222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUN

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez atezain lanpostua betetzeko, D mailakoa eta euskara B2 hizkuntza-eskakizuna duena

Irurtzungo alkateak, urriaren 14ko 2022/262 ebazpenaren bidez, euskara B2 hizkuntza-eskakizuna duen atezain lanspotua (D maila) lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarri arautzaileak eta eranskinak onartu ditu. Honako deialdia 2022rako lan-eskaintza publikoan iragarri zen, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 77. zenbakian argitaratu zen, 2022ko apirilaren 21ean.

Aurrekoaren ondorioz, deialdia argitaratzen da eta deialdiaren oinarriak eta eranskinak eransten dira.

Irurtzunen, 2022ko urriaren 17an.─Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

EUSKARA B2 HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA DUEN ATEZAIN LANPOSTUA (D MAILA) LEHIAKETA-OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea Irurtzungo Udaleko atezain lanpostua (D maila) oposizio-lehiaketa bidez hornitzea da, euskararen B2 mailako derrigorrezko hizkuntza-eskakizunarekin, lanpostu hutsa betetzeko.

Gainera, lanpostu horretan egon daitezkeen beharrak aldi baterako betetzeko, ordezkapen-poltsa bat sortuko da. Honako hauek osatuko dute poltsa hori: oposizioko bi ariketetan gutxieneko puntuazioa lortu duten baina ordezkatu beharreko plaza lortu ez duten izangaiek, izangaien puntuazio-ordenaren arabera ordenatuta.

Lan-poltsa horrek indarrean jarraituko du beste deialdi bat egin arte, eta oinarri hauen, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikuluaren eta gainerako araudi aplikagarriaren mende egongo da.

Deialdi honek indarrik gabe uzten ditu deialdia egin duen administrazioan egon daitezkeen aurreko kontratazio-poltsak.

1.2. Lanpostua betetzeak, besteak beste, betebehar hauek betetzea dakar:

–Ikastetxeko funtzionamendu-orduetan eta eskolaz kanpoko jardueretan atezaintza-lanak egitea.

–Ikastetxe publikoko altzariak, makinak, instalazioak eta lokalak zaintzea.

–Ikastetxeko gela guztietako giltza guztiak zaintzea.

–Ikastetxearen kanpoko ateak irekitzen eta ixten laguntzea, bai eta ikasgelak eta instalazioak irekitzen eta ixten laguntzea ere, horietan jarduerak egin ahal izateko behar besteko aurrerapenarekin.

–Ate nagusiko atezaintza-zerbitzuari arreta orokorra ematea, atezaintza-lokalean egonda, sarrerak eta irteerak kontrolatzeko eta ikastetxera berandu iristen diren pertsonak artatzeko, bai ikasleak hartzeko, bai eta edozein arrazoirengatik Ikastetxera joan daitezkeen beste pertsona batzuk ere, haien eskaerak jasoz, haien arretaren arduradunei jakinaraziz, eta ezarritako ordutegi orokorrei eta zentroaren funtzionamenduarekin lotutako beste edozein gairi buruzko informazioa emanez.

–Ikastetxea itxita edukitzeaz arduratzea, zuzendaritzaren arauen arabera, ikasleak ustekabean irtetea eragotziz eta bertara sartu behar duten pertsonak sartzea erraztuz.

–Agintzen zaion dokumentuak, objektuak eta gutunak jasotzea, kontserbatzea eta banatzea.

–Ikastetxearen telefono-deiei eta faxari erantzutea; abisuak jasotzea eta jakinaraztea. Salgaiak eta mezularitzak kontrolatzea, jasotzea eta entregatzea.

–Ikastetxearen barruan, beharrezkoak diren materiala, altzariak eta tresnak lekualdatzea, bileretarako edo beste jarduera batzuetarako gelak prestatzea, eskolako, kiroleko edo bestelako materiala kontrolatzea eta banatzea, etab.

–Zerbitzuaren inguruan agintzen zaizkion enkarguak egitea, eraikinaren barruan edo kanpoan.

–Makina erreproduzitzaileak, fotokopiagailuak, azaleztagailuak eta antzekoak erabiltzea, ikastetxeko zuzendaritzak horretarako baimena ematen duenean.

–Zuzendaritza-taldearen edo irakasleen fotokopiak, erreprografia-enkarguak eta koadernaketa txikiak egitea.

–Administrazio- eta liburutegi-eremuaren mantentze sistematikoa, ordenan eta operatibotasunean (alarmak, ordutegi-programatzailea, botikina, fotokopiagailuak, folioak, kartoi-meheak, gillotina, plastifikagailua, paperontziak, erremintak, etab).

