220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa, Agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak eta lanpostuak betetzeko deialdiak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2022ko urriaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak eta lanpostuak betetzeko deialdiak arautzen dituen ordenantzan.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, azter dadin eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez daitezen. Jendaurreko epea iragaten bada inork horietako bat ere aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da.

Mutiloan, 2022ko urriaren 26an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2214300