendapenari buruzkoa.

4. Erantzukizunpeko adierazpena, laneko segurtasun eta osasun arloko eta laneko arriskuen prebentziorako betebeharrak betetzen dituela dioena.

5. Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren (TGPE) deskripzio-memoria, navarra.es atariko izapideen katalogoan eskura dagoen eredu normalizatuaren arabera.

6. Tokiko ekintza talde izateko erakunde hautagaiak aukeratzeko martxoaren 22ko 70E/2022 Ebazpenaren bidez arautu den deialdian ezarritakoaren arabera aurkeztutako dokumentazioan aldaketak izan badira:

a) Taldea eratzeko eskrituren eta/edo estatutuen aldaketak.

b) Barne araudia.

c) Erakunde bazkideen zerrenda, honako hauek adierazita: izaera pribatua edo publikoa duten, ordezkagarritasuna eta zuzendaritza batzordearen onarpenaren akta.

d) Funtzionamenduaren ardura duten organoak. Hautaketa, osaera, eskudantziak eta erantzukizunak.

e) Kudeaketarako eta kontabilitaterako baliabideak.

f) Toki administrazioen osoko bilkuren erabakiak, baimenduz haien atxikipena erakundeari.

7. ERANSKINA

Lankidetza-hitzarmenaren eduki orientatiboa, tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak kudeatzeko

A) Hitzarmenaren xedea.

B) Aplikatu beharreko araudia.

C) Urteko zuzkidura finantzarioak neurrien eta finantza-funtsen arabera.

D) Jarduketaren eremu geografikoa, LEADER 2023-2027 lurraldea osatzen duten udalerrien zerrendarekin, haien zabalera eta biztanleria adierazita.

E) Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiaren helburua, hitzarmenaren barnean garatu beharreko neurri, eragiketa eta ekintzak zehaztuta.

F) Jarduketaren oinarri orokorrak.

–Administrazio, finantza eta kontabilitate arloko kudeaketaren prozedurak.

–Administrazio eta finantza arloko arduraduna.

–Entitate bazkideekin elkar eragiteko moduak eta eginkizunak.

–Prozeduraren eskuliburuak prestatzea.

–Aplikazio informatikoak.

–Estrategia sustatu, komunikatu eta zabaltzeko plana.

–Tokiko ekintza taldeen zereginak.

–Kudeaketa Agintaritzaren zereginak.

–FEAGA-FEADER laguntzak Nafarroan ordaintzen dituen erakundearen zereginak.

G) Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategia betearaztea.

H) Baliabide materialak eta giza baliabideak.

I) Laguntzak kudeatzeko prozedura, Tokiko Ekintza Taldeak sustatutako laguntza deialdietan (M-7119.1). Segida honi egokituko zaio:

1. Landa Garapen eta Ingurumeneko Departamentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko ditu neurriaren oinarri arautzaileak (aurrerantzean OA). Aldez aurretik, Jarraipen Batzordeak berrikusi eginen ditu laguntza-ildoak hautatzeko irizpide nagusiak, onartuak izateko.