–Zentroko instalazioen berrikuspen sistematikoa, betiere akatsak edo anomaliak Zuzendaritza Taldeari jakinarazita eta dagoen Mantenu-Liburuan jasota (entxufeak, etengailuak, lanparak eta, oro har, ekipamendu elektrikoa, patioetako hiri-altzariak, joko-altzariak, iturriak, komunak, etab.).

–Alarma-sistema eta ordutegi-programazioa kontrolatzea.

–Berokuntza-sistemaren programazioa kontrolatzea.

–Eraikinaren eta eskola-esparruaren sarrerako eta irteerako ateek behar bezala funtzionatzen dutela sistematikoki egiaztatzea. Horien mantentze-lanak (giltzarrapoak, bisagrak, sarrailak eta izuaren aurkako barrak). Doitzea eta koipeztatzea.

–Iturgintzan, elektrizitatean, arotzerian, altzariak jartzean, pinturan, lorezaintzako mantentze-lanetan eta abarretan antzemandako matxurak edo gabeziak konpontzea, hala badagokio, eta Zuzendaritza Taldeari jakinaraztea, Mantentze Liburuan ere jasoz.

–Zentroan informatikako, elektrizitateko, igeltserotzako, lorezaintzako eta abarreko lanak egiten dituzten gremioetako langileei arreta ematea eta haiekin lankidetzan aritzea.

–Higiene-zerbitzuek behar bezala funtzionatzen dutela eta erabiltzen direla zaintzea, behar izanez gero unean uneko garbiketak eginez, eta papera edo beste kontsumigarri batzuk eta erabili eta botatzekoak birjartzen laguntzea.

–Eskolako patioen, haurrentzako jolastokien eta iturriaren garbiketa arrunta zaintzea, paperontziak eta abar garbi egon daitezen, eta zaborra edukiontzietara ateratzea, beharrezkoa izanez gero.

–Ikastetxe barruko eta eraikinaren kanpoko landareak zaintzea eta ureztatzea; lorategiak ureztatzea eta mantentzea, baita belar-mozketak eta eskola-esparruko heskaien inausketak ere.

–Eskolako altzariak eta behar duten gelak garbitzea, noizbehinka eta edozein arrazoirengatik zikintzen badira eta berehala garbitu behar badira.

–Botikinaren ardura hartzea eta istripua izan duten haurrek behar duten arretan laguntzea, beharrezkoa izanez gero osasun-zerbitzuei, tutoreei, familiei eta abarri abisua emanez.

–Ikastetxeko zuzendaritza-taldeak edo, hala badagokio, udal-zerbitzuek emandako argibide guztiak betetzea, ikastetxearen arreta eta mantentze orokorra egiteko, zereginak banatzeko, horien ordutegia eta baldintzak kontuan hartuta, eta Ikasetetxeko Zuzendaritzak aurreko betebehar guztiak hobeto betetzeko ezartzen dituen eguneroko errutinak betetzeko.

–Hala badagokio, idazkiak, kartelak eta abar egitea.

–Askotariko zerbitzu osagarriak edo bere mailaren eta kategoriaren arabera agintzen zaizkion beste zeregin batzuk.

1.3. Irurtzungo Udalak funtzionario-araubidean kontratatuko du deialdi honen bidez izendatutako pertsona, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onartzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan horri buruz araututakoaren babesean. Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta emango zaio, araubide honetan aurreikusitako babes-jardunaren pean.

1.4. Urteko lanaldia Nafarroako administrazio publikoetako langileei dagokien lanaldi orokorra izanen da; gaur egun, urteko 1592 ordu dira.

Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta urte bakoitzerako onartutako egutegian jasoko da. Administrazio-organo eskudunek aldatu ahal izango dute, zerbitzuaren funtzionamenduan gerora sortutako beharrei erantzuteko. Arau orokor moduan, oporrak ez dira eskola-egutegiarekin bat etorriko.

1.5. Ordeztu nahi den lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren D mailari dagozkion oinarrizko ordainsariak ditu, bai eta Irurtzungo Udaleko plantilla organikoan ikastetxe publikoko atezain lanpostuari esleitzen zaizkion ordainsari osagarriak ere; gaur egun, %20,99ko Lanpostu osagarria eta %12koa Maila osagarria ditu.

2. oinarria.–Izangaien betekizunak.

Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

2.1. Espainiako nazionalitatea, edo Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea edo Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatu bateko nazionalitatea izatea, baldin eta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera langileen eta haien senideen zirkulazio askea jasotzen badute.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek ezin dute beren estatuan administrazio publikoan sartzea eragozten duen diziplina-zehapenik edo zigor-kondenarik eduki.

2.2. Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

2.3. Eskabideak aurkezteko epea amaitzerako eskola-graduatuaren, lehen mailako lanbide-heziketaren edo baliokidearen eskabideak edukitzea, edo lortzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.

