209. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

167E/2022 EBAZPENA, irailaren 27koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, honako dirulaguntza honen deialdia onesten duena: "Laguntzak energia berriztagarri termikoen instalazioak jartzeko bizitegi ez diren eraikinetan, establezimenduetan eta sektore publikoko azpiegituretan". DDBN identifikazioa: 650951 eta 650953.

Abenduaren 21eko 1124/2021 Errege Dekretuaren xedea da laguntzen emakida zuzena arautzea autonomia erkidegoentzat eta Ceuta eta Melilla hirientzat, salbuespen gisa eta interes publiko, sozial eta ekonomikoko arrazoiengatik. Era berean, arau bereziak ezartzen ditu, oinarri arautzaile gisa, bi pizgarri programaren dirulaguntzak emateko, sistema termiko berriztagarriak jartzea errazteko asmoz, ekonomiaren hainbat sektoretan, barne direla bizitegi sektorea eta sektore publikoa, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparru orokorraren barruan. Errege Dekretu hori 2021eko abenduaren 22an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (305. zenbakia), eta honako pizgarri programa hauek jasotzen ditu:

–1. pizgarri programa: energia berriztagarri termikoen instalazioak jartzea industria, nekazaritza-abeltzaintza, zerbitzu eta ekonomiaren beste hainbat sektoretan, barne dela bizitegi sektorea. (7. osagaia).

–2. pizgarri programa: energia berriztagarri termikoen instalazioak jartzea bizitegi ez diren eraikinetan, establezimenduetan eta sektore publikoko azpiegituretan. (7. osagaia).

1. pizgarri programa gauzatzeko aurreikusten diren laguntzak zuzentzen zaizkie merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten duten azken hartzaileei. Oro har, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren (EB) aplikazio esparruan kokatzen dira, Europako Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari dagokionez, ukatu gabe aplikagarriak izaten ahal diren zuzenbide nazionaleko eta Europar Batasuneko gainerako xedapenak, bereziki onartzen ahal direnak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 EB Erregelamenduaren bidez ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren gauzatzearen eta kudeaketaren esparruan.

2. pizgarri programa gauzatzeko aurreikusten diren laguntzak zuzentzen zaizkie merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten ez duten azken hartzaileei, eta horien artean sartzen dira jarduera ekonomikorik sortzen ez duten erakundeak izateko Europako Batzordeak ezarritako baldintzak betetzen dituzten erakunde eta entitate publikoak. Hori dela eta, programa horien xede diren laguntzak ez dira estatuaren laguntzatzat hartuko horri buruz ezarritako Europako araudia aplikatzearen ondorioetarako, ukatu gabe aplikatzekoak izan daitezkeen zuzenbide nazionaleko zein Europar Batasuneko gainerako xedapenak, bereziki Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren gauzatzearen eta kudeaketaren esparruan onartzen ahal direnak.

Deialdi honen ondorioetarako, 651/2014 Erregelamenduaren I. eranskinean jasotako definizioak, kategoriak eta enpresa motak aplikatuko dira.

Aipatu errege dekretu horren bidez araututako laguntzak 2021eko otsailaren 12ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduan ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoarekin finantzatuko dira, mekanismo horren bidez ezartzen diren programetan jasotzen diren jarduketak sartzen baitira Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barneko 7. Osagaiaren (7O) barnean (Energia berriztagarriak hedatzea eta integratzea), 1. Inbertsioaren (1I) jarduketa paketean (Energia berriztagarri berritzaileen garapena, eraikinean eta produkzio prozesuetan integratuak).

Inbertsio horri esleitutako esku-hartze esparrua 029 (energia berriztagarria: eguzki energia) da, aurreikusten baita hori bera izatea Espainian gehien zabalduko den teknologia, bai esparru termikoan bai elektrikoan ere, eguzki energia ez diren beste hainbat teknologia sartzen badira ere. Nolanahi ere, beste teknologia berriztagarrien esku-hartze esparruek 029-aren ezaugarri berberak dituzte klima eta ingurumen ekarpenari dagokionez, eta beraz, esparru hori hautatzea bateragarria da inbertsio horrek ezarritako helburuei egiten dien ekarpenaren konputuarekin. Programa horiek, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barnekoak izanik "klima helburuei egiten zaien ekarpena kalkulatzeko koefiziente batekin" % 100 konputatzeko baldintzak betetzen ditu, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduaren VI. eranskinaren arabera (2021eko otsailaren 12koa).

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 EB Erregelamendu hori betez, zehazki Batzordearen Komunikazioa (2021/C 58/01) Gida teknikoa "kalte nabarmenik ez eragitea" printzipioaren aplikazioari buruz, eta orobat, Kontseiluaren Betearazpen Erabakian eskatutakoa betez, Espainiako suspertze eta erresilientzia planaren eta haren eranskinaren ebaluazioaren onarpenari buruz, eta Akordio Operatiboei buruzko Erabakian eskatutakoa betez, aipatu errege dekretuaren esparruan aurrera eramaten diren inbertsio proiektu guztiek errespetatu behar dute lehen aipatutako printzipioa, alegia, ingurumena nabarmen ez kaltetzea (ingelesezko siglak DNSH printzipioa "Do No Significant Harm"), eta etiketatu klimatiko eta digitalaren baldintzak ere errespetatu behar dituzte. Horrek esan nahi du 7. osagaian eta proiektu horiek kokatzen diren 1. inbertsioan ezarritako baldintza espezifikoak bete behar direla, bai DNSH printzipioari dagokionez, bai etiketatze klimatikoari eta digitalari dagokionez ere, eta batik bat, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 7. Osagaiaren dokumentuaren 3., 6. eta 8. apartatuetan jasotakoak.

1124/2021 Errege Dekretu berean erabaki zen Nafarroako Foru Komunitateari 3.140.952 euroko laguntza zuzena ematea. Behin zeharkako kostuak eta inbertsio zuzenak kenduta, deialdi honetako zuzkidura ekonomikoa 2.574.576 eurokoa da.

Gainera, aipatutako errege dekretuan ezartzen da laguntza emanen zaiela epe barruan eskatzen dutenei, baldin eta autonomia erkidego bakoitzaren deialdiaren oinarrietan eta errege dekretu horretan finkatzen diren baldintzak betetzen badituzte. Haren 21. artikuluaren 3. apartatuan xedatzen denez, eskaerak aurkeztu diren hurrenkeran aztertuko dira, eta ebatziko dira, funtsak agortu arte. Aurrekontua agortzen denean, eskaera berriak erregistratzen ahalko dira erreserba zerrendarako; eskaera horiek aurkezten diren hurrenkeran aztertu eta ebatziko dira, kreditua askatzen bada (emandako laguntzari norbaitek uko egin diolako edo laguntza kobratzeko eskubidea galtzeagatik) edo deialdirako aurrekontua handitzen bada. Eskaera erreserba zerrendarako aurkezteak ez dio inolako eskubiderik sortuko eskatzaileari, harik eta eskaera baliozkotu arte.

Nafarroako Foru Komunitatean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak arautzen ditu Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzak. Deialdi hau aurrekontu horietako partida baten kargura finantzatzen da, eta, horregatik, 11/2005 Foru Legea bete behar du, ukatu gabe partida horren kreditua aipatu 1124/2021 Errege Dekretuaren bidezko diru-sarrerekin sortu izana.

Horiek horrela, eta azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat, kasu honetan banakako ebaluazioa aplikatu behar da. Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko premiazko neurriak Nafarroako Foru Komunitatean hartzeko, apirilaren 13an 1/2022 Foru Lege-dekretua onartu zen, eta haren 12.2 artikuluaren arabera, ez da beharrezkoa aldez aurretik Nafarroako Gobernuaren Erabaki bidez baimenik ematea Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiari, hark eman dezan, banakako ebaluazioaren araubidearen bidez, dirulaguntza, "sistema termiko berriztagarriak jartzea errazteko pizgarri programak aurrera eramateko, ekonomiaren hainbat sektoretan, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan".

Deialdi honen helburuek guztiz bat egiten dute Horizonte 2030 Nafarroako Energia Planaren helburuekin, pizgarriak ematen baitituzte energiaren kontsumoa arrazionalizatzeko eta baliabide fosilen mendekotasuna gutxiagotzeko jarduketak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia onartzea, "Sistema termiko berriztagarriak jartzea errazteko pizgarri programak aurrera eramateko, ekonomiaren hainbat sektoretan, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan".

2. 2.574.576 euroko gastua baimentzea deialdien ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, 2022ko, 2023ko eta 2024ko gastu aurrekontuko 820001 82500 7701 425205 "SEM instalazio termikoetako laguntzen deialdia" partidaren kargura, eta 820001 82500 7609 425205 "SEM sektore publikoko laguntzen deialdia" partidaren kargura, betiere kreditu egokia eta aski izanez gero 2022., 2023. eta 2024. urteetan.

URTEA

PROG. 1

PROG. 2

GUZTIRA (EURO)

2022

0

0

0

2023

1.802.204

772.372

2.574.576

2024

0

0

0

GUZTIRA

1.802.204

772.372

2.574.576

3. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean bildu dira.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko irailaren 27an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 EB Erregelamenduaren bidez ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (aurrerantzean SEM) "Next Generation EU" programaren osagai nagusia da (programa hori tresna ekonomiko pizgarria da, Europako Batasunak finantzatua, COVID-19 pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko).

SEM mekanismoan sartu ahal izateko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (aurrerantzean SEEP) onartu zuen Espainiak, Ministroen Kontseiluak 2021eko apirilaren 27an hartutako erabakiaren bidez.

Abenduaren 21eko 1124/2021 Errege Dekretuak onetsi zuen zuzeneko laguntzak ematea autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei, energia berriztagarri termikoen instalazioak jartzeko pizgarri programak aurrera eramateko ekonomiaren hainbat sektoretan, barne dela sektore publikoa ere, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Deialdi honen babesean finantzatzen diren laguntzak kokatzen dira Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barneko 7. Osagaiaren (7O) barnean "Energia berriztagarriak hedatzea eta integratzea", 1. Inbertsioan (1I) "Energia berriztagarri berritzaileen garapena, eraikinean eta produkzio prozesuetan integratuak", eta lagungarriak izanen dira energia berriztagarriez sortutako gutxienez 3.800 MW instalatzeko helburua betetzeko, Kontseiluaren Betearazpen Erabakia betez (CID117). Helburua lortzea aurreikusia dago 2026ko lehen seihilekorako, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa eta Suspertze Plana Europan eta Espainian arautzen dituen araudiaren arabera.

Aipatutako errege dekretuan ezartzen denez, laguntza horien xedea da sustatzea instalazio berriztagarri termikoen ezarpena ekonomiaren hainbat sektoretan, barne dela sektore publikoa.

Azpi-proiektu honi dagokion Kudeaketa Planean, abuztuaren 19ko 141E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen, ezartzen da behar den lotura azpi-proiektuaren mugarriekin eta helburuekin.

2. oinarria.–Onuradunak.

2.1. 1124/2021 Errege Dekretuan aurreikusten diren laguntzen onuradun izaten ahalko dira, 1. pizgarri programetarako dekretu horretan aurreikusten denaren arabera, ondoren aipatzen diren subjektuak, betiere merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikoren bat egiten badute:

a) Pertsona fisikoak.

b) Pertsona juridikoak.

c) Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluan aipatzen diren administrazio publikoetako sektore publiko instituzionaleko edozein entitate, eta orobat, irabazi asmorik gabeko zuzenbide pribatuko entitateak edo erakunde pribatuak.

d) Arestiko hiru puntu horietan aipatutako subjektuen arteko elkarteak, asoziazioak, partzuergoak edo bestelako lankidetza era guztiak, nortasun juridikoa izan nahiz ez izan.

