219. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2685/2022 EBAZPENA, urriaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu bat, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren bidez, lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, hain zuzen, egonkortze-tasari dagokiona, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuari jarraikiz (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartu dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak egiteko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz). Eskaintza horretan, besteak beste, administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu batzuk sartu ziren, A mailakoak.

Uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeak, non neurriak hartzen baitira Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan egiteko, bere 5.3 artikuluan ezartzen du egonkortze-prozesuetan sartzen diren lanpostuetako batzuk oposizio-lehiaketa bidez beteko direla, alegia, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.1 artikuluan adierazitako baldintzak betetzen dituztenak, eta enplegua egonkortzeko lan publikoaren eskaintzetan sartzen diren gainerako lanpostuak, berriz, merezimendu-lehiaketa bidez beteko direla, salbuespenez.

Bestalde, aipatutako foru legearen 7.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, enplegua egonkortzeko hautapen prozeduretarako onesten diren deialdietan, bete beharreko gehieneko lanpostu kopurua zehaztuko da, eta aurrerago, foru lege horren 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz tramitatzen den lekualdatze-lehiaketaren prozedura ebatzi ondoren, zehaztu eta identifikatuko dira eskaintzen diren lanpostu hutsak, lanpostu zenbaki zehatzak jakinaraziz. Gainera, sarrerarako hautapen-prozeduran gehituko dira lekualdatze-lehiaketen ondorioz hutsik gelditzen diren lanpostuak.

Era berean, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 1425/2022 Ebazpenaren bidez, zehaztu zen zer lanpostutarako exijitzen den Espainiako nazionalitatea izatea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2022. urteko lan publikoaren eskaintza partzialeko lanpostuen artetik, zehazki, egonkortze-tasari dagokion lan publikoaren eskaintza partzialeko lanpostuen artetik, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuari jarraikiz (foru lege-dekretu horren bidez neurri batzuk ezarri ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).

Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu bat gehienez bete dadila oposizio-lehiaketa bidezko sistema erabiliz eta sarrera-prozedurari jarraikiz.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu bat, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, bai eta haren oinarriak ere.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko urriaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO TEKNIKARIEN (ARLO JURIDIKOA) LANPOSTU BAT, GEHIENEZ ERE, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO SARRERA-PROZEDURAREN DEIALDIA

Hauek dira

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu bat betetzea, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidezko sistemaren bidez eta sarrera-prozedurari jarraikiz. Lanpostu hori A mailakoa da, eta zehazki zein den eta zein plantilla-zenbaki duen, bai eta dituen betebeharrak, araubide juridikoa eta destinoa ere, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onetsiko du, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 7. artikuluarekin bat, behin ebazten denean foru lege horren 10. artikuluan ezarritakoari jarraikiz deitzen den lekualdatze-lehiaketa (uztailaren 1eko 19/2022 Foru Lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).

1.2. Lanpostu hutsak banatzeko orduan, maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuan ezarritako erreserbak errespetatuko dira. Izan ere, foru dekretu horren bidez, lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten da, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, hain zuzen, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz). Hortaz, lanpostuak honela banatuko dira:

–Lanpostu bat txanda irekian.

1.3. Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserbako txandan edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserbako txandan hutsik geratzen diren lanpostuak txanda irekikoei gehituko zaizkie, baldin eta txanda horietako izangaiek ez badute lortzen hautapen proba gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa.

Bestaldetik, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandan edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandan gainditzen duten izangaiak eskaintzen diren lanpostu hutsak baino gehiago badira, txanda horietan prozesua gainditu baina lanpostua eskuratzen ez duten izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

2.–Baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Zuzenbideko gradudun edo lizentziadun titulu unibertsitarioa izatea, edo baliokidetzat hartutako beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

2.1.3. Berariazko betebeharrak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan parte hartu nahi duten emakumeentzat:

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan parte hartu nahi duten emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima izan behar dute.

2.1.4. Gidabaimena izatea eskatzen duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea eskatuko da.

2.1.5. Euskarazko jakite-maila zehatz bat izatea betebehar gisa ezarrita duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da lanpostu horretarako eskatzen den maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagirietako bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

2.1.6. Ingelesezko edo Europar Batasuneko beste hizkuntza bateko jakite-maila zehatz bat izatea betebehar gisa ezarrita duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da lanpostu horretarako eskatzen den maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagirietako bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

2.1.7. Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Baldintza hori egiaztatzearren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez araututako Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da.