2.4. Dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

2.5. Funtzio publikoak betetzeko desgaikuntza- edo etete-egoeran ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik bananduta ez egotea.

2.6. B motako gidabaimena izatea.

2.7. Adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanbide eta jardueretan sartu eta jardun ahal izateko, ezinbestekoa da sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik epai irmoz kondenatua ez izatea; delitu horren barruan sartzen dira sexu-erasoa eta -abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa eta adingabeen ustelkeria, bai eta gizakien salerosketa ere. Horretarako, lanbide edo jarduera horietan sartu nahi duenak egoera hori egiaztatu beharko du Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo baten bidez.

2.8. Europako Esparru Bateratuko B2 mailako (idatzia eta ahozkoa) euskara-titulua izatea edo Euskarabideak egingo duen euskararen ezagutza-proba egiteko eskatzea. Euskara-maila Euskarabideak egindako probaren emaitzak argitaratu arte egiaztatu ahal izango da, jarraian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko baita. Zerrenda hau argitaratu ondoren, ez da inola ere euskararen egiaztapenik onartuko.

Maila-proba gainditzen ez bada eta, beraz, eskatutako euskara-maila egiaztatu ezin bada, izangaia prozeduratik kanpo geratuko da eta ez du parte hartuko ez lehiaketan, ez eta oposizioan ere.

Aurreko baldintzak eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean bete beharko dira, eta kontratu-harremana hasten den egunera arte eta kontratazio-aldian mantendu beharko dira.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Irurtzungo Udaleko Erregistro Orokorrean (Foru Plaza z/g, Irurtzun) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozeinetan aurkeztu beharko dira, 30 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

Eskabidea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean aurreikusitako bitartekoren bat erabiliz aurkeztea erabakitzen bada, posta elektroniko bat bidali beharko da 24 orduko epe barruan idazkaritza@irurtzun.eus helbide elektronikora, hori adierazita. Eskaera posta-bulego batean aurkezten bada, gainera, gutun-azal irekian egingo da, posta-zerbitzuko langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

Eskabide-orriek deialdiaren I. eranskin gisa argitaratutako eredua bete beharko dute, eta, haietan, hautagaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela, aurkezteko ezarritako epea amaitzen den egunari dagokionez. Eranskinarekin bat ez datozen eskabideak ez aurkeztutzat joko dira.

3.2. Desgaitasun aitortua duten izangaiek, beharrezko dutenean, hautaketa prozesuko ariketak egiteko, denbora- eta baliabide-egokitzapenak eskatu ahal izango dituzte; horretarako, eskabide-orrian adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten, eta, horrekin batera, desgaitasunaren legezko izaeraren egiaztagiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira, behar bezala beteta:

a) NANaren fotokopia.

b) Gidabaimenaren fotokopia.

c) Deialdian eskatutako titulazioaren fotokopia.

1. Titulazio akademikoa.

2. Eskatutako euskara-mailaren titulazioa, edukiz gero.

d) Euskara mailako probaren eskaera, agiri bidez egiaztatzen ez bada.

e) Espedientea formalizatzeagatiko tasak eta hautaketa-prozesuetan parte hartzeko eskubideak ematen dituen tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.

f) Lehiaketa-fasean baloratu beharreko merezimenduak justifikatzeko agiriak.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

3.5. Aurreko betekizun horiek agiri bidez egiaztatu beharko dituzte hautatutako eta kontratatutako izangaiek, adierazten zaien unean, beti ere kontratuak formalizatu aurretik. Egiaztapena jatorrizko dokumentuak aurkeztuz egingo da, eta erkatu ondoren, interesdunari itzuliko zaizkio.

Agiri horiek aurkezten ez dituztenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izango dira kontratatu, eta haien jarduera guztiak baliogabetuko dira, parte hartzeko eskabidean faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizunari kalterik egin gabe.

4. oinarria.–Tasa ordaintzea.

Espedientea formalizatzeagatiko tasak eta hautaketa-prozesuetan parte hartzeko eskubideak arautzen dituen zerga-ordenantzaren arabera, ordaindu beharreko tasa 10 eurokoa da.

Tasa ordaintzeko, transferentzia egingo da kontu-zenbaki honetara: ES76 3035 0120 95 1200900000. Kontzeptu gisa «Conserje -» eta izangaiaren izen-abizenak agertu beharko dira (adibidez: Conserje - Ainhoa Goñi Etxeberria).

Tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea ekarriko du.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ekarriko eskabidea garaiz eta behar bezala aurkezteko izapidea ordeztea.