2. Tokiko Ekintza Taldeak laguntza deialdia prestatuko du, eta eduki hauek jasoko ditu bertan:

  • Herritarrek non eta nola egin ditzaketen beren kontsultak, eta argitaratutako oinarri arautzaileen esteka.
  • Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren lurralde-eremua.
  • Jarduketak hautatzeko irizpideak. Taldeak irizpide-taula desberdinak eginen ditu proiektu produktiboak eta ez-produktiboak hautatzeko, eta aparteko zuzkidurak ezarriko ditu bakoitzarentzat. Zuzkidura horiek ez badira osotasunean esleitzen, multzo bateko edo besteko proiektuetarako berrerabiltzen ahalko dira. Zuzkidura osoaren % 50 gutxienez proiektu produktiboetarako izanen da, hasiera batean.
  • Ekintza-plana eta lehentasunezko ildoak, honako hauek adierazita: laguntzen eta inbertsioen mugak eta lagundu daitezkeen proiektuen baldintza bereziak.
  • Laguntzen finantzatzaileak Nafarroako Gobernua eta FEADER direla jakinaraztea eta iragartzea, eta, orobat, deialdiak zenbateko zuzkidura izanen duen eta horretarako zer aurrekontu-partida bideratuko den jakinaraztea.
  • Deialdiak zer ekitalditarako konpromisoa hartzen duen aintzat harturik, ekitaldi bakoitzerako izanen den finantza-zuzkidura. Tokiko ekintza talderen batek kopuru jakin bat gorde badu bere proiektu baterako, proiektuaren titulua eta gordetako kopurua adierazi beharko ditu.
  • Deialdiari eta aurkeztutako eta emandako proiektuei eragiten dieten epeak, hala proiektuak aurkezteko nola betearazteko.
  • Proiektuak aurkezteko behar diren dokumentuak eta beharrezko inprimakiak.
  • Hautaketa-prozedura, honako hauek bermatuta: organo erabakitzailean interes-gatazkarik ez dela izanen, eta jarduketak hautatzeko erabakietan botoen % 50a gutxienez entitate publikoak ez diren bazkideetatik etorriko dela.

3. Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuak deialdia berrikusiko du, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak argitaratutako oinarri arautzaileei eta departamentuaren eta tokiko ekintza taldearen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenari onespena emateko.

4. Tokiko ekintza taldeak laguntza deialdia argitaratuko du bere webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, gutxienez ere, eta pertsona/erakunde interesdunen eskura jarriko du beharrezko informazio guztia.

5. Tokiko ekintza taldeak laguntza eskaerak jaso eta ebaluatuko ditu. Fase horretan:

  • Egin beharreko kontrol administratiboak eginen ditu, eta, proiektuak Nafarroako Gobernuaren eskumenekin loturiko jardueraren bat garatzen badu, horren aldeko txostenik badagoen edo behar den egiaztatuko du, horrela badagokio.
  • Honako kontrol-zerrenda hauek emanen ditu:
    • Hautagai izateko baldintzei edo bideragarritasunari buruzkoa. Horren bidez, proiektua TGPEarekin bat datorren egiaztatuko da, eta, orobat, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, lurralde mailakoa edo soziala (dagokion) ere egiaztatuko dira.
    • Dirulaguntza hartu ahal izateari buruzkoa, Kudeaketa Agintaritzaren delegazioz egina. Horren bidez, proiektua Nafarroako 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoarekin bat ote datorren eta administrazio kontrolak betetzen ote diren egiaztatzen da.
  • Deialdian ezarritako hautaketa-irizpideak oinarritzat harturik, eskaerak baloratuko eta lehenetsiko ditu, hautagai izateko eta diruz lagundua izateko baldintzak eta bideragarritasuna egiaztatuko duten aldeko kontrolen bidez.
  • Deialdiaren aurrekontuko zuzkidura kontuan hartuta, nor diren onuradunak zehaztuko da, eta laguntzen zenbatekoa finkatuko da.

6. Tokiko ekintza taldeak informazioa helaraziko dio Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuari, eta honek aurreko faseetan eginiko lanaren emaitza berrikusiko du, neurriaren oinarri arautzaileen arabera.

7. Behin laguntzen esleipena berrikusita, taldeak erabakiak hartzeko ardura duen organoaren esku jarriko ditu proiektuak. Organo horrek laguntza onartzea edo ukatzea erabakiko du, eta erabakiaren berri emanen die interesdunei eta Zerbitzuari.

8. Horrela badagokio, laguntzen onuradunek gardentasun-betebeharrari buruzko aitorpena aurkeztu behar dute dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

9. Tokiko ekintza taldeak eta onuradunak kontratu bat izenpetuko dute, eta hor jasoko dituzte xedapen orokorrak, baldintza bereziak, diruz lagundu daitezkeen kostuak eta abar.

10. Inbertsioak eginik edo/eta gastuak justifikaturik, erakunde onuradunek ordainketa-eskaera aurkeztuko diote tokiko ekintza taldeari.