2.2. Aurreko baldintza guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, lanpostuaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek.

2.4. Aldi baterako enplegua egonkortzeko asmoz deitzen den sarrerako hautapen-prozeduran ezin izanen dute parte hartu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xedeko lanpostuan langile finkoak diren enplegatuek.

Baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geratuko dira haien jarduketa guztiak, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hamabost egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Enplegu publikoko deialdiak" atalean, deialdi honen fitxan sartuta.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik proba egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozesuetan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa da.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Deialdi hau argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez, langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Bi.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Hiru.–Desgaitasuna izanik proba egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Lau.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan parte hartzen duten emakume izangaiek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.

3.5. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko du.

Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barruko ondorengo jardueretan ere, genero-indarkeriaren biktimentzat erreserbatutako txandan parte hartu nahi duten emakumeak identifikatzeko, gezurrezko izen bat erabiliko da, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun- eta gardentasun-printzipioak aplikatzea.

4.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko du.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartutakoen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko da.

4.4. Tasa ez da itzuliko izangaiak baztertuak gelditzen badira beraiei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez izendatuko da kalifikazio epaimahaia, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi aurretik, eta kide kopuru bakoiti batez osatua egonen da –hiru gutxienez–, eta beste horrenbeste ordezko kide izendatuko dira, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

Behin kalifikazio epaimahaia eratua denean, epaimahaiburua edo idazkaria gaixotzen bada edo haien aldi baterako absentzia justifikatuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 22.2 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

Oposizio-lehiaketak fase hauek izanen ditu:

a) Oposizio fasea: proba bat eginen da, lanpostuaren eginkizunak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruzkoa.

Fase hau 60 puntuz baloratuko da, eta baztertzailea izanen da. Gainditzeko, 30 puntu lortu beharko dira.

b) Lehiaketa fasea: izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren II. eranskinean dagoen baremoaren arabera.

Fase hau 40 puntuz baloratuko da, eta ez da baztertzailea izanen.

7.–Oposizio fasea.

7.1. Oposizio fasea 2023ko ekainetik aurrera hasiko da. Fase horretan, oinarri honetan deskribatzen den proba egin beharko da.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizio faseko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizio faseko probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

Hautaproba egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran eskatu badute.

7.2. Oposizio fasean, oinarri honetan deskribatzen den proba eginen da, deialdiaren I. eranskineko gai-zerrendan adierazitako gaiei buruz.

Proba teoriko-praktikoa izanen da. Gehienez ere test motako 90 galderari erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba egiteko.

Proba honetan gehienez ere 60 puntu lortzen ahalko dira. Gainditzeko, 30 puntu lortu beharko dira.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

7.3. Probaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.4. Oposizio fasea bukaturik, epaimahaiak oposizio fasea gainditu dutenen zerrenda argitaratuko du, lortutako kalifikazioak adierazita.

Oposizio fasea gainditzeko, gutxienez 30 puntu lortu beharko dira fase horretan. Hautapen prozesutik kanpo geratuko dira oposizio fasean puntuazio hori lortzen ez duten izangaiak.

8.–Lehiaketa fasea edo merezimenduak baloratzeko fasea.

8.1. Lehiaketa fasean, izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren II. eranskinean dagoen baremoaren arabera.

Lehiaketa fasea baloratzeko, oposizio fasea gainditu duten izangaiek soilik aurkeztu beharko dituzte merezimenduak.

8.2. Oposizio fasea bukaturik, 10 egun balioduneko epea irekiko da oposizio fasea gainditzen duten izangaiek merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkez dezaten.

Alegatzen dituzten merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa telematikoki aurkeztu beharko dute, deialdiaren fitxan ezarritako estekaren bidez, II. eranskinean ezarritako merezimenduen baremoan ezarritako atalei jarraikiz.

Horri dagokionez, honako hauek aurkeztu beharko dira:

–Egindako zerbitzuen ziurtagiria, kasuan kasuko administrazio publikoko organo eskudunak emana, non zehatz-mehatz jasoko baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz eta haren erakunde autonomoez besteko administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, I. eranskineko baremoan aurreikusitako baldintzetan, berariaz adierazita lanpostuaren izena plantilla organikoaren arabera, sailkapen maila, zerbitzua zer zentro edo unitatetan eman zen, zerbitzu bakoitzaren hasiera eta bukaera datak, eta bidezko den beste edozein datu gehigarri.

