213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

76/2022 FORU AGINDUA, urriaren 11koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin-behinean onesten baita honako proiektu hau: "Hiri arteko autobusez aldatzeko geltokiaren urbanizazioa Irunberrin, Nafarroan".

Proiektu honek hiri arteko autobusez aldatzeko geltokia eraikitzeko behar diren lanak zehazten ditu, posible izan dadin bertan 2 autobusek aldi berean geldialdia egitea eta taxi baterako aparkalekua egotea.

Hartutako irtenbideak uztartzen ditu, oraingo hiri-ehunaren barruan, behar den funtzionaltasuna eta inplikatutako ibilgailuek maniobratzeko duten ahalmena. Horretarako, plataforma bat proiektatu da, Irati bide berdearen edo Arroilako errepidearen maila berean.

Autobusen aparkalekuek 4 m-ko zabalera eta gutxienez 16 m-ko luzera izanen dute gutxi gorabehera. Nasek antzeko luzera eta gutxienez 4 m-ko zabalera izanen dute, eta mota guztietako erabiltzaileen irisgarritasuna eta mugikortasuna ahalbidetuko dute. Autobusez aldatzeko geltokiak espaloi perimetral bat du, eta hortik sartuko dira erabiltzaileak nasetara. Itxaroteko eremuan bi markesina paratzea aurreikusi da; altzairu herdoilgaitzeko zutabeak eta eserlekua izanen dituzte, eta erabiltzaileentzako elkargune eta itxaronleku izanen dira. Espaloiak eta sarbideak diseinatzean otsailaren 1eko VIV/561/2010 Aginduan adierazitako irizpideei jarraitu zaie; foru agindu horren bidez garatzen da urbanizatutako espazio publikoetara sartzeko eta haiek erabiltzeko irisgarritasun eta diskriminazio ezeko oinarrizko baldintzen agiri teknikoa, oinezkoen ibilbide irisgarrietarako baldintzena.

Halaber, La Palomera industrialdeko bidearen elkargunea edo Bayacua kalearen eta Irati bide berdearen artekoa egokitzea aurreikusi da, halako moduz non bideratuta geldituko baitira bidera sartu eta bidetik irteteko mugimenduak. Horretarako beharrezkoa izanen da bideko plataforma handitzea, eta oraingo bideko plataformaren zenbait tokitan lodiera ezberdineko sendogarri bat fresatu eta zabaltzea. Horrek ahalbidetuko du aldageltokiaren espaloi perimetral berriaren kota igotzea, eta horrela, ahal den neurrian, La Palomerako industrialdeko bidetik Irati bide berdera sartzeko biraketan behar den altxaera hobetuko da.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 18. artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin-behinekoz onestea eta jendaurrean jartzea, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behinean onestea honako proiektu hau: "Hiri arteko autobusez aldatzeko geltokiaren urbanizazioa Irunberrin, Nafarroan".

2. Abiaraztea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedientea (eranskinean ageri da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua jendaurrean jartzea 15 egunez, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Irunberriko udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Irunberriko Udalari, eta azken hori premiatzea iragarki-taulan argitara dezan.

Iruñean, 2022ko urriaren 11n.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

"Hiri arteko autobusez aldatzeko geltokiaren urbanizazioa Irunberrin, Nafarroan"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZK.

JABEA

DESJ. AZALERA

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota

IRUNBERRIKO UDAL-MUGARTEA

LUM-01

Gil Martínez, José Luis

2.818

2

4A

Lurzorua

Valencia Gil, José Javier

478

2

4B

Askot. zuhaitzak

Fermín Gil Martínezen oinordeak

Julia Gil Martínezen oinordeak,

Gil Asiain, María

Gil Asiain, Marta

Gil Asiain, Jokin

Obrako sarbideek eta instalazioek ukitutako lurzatiak.

FINKA ZK.

JABEA

ALDIB. OKUP.
AZALERA (m²)

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Lur mota

IRUNBERRIKO UDAL-MUGARTEA

LUM-02

Arilla Sagues, Ana María

361

2

254A

Lurzorua

Arilla Sagues, José Javier

Arilla Sagues, María Ángeles

Astiz Echalecu, María Ángeles

Sagües Gorraiz, Francisco

Sagües Gorraiz, María Gloria

Iragarkiaren kodea: F2213595