5. oinarria.–Izangaiak onartzea eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Irurtzungo Udaleko alkateak ebazpena emango du, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartuz, eta zerrenda hori udal-oholean, udalaren webgunean (www.irurtzun.eus) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.2. Baztertutako izangaiek erreklamazioak egin eta, hala badagokio, akatsak zuzendu ahal izango dituzte, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunen barruan.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazioak ebatzi ondoren, Irurtzungo Udaleko alkateak onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartzeko ebazpena emango du, eta zerrenda udal-oholean, udalaren webgunean (www.irurtzun.eus) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan, oposizio-ariketak hasteko eguna, tokia eta ordua adieraziko dira.

5.4. Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtu ahal izango da berehala, izangaien bazterketarik gertatzen ez bada.

5.5. Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendetan agertzeak ez du esan nahi interesdunei deialdian eskatutako betekizun guztiak betetzen dituztenik aitortzen zaienik. Izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa edo Administrazioaren esku dauden agiriak aztertu ondoren eskatutako baldintzaren bat betetzen ez dutela ondorioztatzen bada, interesdunek deialdian parte hartzetik erator daitezkeen eskubide guztiak galdu egingo dituzte.

6. oinarria.–Epaimahaia.

6.1. Epaimahai kalifikatzaileak kide hauek izango ditu:

–Lehendakaria: Aitor Larraza Carrera jauna, Irurtzungo Udaleko alkate-udalburua.

–Ordezkoa: Ana Balda San Juan andrea, Irurtzungo Udaleko zinegotzia.

–Batzordekidea: Ismael Zunzarren Etxarte jauna, Irurtzungo Udaleko mantentze-lanetako arduraduna.

–Ordezkoa: Alfredo Prieto Pariente jauna, Irurtzungo Udaleko mantentze-lanetako langilea.

–Batzordekidea: Javier Almirantearena Legaz jauna, Irurtzungo Udaleko mantentze-lanetako langilea.

–Ordezkoa: Julian Iriarte Larumbe jauna, Arakilgo Udaleko aguazila.

–Batzordekidea: Josu Alkalde Unzu jauna, Leitzako Amazabal Bigarren Hezkuntzako Institutuko atezaina.

–Ordezkoa: Consolación Flamarique Elcano andrea, Irurtzungo Udaleko administrari-ofiziala.

–Batzordekidea: Eguzkiñe Aiesa Andres andrea, Irurtzungo Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa-Idazkaria: Sandra Martinez Gutierrez andrea, Olaztiko Udaleko idazkaria.

6.2. Epaimahaia hautaketa-proben aurretik eratu beharko da.

6.3. Epaimahaia ezingo da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertaratu gabe. Kide anitzeko organoa balio osoz eratzeko eta jarduteko, lehendakaria eta bokal-idazkaria bertan egotea, edo, bestela, haien ordezkoak bertan egotea beharrezkoa izango da.

6.4. Epaimahai kalifikatzaileko kideek ezin izango dute parte hartu, eta deialdia egin duen organoari jakinarazi beharko diote, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako abstentzio-arrazoiak daudenean. Halaber, izangaiek epaimahaikideak ezetsi ahal izango dituzte aipatutako egoerak gertatzen direnean.

Legez ezarritako abstentzio- eta ezespen-arrazoiak aplikatzeagatik epaimahaiaren osaeran aldaketaren bat gertatzen bada, epaimahai berriaren osaketa argitara emango da onartutako eta baztertutako izangaien zerrendekin batera.

6.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeari eta aplikatzeari buruz sor daitezkeen auzi guztiak.

6.6. Epaimahaiak aholkulari espezialistak sartu ahal izango ditu proba guztietarako edo batzuetarako. Pertsona horiek epaimahaiari lagunduko diote, beren espezialitate teknikoen eremura mugatuz.

Epaimahai kalifikatzailea eratu ondoren, batzordeburua edo idazkaria gaixorik badago edo aldi baterako absente badago, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru Sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 23.2 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

7. oinarria.–Euskararen ezagutza.

Derrigorrezkoa den euskararen B2 maila agiri bidez egiaztatzen ez duten izangaiek euskara-proba egiteko eskatu beharko dute, eskabidea den I. eranskinean horretarako ezarri den laukitxoa markatuz.

Proba egiteko, epaimahaiak Euskarabidea-Nafarroako Euskararen Institutua erakunde autonomoaren laguntza eskatuko du. Erakunde horrek hizkuntza-mailako ariketa espezifikoa egingo die hala eskatzen dutenei, eta emaitzak akta bidez jakinaraziko dizkio unitate eskatzaileari.

Epaimahaiak proba egiteko tokia, eguna eta ordua iragarriko ditu, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzeko ebazpenaren bidez.

Proba hori gainditu behar duten izangaiak, eta, beraz, euskarako B2 maila dutela egiaztatzen ez dutenak, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira, eta haien jarduera guztiak baliogabetuko dira.

8. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren gauzatzea.

Lehiaketa-oposizioa bi fasetan egingo da.