–Euskararen, ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren jakite-maila egiaztatzen duten tituluak edo ziurtagiriak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

Honako hauek ez dira aurkeztu beharko, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak ofizioz emanen baititu:

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako eta aitortutako zerbitzuen ziurtagiria.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan deialdi honen xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izanaren ziurtagiria, gainditu arren lanposturik eskuratu gabe gelditu bazen, eta, betiere, deialdia 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratu bazen.

8.3. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak eginen du merezimenduen balorazioa.

Balorazio horren emaitza loteslea izanen da kalifikazio epaimahaiarentzat.

Alegatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko dira.

Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko.

Ezin izanen da inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta baremoan atal bakoitzerako aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

Azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko dira izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

8.4. Merezimenduen balorazioa egin ondoren, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa argitara emanen da Nafarroako Gobernuaren atarian, deialdiaren web fitxan, eta 5 egun balioduneko epea ezarriko da, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten eta erreklamazioak egin ditzaten.

9.–Lanpostu hutsak hautatzea eta betebeharrak egiaztatzea.

9.1. Oposizio fasea eta lehiaketa fasea bukatu ondoren, epaimahaiak gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du deialdiaren web-fitxan, txandaren arabera eta lortutako guztizko puntuazioaren arabera antolatua, izangai bakoitzak oposizio eta lehiaketa faseetan lortutako kalifikazioak batuta.

Prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, oposizio fasean puntuaziorik handiena dutenen alde ebatziko da.

Berdinketak bere horretan badirau, II. eranskineko baremoaren b.1) atalean puntuaziorik handiena lortzen duen pertsonaren alde ebatziko da; eta hor ere berdinketa egonez gero, a) atalean puntuaziorik handiena duenaren alde. Horrela ere berdinketa hausten ez bada, atal horren barrenean azpiatal bakoitzean puntuazio handiena lortzen duenaren alde ebatziko da, azpiatal horiek agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

9.2. Epaimahaiak aurreko tramitea bete ondoren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia eginen du, eta, horretarako, honako hauek zehaztuko ditu: hautatzeko dauden lanpostu hutsak, hautaketara deitutako izangaien zerrenda (zehazten diren lanpostu hutsen kopuruaren arabera ezarriko dena) eta lanpostu hutsak hautatzeko ematen den epea, hots, hamar egun baliodunekoa.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

9.3. %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek, sarrera-prozedurarako zehazten den lanpostu kopuruan lekurik badute eta lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldira deitu badira, lehentasuna izanen dute lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, gainerako izangaien aurretik.

Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako txandako izangaiak, sarrera-prozedurarako zehazten den lanpostu kopuruan lekua badute eta lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldira deitu badira, gainerako izangaiekin batera lehiatuko dira lanpostu hutsak aukeratzeko, bakoitzaren puntuazio hurrenkeraren arabera eta aurreko paragrafoetan aipatutako pertsonen lehentasuna errespetatuz.

9.4. Izangaiek, lanpostu hutsak hautatzeko hamar egun balioduneko epe horren barrenean, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Deialdiko 2.1.c), 2.1.5 eta 2.1.6 ataletan eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Adingabeekin ohiko harremana izatea dakarren lanpostu bat lortu nahi izanez gero, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan araututako Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa, baldin eta ziurtagiri hori eskatzeko baimena eman ez bazaio Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

c) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia, betebehar hori duen lanpostua eskuratu nahi izanez gero.

10.–Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

10.1. Lanpostu hutsak hautatzeko eta baldintzak egiaztatzeko tramitea bukatu ondoren, epaimahaiak espediente osoa igorriko dio Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari, eta, horrekin batera, ezarritako lanpostu kopuruan sartzen ahal diren izangaiak funtzionario izendatzeko edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatzeko proposamena. Proposamen hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

10.2. Proposatzen diren izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

c) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

d) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik. Txosten hori ofizioz emanen da, horretarako berariaz egindako osasun-azterketa egin eta gero.