11. Tokiko ekintza taldeak dagozkion kontrolak, administratiboak edo/eta in situ egin beharrekoak, eginen ditu, egintzak benetakoak direla egiaztatzeko. Orobat, gastuek diruz laguntzea merezi duten eta laguntzaren zenbatekoa erabakiko du. Azkenik, Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuari igorriko dizkio espedientea eta ordaintzeko kontrol-proposamen zerrenda. Ordainketa hori ekitaldi bakoitzeko urriaren 1a baino lehen eginen da.

12. Landa Aniztasunerako Atalak tokiko ekintza taldeak egindako lanak baliozkotuko ditu, eta dagozkion kontrolak eginen ditu, in situ eta a posteriori. Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren eskumena da tokiko ekintza taldeari ordainketa egiteko ebazpena ematea. Ebazpen horren berri ematen zaie FEADER-eko Ordainketak Betearazteko Bulegoari, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Koordinazio Atalari (Erakunde ordaintzailearen Zerbitzua) eta Gai Ekonomikoen Bulegoari (Idazkaritza Tekniko Nagusia).

13. Erakunde ordaintzaileak:

  • Ordaintzeko proposamenak dituzten onuradunen zorrei buruzko txostena egiten du.
  • Onuradunei laguntzak ordaintzeko tramitea egiten du, tokiko ekintza taldeen bidez.
  • FEADER funtsen eskaera tramitatzen du FEGAra, laguntzaren onuradunei egindako ordainketak kofinantzatzeko.
  • Zordunen erregistroa eguneratu eta mantentzen du, eta FEADER zenbatekoek erregistro horretan izandako sarrera/irteeren berri ematen dio FEGAri.

14. Tokiko ekintza taldeak ordainketa eginen die proiektuen onuradunei, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren funtsak jaso ondoren.

15. Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuak:

  • Oinarri arautzaileak eta haien aldaketak argitara ematea proposatzen du.
  • Taldeko erabaki-organoak laguntzak zer proiekturi eman onartu aurretik, laguntza horien proposamena berrikusten du zerbitzu horrek, prozeduraren eskuliburuetan ezarritakoaren arabera.
  • Taldearen ordainketa-proposamena balioztatzen du, eta ebazpena zuzendaritza nagusiari helarazten dio.
  • Laguntzen onuradunek jarritako gora jotzeko errekurtsoen berri ematen dio Idazkaritza Tekniko Nagusiari.
  • Bidegabe ordaindutako zenbatekoak berreskuratzen ditu.
  • Nafarroako Gobernuari/FEADERri buruzko informazioa eta publizitatea berrikusten ditu, laguntzen finantzatzaile den aldetik.

16. Tokiko ekintza taldeak kontabilitate-sistema analitiko bat edo kostuen kontabilitate-sistema bat eraman behar du, diru-sarrerak eta gastuak zer proiekturi edo jarduerari dagozkion jakin ahal izateko, eta, izaeraren arabera sailkatutako kontzeptuen gastu orokorrak xehekatuta izateko.

17. Landa Aniztasunerako Atalak prozedura-eskuliburuak eginen ditu urtero, M7119.02.01 azpineurria kudeatzeko (Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia gauzatzea: sustatzaile publikoak eta pribatuak) organismo ordaintzaileak zehaztutako epeetan. Nafarroan FEAGA eta FEADER erakundeek finantzatzen dituzten gastuak ordaintzen dituen organismoko zuzendaritzaren esku eta Nafarroako 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa kudeatzen duen agintaritzaren esku jarriko da dokumentua.

J) M7119.02.02 azpineurria (Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia gauzatzea: tokiko ekintza taldeen proiektuak) eta M7119.03 azpineurria (Tokiko ekintza taldeen arteko lankidetza-jarduerak) kudeatzeko prozedura. Prozedura segida honi jarraituz gauzatuko da, horretarako onartutako oinarri arautzaileekin bat etorriz:

1. Taldeak laguntza eskatuko dio Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuari, azpineurri bakoitzerako oinarri arautzaileetan ezarritakoaren arabera, eta onartu beharreko gastua eragin duen ekintza egin aurretik.