Oposizio-lehiaketako ariketen gehieneko balorazioa 100 puntukoa izango da, honela banatuta:

–Lehiaketa-fasea: 30 puntu, gehienez.

–Lehen ariketa: 36 puntu, gehienez.

–Bigarren ariketa: 34 puntu, gehienez.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartzen duen ebazpenean, oposizioko probak non, noiz eta zer ordutan egingo diren zehaztuko da.

Oposizio-probaren deialdia, bai eta proba horiek osatzen dituzten ariketa bakoitzarena ere, deialdi bakarraren bidez egingo da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik kanpo geratuko dira iragarritako data, ordu eta lekuetan agertzen ez diren edo aipatutako dokumenturen baten bidez identifikatzen ez diren izangaiak.

8.1. Lehiaketa fasea.

Lehiaketa-faseak, oposizio-fasearen aurretik egingo denak, 30 puntu izango ditu gehienez, eta ez da baztertzailea izango.

3.3.f) atalean adierazitakoaren arabera, alegatutako merezimenduak honela puntuatu eta egiaztatuko dira:

8.1.1. Esperientzia:

a) Ikastetxe edo institutu publikoetan emandako atezaintza-zerbitzuengatik: 2 puntu lan egindako urte bakoitzeko, gehienez ere 10 urte arte.

b) Ikastetxe edo institutu pribatuetan edo itunduetan edo irakaskuntzakoak ez diren establezimendu publikoetan emandako atezaintza-zerbitzuengatik: puntu 1 lan egindako urte bakoitzeko, gehienez ere 20 urte arte.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Gehienez ere 20 puntu emanen dira 7.1.1. atal honetan.

3. Zerbitzu-emate bakoitza hasten denetik amaitzen den arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere.

4. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Izangaia zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala zenbatuko dira, zaintzagatiko eszedentzia berezia izan ezik, egoera horretan sartzeko unean zeukan lanpostuan emandako zerbitzu gisa zenbatuko baita.

6. Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

7. Emandako zerbitzuak erakunde kontratatzailearen ziurtagirien bidez soilik egiaztatuko dira, lan-bizitza agiriaz lagunduta aurkeztuko direnak.

8.1.2. Prestakuntza akademikoa:

a) Euskarako C1 titulua edo baliokidea: 5 puntu. Atal honetan gehienez 5 puntu lor daitezke.

b) Bete beharreko lanpostuarekin hertsiki lotutako ikastaroak egiteagatik: puntu 1 ikastaroko 10 orduko, eta gehienez 5 puntu. Atal honetan gehienez 5 puntu lor daitezke.

Lehiaketa-fasea amaitzean, eta oposizio-faseko lehen proba hasi aurretik, Irurtzungo Udaleko iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko da izangai bakoitzak lortutako puntuazioa.

8.2. Oposizio-fasea:

Oposizioak honako proba eta ariketa hauek izango ditu:

8.2.1. Lehen ariketa. Teorikoa.

Test motako 60 galderako galdera-sorta bati idatziz erantzun beharko zaio, II. eranskinean jasotako gaiei buruzko ezagutzei dagokienez. Galdera bakoitzak lau erantzun-aukera izango ditu, eta bakarra joko da zuzentzat. Galdera guztiek 0,6 balioko dute. Erantzun oker bakoitza erantzun zuzenaren balioaren laurdenarekin zigortuko da.

Ariketak 35 puntuko gehienezko balorazioa izango du gehienez. Gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten hautagaiak baztertuko dira, beraz, ez dute hurrengo ariketa egingo eta ez dira ordezkapen zerrendetan agertuko.

Proba hori egitean, ezingo da hiztegirik edo kalkulu-makinarik erabili. Era berean, ezingo da mugikorrekin, smartwachekin edo bestelako gailu elektronikoekin sartu.

Ariketa honen gehienezko iraupena ariketa hasi aurretik zehaztuko du Epaimahaiak. Ariketaren gehieneko iraupena amaitzean, eta epaimahaiak plika-sistemaren bidez azterketa guztiak jaso ondoren, ariketa honen emaitzak argitaratuko dira ariketa egin den lekuan, Irurtzungo Udaleko iragarki-oholean eta Udalaren webgunean (www.irurtzun.eus).

Ariketen kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak Irurtzungo Udaleko iragarki-oholean eta Udalaren webgunean (www.irurtzun.eus) argitaratuko ditu ariketaren emaitzak, pliketan, plikak irekitzeko tokia, eguna eta ordua adierazita.

Plikak ireki ondoren, epaimahaiak Irurtzungo Udaleko iragarki-oholean eta udalaren webgunean (www.irurtzun.eus) argitaratuko du gainditutako izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, bai eta hurrengo ariketa egiteko lekua, eguna eta ordua ere, gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago.