10.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira funtzionario izendatu, ezta lan-kontratudun langile finko gisa kontratatu ere, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arte haiek egindako egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

10.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan –9.1 atalean aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta hutsik geratu den lanposturako baldintzak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

10.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, bere eskudantziak erabiliz, besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.4 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

11.–Izendapena edo kontratazioa, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

11.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatzeko baimena emanen du, behar den lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

11.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Bestalde, lan-kontratudun langile finkoek dagokien araubide juridikoaren ondoriozko eskubide eta eginbehar guztiak izanen dituzte.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

11.3. Izendapena edo, hala badagokio, kontratazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Izendatzen edo kontratatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako datan lanpostuaz jabetzen ez direnek eskubide guztiak galduko dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatua izateko. Halako kasuetan, deialdiaren 10.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

11.4. Funtzionario izendatzen den edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 10.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

11.5. Aurreko ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, funtzionario berriei edo kontratatzen direnei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, hautapen-prozesuko ebazpen eta jarduketei buruzko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.

13.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

13.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legean ezarritakoarekin eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1) Hautapen prozesua gainditu arren, lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda.

2) Hautapen prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatuko dutena: oposizio fasean ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 edo gehiago lortu duten izangaiak, hots, 18 puntu edo gehiago.

13.2. Ebazpen baten bidez onetsiko dira, bai hautapen prozesua gainditu arren lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda, bai hautapen prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda.

Gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen zerrendan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena. Berdinketarik gertatuz gero, deialdi honetan berdinketak hausteko ezarri diren irizpideen arabera ebatziko da (oposizio fasearen eta lehiaketa fasearen puntuaziorako irizpideak, eta zozketa).

Hautapen prozesua gainditzen ez duten izangaien zerrendako ordena finkatuko da oposizio fasean lortutako puntuazioaren arabera, handienetik txikienera. Berdinketarik gertatuz gero, deialdi honetan zozketari buruz ezarritakoaren arabera ebatziko da.

Goian aipatutako zozketa egin ez bada, hautapen prozesuaren momentu horretan eginen da.

13.3. Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

13.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuta.

Sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira eskatzen diren baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, behar izanez gero, epe bat irekitzen ahalko da euskara maila frogatzeko, lanpostu elebidunetara sartzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako ematen den epea bukatzen den egunean.

13.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.6. Egonkortze-prozesu honen ondorioz onesten diren aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak modu subsidiarioan aplikatuko dira, funtzio publikoan sartzeko hautapen prozesu baten ondorioz indarrean dauden aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenden atzetik.

14.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan.

14.1. Aldi baterako kontrataziorako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio; izan ere, foru agindu horren bidez arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko. (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa). Bestela, hala badagokio, zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarra duen araudiari jarraikiko zaio.

14.2. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.

14.3. Kontrataziorako zerrenda motak.

Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontratazioetarako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

14.4. Titulazioa eta gainerako dokumentazioa aurkeztea eta aukerak hautatzea.

Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, hamar egun balioduneko epea izanen da, oposizio-lehiaketaren azken emaitza argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Telematikoki eginen da, dagokion kategoriara sartuz esteka honen bidez: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.

14.4.1. Titulazioa.

Deialdian eskatzen den titulazioa aurkeztuko da. Titulazioa gure datu-baseetan agertzen bada, adierazitako web-orrian erakutsiko zaizu, eta, kasu horretan, ez da erantsi beharrik izanen.

14.4.2. Egindako zerbitzuak.

Oposizio fasea gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Ikusten baduzu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez dira berriz erantsi beharko.

–Zerbitzuak Nafarroako Gobernuan eta/edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar horiek egiaztatzeko, O-NOZeko Profesionalen Zuzendaritzak ofizioz erantsiko baitu.

–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Gobernutik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak luzatutako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagirietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.

14.4.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.

Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) eta esparruak aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.

14.4.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.

Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo hortik beherakoa bada, eta hori telematika bidez eginen da.

Gainera, lanaldi partzialei dagokienez, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta baldin badaude.

14.4.5. Euskara.

Aldi baterako kontratazio zerrendetarako euskararen ezagutzaren betekizuna edozein unetan egiaztatzen ahalko da zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.

14.5. Desgaitasuna duten pertsonak.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.

Desgaitasun egoera edozein unetan egiaztatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna egiaztatzen den unean.

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Agiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.

14.6. Hautapen prozesuaren azken emaitzak argitaratu ondoren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak hautapen prozesuko puntuazioak jasotzen dituen izangaien zerrenda igorriko dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari, dagokion erakunde autonomoak aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak egin eta onar ditzan.