2.2. 1124/2021 Errege Dekretuan aurreikusten diren laguntzen onuradun izaten ahalko dira, 2. pizgarri programetarako dekretu horretan aurreikusten denaren arabera, ondoren aipatzen diren subjektuak, betiere merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikoren bat egiten ez badute:

a) Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 legearen 3. artikuluan aurreikusitako toki eta lurralde entitateak, edo beste edozein toki entitate edo tokiz gainekoa, aurrekoetatik desberdina, legez eratua eta bere nortasun juridikoa duena.

b) Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluan aipatzen diren administrazio publikoetako sektore publiko instituzionaleko edozein entitate, eta orobat, irabazi asmorik gabeko zuzenbide pribatuko entitateak edo erakunde pribatuak.

c) Arestiko hiru puntu horietan aipatutako subjektuen arteko elkarteak, asoziazioak, partzuergoak edo bestelako lankidetza era guztiak, nortasun juridikoa izan nahiz ez izan.

2.3. Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoek, haren bidez merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen badituzte, Zerga Administrazioko Estatuko Agentziaren Enpresarien, Profesionalen eta Atxikitzaileen Erroldan inskribatuta egon behar dute.

2.4. Nafarroako udalak eta mankomunitateak, edo udal nafarren batasunak, eta orobat, tokiko edo eskualdeko administrazioari loturiko edonolako organismo publiko edo zuzenbide publikoko entitateak, izaten ahalko dira laguntzen onuradunak, honako hauek ordezkatzen dituztelako: pertsona juridikoen batasunak, publikoak nahiz pribatuak, zerbitzuen sektoreko edo ekonomiaren beste sektore batzuetako instalazioen jabeak, pizgarrien programetan aurreikusten direnak eta, nortasun juridikorik izan ez arren, diruz lagungarriak diren jarduketen egikaritza aurrera eramaten ahal dutenak, betiere, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 11.3 artikuluaren bigarren paragrafoak aurreikusten duena betez. Kasu honetan, dagokion eskaera 1 pizgarri programara aurkeztu beharko da, eta aplikagarriak izanen dira programa horren mugak eta baldintzak. Ordezkatzen diren subjektuen artean jaso beharreko laguntzen baldintza eta intentsitate desberdinak eragiten dituzten aldeak daudenean, eskaera independenteak egin beharko dira haietako bakoitzarentzat.

2.5. Onuradun izateko ezarritako debeku egoera baten eraginpean ez daudela justifikatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ahalko dute eskatzaileek, laguntza eskaerarekin batera.

2.6. Onuradun izateko eskatzaileek bete beharko dituzten baldintzak honako hauek izanen dira:

a) Ez izatea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekurik, ez eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan ezarritakorik ere.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea esleitzen duen organoak zuzenean eskuratu ditzan eskatzaileak tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela frogatzen duten ziurtagiri telematikoak. Eskaeran interesdunak horri berariaz uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak.

b) Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik egotea, hala badagokio, Nafarroako Industria Erregistroa sortu zuen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 30eko 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluaren arabera.

c) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea, sexu edo genero diskriminaziotzat jotzen diren lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

Egoera horretan dauden entitateak eta enpresak laguntzen onuradun izaten ahalko dira berriro ere, baldin eta ezarritako zehapena edo zigorra bete eta berdintasun plan bat prestatu badute, indarreko legerian aurreikusitako baldintzetan, halakorik exijitzen ahal bazaie.

d) "Krisian dagoen enpresa" ez izatea, Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. definizioaren arabera. Salbuespena izanen dira 2019ko abenduaren 31n krisian ez zeuden baina 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitartean krisian dauden enpresak izatera pasatu direnak.

e) Aurretik Administrazioak emandako edozein laguntza edo dirulaguntza itzultzeko betebeharrik ez izatea bete gabe, eta emandako laguntza edo dirulaguntzaren bat berreskuratzeko agindu baten menpe ere ez egotea, agindua eman bada laguntza legez kanpokoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela deklaratu delako Europako Batzordearen Erabaki baten ondorioz, edo emateko erabakia hartzean ezarritako baldintzak, era batean edo bestean, bete ez direlako.

2.7. Plantillan 50 pertsona baino gehiago dituzten enpresek berdintasun plan bat eduki beharko dute erregistraturik, hala ezartzen baitu Berdintasun planak eta haien erregistroa arautzen dituen urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuak, zeinak Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua aldatu baitzuen.

2.8. Onuradunek jasotzen duten laguntzaren zenbateko osoa kasuan kasuko jarduketa diruz lagungarriak ordaintzera bideratuko dute. Arau hori aplikatzekoa izanen da, halaber, pertsona juridikoen elkarteak direnean –publikoak nahiz pribatuak–, edo bestelako unitate ekonomikoak edo ondare bereiziak, nortasun juridikorik ez izanik ere, dirulaguntzaren xede diren proiektu, jarduera edo portaerak gauzatzen ahal dituztenak, edo dirulaguntza ematea zilegi egiten duen egoeran aurkitzen direnak, alde batera utzita bai dirulaguntzaren zenbatekoa, bai obren kostua elkarteen partaideen artean jasanaraziko direla. Hala ere, kideren batek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 artikuluan ezarritako debekuren bat edo gehiago urratzen baditu, ez zaio kide horri emanen jasotako laguntzari legokiokeen zati proportzionala, zeina gainerakoen artean hainbanatuko baita, betiere dagokion erakundeak onuradun izateko eskatzen diren baldintzak betetzen jarraitzen badu.

3. oinarria.–Aurrekontuko zuzkidura eta eskaerak aurkezteko epea.

3.1. Deialdi honetarako bideratu den zuzkidura ekonomikoa 2.574.576 eurokoa da, Nafarroako 2022ko, 2023ko eta 2024ko gastu aurrekontuetako 820001 82500 7701 425205 "SEM instalazio termikoetarako laguntzen deialdia", eta 820001 82500 7609 425205 "SEM sektore publikoko laguntzen deialdia" partiden kargura.

Zuzkidura ekonomiko hori 4. oinarrian deskribatutako 1. eta 2. programen artean banatzen da, honela:

–1. pizgarri programa: energia berriztagarri termikoen instalazioak jartzea industria, nekazaritza-abeltzaintza, zerbitzuak eta ekonomiaren beste hainbat sektoretan, barne dela bizitegi sektorea (7. osagaia): 1.802.204 euro.

–2. pizgarri programa: energia berriztagarri termikoen instalazioak jartzea bizitegi ez diren eraikinetan, establezimenduetan eta sektore publikoko azpiegituretan (7. osagaia): 772.372 euro.

1. eta 2. pizgarri programen deialdiak itxi ondorengo bi hilabeteetan aukera izanen da programen artean konpentsatzeko erabilgarri izanen diren funtsak, ahalik eta eskaera kopururik handiena onartu ahal izateko.

Era berean, 4.000.000 euroko balizko aurrekontu gehigarria bat finkatu da, honela banatuta:

–1. pizgarri programa: energia berriztagarri termikoen instalazioak jartzea industria, nekazaritza-abeltzaintza, zerbitzuak eta ekonomiaren beste hainbat sektoretan, barne dela bizitegi sektorea (7. osagaia): 2.800.000 euro.

–2. pizgarri programa: energia berriztagarri termikoen instalazioak jartzea bizitegi ez diren eraikinetan, establezimenduetan eta sektore publikoko azpiegituretan (7. osagaia): 1.200.000 euro.

Aurrekontu zabaltze hau egin ahal izateko, bete beharko da 1124/2021 Errege Dekretuaren 8. artikuluan pizgarri programa bakoitzeko aurrekontua zabaltzeaz ezartzen dena. Dirulaguntza emateari aplikatzeko ez da beharrezkoa izanen beste deialdi bat, eta arautuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera.

Diru gehigarri horren eraginkortasuna kreditu gehigarrirako baimena izatearen menpe dago, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen artikulu horretan adierazitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz.

3.2. Deialdian urte bakoitzerako baimendutako gastua ez bada osorik egikaritzen, hurrengo urteko ekitaldiari gehitzen ahalko zaio, Ogasun Publikoaren Foru Legearen 49. artikuluaren 1.e) eta 5. apartatuetan ezarritakoari jarraituz. 2026koa da kreditu soberakinak gehitu dakizkiokeen azken ekitaldia.

3.3. Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2023ko abenduaren 31n bukatuko.

Eskaerak aurkezteko epealdia amaitutakoan ez da eskaerarik onartuko.

Aurrekontu eskuragarria agortzen denean, horren berri emanen da Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian (www.nafarroa.eus).

4. oinarria.–Jarduketa diruz lagungarriak.

4.1. Jarduketa hauek dira diruz lagungarriak:

a) 1. pizgarri programa: energia berriztagarri termikoen instalazioak jartzea industria, nekazaritza-abeltzaintza, zerbitzuak eta ekonomiaren beste hainbat sektoretan, barne dela bizitegi sektorea.

b) 2. pizgarri programa: energia berriztagarri termikoen instalazioak jartzea bizitegi ez diren eraikinetan, establezimenduetan eta sektore publikoko azpiegituretan.

4.2. 1. pizgarri programetako laguntzen onuradunek Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako baldintzak eta mugak bete beharko dituzte, eta ingurumena babesteko laguntzen kategoriari dagokion zerga salbuespena aplikatuko da (7. atala), alde batera utzi gabe Europar Batasuneko Zuzenbideko gainerako xedapenak aplikatzea, bereziki Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren gauzatze eta kudeaketa esparruan onesten direnak.

Enpresa eta proiektu bat berari emandako laguntzak inoiz ez dira izanen 15 milioi eurotik gorakoak.

4.3. Pizgarri programak pizgarri izateko eratu direnez, laguntzaren eskaera erregistratu ondoren hasitako jarduketak bakarrik onartuko dira, 1. programaren kasuan, eta 2021eko abenduaren 22tik aurrera hasitakoak, berriz, 2. programaren kasuan.

Arestian esandakoa aplikatuta ere, eskaera aurkezteko edo inbertsioak egiteko beharrezkoak diren prestaketak egiten ahalko dira, hala nola, proiektua, memoria teknikoak, ziurtagiriak, esplorazio zundaketak eta TRT saiakuntzak instalazio geotermikoen kasuan. Horiek guztiak diruz lagungarriak izaten ahalko dira, eskaera egin aurretik fakturatu badira ere, betiere prestaketa jarduera horiek 2021eko abenduaren 22aren ondoren hasi badira.

4.4. Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, onuradunak bere ondasunak dirulaguntza ematea eragin zuen helburu zehatzerako baliatu beharko ditu gutxienez bost urteko epean.

4.5. Ez dira izanen diruz lagungarriak deialdi honen 2. oinarrian aurreikusitako onuradunek egindako jarduketak:

a) Arrantzaren eta akuikulturaren produktuen sektorean, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluaren 3. apartatuan jasotzen den bezala.

b) Erregaien fabrikazioaren faseren batean kokatzen diren proiektuetan, betebeharren sistema nazional baterako lotura badute, garraioaren esparruan.

4.6. Ez dira diruz lagunduko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan ezarritako klima eta ingurumen arloko helburuei kalte nabarmena, zuzenekoa edo zeharkakoa, eragiten dieten jarduketak. Erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen du.

Zehazki, ez dira diruz lagunduko honako jarduera hauek:

I.–Erregai fosilekin lotutakoak, barne dela ondorengo erabilera, non ez den elektrizitatea eta/edo beroa sortzeko gas naturala erabiliz, eta orobat, horri lotutako garraio eta banaketa azpiegitura, "kalte nabarmenik ez eragitea" printzipioa aplikatzeari buruzko Gida teknikoaren, III. eranskinean aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte.

II.–EBren isurpen eskubideen merkatuaren araubidearen (IEMA) esparruan sartzen direnak, haien berotegi eragineko gasen isurpenak ez badira txikiagoak erreferentziazko parametroak baino. Diruz lagundutako jarduerak ez badu lortzen berotegi eragineko gasen isurpenen estimazioak nabarmen txikiagoak izatea aurreikusitako parametroak baino, memoria bat erantsi beharko da, hori lortzea eragozten duten arrazoiak azalduz. Isurtze eskubideak doan esleitzeko erreferentziazko parametroen balio berrikusiak Bartzordearen martxoaren 12ko 2021/447 (EB) Egikaritza Erregelamenduan aurreikusten dira.

III.–Zeharkako kostuen konpentsazioa IEMA EB araubidean.