2. Tokiko ekintza taldeak gehienez ere bere zazpi proiektu egiten ahalko ditu programazioaren aldi osoan, M7119.02.02 azpineurriaren kargura, eta betiere azpineurri horri esleitutako guztizko kopuruaren % 20 gainditu gabe. Horretarako, bi aukera hauen artean hautatzen ahalko du:

a) Dagokion zenbatekoa erreserbatzea, bere laguntzen deialdian argitaratuta, eta aurrez Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuari horren berri emanda.

b) Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuari dagokion laguntza-eskaera egitea, behin laguntzen deialdia itxita eta funtsak geratzen direla egiaztatuta.

3. Landa Garapeneko Departamentuak laguntza eskaera ebaluatuko du eta fase honetan:

  • Dagozkion administrazio-kontrolak eginen ditu, eta, horrela badagokio, aldeko txostenik badagoen ala ez egiaztatuko du, baldin eta proiektuak Nafarroako Gobernuaren eskumenekin zerikusia duen jardueraren bat garatzen badu.
  • Honako kontrol-zerrenda hauek emanen ditu:
    • Hautagai izateko baldintzei edo bideragarritasunari buruzkoa. Horren bidez, proiektua TGPEarekin bat datorren egiaztatuko da, eta, orobat, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, lurralde mailakoa edo soziala (dagokiona) ere egiaztatuko dira.
    • Dirulaguntza hartu ahal izateari buruzko txostena. Horren bidez, proiektua Nafarroako 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoarekin bat ote datorren eta administrazio kontrolak betetzen ote diren egiaztatzen da. Kostu sinplifikatuak neurriaren oinarri arautzaileetan ezarritakoaren arabera aplikatuko dira.
  • Kontrolen emaitza zein den ikusita, laguntzen zenbatekoa finkatzen du eta gastua onartzen duen ala ez erabakitzen du, laguntzen oinarri arautzaileak aintzat hartuta. Prozesu horren emaitzaren berri ematen zaio talde interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Taldeak gardentasun-betebeharrari buruzko aitorpena aurkeztu behar du dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean:

5. Inbertsioak gauzatuta eta gastuak justifikatuta, taldeak dagokion ordainketa-eskaera aurkeztuko du Landa Aniztasunerako Atalean, laguntza eman den urte horretako urriaren 1a baino lehen.

6. Landa Aniztasunerako Atalak dagozkion administrazio-kontrolak eta tokian bertan egin beharrekoak eginen ditu, gastua diruz laguntzekoa den ala ez erabakiko du eta laguntzaren zenbatekoa zehaztu, eta horren berri emanen die tokiko ekintza taldeei.

7. Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren eskumena da tokiko ekintza taldeei ordainketa egiteko ebazpena ematea. Ebazpen horren berri ematen zaie FEADER-eko Ordainketak Betearazteko Bulegoari, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Koordinazio Atalari eta Gai Ekonomikoen Bulegoari (Erakunde ordaintzailearen Zerbitzua).

8. Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuak:

  • Onuradunen zorrei buruzko txostena egiten du.
  • Tokiko ekintza taldeei laguntzak ordaintzeko tramitea egiten du.
  • FEADER funtsen eskaera tramitatzen du FEGAra, tokiko ekintza talde onuradunei egindako ordainketak kofinantzatzeko.
  • Zordunen erregistroa eguneratu eta mantentzen du, eta FEADER zenbatekoek erregistro horretan izandako sarrera/irteeren berri ematen dio FEGAri.

9. Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuak:

  • Gastua onartzeko eskaerak kontrolatzen ditu eta ebazpen-proposamena egiten dio zuzendaritza nagusiari.
  • Ordainketa-eskaera kontrolatzen du eta ebazpen-proposamena egiten dio zuzendaritza nagusiari.
  • Tokiko ekintza taldeek gastuen onarpenen eta/edo laguntzen ordainketen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoei buruzko berri ematen dio Idazkaritza Tekniko Nagusiari.
  • Bidegabe ordaindutako zenbatekoak berreskuratzen ditu.
  • Nafarroako Gobernuari/FEADERri buruzko informazioa eta publizitatea berrikusten ditu, laguntzen finantzatzaile den aldetik.