14.7. Indarra hartzea.

Hautapen prozesu honen ondorioz sortuko diren aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute lanpostua eskuratu dutenen izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

15.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoa zer egintzaren kontra jarri nahi den, hura argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin eta jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–Espainiako zuzenbide publikoaren iturburuak: aipamena, antolaketa eta printzipioak. Konstituzioa arau juridiko gisa. Zuzenbide publikoaren beste iturburu batzuk: nazioarteko itunak. Zuzenbidearen printzipio orokorrak. Jurisprudentzia. Usadioa zuzenbide publikoan.

2. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Egiteko prozesua. Ezaugarriak. Egitura. Konstituzioaren printzipioak. Zuzenbide-estatu sozial eta demokratikoa. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak eta 9. artikuluko printzipioak. Konstituzioaren erreforma.

3. gaia.–Herritarren eskubide eta betebeharrak Konstituzioan. Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak Espainiako Konstituzioan. Eskubide eta betebehar arruntak. Politika sozial eta ekonomikoaren printzipio gidariak. Espainian dauden atzerritarren eskubideak eta askatasunak.

4. gaia.–Legea. Kontzeptua eta motak. Lege erreserba. Lege dekretuak eta legegintzako dekretuak.

5. gaia.–Gorte Nagusiak. Diputatuen Kongresua eta Senatua: osaera eta eginkizunak. Ganberen funtzionamendua: legeak egiteko, eztabaidatzeko eta onesteko prozedura.

6. gaia.–Gobernua. Espainiako konstituzio sistemaren barruan dituen eginkizunak eta ahalmenak. Gobernuaren eta haren lehendakariaren osaera, izendapena eta kargugabetzea. Gobernuaren eta Gorte Nagusien arteko harremanak.

7. gaia.–Estatuaren lurralde antolaketa. Autonomia erkidegoak. Autonomia estatutuak. Eskumenen banaketa Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean. Estatuak autonomia erkidegoen gainean duen kontrola.

8. gaia.–Estatuaren eta autonomia erkidegoen legegintzarako ahalmena. Estatuko antolamenduaren eta antolamendu autonomikoaren arteko harreman sistemak. Lege oinarrizkoak, esparru legeak, transferentzia edo eskuordetze legeak eta harmonizazio legeak. Autonomia erkidegoetako legeak.

9. gaia.–Konstituzio Auzitegia. Haren jarrera erakunde konstituzional gisa. Osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Eskumenak.

10. gaia.–Justizia konstituzionala. Konstituzioa auzitegietan defendatzeko ereduak. Defentsa jurisdikzionala 1978ko Konstituzioan. Lege mailako arauen konstituzionaltasun-kontrola: konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa eta konstituzio-kontrakotasuneko arazoa. Nazioarteko itunen aldez aurreko kontrola.

11. gaia.–Gatazka konstituzionalak Estatuko organoen artean. Eskumenen gaineko gatazka konstituzionalak Estatuko organo zentralen eta autonomia erkidegoen artean, bai eta autonomia erkidegoen artean ere. Autonomia erkidegoen xedapen eta ebazpenak aurkaratzea. Tokiko autonomia defendatzeko gatazkak.

12. gaia.–Botere judiziala. Funtzio judiziala 1978ko Konstituzioan. Botere eta funtzio judizialaren antolakuntzarako eta funtzionamendurako printzipio konstituzionalak. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia. Fiskaltza.

13. gaia.–Eskubideen babes judiziala Konstituzioan. Bide judiziala. Prozedura sumarioa eta lehentasunezkoa. Konstituzioaren babes-errekurtsoa. Giza Eskubideen Europako Auzitegiari zuzendutako errekurtsoa. ''Habeas corpus''-a.

14. gaia.–Europar Batasunaren prozesua. Aurrekariak, helburuak eta izaera juridikoa. Europako Erkidegoko zuzenbide jatorrizkoa: eratzeko eta aldatzeko itunak. Europako Erkidegoko zuzenbide eratorria: erregelamenduak, zuzentarauak eta beste iturri batzuk. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta Europar Batasuneko estatuen antolamendu juridikoaren arteko harremanak.

