216. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

78/2022 FORU AGINDUA, urriaren 19koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, proiektu hau behin betiko onesten duena: "Ekoduktua A-10 autobiako 22+000 KPn, Etxarri Aranatzen".

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 12ko 63/2022 Foru Aginduaren bidez behin-behinean onetsi zen "Ekoduktua A-10 autobiako 22+000 KPn, Etxarri Aranatzen" izeneko proiektua, eta jendaurreko epea abiatu zen, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.

Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren g) letraren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea "Ekoduktua A-10 autobiako 22+000 KPn, Etxarri Aranatzen" izeneko proiektua, 4.999.999,22 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne).

2. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, zeina eranskinean jaso baita.

3. Dei egitea "Ekoduktua A-10 autobiako 22+000 KPn, Etxarri Aranatzen" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, 2022ko abenduaren 15ean eta 16an Etxarri Aranazko udaletxera ager daitezen, okupatu aurreko aktak eta, hala badagokio, okupazio aktak egiteko.

4. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

7. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Azpiegitura Berrien Zerbitzuari eta Etxarri Aranazko Udalari, eta azken hori premiatzea iragarki-taulan argitara dezan.

8. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko urriaren 19an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

"EKODUKTUA A-10 AUTOBIAKO 22+000 KP-N, ETXARRI ARANATZEN (NAFARROA)"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA Zk.

JABEA ETA HELBIDEA

AZALERA ESP.

(m²)

AZALERA

KATASTROKO DATUAK

ALDIB. OKUP.

(m²)

POL.

LURZ.

LABOREA

ETXARRI ARANAZKO UDAL-MUGARTEA

EA-01

Etxarri Aranazko Udala

16210

3

1240A

Hariztia

EA-02

Baleztena Jaca, Aniceto

1450

1

475A

Larreak eta zuhaitzak

Baleztena Jaca, Juan Andrés

468

1

475B

Bidea

Baleztena Jaca, María Belén

382

475C

Larreak

Baleztena Jaca, Rosa María

374

2.800

475D

Belardia

Baleztena Jaca, María Natividad

EA-03

Etxarri Aranazko Udalaren herri-lurrak

2145

1

473A

Larreak

392

1

473B

Bidea

391

1

473C

Hariztia

EA-02

Etxarri Aranazko Udalaren herri-lurrak

1450

1

472A

Hariztia

Iragarkiaren kodea: F2213936