IV.–Hondakindegiekin, erraustegiekin eta tratamendu mekaniko biologiko instalazioekin lotutako jarduerak. Esklusio honek ez du eraginik hondakin arriskugarri ez birziklagarrien tratamenduan modu esklusiboan aritzen diren instalazioentzat, ez eta dauden instalazioentzat ere, diruz laguntzen diren neurrien xedea hauetako bat bada: efizientzia energetikoa handitzea, ihes-gasak jasotzea biltegiratzeko edo erabiltzeko, edo errausketako errautsen materialak berreskuratzea; eta ekartzen ez badute hondakinak tratatzeko gaitasuna handitzea edo instalazioaren bizitza baliagarria luzatzea.

V.–Hondakinak epe luzera desagertzeko jarduerak, ingurumenean kalte eragiten badute.

Era berean, hautagai izateko nahitaezko baldintza izanen da jarduera horiek estatuko nahiz Europako ingurumen legedia betetzea.

4.7. Jarduketa diruz lagungarriak Nafarroan gauzatu behar dira, eta oinarrien I. eranskinean ezarritako baldintzak bete behar dituzte.

Laguntzak kudeatzen dituen organoak oinarrietan aurreikusitakoa betetzen dela ziurtatuko du, eta oinarrietan ezarritako inguruabarrak egiaztatzeko moduan egon beharko du, bai IDAEren aurrean, bai estatuko edo Europako beste edozein agintaritza eskudunen aurrean.

Aurrekoa betetzen ez bada, eta zuzentzen ez bada, jasotako zenbateko guztiak itzultzeko prozedura hasiko da eta dirulaguntza ordaindu zenetik dagokion berandutze interesa eskatuko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoaren arabera.

5. oinarria.–Laguntzen zenbatekoa.

Laguntzen zenbatekoa deialdiaren III. eranskinean ezartzen da, pizgarri programa bakoitzerako eta diruz lagungarriak diren jarduketen tipologia bakoitzerako.

6. oinarria.–Dirulaguntzen muga orokorrak.

6.1. Laguntzen zenbatekoaren muga orokorrak.

Deialdi honen III. eranskinean ezarrita dago onuradun batek guztira eta gehienez jaso dezakeen zenbatekoa.

Pizgarri programetan onartutako gastu hauen kostu hautagarri maximoa, guztira, ez da izaten ahalko eskatutako laguntzaren % 7 baino handiagoa, 7.000 euroko mugarekin, espediente bakoitzeko:

a) Laguntza eskaeraren kudeaketa kostuak, txostenak eta eskaerarako eskatutako gainerako dokumentazioa idaztea barne. Ondorio horietarako, laguntza eskaeraren kudeaketa kostutzat hartuko dira laguntzaren eskatzaileak edo azken hartzaileak enpresa edo profesional bati ordaindu dizkion gastuak, eskaera eta behar diren dokumentuen aurkezpena autonomia erkidegoaren aurrean egiteagatik. Gastu horiek hautagarritzat jo ahal izateko, eskaeran ageri den aurrekontuan jaso behar dira eta justifikatu behar dira, jarduketaren gainerako gastuekin batera, kontratu, faktura eta ordainketa egiaztagirien bidez. Eskatutako laguntzaren zenbatekoaren % 4 gainditzen ez duten kudeaketa gastuak baino ez dira hautagarriak izanen, muga 3.000 euro izanik espediente bakoitzeko.

b) Jarduketak egin izanaren justifikazioa kudeatzeko kostuak, txostenak idazteko kostuak eta laguntza horiek justifikatzeko eskatutako gainerako dokumentazioa barne. Ondorio horietarako, laguntzaren xede diren jarduketak egin izanaren justifikazioa kudeatzeko kostutzat hartuko dira laguntzaren azken hartzaileak enpresei edo profesionalei ordaindu dizkien gastuak, proiektua osatzen duten jarduerak egin izanaren justifikazioaren kudeaketa teknikoa, administratiboa eta dokumentala egiteagatik organo instruktorearen aurrean.

c) Auditoreak justifikazio kontuari buruz egindako txostena.

Zerbitzu hauek egiten eta fakturatzen ahal dira justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko ezarritako epean.

Barrutiko bero eta/edo hotz mikrosareekin erlazionatutako jarduketen kasuan, jasotzen ahal den gehieneko laguntza ekoizpen instalazioaren lehenengo potentzia MWarekin eta/edo truke-potentziaren lehenengo MWarekin. Muga horretatik gorako potentziak instalatzen ahalko dira, baina ez dute inolaz ere laguntzarik jasotzen ahalko adierazitako 1 MWtik gorako ekoizpen edo truke-potentziagatik, kasuan kasukoa aplikatuta.

6.2. Aplikatzekoa den araubide juridikoa.

Araubide juridikoa, aplikatu beharreko araudi espezifikoa, onuradunen baldintzak eta betebeharrak eta laguntzak emateko prozedura 1124/2021 Errege Dekretuan eta oinarri hauetan ezarritakoak izanen dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legean xedatutakoarekin bat, ukatu gabe aplikagarriak izan daitezkeen estatuko nahiz Europako zuzenbideko bestelako xedapenak.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena eta gaiari buruzko Europar Batasuneko gainerako arauak eta horiek garatzeko edo estatuko araudira egokitzeko arauak.

Pizgarrien 1. programak Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako baldintzak eta mugak bete beharko ditu. Erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

"Kalte nabarmenik ez eragitea" printzipioaren aplikazioa arautzen duen ingurumen araudia:

–"Kalte nabarmenik ez eragitea" printzipioa aplikatzeko gida teknikoa", Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren arabera (2021/C 58/01) ("Europako Batzordearen Gida Teknikoa").

–"Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamendua, inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa, eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua ("Taxonomiari buruzko Erregelamendua") aldatzen duena".

–Taxonomiari buruzko Erregelamenduaren Egintza Delegatuak, "Supplementing Regulation (EU) 2020/852 of the European Parliament and of the Council by establishing the technical screening criteria for determining the conditions under which an economic activity qualifies as contributing substantially to climate change mitigation or climate change adaptation and for determining whether that economic activity causes no significant harm to any of the other environmental objectives", ("Taxonomiazko Egintza Delegatuak").

Nolanahi ere, jarduketa horiek aplikatuko dituzte ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarri eta aplikagarriak diren ingurumen ebaluazioko prozedurak, eta orobat, ingurumen legediaren arabera aplikagarriak izaten ahal diren bestelako ebaluazioak eta prozedurak.

Sektore publikoko kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legea, haren bidez egokitzen baitira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak Espainiako antolamendu juridikoan, dirulaguntzak egikaritzeko Lege hori bete behar duten kontratuak egiten badira.

HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa sistema eratzen duena.

HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Estatuko, erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek hornitu beharreko informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen duena, jarraipena egiteko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaien mugarri eta helburuei zein neurrien aurrekontu eta kontabilitatearen betetze mailari.

6.3. Laguntzen bateragarritasuna.

Ebazpen honen esparruan ematen diren laguntzak bateragarriak izanen dira administrazio, erakunde edo ente publiko guztiek, estatuko nahiz nazioarteko, batik bat Europako Batasunekoek, eskaintzen ahal dituzten bestelako programa zein tresnen laguntzekin, betiere laguntza horiek estaltzen ez badituzte kostu berberak eta, laguntzak batuta, gainditzen ez badira, ez kostu diruz lagungarriak, ez eta 2014ko irailaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduak onuradunentzat ezartzen dituen mugak ere, enpresak badira edo merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikoren bat egiten badute, eta nolanahi ere, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak Batasunaren Aurrekontu Orokorrari aplikatu beharreko finantza arauei buruz emandako 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduan xedatutakoa betez.

6.4. Diruz lagundutako jarduerak hirugarrenekin kontratatzea.

a) Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak 26. artikuluan ezartzen duenaren arabera, onuradunak azpikontratua egiten du hirugarren batekin ituna egiten duenean dirulaguntzaren xede den jarduera, osorik edo zati bat, egiteko. Entitate onuradunak berak egiten badu diruz lagundutako jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.

Horri dagokionez, hirugarrenekin egiten diren azpikontratazio edo kontratazioen zenbatekoa diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 100 izan daiteke. Diruz lagundutako jarduerak hirugarrenekin azpikontratatzeko edo kontratatzeko 26. artikuluan ezartzen dena aplikatuko da.

Dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo zati bat azpikontratatzen bada, laguntzaren onuradun den entitateak aurreikusi beharko ditu subkontratatzen diren eragileek "ingurumenean kalte nabarmenik ez eragitea" printzipioa betetzen dutela bermatzeko.

b) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, gastu diruz lagungarria 30.000 eurotik gorakoa bada obra gauzatzeko kostuaren kasuan edo 12.000 eurotik gorakoa, ekipamendu-ondasunak hornitzeko, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea hautatu dela efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz, salbu eta, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura hori emateko behar adina entitate ez badago.

Horretarako, hiru hornitzaileren eskaintza bana aurkeztu beharko du, eta hautaketa justifikatu, baldin eta, kalitatearen eta prezioaren arteko erlazioaren arabera, onena hautatu ez badu.

Beren izaera dela-eta kontratazio publikoari buruzko araudia aplikatu behar bazaie, eskatzaileek ez dute b) letra honetan xedatutakoa bete behar.

7. oinarria.–Laguntza emateko prozedura.

Laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emanen dira. Hortaz, eskaerak zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera ebatziko dira beti, funtsak agortu arte.

Aurrekontuan esleitutako kreditua agortzen denean, eta ebazpen honetan onetsi diren pizgarrien programen indarraldia bukatu ez bada, eskaera berriak erregistratzen ahalko dira erreserba zerrendarako; eskaera horiek zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera ebatziko dira beti, kreditua askatzen bada (norbaitek emandako laguntzari uko egiteagatik edo laguntza kobratzeko eskubidea galtzeagatik) edo deialdirako aurrekontua handitzen bada.

Eskaera aurkezteak ez dio inolako eskubiderik emanen eskatzaileari.

8. oinarria.–Laguntzak eskatzeko modua.

8.1. Laguntza eskaerak, eta une horretan –edo hurrengo urratsetan– eskatzen diren frogagiri guztiak aurkezteko, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoaren laguntzen fitxan dauden inprimakiak eta ereduak (hemendik aurrera laguntzen fitxa) erabili behar dira:

–Pertsona juridikoen kasuan eta pertsona fisikoen edo juridikoen elkarteen kasuan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 8.3 artikuluko kasuetako batean:

Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia nahitaez modu telematikoan aurkeztuko dira, 16. oinarrian ezarritako moduan.

–Pertsona fisikoen kasuan:

Pertsona fisikoek, ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dituzte, 16. oinarrian ezarritako moduan, edo bestela aurrez aurre, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietako edozein erabiliz.

Laguntza eskaerak aurkezteko epealdia 3.3 oinarrian ezartzen da.

8.2. Laguntzak eskatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1. Laguntza eskaera.

1. Honako datu hauek beteko dira: laguntza eskatzailearen datu orokorrak, jarduketa zer pizgarrien programara aurkezten den, jarduketaren mota, deskribapena eta kokapena, baita haren datu tekniko zehatzak ere. Laguntza eskaeran honako hauek jasoko dira: proiektuaren kostu osoa, kostu hautagarri osoa eta unitarioa, partiden zerrendatzea barne, erreferentziazko kostu unitarioa, kostu diruz lagungarriak, unitarioa, unitario gehienekoa eta osoa, eta eskatutako laguntzaren gehieneko zenbatekoa, deialdiaren III. eranskinaren arabera. Hibridazioetarako, eta, kasua bada, bero mikrosareetarako, datu horiek bete beharko dira, jarduketa mota bakoitzerako.