15. gaia.–Administrazio Publikoa Espainiako 1978ko Konstituzioan. Nola txertatu den botere betearazlean. Antolaketa eta funtzionamenduaren printzipio konstituzionalak. Administrazio publikoa eta zuzenbidea. Legezkotasunaren printzipioa. Arautuak dauden ahalak eta aukerakoak direnak. Administrazio publikoa eta jurisdikzioa: autotutoretza printzipioa.

16. gaia.–Administrazio publikoak erregelamenduak egiteko duen ahala. Erregelamendua. Kontzeptua eta motak. Legearen eta erregelamenduaren arteko erlazioak. Erregelamenduak egiteko ahalaren mugak. Legez kanpoko erregelamenduen kontrako defentsa juridikoa. Erreferentzia berezia lege honi: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

17. gaia.–Pertsona juridiko publikoak. Entitate publikoen tipologia Espainiako antolamendu juridikoan. Entitate publikoen ahalmena. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: atariko titulua: xedapen orokorrak, jarduketa-printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. I. kapitulua: xedapen orokorrak.

18. gaia.–Administrazio organoak. Kontzeptua, osagaiak eta motak. Antolaketa. Antolatzeko ahalmena: sortzea, aldatzea eta kentzea. Eskumena. Administrazio publikoetako kide anitzeko organoak: funtzionamendua.

19. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Atariko titulua: xedapen orokorrak. Herritarra administratu gisa. Administrazio prozeduretako interesdunak. Kontzeptua eta motak. Jarduteko gaitasuna. Ordezkaritza. Administrazio prozeduretako interesdunen identifikazioa eta sinadura.

20. gaia.–Administrazio publikoen jarduketari buruzko arau orokorrak: pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzeko eskubidea eta betebeharra. Prozeduretako hizkuntza. Pertsonen kolaborazioa. Pertsonen agerraldia. Interesdunek prozedurara ekarritako agiriak.

21. gaia.–Administrazio publikoen jarduketaren arau orokorrak: erregistroak. Dokumentuak artxibatzea. Tramitazioaren erantzukizuna. Administrazio publikoek egindako dokumentuak. Administrazio publikoek egindako kopien baliozkotasuna eta eraginkortasuna.

22. gaia.–Administrazio publikoen jarduketarako arau orokorrak: denboraren zenbaketa. Epe-mugak eta epeak. Preskripzioa. Iraungitzea. Ebatzi beharra. Ebazteko gehieneko epea etetea. Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea luzatzea. Administrazioaren isiltasuna interesdunek eskatuta hasitako prozeduretan. Ebazpen espresurik ez izatea ofizioz abiatutako prozeduretan.

23. gaia.–Administrazio egintzak. Kontzeptua. Administrazioaren egintza motak. Administrazioaren egintzen elementuak. Administrazio egintzen betebeharrak. Administrazio egintzen eraginkortasuna. Ondorioak. Jakinarazpena. Argitalpena.

24. gaia.–Administrazio prozedura erkidea (I): kontzeptua eta izaera. Prozeduraren bermeak. Abstentzioa eta errekusazioa.

25. gaia.–Administrazio prozedura erkidea (II): prozeduraren hasiera. Antolamendua. Instrukzioa. Prozeduraren bukaera. Bukaera. Itundutako bukaera. Ebazpena. Atzera egitea eta uko egitea. Iraungitzea.

26. gaia.–Administrazio prozedura erkidea (III): administrazio egintzen betearazpena.

27. gaia.–Administrazio egintzaren baliogabetasunaren teoria. Administrazio egintzen deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak bide administratiboan berrikustea. Ofiziozko berrikuspena. Erreferentzia berezia lege honi: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

28. gaia.–Errekurtso administratiboak. Printzipio orokorrak. Gora jotzeko errekurtsoa. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa. Aparteko berrikuspen errekurtsoa. Erreferentzia berezia lege honi: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

29. gaia.–Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa: administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordena. Esparrua. Organoak eta eskumenak. Alderdiak. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea. Administrazioarekiko auzien prozedura: lehen auzialdian edo auzialdi bakarrean eta laburtua. Epaia eta haren betearazpena.

30. gaia.–Administrazioaren zehapen ahalmena. Printzipio orokorrak. Zehapen prozedura. Erreferentzia berezia lege honi: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

31. gaia.–Nahitaezko desjabetzea. Kontzeptua. Elementuak. Desjabetzeko prozedura. Prozedura bereziei buruzko aipamena. Partikularraren bermeak.

