21. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

19/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, herrietako 2022ko jaiegunak aldatzen dituena.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 648/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2022ko jaiegunak zehaztu ziren, hots, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak.

Ebazpen horren eranskinean, Nafarroako udal eta kontzeju bakoitzaren jaiegunak zehaztu ziren.

Ebazpena 2021eko 289. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta (abenduaren 27koan), ikusi da akatsak egin direla zenbait herritako jaiegunak zehaztean.

Uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 46. artikuluarekin bat, indarrean segitzen baitu irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoaren arabera, kontuan harturik herrietako jaiegunak aldatzeko legezko oztoporik ez dagoela, aldaketak ez baitie hirugarrenei kalterik egiten.

EBAZTEN DUT:

1. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 30ean emandako 648/2021 Ebazpenaren eranskina aldatzea. Ebazpen horrek Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2022ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezarri zituen. Aldaketa honen ondorioz, eranskinean herri hauentzat adierazitako jaiegunen ordez honako hauek ezartzen dira:

–Auritz, abenduaren 5a.

–Barillas, abuztuaren 4a.

–Lerin, abenduaren 5a.

–Irunberri, abuztuaren 31.

–Mendigorria, otsailaren 11.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 21ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2200999