Halaber, eskaerarekin batera adierazpen hauek aurkeztuko dira, jarduketaren eskatzaileak edo eskatzaileek izenpetuta:

a) Erantzukizunpeko adierazpena, eskaera egiten den egunean onuradun izateko baldintzak betetzen direla adieraziz.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, eskatzaileak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Foru Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeretako batean ere ez dagoela agertzeko. Berariaz aipatu beharko da ez dutela beste dirulaguntza edo laguntza batzuk itzultzeko betebeharrik, edo, kasua bada, zorrotz bete dutela beste dirulaguntza edo laguntza batzuk itzultzeko betebeharra, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 21. artikuluan ezarritakoaren arabera.

c) Dirulaguntzaren eskaera aurkeztearekin batera eskatzaileak baimena ematen dio dirulaguntzak ematen dituen organoari zuzenean lor dezan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duen egiaztapena, ziurtagiri telematikoen bidez. Beraz, kasu horretan, eskatzaileak ez du ziurtagiri hori aurkeztu beharko. Dena dela, eskatzaileak berariaz uko egiten ahal dio baimen hori emateari, eta, kasu horretan, aurkeztu beharko ditu aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak:

–Ziurtagiri bat, Nafarroako Ogasunarekiko ordainketak egunean dituela dioena.

–Ziurtagiri bat, Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela dioena.

d) Sektore publikoarekin lotutako edo haren menpeko entitateen erantzukizunpeko adierazpena, non argituko duten merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikorik egiten duten ala ez.

e) Jarduketa guztietarako, erantzukizunpeko adierazpena, azken hiru urteetan jarduketa edo xede bererako beste laguntzarik eskatu edo jaso ez dela adieraziz. Eskatu edo jaso badira, eskatutako edo lortutako laguntzaren zenbatekoa adieraziko da, baita laguntza eman duen administrazio, erakunde edo entitate publikoa zein den ere.

f) Justifikatzea proiektuak betetzen duela Europako Parlamentuak eta Kontseiluak inbertsio jasangarriak errazteko esparrua eratzeari buruz 2020ko ekainaren 18an emandako 2020/852 (EB) Erregelamenduan (2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen duena) ezartzen diren ingurumen helburuei kalte nabarmenik ez egiteko printzipioa (do no significant harm - DNSH printzipioa). Kasu horretan, jarduketak 100 kW-eko potentzia gainditzen ez badu, eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, baldintza hori betetzen duela esanez. Horretarako, IDAEk justifikazio hori errazago egiteko gidak argitaratzen ahalko ditu.

g) SEEP planaren jarduketen gauzapenari buruzko adierazpena, barne dela eskatzailearen interes gatazkarik ezaren adierazpena (IGEA).

h) Plantillan 50 pertsonatik gora dituzten enpresen kasuan, Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan-akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroak emandako ebazpenaren ziurtagiria edo kopia, edo, bestela, deialdia argitaratu baino lehen erregistroan izena emateko eskaera egin dela frogatzen duen agiria.

i) 1. pizgarri programen kasuan:

–Enpresa motaren eta kategoriaren adierazpena, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren eranskinaren 2. artikuluaren arabera (2003/361/EK) edo 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera. Hor definitzen dira mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak.

–Azken hartzailea krisian ez dagoelako adierazpena, krisian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatuaren laguntzei buruzko Europar Batasuneko gidalerroek ezarritakoaren arabera (Batzordearen Komunikazioa, 2014/C, 2014ko uztailaren 31koa).

2. Profesional autonomoen kasuan, egoera hori adierazi beharko da. Laguntzen organo kudeatzaileak egoera hori egiaztatuko du Jarduera Ekonomikoen Erregistroan. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 156. artikuluan arautzen da erregistro hori. Eskatzailea erregistraturik ez badago, eskatuko zaio profesional autonomoaren izaera frogatzen duen dokumentazioa aurkezteko.

3. Pertsona juridikoek eskaeran adierazi behar dute gaitutako helbide elektronikoa (GHE) dutela, eta Nafarroako Gobernuak jakinarazpen elektronikorako gaitutako prozeduretan izena eman dutela. Gaitutako helbide elektronikoa nola eskuratzen den 16. oinarrian zehazten da.

2. Dokumentazio administratiboa.

1. Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Eskatzailearen NAN, AIZ edo IFZren kopia eta, hala badagokio, haren ordezkariarena.

b) Ahalordetze eskrituraren kopia, edo ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

c) Jarduketak gauzatu behar dituen enpresaren edo enpresen aurrekontua, behar beste xehatua. Pizgarri programa guztietarako, laguntza eskatzeko erabilitako aurrekontuek 1124/2021 Errege Dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo data izan beharko dute. Kontratazio publikoko araudiaren mende dauden azken hartzaileen kasuan, dokumentazio horren ordez, dagozkion lizitazio orrien zirriborroa aurkezten ahalko da.

2. Eskatzaileak beharrezko dokumentazioa gehituko du, jarduketen azken hartzaileak pizgarri programa bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ahal izateko.

3. Dokumentazio teknikoa.

1. Bi programetarako, 100 kW-eko potentzia nominala gainditzen bada, txosten bat aurkeztuko da, honako hauek adieraziz:

I.–Plan estrategiko bat, instalazioaren osagaien jatorria edo fabrikazio lekua (estatua, Europa edo nazioartea) eta, aurreikuspenen arabera, proiektuak ETEen eta autonomoen gainean eraginen duen trakzio efektua azalduz. Bertan jasoko dira, gainera, tokiko enpleguaren gainean eta balio industrialeko katean, toki, eskualde nahiz estatu mailan, proiektuak izanen duen inpaktuaren gaineko zenbatespenak; helburua da laguntzen azken hartzaileek enplegua estatuan sor dezaten sustatzea, eta halaber, ekipo, osagai, sistema integrazioak eta software lotua Europako Batasunean kokatutako hornitzaileei erostea sustatzea, hornikuntza katearen segurtasuna hobetzeko. Dokumentu hori laguntzen deialdia egiten duen agintaritzak argitaratuko du.

II.–Koste hautagarrien artean obra zibila edo eraispen kosteak jasotzen dituzten jarduketen eskaeren kasuan, egindako obra zibiletan sortutako eraikuntza eta eraispen hondakinen % 70eko balorizazioa betetzen dela behar bezala egiaztatzeko, sortutako hondakinen guztizko kopurua jasotzen duen laburpen memoria aurkeztuko da, EHZ kodeen arabera sailkatuta, eta hondakinak jasotzen dituzten kudeatzaileen ziurtagiriak ere bai, lortutako balorizazioaren ehunekoa adierazten dutenak. Balorizatu ezin diren hondakin arriskutsuak ez dira kontuan hartuko helburu hori lortzeko.

2. Proiektua edo memoria teknikoa, proiekturik eskatzen ez bada, teknikari eskudun batek edo, kasua bada, instalatzaile batek sinatua, egoki azalduz abiapuntuko egoera eta egin beharreko jarduketak. Proiektu edo memoria teknikoan hauek ere jasoko dira:

a) Biomasa jarduketetarako, jaso beharko dira:

I.–Erabiliko diren erregai guztien berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko lehenetsitako balioa % 80 edo gehiago delako adierazpena, iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren erabilera sustatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko abenduaren 11ko 2018/2001 (EB) Zuzentarauaren VI. eranskinean beroa sortzeko adierazitakoen arabera, ekoizpen sistema eta balio hori eragiten duten gainerako baldintzak kontuan hartuta, erregaiaren edo erregaien deskribapena eta balio lehenetsiak adierazita.

Erabiliko den erregairen batek aurreko baldintza betetzen ez badu, teknikari eskudun independente batek sinatutako memoria bat aurkeztuko da. Bertan, proiekturako aurreikusitako baldintzetarako eta aipatutako VI. eranskineko metodologiaren arabera, erregai horrentzat berotegi efektuko gasen murrizketa % 80koa edo handiagoa dela justifikatuko da.

II.–Erregaia: 1 MW baino txikiagoko instalazioetarako, erabili beharreko erregaiari buruzko informazioa, UNE-EN-ISO 17225, UNE 164003 edo UNE 164004 arauaren arabera, eta 1 MW edo gehiagoko instalazioetarako, erregaia arau horretan jasotzen ez bada, deskribatu behar da.

III.–Industriaz kanpoko aplikazioko jarduketetan, tokiko berokuntza aparatuak edo 1 MW baino gutxiagoko galdarak badaude, ekipamenduaren fabrikatzaileak egiaztagiria aurkeztu beharko du, urtaroko energia efizientziari eta erabiliko den erregaiaren isuriei buruzko baldintzak betetzen direla erakutsiz. Baldintza horiek ezin dira izan indarreko Ekodiseinuko Erregelamenduan definitutakoak baino apalagoak (dagokionaren arabera, Batzordearen 2015/1185 (EB) Erregelamendua edo Batzordearen 2015/1189 (EB) Erregelamendua), haren aplikazio esparrutik kanpokoak badira ere.

IV.–Industriaz kanpoko aplikazioko jardueretan, tokiko berokuntza aparatuak edo 1 MW baino gutxiagoko galdarak badaude, onuradunak adierazpen bat aurkeztu beharko du, eta bertan konpromisoa hartu beharko du bost urteko epean dokumentu erregistro bat izateko, egiaztatu ahal izateko ekipoan erabilitako erregaiak ziurtagiri bat baduela, erakunde independente batek emana, honako hau betetzeari dagokionez: A1 klasea UNE-EN-ISO 17225-2 arauan ezarritakoaren arabera, A1 klasea UNE-EN-ISO 17225-3 arauan, A1 klasea UNE-EN ISO 17225-4 arauan, 164003 arauko A1 klasea, edo 16004 arauko A1 klasea. Su-egurraren kasuan, M20 propietateko klasea bete beharko du, UNE-EN-ISO 17225-5 arauan ezarritakoaren arabera. Era berean, konpromisoa hartuko du mantentzeko, 5 urtez, dokumentuen erregistro bat, bioerregaiaren garraio agiriekin edo salmenta fakturekin, baldintza hori bete duela egiaztatu ahal izateko.

V.–Kasua bada, ordeztu diren ekipoetan erabilitako potentzia eta erregaia.

b) 2. pizgarri programari atxikitako barrutiko bero edo/eta hotz mikrosareen jarduketen kasuan, teknikari eskudun batek edo enpresa instalatzaile batek sinatutako erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko da, non zenbatetsi behar duen instalazioari lotutako kontsumitzailearen edo kontsumitzaileen urteko energia kontsumoa instalazioak urtean sortutako energiaren % 80 edo gehiago dela. Halaber, zenbatespen hori justifikatu behar da instalazioa gauzatu ondoren eta dagokion laguntzaren ordainketa adostu aurretik, II. eranskineko AII.1 apartatuko b) letrako 7. puntuan adierazitakoarekin bat etorriz.

8.3. Eskaerarekin batera aurkezten diren agiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, behar bezala identifikatuta beren izenez (adib.:, "Memoria", "NANa" etab.).

8.4. Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluko betebeharrak betetzen, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Eskatzen den dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.

8.5. Pertsona juridiko batek modu presentzialean aurkezten badu eskaera, eta ez ezarritako bide elektronikoaren bidez, interesdunari eskatuko zaio eskaera zuzen dezala, hau da, modu elektronikoan aurkez dezala. Ondorio guztietarako, eskaera zuzentzen den egunean aurkeztutzat joko da.

9. oinarria.–Dirulaguntza ematea.

9.1. Laguntzak kudeatzen dituen organoak, hau da, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak, eskaerak aztertuko ditu, eta gero organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio. Proposamen horretan adieraziko da onuradunek dirulaguntza eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

9.2. Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia da organo eskuduna dirulaguntza emateari buruz ebazteko.

Ebazpena arrazoitua izanen da, eta eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izanen da, eskaera aurkezten den egunetik hasita. Epe horretan eskatzaileari berariazko ebazpena jakinarazi ezean, eskaera ezetsitzat joko da.

10. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketa justifikatzea.

10.1. Onuradunek 18 hilabeteko epea dute jarduketa justifikatzeko, laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik hasita. Horretarako, 8.1 oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko dute ordainketa eskaera, bai eta deialdi honen II. eranskinean (AII.1) eskatutako dokumentazioa ere.

Era berean, Europar Batasunak eta Espainiak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruz emandako araudiaren eskakizunak beteko ditu.

10.2. Laguntza ordaintzeko eskaera eta justifikatzeko dokumentazioa osorik eta egintza bakar batean aurkeztuko dira. Laguntza justifikatzeko dokumentazioa osoa ez bada edo akastuna bada, onuradunari eskatuko zaio zuzen dezala 10 egun balioduneko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat. Halaber, zuzentzeko eskatuko zaio baldin eta postaz edo modu presentzialean aurkeztu bada, nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar duten onuradunen kasuan.