32. gaia.–Administrazio publikoaren ondare-erantzukizuna. Erreferentzia berezia lege honi: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

33. gaia.–Datu pertsonalen babesa Europan eta Espainian. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako Lege Organikoa.

34. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: I. titulua: Estatuko Administrazio Orokorra: antolamendu administratiboa. Ministerioak. Lurraldeetako organoak. III. titulua: administrazioen arteko harremanak.

35. gaia.–Nafarroako foru araubidea. Bilakaera (1512-1982): Nafarroa, erresumatik foru komunitatera. Foruei buruzko legeen aipamen berezia; batez ere, 1841eko Lege Itundua. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa. Egiteko prozesua. Izaera eta esanahia. Atariko titulua. Erreforma.

36. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Osaera, antolaketa eta eginkizunak. Parlamentuak Gobernua kontrolatzeko duen eginkizuna. Nafarroako Kontuen Ganbera. Antolaketa eta eskumenak. Erresumako Kontuen Auzitegiarekin dituen harremanak.

37. gaia.–Legegintzako ekimena. Foru legeak. Izaera eta motak. Legegintzako prozedura. Legegintzako foru dekretuak. Tributu-harmonizaziorako legegintzako foru dekretuak.

38. gaia.–Nafarroako Justizia Administrazioa. Antolaketa. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia. Nafarroako Foru Komunitateak Estatuarekin eta autonomia erkidegoekin dituen harremanak.

39. gaia.–Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioa edo Nafarroako Foru Berria. Elaborazioa eta erreformatzeko prozedura. Nafarroako zuzenbide zibilaren iturriak. Foru izaera zibila.

40. gaia.–Euskara Nafarroako Foru Komunitatean. Euskararen Foru Legea eta hura garatzeko erregelamenduak.

41. gaia.–Nafarroako Gobernua. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Nafarroako Parlamentua desegitea.

42. gaia–Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Hautatzea, izendatzea, ordeztea, kargu-uztea eta aldatzea. Eskudantziak. Lehendakariordeak eta kontseilariak.

43. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa (I): 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: I. titulua: xedapen orokorrak. II. titulua: Foru Administrazio Publikoaren araubide orokorra. III. titulua: Foru Administrazio Publikoaren eta foru-sektore publiko instituzionalaren antolaketa. IV. titulua: Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

44. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa (II): V. titulua: administrazioen arteko harremanak. VI. titulua: administrazio jarduketaren arau orokorrak herritarrekiko harremanetan: pertsonen eskubideak eta Administrazioaren betebeharrak.

45. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua. 12/2019 Foru Legea, martxoaren 22koa, Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzkoa. Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasun printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. Erreferentzia berezia lege honi: 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

46. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko kontsulta organoak: izaera, motak, ezaugarriak eta eginkizunak. Nafarroako Kontseilua: osaera, antolamendua, ahalmenak eta funtzionamendua. Lege bidez sortutako beste kontsulta organo batzuk.

47. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa. Sorrera eta justifikazioa. Erakundearen izaera. Hautatzea, kargua uztea eta ordeztea. Prerrogatibak eta bateraezintasunak. Eskumenak. Erakundearen funtzionamendua. Parlamentuarekin eta Gorte Nagusiek izendatutako arartekoarekin dituen harremanak.

48. gaia.–Nafarroaren eskumenak. Haien antolamendua Foruaren hobekuntzan: sailkapena eta printzipioak. Estatuko Administrazioarekiko erlazioak. Lankidetza akordio eta hitzarmenak autonomia erkidegoekin. Transferentzien Batzordea.

49. gaia.–Hitzarmen ekonomikoaren araubidea. Hitzarmen ekonomikoak: historia eta izaera juridikoa. Nafarroako zerga autonomiaren printzipioak. Gaur egun Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean indarrean dagoen hitzarmen ekonomikoa.

50. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoa. Araubide juridikoa. Eskubideak eta betebeharrak. Kontrola: kontu-hartzailetza eta finantza-kontrola. Erantzukizunen araubidea.

51. gaia.–Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Printzipio orokorrak. Edukia, prestaketa eta onespena. Kredituak eta haien aldaketak. Aurrekontuen betearazpena eta likidazioa.

52. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzei buruzko araubide orokorra.

53. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (I): aplikazio eremua eta arau orokorrak. Botere adjudikaziodunak. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa.

54. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (II): kontratuak kudeatzeko printzipioak eta arauak. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.

55. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (III): kontratuak betearaztea. Erreklamazioak eta lizitazioen kontrolerako beste neurri batzuk.

56. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (IV): administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak.

57. gaia.–Nafarroako ondarea. Kontzeptua eta sailkapena. Ondarea kudeatzeko printzipioak. Eskuratzea, besterentzea eta lagatzea. Ondarea babestu eta defendatzea. Afektazioa, jabari publikoko ondasunen aldaketa eta atxikipena. Jabari publikoa. Jabari pribatua. Enpresa-ondare publikoa.

58. gaia.–Funtzio publikoa. Konstituzio printzipioak. Nafarroako Foru Komunitateak arlo horretan duen eskumen historikoa. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: aplikazio eremua, salbuespenak eta langile motak. Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza eta osasun arloetako langileei buruzko aipamena. Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileak.

59. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileak (I): sartzea: deialdia. Hautapen sistemak. Hautapen organoak. Hautapen prozedurak. Mailak eta graduak. Administrazio karrera. Administrazio egoerak.

60. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileak (II): lanpostuak betetzea: merezimendu-lehiaketa. Izendapen askea. Behin-behineko adjudikazioa. Bitarte baterako betetzea. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina araubidea. Ordezkaritza organoak, negoziazio kolektiboa eta parte-hartzea lan baldintzak zehazterakoan.

61. gaia.–Nafarroaren eskumenak segurtasun publikoaren arloan. Foruzaingoa. Nafarroako Foru Komunitateko araudia Nafarroako poliziei buruzko gaietan. Segurtasun Batzarra.

62. gaia.–Nafarroako toki erakundeak. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak toki administrazioaren arloan. Toki erakundeen antolaketa eta administrazioa. Ondasunak. Udal zergak. Toki erakundeek Nafarroako zergetan duten parte-hartzea.

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

a) Merezimendu profesionalak:

Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 28 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 2,5 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.2) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 1,75 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean edo beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 0,86 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Gehienez ere 28 puntu emanen dira a) atal honetan.

3. Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere.

4. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala kontatuko dira.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

6. Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

b) Beste merezimendu batzuk, gehienez ere 12 puntu:

b.1) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izana, lanposturik eskuratu gabe, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako deialdietan: 3,2 puntu lanposturik eskuratu gabe gainditutako deialdi bakoitzeko.

b.2) Ingelesa, frantsesa eta alemana:

Ingelesa, frantsesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, honako lanpostu hauetan aritzeko, eta, betiere, plantilla organikoaren arabera hizkuntza horiek jakitea nahitaezkoa ez denean: kazetaria, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituluduna, gizarte-langilea, gizarte-hezitzailea, lan-harremanetako diplomaduna, liburutegiko arduraduna, turismo jardueretako ofiziala, basozaina, administraria, gelako burua, koordinazioko operadore-ofiziala eta koordinazioko operadore laguntzailea, telefonista-ofiziala eta telefonista, errepideetako zaintzailea eta etxezaina, bai eta urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen A eranskinean (Osasun estamentuak) jasotako osasun arloko lanpostuak ere (11/1992 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen da): 2 puntu gehienez hizkuntza bakoitzagatik.

b.3) Euskara:

Euskara jakitea puntuazio honekin baloratuko da:

1. Eremu euskaldunean: Euskara jakiteagatik, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko euskara jakitea nahitaezkoa ez denean: 4,4 puntu gehienez.

2. Eremu mistoan: Euskara jakiteagatik, honako lanpostu hauetan aritzeko, eta, betiere, plantilla organikoaren arabera hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa ez denean: kazetaria, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituluduna, gizarte-langilea, gizarte-hezitzailea, lan-harremanetako diplomaduna, liburutegiko arduraduna, turismo jardueretako ofiziala, basozaina, administraria, gelako burua, koordinazioko operadore-ofiziala eta koordinazioko operadore laguntzailea, telefonista-ofiziala eta telefonista, errepideetako zaintzailea eta etxezaina, bai eta urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen A eranskinean (Osasun estamentuak) jasotako osasun arloko lanpostuetan ere (11/1992 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen da): 2,8 puntu gehienez.

2. eta 3. ataletarako oharrak:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu gisa baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

Iragarkiaren kodea: F2213984