10. Tokiko ekintza taldeak kontabilitate-sistema analitiko bat edo kostuen kontabilitate-sistema bat eraman behar du, diru-sarrerak eta gastuak zer proiekturi edo jarduerari dagozkion jakin ahal izateko, eta, izaeraren arabera sailkatutako kontzeptuen gastu orokorrak xehekatuta izateko.

11. Landa Aniztasunerako Atalak prozedura-eskuliburuak eginen ditu bi azpineurri hauek kudeatzeko, organismo ordaintzaileak ezarritako epeetan: M7119.02.02 azpineurria (Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia gauzatzea: tokiko ekintza taldeen proiektuak) eta M7119.03 azpineurria (Tokiko ekintza taldeen arteko lankidetza-jarduerak). Nafarroan FEAGA eta FEADER erakundeek finantzatzen dituzten gastuak ordaintzen dituen organismoko zuzendaritzaren esku eta Nafarroako 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa kudeatzen duen agintaritzaren esku jarriko dira dokumentu hauek.

K) Tokiko ekintza taldeak kudeatzeko, haien jarraipena egiteko, ebaluatzeko eta animatzeko laguntzen kudeaketa-prozedura (M–7119.4). Prozedura segida honi jarraituz gauzatuko da, horretarako onartutako oinarri arautzaileekin bat etorriz:

1. Ekitaldi bakoitzeko lehen hilabetean, tokiko ekintza taldeak gastua onartzeko eskaera aurkeztuko du Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuan, eta, horrekin batera, kudeaketa-, jarraipen- eta ebaluazio- eta animazio-gastuen urteko plana ere bai.

2. Landa Aniztasunerako Atalak laguntza-eskaera ebaluatuko du, dagozkion administrazio-kontrolak egien ditu, eta kontrol-zerrendak igorriko ditu zer gastu hauta daitezkeen eta diruz lagundu daitezkeen ebazteko, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Hautagai izateko eta dirulaguntza jasotzeko baldintzei buruzko aldeko kontrolak jaso ondoren, Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuak laguntzaren zenbatekoa zehaztuko du, eta Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren esku utziko du, laguntzen oinarri arautzaileekin bat etorriz, gastua onartzeko edo ukatzeko erabakia.

4. Gastuak egin eta justifikatu ondoren, betiere oinarri arautzaileetan zehaztutako epeetan, tokiko ekintza taldeak dagozkion ordainketa-eskaerak aurkeztuko ditu (2).

(2) Kudeaketa, jarraipen, ebaluazio eta animazio azpineurriari dagokionez (M7119.04), ordainketa bi epetan egiten ahalko da. Aurrez, Landa Aniztasunerako Atalak berrikusi eginen du eginiko orduak justifikatzeko dokumentazioa. Hala, ordainketak modu honetara eginen dira:

–Lehen ordainketa, urteko proiektuaren gastua onartu ondoren eta horiek justifikatzeko aurkeztutako dokumentazioaren administrazio-kontrolak egin ondoren. Lehen ordainketa honetan onartutako laguntzaren % 35 ordainduko da gehienez, horretarako ezarritako partidaren kargura. Ordainketa partzialaren eskaera dagokion ekitaldiko maiatzaren 1a baino lehen egin beharko dute taldeek.

–Azken ordainketa, behin administrazio-kontrolak eta tokian bertan egin beharrekoak egin ondoren. Bigarren honetan, onartutako laguntzatik falta dena ordainduko da, horretarako ezarritako partidaren kargura Kasu guztietan, azken ordainketaren eskaera, laguntza onartu eta hurrengo ekitaldiaren martxoaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dute taldeek.