10.3. Justifikazioa egiten bada ezarritako epea bukatu ondoren, baina hurrengo 10 egun balioduneko epearen barnean, ordaindu beharreko dirulaguntza % 5 murriztuko da. Denbora gehiago igaro bada, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

10.4. Laguntza justifikatzeko dokumentazioa apartatu honetan ezarritako epealdian aurkeztu ezean, laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

10.5. Nafarroako Gobernuaren Diruzaintzak dirua onuradunaren kontuan sartzeko, onuradunak "Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera" bete eta Nafarroako Ogasun Departamentuko Diruzaintzan aurkeztu beharko du, lehenago aurkeztu ez badu.

11. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

11.1. Ordaintzeko eskaera jasota, eta frogagiriak aztertuta, kudeaketa organoak organo eskudunari igorriko dio ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena. Horrekin batera, txosten bat aurkeztuko da, ziurtatzen duena betetzen direla dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak.

11.2. Dirulaguntza ordaintzeko ebazpena sei hilabeteko epean emanen da, justifikazioko frogagiriak aurkezten direnetik hasita.

11.3. Dirulaguntzak 60.000 eurotik gorakoak direnean, haiek ordaindu ahal izateko, aldez aurretik organo kudeatzaileak inbertsioaren egiaztapen materiala eginen du. Espedientean egiaztapenaren berri jaso beharko da, aktaren bidez edo egiaztapen txostenaren bidez.

12. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

12.1. Laguntzaren onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Jarduketarekin lotutako transakzio guztietarako kontabilitate bereizia erabili dela justifikatzeko agiriak (sarrerak eta ordainketak, eta, halakorik izan bada, laguntzen sarrera, hornitzaileei egindako ordainketak eta abar).

b) Pertsona juridikoek, dirulaguntzaren esleipena jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena aurkeztu beharko dute telematikaren bidez, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren arabera. Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu horretan, inguruabar hori adieraziko da adierazpenean).

3.c) artikuluko baldintzak betetzen dituztenek ez badute betetzen foru lege horren 12.4 artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra, ez da ordaintzen ahalko onartutako dirulaguntza.

c) Diruz lagundutako jarduera gauzatu eta justifikatzea deialdi honetako oinarrietan ezarritako moduan eta epeetan.

Jarduketa gauzatu dela justifikatzeko aurkezten den dokumentazioak koherentea izan beharko du laguntza eskatzeko formularioan emandako informazioarekin.

d) Enpresa deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzea, Enpresak sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezartzen dena kontuan hartuta.

e) Dirulaguntza eskatu ondoren beste administrazio edo erakunde publiko edo entitate pribatu baten laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortuz gero xede bererako, laguntzak kudeatzen dituen organoari jakinarazi beharko diote. Inguruabar hori jakin bezain laster egin behar da jakinarazpena.

Halaber, dirulaguntza emateko kontuan izan den inguruabarren bat (objektiboa nahiz subjektiboa) aldatzen bada, horren berri eman beharko dute.

f) Industriaz kanpoko biomasa instalazioen kasuan, tokiko berokuntza aparatuak edo 1 MW baino gutxiagoko galdarak dituzten jarduketetarako:

Onuradunak dokumentuen erregistro nahikoa izanen du egiaztatzeko ekipoan erabilitako erregaiak ziurtagiri bat duela, erakunde independente egiaztatu batek emana, honako hauek betetzen dituela egiaztatzeko: UNE-EN-ISO 17225-2 arauan ezarritakoaren araberako A1 klasea, UNE-EN-ISO 17225-4 arauaren 1. klasea, 164003 arauaren A1 klasea edo 164004 arauaren A1 klasea. Erregistro hau bost urtez mantenduko da.

g) Nahitaez, 1.000.000 eurotik gorako kostu hautagarria duten proiektuen kasuan, eta, aukeran, gainerakoen kasuan, justifikazio kontua aurkeztuko da auditorearen txostenarekin batera, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 74. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

h) Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dion informazio guztia ematea, laguntzen destinoa ikuskatzeko eginkizunak bete ahal izan ditzan.

i) Onuradunak diruz lagundutako jarduketari buruz egiten dituen erreferentzia guztietan (argitalpenetan, hedapen jardueretan, web-orrietan eta, oro har, edozein hedabidetan) Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak ezartzen dituen baldintzak bete behar dira, halakorik bada, bai eta IDAEren webgunean eskura izanen den Programaren irudiari buruzko eskuliburuan ezarritakoak ere. Gainera, agertu beharko du Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eta Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomiko eta Enpresarialaren Departamentuaren finantzazioa dutela.

Kartel eta plaka informatiboak egiten badira, leku ikusgarrian, jendeak erraz ikusteko moduan, jarriko dira, testua Nafarroako bi hizkuntza ofizialetan idatzirik.

j) Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (SEM) finantzatutako dirulaguntzen onuradun diren pertsonek bete behar dituzten betebeharrak, ondoko apartatuan jasotzen direnak.

k) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

l) Laguntzen onuradunek, justifikazioa aurkeztu aurretik, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu behar dute, honako hauek bermatuz:

1. Horrelako jarduketen kasuan aukera berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruz aplikagarriak diren estatuko eta Europako arauak betetzen direla.

2. Estatuko eta Europako ingurumen eta garapen jasangarriko arauak betetzen direla; zehazki, eta SEEP planaren edukia aintzat hartuz, ekonomia zirkularraren printzipioak errespetatu direla eta ingurumenari kalte nabarmena egitea saihestu dela (DNSH) Plan horren esparruan aurrera eramandako jarduketetan, eta adieraziz ez duela finantzazio bikoitza izan, eta, hala behar bada, ez duela ezagutzen estatuaren laguntzen araubidearekiko bateraezintasun arriskurik dagoenik.

3. Arau juridiko, etiko eta moralak betetzearen inguruko estandar zorrotzenekin duen konpromisoa adieraztea, iruzurra, ustelkeria eta interes gatazkak prebenitzeko eta detektatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuz, eta, arau urratzerik ikusiz gero, haien berri ematea agintariei (IDAEren weborrian eskura izanen den ereduaren arabera).

12.2. SEM mekanismoak finantzatutako dirulaguntzen onuradun diren pertsonek, gainera, honako betebehar hauek dituzte:

a) Bildu behar dituzte, funtsen kontrolerako eta formatu elektronikoan, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak otsailaren 12an emandako 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan jasotzen diren datu kategoria harmonizatuak. Datu horiek datu base bakarrean jasoko dira.

b) Onartzea datuen lagapena egitea inplikatuta dauden administrazio publiko guztien artean, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera.

c) Erakunde hauen kontrola onartzea: Europako Batzordea, Iruzurraren aurkako Borrokarako Bulego Europarra, Europako Kontuen Auzitegia eta Europako Fiskaltza, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak otsailaren 12an emandako 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikulua betez, eta aitortzea erakunde europar horiek eta estatuko agintariek beren eskumenak egikaritzeko behar den informazioa eskuratzeko duten eskubidea.

d) Aitortzea Foru Komunitateko Administrazioak eta aipatutako Erregelamenduaren 22. artikuluan jasotako organismo europar guztiek Benetako Titulartasunen Erregistroan (JUS/319/2018 Aginduaren bidez sortua) jasotako informazioa eskuratzeko, edo benetako titularrei buruzko datu horiek eman ditzaketen Administrazioaren beste datu-base batzuetan sartzeko duten aukera.

e) SEEP planean ezarritako zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoa hartzea, besteak beste, ekonomia zirkularraren printzipioa eta "ingurumenari kalte nabarmenik ez egitea" printzipioa, eta orobat SEEPean ezarritako etiketatu berde eta digitala betetzea.

f) Erakustea, jarduera ekonomikorik aurrera eramanez gero, Nafarroako Jarduera Ekonomikoen Erregistroan inskribatuta dagoela, eta hor azaltzea laguntza eskatzen den unean egiaz aurrera eramaten duen jarduera ekonomikoa.

g) Haien erantzukizuna izanen dira diruz lagundutako jarduketen gauzapenaren fidagarritasuna eta jarraipena, une oro ezagutu ahal izateko jarduketa bakoitzaren lorpen maila eta horri dagozkion mugarri eta helburuen betetze maila.

h) Mekanismo egokiak eratu beharko dituzte ziurtatzeko hirugarrenek gauzatu beharreko jarduketak lagungarriak direla aurreikusitako helburuak lortzeko, eta, kasua bada, hirugarren horiek ematen dutela Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarraipenerako adierazleen balioa zehazteko behar den informazioa.

i) Dirulaguntza honen esparruan egindako jarduketei dagokienez, bere gain hartuko dute auditoretzako arrasto egokia mantentzeko ardura eta dokumentazio euskarria gordetzeko betebeharra. Informazio emate hori eginen da Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioak ezartzen duen moduan, estatuko eta Europar Batasuneko araudiak betez.

j) Bermatuko dute erabat beteko direla "ingurumenari kalte nabarmenik ez eragitea" (Do No Significant Harm-DNSH) printzipioa eta, hala badagokio, etiketatu klimatikoa eta digitala, bat etorriz Ministroen Kontseiluak 2021eko apirilaren 27an onartutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduan (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena) aurreikusitakoarekin, eta orobat Espainiako suspertze eta erresilientzia planaren ebaluazioa onesteari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakian eskatutakoarekin. DNSH printzipioa betetzea bermatzen da I. eranskinean zenbait teknologia berriztagarrietarako ezarritako baldintzak betez, eta orobat, II. eranskinean eskatzen den dokumentazioarekin.

k) Azpiko gastuaren erregulartasuna bermatu behar dute, eta neurriak hartu behar dituzte iruzurra eta ustelkeria prebenitu, detektatu, jakinarazi eta zuzentzeko, eta interes gatazkari eta finantzaketa bikoitzari aurrea hartzeko.

l) Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatutako dirulaguntzaren dokumentazioa gorde eta zaindu beharko dute, Europar Batasunaren aurrekontu orokorrari aplika dakizkiokeen finantza arauei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluari jarraikiz. Zentzu horretan, laguntzaren onuradunek justifikazio dokumentuak eta finantzaketari dagozkion gainerako dokumentuak gorde behar dituzte, formatu elektronikoan, bost urteko epe batean, ordainketa egin denetik, edo hiru urtez, finantzaketa 60.000 eurokoa edo hortik beherakoa bada.

m) Diruz lagundutako jarduketak gauzatzean, ez dute kalte nabarmenik eraginen ingurumenean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikulua betez, hark ezartzen baitu esparru bat inbertsio jasangarriak errazteko, eta aldatzen du 2019/2088 (EB) Erregelamendua, era horretan betetzeko Gida Teknikoa (2021/C 58/01) "kalte nabarmenik ez eragitea" printzipioaren aplikazioari buruz, XX osagaian aurreikusitako baldintzen kasuan, eta bereziki Planaren Osagaiaren dokumentuko 3 eta 8 apartatuetan jasotakoak, kokatzen den inbertsioarekin lotuta, eta orobat, Kontseiluaren Betearazpen Erabakian eskatutakoarekin, Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren eta haren eranskinen onarpenari dagokionez.

Laburbilduz, betebehar hauek:

l) Jarduketa gauzatzeko obraren bat egin behar bada, onuradunek bermatuko dute, obraren ezaugarrien arabera, ez zaiela kalterik eraginen erregelamendu horretan ezarritako ingurumen helburuei, eta konpromiso hauek hartuko dituzte:

1. Azpiegitura proiektuetako eraikuntza eta eraispen lanetan sortutako hondakinen % 70, gutxienez, (pisuan) –alde batera utzita EHZ 17 05 04 kodea duten hondakinak– beste material batzuk berrerabiltzeko, birziklatzeko eta birbalorizatzeko prestatzeko konpromisoa, betelanak barne, hondakinak beste material batzuk ordezkatzeko erabil daitezen, hondakinen hierarkiaren eta EBren eraikuntza eta eraispen hondakinen kudeaketarako protokoloaren arabera.

