226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, 2022rako plantilla organikoan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Barañaingo Udalaren plantilla organikoa 2022rako.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da hamabost egunean gutxienez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela baldin jendaurrean egon bitartean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Nolanahi ere, aipatu aldaketen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Barañainen, 2022ko urriaren 27an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2214454