8.2.2. Bigarren ariketa. Praktikoak.

Bigarren proba, praktikoa, epaimahaiak zehaztuko du berau egiten den unean, eta hautagaiek deialdiko lanpostuaren eginkizunei buruz dituzten ezagutza praktikoak frogatu ahal izango dira, II. eranskineko gai-zerrendan jasotako gaitegiari dagokionez.

Bi proba egingo dira, bata bestearen ondoren.

Ariketa osoak 34 puntuko balorazioa izango du gehienez, eta bi probek balio bera izango dute. Gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten pertsonak baztertu egingo dira.

Ariketa honen gehieneko iraupena epaimahaiak zehaztuko du berau hasi baino lehen.

Oposizioa garatzen den bitartean, hala eskatzen duten pertsona desgaituentzat eskabidean adierazitakoaren arabera, hura gauzatzeko denbora- eta baliabide-egokitzapen posibleak ezarriko dira.

8.2.1. atalean jasotako proba gainditzen ez duten pertsonek ez dute honako proba egingo.

8.3. Gehienez ere bost egun balioduneko epean, epaimahaiak Udalaren webgunean (www.irurtzun.eus) eta iragarki-oholean argitaratuko ditu proba praktikoaren emaitzak.

9. oinarria.–Gaindituen zerrenda, izendapen-proposamena eta dokumentuak aurkeztea.

Azken ariketaren kalifikazioa amaitutakoan, epaimahaiak Irurtzungo Udaleko iragarki-oholean eta udalaren webgunean argitaratuko ditu lortutako kalifikazioekin gainditutako pertsonen zerrenda eta ordezpen-poltsa osatuko duen puntuazio-hurrenkera korrelatiboa.

Azken kalifikazioa oposizio-faseko ariketen puntuazioen batuketaren emaitza izango da, betiere izangaia kanporatuta geratu ez bada, eta lehiaketa-fasearena, edozein izanda ere.

Epaimahaiak ariketa guztietan puntuazio handiena lortu duen pertsona izendatzeko proposamena egingo du. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egunen barruan, izendapenaren xede izan den pertsonak deialdian eskatzen diren betekizunak eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dizkio Udalari, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 32. artikuluan ezarritakoa betez. Udalak funtzionario izendatuko du agindu hori bete duen pertsona, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du izendapena.

Hautatutako pertsonak gehienez ere hilabeteko epean hasi beharko du lanpostuan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Lanpostura itzultzen ez bada, behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik, izangaiak funtzionario-izaera eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu.

10. oinarria.–Ordezkapen Poltsaren funtzionamendua.

10.1. Zerrendetan, probetan lortutako puntuaziorik handienaren arabera ezarriko da lehentasuna. Berdinketaren kasuan, desgaitasun-maila handiena, eta berdinketaren kasuan, 55 urtetik gorako adinari erreparatuko zaio. Oraindik berdinketak jarraitzen badu, bigarren proba praktikoan puntuazio handiena lortzen dutenen alde ebatziko da.

10.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan sartuko dira, gutxienez, 7. oinarriko 2. atalean eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen duten pertsona guztiak.

10.3. Deialdi honen bidez eratutako zerrenda beste hautaketa-prozesu bat deitu arte egongo da indarrean.

10.4. Zerrenda oinarri hauetan xedatutakoaren arabera kudeatuko da, eta, aurreikusi gabeko gaietan, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onartzen dituen abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera.

10.5. Hautagaiek, lokalizazioa errazte aldera, harremanetarako telefono bat eta posta elektronikoko helbide bat gutxienez komunikatu beharko dituzte, eta informazio hori etengabe eguneratuta eduki beharko dute. Nahi izanez gero, beste telefono batzuk ere jakinarazi ahal izango dituzte.

10.6. Lanpostu bat aldi baterako kontratatu behar denean, une horretan eratutako zerrendako lehen postuan dagoen izangaiaren deia egingo da. Bi lokalizazio-saiakera egingo dira telefono bidezko komunikazio bidez, ondoz ondoko bi lanegunetan, eta deialdi bakoitzaren data, ordua eta berezitasunak jasoko dira. Lehen lokalizazio-saiakerarekin batera, mezu elektroniko bat bidaliko da izangaiak emandako helbidera. Bidalketa elektroniko hori egin eta egun bateko epean erantzunik jasotzen ez bada, eta telefonoz harremanetan jarri ezin bada, zerrendako hurrengo pertsonari deituko zaio.

Udala izangairen batekin harremanetan jarri eta kontratazio-eskaintza eginda hark erantzuten ez badu, edo eskaintzari uko egin badio, zerrendako azken posturaino pasatuko da, salbu eta justifikatutako arrazoiren batengatik uko egiten diola egiaztatzen badu, 10.7 atalean xedatutakoaren arabera.