2. Eraikuntzarekin eta eraispenarekin lotutako prozesuetan, operadoreek hondakinen sorrera mugatu behar dute, EBren eraikuntza eta eraispen hondakinak kudeatzeko protokoloarekin bat etorriz eta eskura dauden teknika onenak kontuan hartuta, eta eraispen selektiboa erabiliz substantzia arriskutsuak segurtasunez ezabatu eta manipulatu ahal izateko eta materialak selektiboki ezabatuz kalitate handiko berrerabilera eta birziklatzea errazteko, eraikuntza eta eraispen hondakinetarako eskura dauden sailkapen sistemak erabiliz.

3. Eraikinen diseinuek eta eraikuntza teknikek zirkulartasuna sustatuko dute, eta, zehazki, ISO 20887 arauari dagokionez, edo eraikinak desmuntatzeko edo egokitzeko gaitasuna ebaluatzeko, eta nola diseinatuta dauden baliabideen erabilerari dagokionez efizienteagoak izateko, moldagarriagoak, malguagoak eta desmuntagarriak, gerora berrerabili eta birziklatu ahal izateko, eraikuntza eta eraispen hondakinetarako eskura dauden sailkapen sistemak erabiliz.

4. Jarduera egiteko erabilitako osagaiek eta eraikuntza materialek ez dute amiantorik edukiko, ezta substantzia oso kezkagarririk ere. Substantzia horiek 1907/2006 (EE) Erregelamenduaren XIV. eranskinean, baimena behar duten substantzien zerrendan, daude identifikaturik.

5. Obraren fasean neurriak hartuko dira zarata, hautsa eta emisio kutsatzaileak murrizteko, eta neurri horiekin lotutako jarduerak gauzatuko dira, betiere lurzoruak eta ura kutsatzeari buruzko indarreko araudi aplikagarria betez.

II) Jarduketan eraispen lanak egin behar badira, eraispen berezitua eginen dute.

Auditoretza eta kontrola egiteko, eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluan ezarritakoa betez, dirulaguntzaren azken hartzaileen datuak eskuratu behar dira.

Betebeharren a), b), c) eta d) letretan ezarritakoa betetzeko, laguntzen eskatzaileek aurkeztu behar dute "SEEP planaren jarduketen gauzapenari buruzko adierazpena", barne dela interes gatazkarik ezaren adierazpena (IGEA).

12.3. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat. Hala ere, enpresa deslokalizazioa gertatuz gero, 18/2020 Foru Legearen 7. artikuluan ezarritako baldintzen arabera itzuliko da dirulaguntza.

Nolanahi ere, onuradunak jaso dituen funtsak itzuli beharko ditu, arau urratzeak eragozten duenean funts europarrak Altxorrera itzultzea, diruz lagundutako jarduketekin lotuta jaso ez den itzulketaren zenbateko berean. Gainera, erantzukizunpeko neurrien inguruko irregulartasunik aurkitzen bada estatuko edo Europako erakundeek egindako kontrolen batean, eta hark eragozten badu funtsak Altxorrera itzultzea, onuradunak itzuli beharko du diruz lagundutako jarduketekin lotuta jaso ez den itzulketaren zenbatekoa. Onuradunak jasotako diruak erabiltzen ez baditu diruz lagundutako jarduketetarako, oker erabilitako zenbatekoa itzuli beharko du.

Halaber, arestiko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, berriro zehazten ahalko da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, kasuaren arabera, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

13. oinarria.–Jakinarazpen betebeharretik salbuetsitako araubidea eta finantzaketa bikoitza ez izatea.

13.1. Laguntzen araubide hau salbuetsita dago jakinarazteko betebeharretik (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 108.3 artikuluan ezarria), betetzen dituelako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 7. atalean ezarritako baldintzak (erregelamendu horrek barne merkatuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoriak ezartzen ditu, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, eta 2014ko L187. Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 26koan). Erregelamendu horren aplikazio aldia 2023ko abenduaren 31ra arte luzatu da Batzordearen 2020ko uztailaren 2ko 2020/972 (EB) Erregelamenduaren bidez (2020ko L 215/3 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, uztailaren 7koa). Salbuespen hori 36. artikuluan dago jasorik; izan ere, hartan ezartzen da ezen inbertsiorako laguntzek bidea ematen badute Batasunaren arauez harago joateko ingurumenaren babesaren arloan edo, Batasunaren araurik ez dagoenean, ingurumenaren babes maila handitzeko, laguntzak bateragarriak izanen direla barne merkatuarekin, Tratatuaren 3. apartatuko 107. artikuluaren arabera, eta 108. artikuluan ezarritako jakinarazpen betebeharretik salbuetsita egonen direla, baldin eta artikulu honetan eta I. kapituluan aurreikusitako baldintzak betetzen badira.

13.2. Finantzaketa bikoitzari dagokionez, SEM mekanismoa ezartzen duen 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluaren arabera, mekanismoaren esparruan emandako laguntza erantsiko zaio Europako bestelako programa eta tresnen baitan emandakoari. Berrikuntzek eta inbertsio proiektuek Europar Batasunaren beste programa eta tresna batzuen laguntza jasotzen ahalko dute, laguntza horrek kostu bera estaltzen ez badu.

14. oinarria.–Iruzur arriskuaren ebaluazioa.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren apirilaren 27ko 69E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi da iruzurraren aurkako neurrien plana, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) kargura finantzatutako proiektuen kudeaketaren esparruan.

Aipatutako Planean jasotzen denaren arabera, oinarri arautzaile hauek onartzeko espedientean jasoa dago iruzur arriskuaren ebaluazioa (bandera gorrien egiaztapen zerrenda) eta, orobat, "Interes gatazkarik ezaren adierazpena" (IGEA), haren prestaketan eta tramitazioan parte hartu duten pertsona guztiei dagokiena, eta halaber, onuradunak hautatu eta baldintzak betetzearen egiaztapen prozeduran parte hartzen duten guztiei dagokiena, eguneratuta mantentzeko konpromisoarekin, egoera aldatzen bada jatorrizko adierazpenaren aldean, horrek galaraziko dielako prozeduran parte hartzea.

Gainera, laguntza eskatzen dutenek beren IGEA aurkeztuko dute, non jasoko den 12. oinarrian, 12.2 apartatuan, aipatzen den deklarazioa.

15. oinarria.–Laguntzen kontrola.

15.1. Bai dirulaguntzak emateko fasean, bai horiek ordaintzekoan edo ondoren, dirulaguntza ematen duen organoak, bai eta kontrol organo eskudunek ere, barnean direla 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Finantza Erregelamenduaren [2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamendua] 129. artikuluan jasotakoak, egokitzat jotzen dituzten kontrol eta ikuskapen guztiak egiten ahalko dituzte, emandako laguntza behar bezala gauzatu dela ziurtatzeko. Horrela, bada, eskatzaileak behartuta daude laguntza ematera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein dokumentazio eta informazio ematera. Era berean, onuradunak konprometitzen dira egiten ahal diren ikuskapen eta egiaztapen guztiak erraztera. Egiaztapen eta ikuskapen horiek eragozteak laguntza itzultzea ekartzen ahal du, ukatu gabe dagokion zehapen prozedura tramitatzea.

Artikulu horietan ezarritakoaren arabera, Suspertze eta Erresilientzia Planaren funtsak jasotzeko baldintza izanen da idatziz aurkeztea konpromisoa, behar diren eskubideak eta sarbideak errazteko, Batzordeak, OLAFek (Iruzurraren aurkako Europako Bulegoa), Europako Kontu Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta estatuko agintariek beren kontrol eskumenak egikaritu ditzaten.

Justifikazioak aintzat hartuko ditu, halaber, Europar Batasunak eta Espainiak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruz emandako araudiaren eskakizunak.

15.2. Dirulaguntza ematen duen erakundeak neurriak hartuko ditu iruzurrari eta ustelkeriari aurrea hartu, antzeman eta haiek jakinarazi eta zuzentzeko, eta halaber interes gatazkari eta finantzaketa bikoitzari aurrea hartzeko, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Agindua betez.

15.3. Administrazioak eta 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. Artikuluan jasotako erakundeek Benetako Titulartasunen Erregistroetan jasotako informazioa eskuratzen ahalko dute, bai eta administrazioaren beste datu base guztietan jasotakoa ere, benetako titularren inguruko datu horiek eman ahal izateko.

15.4. Laguntza horien gaineko informazioaren eta kontrolaren ondorioetarako, informazioa lagako da dirulaguntza horiek kudeatzeko eta kontrolatzeko ezarritako sistemen eta Europako Funtsen Sistemen artean.

16. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

16.1. Pertsona juridikoek baliabide telematikoen bitartez aurkeztu beharreko laguntza eskaerak eta gainerako dokumentazio guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztu behar dituzte, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan dagoen laguntzen fitxaren bidez.

Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak pertsona juridiko eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez eginen dira.

Pertsona fisikoek, ahal dutela, dokumentazioa bitarteko telematikoen bidez aurkeztuko dute, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotzen den edozein tokitan.

16.2. Ogasun Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da.

Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, helbide elektroniko gaitua lortzen den helbide berean.

17. oinarria.–Dokumentazioa eta eredu normalizatuak.

17.1. Eskaera egiteko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

–1 zenbakiko dokumentua. Eskaera inprimakia (eskuragarri dagoen eredua).

–2 zenbakiko dokumentua. Eskatzailearen eta haren ordezkariaren NANaren, AIZren edo IFZren kopia.

–3 zenbakiko dokumentua. Memoria teknikoa edo proiektu teknikoa.

–4 zenbakiko dokumentua. Informazio gehigarriaren inprimakia (eskuragarri dagoen eredua).

–5 zenbakiko dokumentua. Ordezkapenaren justifikazioa, halakorik bada.

–6 zenbakiko dokumentua. Oinarri arautzaileetan eta eranskinetan ezarritako adierazpenak, txostenak eta justifikazioak (eskuragarri dauden ereduak).

17.2. Onuradunen zerrenda ezartzen duen emakidaren ebazpena argitaratu ondoren aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau da:

–7 zenbakiko dokumentua. Gardentasunari buruzko adierazpena, kasua bada (eredu eskuragarria).

17.3. Justifikazio fasean aurkeztu beharreko dokumentazioa deialdia arautzen duten oinarrien 10. oinarrian eta II. eranskineko AII.1 apartatuan zehaztuta dago.

17.4. Deialdiaren web fitxan ezarriko da pizgarrien programa eta fase bakoitzerako aurkeztu beharreko dokumentazioa.

18. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

18.1. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), bertan azalduz deialdia, laguntzak zein aurrekontu kredituri egotzi zaizkion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

18.2. Onuradunei jakinarazten zaizkien ebazpenetan, aipatu egin behar dira Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa; Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa.

19. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari aurkeztuta, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

I. ERANSKINA

Jarduketa diruz lagungarriek eta kostu hautagarriek bete beharreko baldintzak

11/24/2021 Errege Dekretuan pizgarrien bi programa onesten dira, biak ala biak energia berriztagarri termikoak jartzeko xedez eratuak, alegia, lehenengoa ekonomiaren sektoreentzat, barne dela bizitegi sektorea (1. pizgarri programa) eta bigarrena sektore publikoarentzat (2. pizgarri programa).

Eskaera bana aurkeztuko da aurreikusten diren pizgarrien programen laguntza jaso nahi duen instalazio bakoitzeko, kontuan hartuta, gainera, 1. pizgarri programarentzat 1124/2021 Errege Dekretuak eskaeren artean ezarritako bateraezintasun araubidea.

1124/2021 Errege Dekretuaren bidez finantzatutako instalazioek "ingurumenari kalte nabarmenik ez eragitea" printzipioa (do no significant harm-DNSH) eta haren aplikazio araudia beteko dituzte, batik bat, 2021/241 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamendua, inbertsio jasangarriak errazteko esparru bat eratzeari buruzkoa, (2019/2088 (EB) Erregelamendua, Taxonomia Erregelamendua, aldatzen du) eta Batzorde Europarraren Gida Teknikoa (2021/C 58/01) printzipio horren aplikazioari buruz.

1124/2021 Errege Dekretuan jasotako pizgarrien programen onuradunek bete behar dituzten irizpideak 2. oinarrian azaltzen dira.