5. Landa Aniztasunerako Atalak dagozkion kontrolak eginen ditu, administrazio-kontrolak eta tokian bertan egin beharrekoak, honakoak egiaztatzeko:

  • Kudeaketa-, jarraipen- eta ebaluazio- eta animazio-gastuak egin direla: kudeatutako deialdiak eta espedienteak, aholkularitzak (informazioa eskatu dutenei emandako arreta), animazioa eta eginiko gainerako jarduerak.
  • Tokiko ekintza taldeko langileek lanean emandako denbora sustatzaileak animatzen, deialdiak eta espedienteak kudeatzen, eta tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiei loturiko gainerako jarduketetan (lurralde-dinamizazioko lanak, metodologia eta abar), haien lan hitzarmenaren arabera.
  • Tokiko ekintza taldeak dagokion ekitaldian eginiko gastuen kontabilitate analitikoa; horretan jasoko dira ordainketa-eskaeretan aurkeztutako funtzionamendu-gastuak eta jardueren eskutik etorri diren diru-sarrerak, halakorik izan bada.
  • Neurri jakin horretarako ezarritako kostu sinplifikatuak bete eta aplikatu direla, oinarri arautzaileekin bat etorriz.

Oinarri horien gainean erabakiko du gastuek dirulaguntza merezi duten eta zenbateko laguntza eman, eta tokiko ekintza taldeari emanen dio horren berri.

6. Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren eskumena da tokiko ekintza taldeari ordainketa egiteko ebazpena ematea. Ebazpen horren berri ematen zaie FEADER-eko Ordainketak Betearazteko Bulegoari, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Koordinazio Atalari (Erakunde ordaintzailearen Zerbitzua) eta Gai Ekonomikoen Bulegoari (Idazkaritza Tekniko Nagusia).

7. Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuak:

  • Tokiko ekintza taldeak dituen zorren berri ematen du.
  • Laguntzak tokiko ekintza taldeari ordaintzeko tramitea egiten du.
  • FEADER funtsen eskaera tramitatzen du FEGAra, tokiko ekintza taldeari egindako ordainketak kofinantzatzeko.
  • Zordunen erregistroa eguneratu eta mantentzen du, eta FEADER zenbatekoek erregistro horretan izandako sarrera/irteeren berri ematen dio FEGAri.

8. Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuak:

  • Tokiko ekintza taldeek laguntzen onarpenaren eta/edo laguntzen ordainketen harira jarritako gora jotzeko errekurtsoen berri ematen dio Idazkaritza Tekniko Nagusiari.
  • Bidegabe ordaindutako zenbatekoak berreskuratzen ditu.
  • Nafarroako Gobernuari/FEADERri buruzko informazioa eta publizitatea berrikusten ditu, laguntzen finantzatzaile den aldetik.

9. Tokiko ekintza taldeak kontabilitate-sistema analitiko bat edo kostuen kontabilitate-sistema bat eraman behar du, diru-sarrerak eta gastuak zer proiekturi edo jarduerari dagozkion jakin ahal izateko, eta, izaeraren arabera sailkatutako kontzeptuen gastu orokorrak xehekatuta izateko.

10. Landa Aniztasunerako Atalak prozedura-eskuliburua eginen du M7119.04 azpineurria kudeatzeko (Tokiko ekintza taldeen kudeaketa, jarraipena, ebaluazioa eta animazioa), organismo ordaintzaileak ekitaldi bakoitzerako ezarritako epeetan. Nafarroan FEAGA eta FEADER erakundeek finantzatzen dituzten gastuak ordaintzen dituen organismoko zuzendaritzaren esku eta Nafarroako 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa kudeatzen duen agintaritzaren esku jarriko da dokumentu hau.

L) Arduradun administratibo eta finantzarioa.

M) Kudeaketarako aplikazio informatikoa.

N) Jarraipenerako adierazleak.

O) Kontrol fisikoa eta finantzarioa.

P) Iruzurraren eta interes-gatazken prebentzioa, hautematea eta horren aurkako borroka.

Q) Hitzarmenaren iraupena.

R) Hitzarmena suntsiaraztea.

S) Hitzarmena aldatzea.

T) Izaera eta jurisdikzioa.

U) Xedapen iragankorrak, indargabetzaileak eta ordezkoak.

Deskargatu 3. eranskina.–Jarduketak aukeratzeko irizpideen edukia (DOC).

Deskargatu 4. eranskina.–TGPEaren ekintza-planaren edukia (XLSX).

Deskargatu 5. eranskina.–Eskabide eredua (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2213944