Pertsona bat ezin bada aurkitu, zerrendan bere lehentasuna mantenduko da eta Udala zerrendako hurrengoarekin edo hurrengoekin harremanetan jarriko da eskainitako lanpostua bete arte.

Izendapen hori egin ondoren, Udalak proposatutako izangaia aldi baterako kontratatuko du.

10.7. Eskainitako lanpostuaren kontratazioari uko egiteko arrazoi justifikatutzat hartuko dira eta, beraz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetako lehentasun-ordena aldatzea ez dute ekarriko ondoko arrazoi hauek:

a) Aldi baterako ezintasuna.

b) Amatasun- edo aitatasun-baimena.

c) Harrera iraunkorrean edo adopzioan hartutako hiru urtetik beherako seme-alaba bat edo hiru urtetik beherako bat zaintzea.

d) Bigarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo ezkontza-ahaidetasuna duen senideren bat bere zaintzapean izatea, adinagatik, istripuagatik edo gaixotasunagatik ezin bada bere kabuz moldatu.

e) Norberaren ezkontza edo bikote egonkorren berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen araberako antzeko egoera, baldin eta eskainitako administrazio-kontratazioaren hasiera-data eratu aurreko edo ondorengo hamabost egun naturalen barruan badago.

f) Kontratazio bat indarrean izatea, administrazio- edo lan-araubidekoa.

g) Ikasketak aurrez aurre egiten egotea, eskaintzen den kontratuaren ordutegi berean.

h) Desgaitasuna behar bezala aitortua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak direla eta, kontratua eskaintzen den lanpostuaren berariazko baldintzekin bateraezina izatea.

Zerrendatutako egoeraren batean dauden izangaiek agiri bidez eta modu frogagarrian egiaztatu beharko dute ematen den egoera hori, uko egiten dioten lanpostuaren kontratazioa eskaini zaienetik 7 egun naturaleko epean; kasu horretan, zerrendan duten leku berean jarraituko dute.

Kontratazio-eskaintzari uko egiteko arrazoi justifikatua egiaztatzen duen dokumentazioa epe barruan aurkezten ez bada, hautagai hori zerrendako azken postura pasako da.

Justifikatutako uko-egiteen kasuan, idatziz jakinarazi beharko dute uko egitea justifikatu zuen egoera amaitzen den egunetik aurrera zerbitzuak emateko prest daudela. Jakinarazpen hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

10.8. Zerrendatik kanpo geratuko dira honako kasu hauetan dauden pertsonak:

a) Kontratazio-eskaintza onartu ondoren, dagokion kontratua ez sinatzea, izangaiari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik.

b) Sinatutako kontratuari uko egiteagatik, baldin eta beste erakunde publiko edo pribatu batekin beste kontratu bat sinatzeagatik ez bada; kasu horretan, agiri bidez eta modu frogagarrian egiaztatu beharko da, ukoa formalizatzen denetik 7 egun naturaleko epean. Kasu horretan, izangaia zerrendako azken postuan geratuko da.

c) Lanpostua uztea.

d) Probaldia ez gainditzea, baldin eta aukera hau dagokion kontratuan aurreikusi bada.

e) Kontrataziorako deiak direla eta, urtebetean behin eta berriro hautagaiarekin harremanetan jarri ezin bada, hark emandako telefono-zenbakietan edo helbide elektronikoetan.

11. oinarria.–Helegiteak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkeztu ahal izango da, hautaz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa Irurtzungo Udaleko alkateari, hilabeteko epean, jakinarazpena edo argitalpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegian, argitaratu edo jakinarazi eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko ordena bereko salan, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Auzitegiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio organo eskudunari, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo hilabetearen barruan.

Irurtzunen, 2022ko urriaren 14an.–Alkateak, Aitor Larraza Carrera.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

I. ERANSKINA

Gaitegia

1.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan. Antolaketa: printzipio nagusiak, egitura organikoa eta administrazio organoen eskumenak, kide anitzeko organoak.

2.–Ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua Nafarroako Foru Komunitatean: 24/1997 Foru Dekretua, otsailaren 10ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Eskola Publikoetako, Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Erregelamendu Organikoa onesten duena. II. titulua. eta III. titulua.

3.–Ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua Nafarroako Foru Komunitatean: 25/1997 Foru Dekretua, otsailaren 10ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean dauden Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa onesten duena: II. titulua. eta III. titulua.

4.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jardunaz: jarduteko arau orokorrak; moduak eta epeak. Prozeduraren bermeak.

5.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

6.–Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 29ko 5/2018 Foru Legea: xedapen orokorrak. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua (EB), apirilaren 27koa, pertsona fisikoen babesari buruzko datu pertsonalen tratamenduari dagokionez: xedapen orokorrak. Printzipioak. Interesdunaren eskubideak. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa.