Ondoren, diruz laguntzen ahal diren jarduketak eta haien mota desberdinek bete behar dituzten baldintza teknikoak zehazten dira:

AI.1. Jarduketa diruz lagungarriak eta bete beharreko baldintza teknikoak.

Pizgarri programa hauetan dirulaguntza jasotzen ahal duten jarduketen helburua da sistema termiko berriztagarriak ezartzea ekonomiaren sektoreetan, barne dela bizitegi sektorea, eta sektore publikoan, horiek guztiek parte har dezaten ekonomiaren deskarbonizazioaren helburua lortzeko eginahalean, eta aldi berean, beren merkatuan duten lehiakortasuna sendotu dezaten. Beraz, jarduketa diruz lagungarritzat jotzen dira instalazio termiko berriztagarri berriak jartzeko asmoz egiten diren guztiak, eta orobat, dauden ekoizpen sistemak zabaltzeko edo ordezteko egitekoak, hornitzen dituztenean ondoren azaltzen diren aplikazio hauetako bat edo haien multzo bat. Zerrenda orientagarria da, eta ez mugatzailea:

–Eraikinetan hotza eta/edo beroa ekoizteko aplikazio termikoak: ur bero sanitarioa, berotze eta hozte sistemak, igerilekuen klimatizazioa, zuzenean nahiz barrutiko bero eta/edo hotz mikrosareen bidez.

–Tenperatura baxu, ertain eta altuko aplikazioak ekoizpen prozesuetan edo bestelako aplikazio termikoak: irakitea, esterilizazioa, garbiketa, lehortzea, ikuzketa, zuritzea, lurrunketa, desugertzea, egostea, lixibiazioa, azalerak tratatzeko bainu termikoak, ikuztegi zerbitzuetako hornikuntza, ibilgailuen garbiketa, produktu galkorren pasteurizazioa eta kontserbazioa, industria, abere edo berotegi erabilerako nabeen klimatizazioa, etab.

Nolanahi ere, estatuko nahiz Europako indarreko araudia beteko da, arestian aipatutako aplikazio termikoei eta teknologia berriztagarriei dagokienez. Ondoren, teknologia horiek eta haietako bakoitzak jarduketa diruz lagungarritzat jotzeko bete beharreko baldintza teknikoak zehazten dira.

–Eguzki energia termikoa.

Eguzki instalazio termikoa osagai multzo bat da, honako eginkizun hauek betetzen dituena: eguzki izpiak eguzki hargailu termikoen bidez hartzea (aire hargailuak, kontzentraziokoak, hargailu zapalak, hibridoak, huts hodiak, etab.), hori eraldatzea energia termiko baliagarria izan dadin, fluido bat berotzeko, hartutako energia termikoa garraiatzea truke edo metatze sistemara, zirkuitu baten bidez, ondoren zuzenean erabili ahal izateko bero moduan edo hotz moduan, xurgatze, adsortzio, dena delako makinen bidez, kontsumo puntuetan.

–Geotermia eta giro energia (aerotermia eta hidrotermia).

Iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren erabileraren sustapenari buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2018ko abenduaren 11n emandako 2018/2001 (EB) Zuzentarauaren arabera, energia geotermikoa lurzoru solidoaren gainazalaren azpian metatutako energia da. Jarduketa diruz lagungarriak dira geotermia instalazioak, zirkuitu irekikoak edo itxikoak, eta orobat zuzeneko erabilerako aprobetxamendu geotermikoko sistemak.

Giro energia da giro itxi batean modu naturalean dagoen energia eta energia metatua, giroko airean metatzen ahal dena (irteerako airean izan ezik). Alegia, hori normalean bero ponparen bidez sortutako aerotermia eta hidrotermia deitu izan da.

Geotermia eta giro energia (aerotermia eta hidrotermia) instalazioek, bero ponpa erabiltzen badute, urtaroko batezbesteko errendimendua (SPF) 2,5etik gorakoa izan behar dute, bero aplikazioetarako. Eraikinen klimatizazioan hotz ekoizpenerako bakarrik diren aplikazioen kasuan, gutxieneko SPF errendimendua izanen da estatuko edo Europako indarreko araudian ezarritakoa.

Akuiferoak ukitzen dituzten geotermia jarduketetan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko urriaren 23ko 2000/60/EE Zuzentaraua betetzen dela bermatuko da. Haren bidez, jarduketa espazio komunitario bat ezartzen da uraren inguruko politiken arloan, ziurtatzeko ez dela kalte nabarmenik eragiten akuiferoen gainean, uraren kalitatea zaintzen eta estres hidrikoa saihesten direlako.

Programa honetan ez dira lagunduko:

  • Eskatutako gutxieneko errendimenduak lortzen ez dituzten bero ponpak eta errendimenduak erakusten ez dituztenak.
  • Hezetasuna kentzeko unitatearen eginkizuna betetzeko jarritako bero ponpak.
  • Hotz industriala sortzeko ekipoak, izen horretan bilduta elikagaiak edo bestelako produktuak biltzeko edo izozteko hozte ganberak edo hozkailuak hotzez hornitzen dituzten sistemak; itsasoz, errepidez edo airez egiten den garraioan kokatutako hozte sistemak hala nola zerbitzari geletan eta data center delakoetan kokatutakoak.

–Biomasa.

Deialdi honen ondorioetarako, biomasa da nekazaritza jardueretatik sortzen diren produktu eta hondakinen frakzio biodegradagarria, barne direla landare nahiz animalia jatorriko substantziak, basogintzatik eta arrantzatik nahiz akuikulturatik sortutakoak.

Errekuntza ganberako biomasa jarduketaren tipologian sartzen dira lehortegi, galdara, labe eta halakoetara bideratzen ahal diren aire edo ke beroak sortzeko errekuntza gauzatzen den ekipo termikoak, barne direla ekipo osagarriak. Errekuntza ganberek osagai hauek dituzte: barneko estaldura erregogorra duen ganbera, aireztatze sistema, parrilla, zikloiak, kolektorea, hodia, aurre-ganbera, errautsak xurgatzeko sistemak, etab.

Tipologia honetako instalazioek gutxienez % 80ko murrizketa lortu beharko dute berotegi efektuko gas isurpenetan, eta, horrela, % 100ekoa izanen da "Helburu klimatikoetarako laguntza kalkulatzeko koefizientea", betiere, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen 2021/241 (EB) Erregelamenduaren VI. eranskinean ezarritakoarekin bat etorriz.

Gainera, 1 MW baino gutxiagoko tokiko berokuntza aparatuak edo galdarak barne hartzen dituzten jarduketek:

–Ekipamenduaren fabrikatzailearen egiaztagiri bat aurkeztu beharko dute, erabiliko den erregaiaren urtaroko eraginkortasun energetikoaren eta emisioen baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko. Baldintza horiek indarrean dagoen Ekodiseinuko Erregelamenduan zehaztutakoak bezain zorrotzak izanen dira (kasuaren arabera, Batzordearen 2015/1185 (EB) Erregelamendua edo Batzordearen 2015/1189 (EB) Erregelamendua).

–Oinarri hauetan eta jarduera tipologia honetarako deialdietan ezarritako betebeharrez gain, onuradunak dokumentu erregistro bat edukiko du, ekipoan erabilitako erregaiak entitate independente batek emandako ziurtagiria duela, honako hauek betetzen dituela erakutsiz: UNE-EN-ISO 17225-2 arauaren A1 klasea, UNE-EN-ISO 17225-3 arauaren A1. klasea, UNE-EN-ISO 17225-4 arauaren A1 klasea, UNE-164003 arauaren A1 klasea edo UNE-164004 arauaren A1 klasea. Su-egurrez elikatutako ekipoak erabiltzen dituzten jarduketak ere diruz lagungarriak izanen dira, betiere M20 propietatearen klasea betetzen badute, UNE-EN-ISO 17225-5 arauan ezarritakoaren arabera, eta 50.000 biztanletik gorako hirietan edo probintziako hiriburuan egiten ez badira. Erregai horiek modu esklusiboan erabiltzen dituzten ekipoak bakarrik izanen dira diruz lagungarriak. Erregistro hori, bioerregaiaren salmentaren garraio-agiri edo fakturekin, bost urtez gordeko da. Haien potentzia edozein dela ere, mantentze prebentiborako programa bati jarraikiz mantenduko dira, haren eragiketak eta maiztasuna egokituz Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua onesten duen uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuko IT 3.3 puntuaren (Mantentze prebentiboko programa) 3.3 Taulan (Mantentze prebentiboko eragiketak eta haien maiztasuna) aurreikusten denaren arabera. Gainera, ekipoak kudeaketa energetikoko programa bat izanen du, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua onesten duen uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuko IT 3.4 apartatua beteko duena.

Halaber, 1 MW-eko edo gehiagoko eta 50 MW-eko edo gutxiagoko instalazioen isuriek abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuak ezartzen dituen isurien mugako balioak bete beharko dituzte II. eranskineko edo III. eranskineko (kasuaren arabera) II. parteko I. koadroan. Errege dekretu hori errekuntza instalazio ertainetatik atmosferara isurtzen diren zenbait agente kutsatzaileren isuriak mugatzeari buruzkoa da, eta Airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen du. Gainera, dirulaguntza ematen den unean haien kasuan aplikatu behar den legedi nazionala ere bete behar dute.

Biomasak iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren erabilera sustatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko abenduaren 11ko 2018/2001 Zuzentarauaren 29. artikulutik 31.era bitartean ezarritako jasangarritasun irizpideak bete behar ditu, eta orobat, eskuordetutako eta betearazteko egintzak.

Tokiko berokuntza gailuek aurreko aldea itxia izan behar dute.

–Barrutiko bero edo/eta hotz mikrosareak.

Instalazio bat mota hauetakoa dela jotzen da teknologia berriztagarri bat edo gehiago erabiliz energia ematen dienean gutxienez bi zentro kontsumitzaileri, dagozkien truke-estazioen bitartez.

Jarduketa hauen kasuan, jasotzen ahal den gehieneko laguntza ekoizpen instalazioaren lehenengo potentzia MWaren eta/edo truke-potentziaren lehenengo MWaren araberakoa izanen da. Muga horretatik gorako potentziak instalatzen ahalko dira, baina ez dute inolaz ere laguntzarik jasotzen ahalko adierazitako 1 MWtik gorako ekoizpen edo truke-potentziagatik, kasuan kasukoa aplikatuta.

Mikrosareen instalazio bat 2. programakoa izanen da titularra eta eskatzailea 2. oinarriko 2.3 apartatuan aurreikusten diren onuradunen multzokoak badira, ustiapena egiten duen entitatea eta konektatzen diren erabiltzaileak kontuan hartu gabe. 2. programaren babesa bilatzen duten jarduketek urtean sortzen duten ekoizpenaren % 80, gutxienez, autokontsumorako izan behar du.

Bermatu behar da 2009/125/EE Zuzentarauak estaltzen dituen haizagailuek, konpresoreek, ponpek eta bestelako ekipoek betetzen dituztela etiketa energetikoaren goren klasearen baldintzak, eta Zuzentarau horren araberako inplementazio erregulazioak ere bai, eta eskura dagoen teknologiarik onena erabiltzen dutela.

Bero eta/edo hotz sareekin erlazionatutako jarduketetarako bi mota edo gehiago konbinatu ahal izanen dira eskaera bakar batean.

Mikrosareetako jarduketarik ez da konbinatzen ahalko sorkuntza termiko ez berriztagarriarekin.

Egindako instalazioek bete beharko dituzte, hala dagokienean, uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuak onartutako Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduan (EITE) eta hura berritzen duen martxoaren 23ko 178/2021 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, bai eta aplikagarri zaien beste edozein araudi ere.

Deialdi honen bidez onartutako edozein pizgarri programari atxikitako instalazio guztiek, tokiko berokuntza aparatuen biomasa tipologiaren kasuan izan ezik, dirulaguntzaren xede den instalazioak sortutako energia termikoa monitorizatzeko sistema bat izan beharko dute. Sistema honen funtzionalitateak hauek izanen dira:

–Sistema honek erakutsi beharko du gutxienez instalazio berriztagarriak egunean, hilean eta urtean ekoitzitako energia.