7.–Herritarrei arreta egitea. Komunikazioa: oinarriak eta mailak. Komunikazioaren estiloak eta oztopoak. Trebetasun sozialak eta asertibitartea. Gatazkak konpontzea. Entzute aktiboa.

8.–Oinarrizko elektrizitatea. Argiketariaren oinarriko lanabesak zein diren eta nola erabili eta mantentzen diren (bihurkinak, guraizeak, aliketak eta beste lanabes batzuk). Eraikinetako banaketa-koadroak (potentzia kontrolatzeko etengailua, etengailu magnetotermikoak, diferentzialak). Hots egiteko zirkuituak (pultsadoreak, txirrinak). Oinarrizko argi-zirkuituak (etengailuak; kommutadoreak; entxufe oinak, lurreko hargunearekin zein gabe; lanparak). Fluoreszente zirkuituak (pitzarazgailuak, erreaktantziak, lanpara fluoreszenteak). Zirkuitu bereziak (alarmak, larrialdiko argiak).

9.–Korronte elektrikoaren hastapenak. Korronte jarraitua eta aldizkako korrontea. Oinarrizko magnitude elektrikoak, horien kontrola eta neurria. Korronte elektrikoaren ondorioak. Etxebizitzetako instalazio elektrikoak. Tresnak nola erabili eta segurtasunez nola erabili.

10.–Oinarrizko mekanika. Mekanikako oinarrizko lanabesak zein diren eta nola erabili eta mantentzen diren (mailuak, bihurkinak, hainbat motatako giltzak, zerrak, eskuko zulagailua eta beste lanabes batzuk).

11.–Metal arotzeria. Sarrailgintzako oinarrizko eragiketak (ate eta leihoen doitzea, sarrailak eta ponpatxoak, metalezko altzarien mantentze-lanak).

12.–Iturgintza. Iturginaren oinarrizko lanabesak zein diren eta nola erabili eta mantentzen diren. Iturgintzako instalazioen mantentze-lanak (sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak).

13.–Berokuntza. Berokuntzako instalazioen mantentze-lanak (zirkuituak, erradiadoreak betetzea eta purgatzea. Erradiadoreak. Galdara gelak, elementu nagusiak).

14.–Zurgintza. Zurginaren oinarrizko lanabesak zein diren eta nola erabili eta mantentzen diren (mailuak, zerrak, trintxak, zulagailu elektrikoa, lixak, lekedak, eta beste lanabes eta osagarriak). Zurgintzako oinarrizko eragiketak (ate eta leihoak doitzea). Sarrailak eta ponpatxoak. Pertsianak: motak, mantentze-lanak eta konponketa.

15.–Igeltserotza. Igertserotzako oinarrizko lanabesak zein diren eta nola erabili eta mantentzen diren. Igertserotza lanetan egin beharreko oinarrizko lan eta eginkizunak.

16.–Pintura. Pinturako oinarrizko lanabesak zein diren eta nola erabili eta mantentzen diren. Pinturaren mantentze-lanak. Pintura lanetan egin beharreko oinarrizko lan eta eginkizunak.

17.–Sostengurako eginkizun osagarriak (I). Bulegoko makina osagarrien erabilera eta haien oinarrizko mantentze-lanak: fotokopiagailuak, eskanerrak, plastifikagailuak, multikopistak, orriak josteko makinak, orri birringailuak, multilineako telefonoak, telefonogunea, faxa eta ikus-entzunezko materiala.

18.–Sostengurako eginkizun osagarriak (II). Posta zerbitzuak ematea arautzen duen Erregelamendua (1829/1999 Errege Dekretua, abenduaren 3koa): xedapen orokorrak; posta zerbitzuetako erabiltzaileen bermeak eta berme horren mugak; posta zerbitzu eta igorpenak; posta zerbitzu unibertsala.

Posta zerbitzu motak: ziurtatua, jakinarazpenak, gutun arruntak, presakoak eta igortzeko diren paketeak.

19.–Sostengurako eginkizun osagarriak (III). Materialaren kudeaketa eta fakturen kontrola.

20.–Sinboloak, irudiak eta grafiko sinpleak ulertzea; inprimakiak, galde-sortak, formulario errazak ulertu eta betetzea.

21.–Iragarki-ohol ofizialen mantentze eta kontrol lana.

22.–Kartazaletan sartzea, etiketak paratzea, paketeak eta korrespondentzia eraikinean barrenean eta eraikinetik kanpoan banatzea, baita korrespondentzia ofizialaren frankeoa edo zigilatzea ere.

23.–Informatikari buruz jakin beharreko oinarrizko ezagupenak.

24.–Botikina eta sendaketa.

25.–Irurtzungo herriari buruzko oinarrizko jakintza.

Iragarkiaren kodea: L2214508