–Horrez gain, datu gehigarriak erakusten ahalko ditu sistemak, esaterako, saihestutako CO2 isuriak eta instalazioaren jabearentzat sortutako diru aurrezpena.

–Pantaila bat jarri behar da leku ikusgarrian, datu horiek modu eguneratuan erakusteko 70 kW-tik gorako instalazioentzat edo 14 kW-tik gorako instalazioentzat eguzki teknologia termikorako, eta potentzia horietatik beherako instalazioentzat, berriz, datuak eskuragarri izanen dira instalazio berriztagarriaren ekipoetako baten bitartez.

–Horrez gain, informazio hori eskuragarri egoten ahal da gailu mugikorren bidez edo web aplikazioen bidez.

Ez dira diruz laguntzen ahalko inbertsioen proiektuak instalazioetako ekipo nagusiak berriak ez badira edo lehen erabili izan badira. Ekipo nagusiak dira energia berriztagarriaren teknologia definitzen duten ekoizpen ekipoak.

AI.2. Kostu hautagarriak.

1. Kostu hautagarriak hemen zerrendatzen direnak dira:

a) Laguntzaren xede diren jarduketa tipologiekin lotutako ekipo eta materialetan egindako inbertsioa, metatze sistemei dagokiena barne, kasua bada.

b) Laguntzaren xede diren jarduketa tipologiekin lotutako obrak eta/edo instalazioak egiteko kostuak.

c) Ekipamendu elektromekanikoak, hidraulikoak, kontrolekoak eta osagarriak, laguntzaren xede den jarduketari lotuta badaude.

d) Laguntzaren xede den proiektuak hornitutako instalazio kontsumitzaileetako energia termikoaren sorkuntza eta eskaria kudeatzeko, aktiboki kontrolatzeko eta monitorizatzeko sistemak, kudeaketa eta ekoizpena optimizatzen lagunduko dutenak. Ekipo horiek onuradunaren jabetzakoak izan behar dute, eta laguntzaren xede den jarduketari lotuta egon behar dute.

e) Obra zibilak, laguntzaren xede diren jarduketekin lotuta badaude eta proiektua behar bezala gauzatzeko beharrezkoak badira, esate baterako, estalkia sendotzea edo hura ordeztea, sorkuntza instalazioak okupatzen duen estalkiaren zati proportzionalean, hala badagokio. Era berean, diruz lagungarritzat joko dira, obra zibil moduan, honako partida hauek: proiekturako beharrezkoak diren eraikinak, zelaiak, hondeaketak, zangak, kanalizazioak eta hodiak, igeltserotzarako laguntzak, beharrezkoak diren instalazio osagarriak, instalazioaren barne zortasuneko bideak, instalaziorako sarbideak egokitzea, kontrol eraikinak, muntaketa plataformak, aldi baterako instalazioak, zaharberritzea eta obren ondorengo ingurumen arloko neurri zuzentzaileak. Kostu hautagarritzat hartzeko, obrek baldintza hau bete behar dute: sortutako eraikuntzako eta eraispeneko hondakin ez-arriskutsuen % 70 (pisuan) (EHZ 17 05 04 kodea duten hondakinak izan ezik) prestatzea beste material batzuk berrerabiltzeko, birziklatzeko eta balorizatzeko, betelan eragiketak barne, hondakinak erabiltzen badira beste material batzuen ordez. Era berean, eraispen lana eskatzen duten proiektu finantzatuetan, eraispen selektiboaren jardunbidea ere jasoko da.

f) Barneko banaketa eta terminal ekipamenduak hautagarriak izanen dira bero-ponparen instalazioetan, efizientzia altuko terminal ekipamenduetan instalatzen badira, adibidez, tenperatura baxuko radiadoreak, zoru bero-emailea edo haizagailu-konbektoreak.

g) Lekuan dauden instalazioak eraisteko kostua hautagarria izanen da, baldin eta baldintza hau betetzen bada: sortutako eraikuntzako eta eraispeneko hondakin ez-arriskutsuen gutxienez % 70 (pisu garbian) (EHZ 17 05 04 kodea duten hondakinak izan ezik) prestatzen badira beste material batzuk berrerabiltzeko, birziklatzeko eta balorizatzeko, barne direla betelan eragiketak, hondakinak erabiltzen badira beste material batzuk ordezteko. Era berean, eraispena eskatzen duten proiektu finantzatuetan, eraispen selektiboa ere jasoko da.

h) Laguntzaren xede diren jarduketa tipologiekin lotutako proiektuak edo memoria teknikoak idazteko kostuak.

i) Zuzendaritza fakultatiboaren kostuak, laguntzaren xede diren jarduketa tipologiekin lotutakoak.

j) Laguntzaren xede diren jarduketa tipologiekin lotutako obraren eta muntaketaren segurtasuna eta osasuna koordinatzea.

k) Laguntza eskaeraren kudeaketa kostuak, txostenak eta eskatutako gainerako dokumentazioa idaztea barne. Ondorio horietarako, laguntza eskaeraren kudeaketa kostutzat hartuko dira laguntzaren eskatzaileak edo azken hartzaileak enpresa edo profesional bati ordaindu dizkion gastuak, autonomia erkidegoaren aurrean egindako eskaeraren kudeaketa administratiboa eta dokumentala egiteagatik. Gastu horiek hautagarritzat jo ahal izateko, laguntza eskaeran sartutako aurrekontuan jaso beharko dira, eta, jarduketaren gainerako gastuekin batera, kontratu, faktura eta ordainketa egiaztagiri bidez justifikatu. Eskatutako laguntzaren zenbatekoaren % 4 gainditzen ez duten kudeaketa gastuak baino ez dira hautagarriak izanen, muga 3.000 euro izanik espediente bakoitzeko.

l) Jarduketak egin izanaren justifikazioa kudeatzeko kostuak, txostenak idazteko eta laguntza horiek justifikatzeko eskatutako gainerako dokumentazioaren kostuak barne. Ondorio horietarako, laguntzaren xede diren jarduketak egin izanaren justifikazioa kudeatzeko kostutzat hartuko dira laguntzaren azken hartzaileak enpresei edo profesionalei ordaindu dizkien gastuak, proiektua osatzen duten jarduerak egin izanaren justifikazioaren kudeaketa teknikoa, administratiboa eta dokumentala egiteagatik organo instruktorearen aurrean.

m) Auditoreak justifikazio kontuari buruz egindako txostena.

n) Beharrezko gisa justifikatutako beste partida batzuk (osagarriak edo ez), apartatu honetako 4. puntuan diruz lagungarriak ez diren gastutzat jotakoez bestelakoak.

2. Horrez gain, modu espezifikoan, eta teknologia batzuen ezaugarri bereziak aintzat hartuta, diruz lagungarritzat jotzen dira beste jarduketa hauek ere:

Geotermiaren kasuan, hautagarritzat joko dira obra zibila eta behar diren instalazio osagarriak, eta orobat instalazioaren diseinua egin aurretik behar diren azterlanak, entseguak, zundaketak eta simulazioak, bai eta ustiapenerako behar diren hondeaketak eta zimenduak, zangak, urbanizazioa eta gainerako osagaiak.

Biomasaren kasuan, hautagarriak izanen dira erregaiaren zamaketa, mugimendu eta biltegiratzerako behar diren ekipoak eta sistemak.

3. Pizgarri programetan, arestiko apartatuko l), m) eta n) ataletan jasotako gastuei aurre egiteko gehieneko kostu hautagarri osoa ez da izaten ahalko eskatutako laguntzaren % 7 baino handiagoa, 7.000 euroko mugarekin, espediente bakoitzeko. Zerbitzu hauek egiten eta fakturatzen ahal dira justifikazio dokumentuak aurkezteko ezarritako epean.

Horiez bestelako kosturik ez da hautagarritzat hartuko, ez eta laguntzaren azken hartzaileari 1124/2021 Errege Dekretuak indarra hartu baino lehenago fakturatu zaizkionak ere.

4. Kontzeptu hauetan sartzen diren gastuak ez dira joko diruz lagungarritzat:

a) Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) edo, hala badagokio, Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorra (IGIC) edo jasandako Ekoizpenaren, Zerbitzuen eta Inportazioaren gaineko Zerga (IPSI).

b) Gastu propioak, bai langileenak, bai funtzionamenduarenak, bai gastu orokorrenak.

c) Ingurumen eraginaren azterketak eta proiektu teknikoei oniritzia emateko kostuak.

d) Proiektua garatzeko eskatzaileak egiten ahal dituen gainerako sustapen gastuak.

e) Administrazio baimenak, lizentziak, baimenak, abal eta/edo fidantzen kostua, isunak, tasak edo zergak.

f) Kudeaketei, kontratazioei, kontsultei edo administrazio tramiteei lotutako edozein gastu, nahiz eta beharrezkoak izan baimenak edo lizentziak lortzeko, 1. apartatuan sartuta ez badaude.

g) Inbertsio proiekturako nahiz ebakuazio azpiegituretarako erabilitako lursailak erosteko edo alokatzeko kostua.

h) Eskatzaileak sinatutako aseguruak.

i) Obra egin bitarteko eta instalazioa abian jarri arteko zaintza eta segurtasuna.

j) Instalaziora iristeko dauden bide eta errepide publikoetako sarbideak egokitzea.

k) Finantza kostuak.

5. Aurreko puntuaren salbuespen gisa, 2. pizgarri programarako, kostu hautagarritzat hartuko da BEZa edo, hala badagokio, Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorra (IGIC) edo jasandako Ekoizpenaren, Zerbitzuen eta Inportazioaren gaineko Zerga (IPSI), baldin horiek ezin badira berreskuratu edo guztiz edo partzialki konpentsatu.

II. ERANSKINA

Dokumentazioa

Eranskin honetan zerrendatzen den dokumentazioaren helburua da laguntzaren xede den proiektuaren programan eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

Horrela, laguntza eskaera egiteko eskatzen den dokumentazioak ziurtatu beharko du programa bakoitzean proiektuei eskatzen zaizkien baldintzak betetzen direla, bai aukeratutako programan sartzeko, bai laguntza jasotzeko ere. Era berean, eskatutako dokumentazioak aukera eman beharko du laguntzaren eskatzaileak pizgarri programa bakoitza eskuratzeko behar diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko.

Era berean, egindako jarduerak justifikatzeko eskatzen den dokumentazioak aukera eman behar du proiektuaren eta laguntzaren onuradunaren alderdi batzuk edo guztiak egiaztatzeko.

AII.1. Egindako jarduketak justifikatzeko eskatzen den dokumentazioa.

1124/2021 Errege Dekretuaren 21.7 artikuluaren arabera, laguntzen onuradunek jarduketak gauzatzeko justifikazioan egiaztatu beharko dute hemen aipatzen diren dokumentuetan jasotakoa:

a) Jarduketak egoki egin direla egiaztatzen duen txostena, behin betiko proiektua egin duen teknikari tituludun eskudunak sinatu, data jarri eta emana, edo bestela, obrako zuzendariak edo, behar bada, gauzatutako instalazioaren amaierako memoria teknikoa egin duen enpresa instalatzaileak.

Txosten honetan jarduketak behar bezala egin direla justifikatu behar da, laguntzaren oinarrietan eta kontzesioan ezarritako baldintzen arabera, eta benetan gauzatu dena eta lortutako emaitzak jaso behar dira. Monitorizazio sistemaren deskribapena jaso beharko du, I. eranskineko AI.1 apartatuan adierazitakoaren arabera.

b) Gauzatutako jarduketa motaren arabera, hala badagokio eta nahitaezkoa denean, "ex post" jarduketa behar bezala gauzatu dela egiaztatzen duten dokumentuak:

1. Obra bukaerako ziurtagiria, obra zuzendariak eta obrak gauzatzeko zuzendariak sinatua, hala badagokio.

2. Instalazio termikoaren ziurtagiria, instalatzaile gaituak eta instalazioaren zuzendariak sinatuta, azken horren parte-hartzea nahitaezkoa denean, eta autonomia erkidegoko organo eskudunak erregistratuta, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduaren arabera, aplikagarria denean.

Horrez gain, autonomia erkidegoko organo eskudunari ustiapen baimena lortzeko edo instalazio termikoa abian jartzeko akta eta/edo ziurtagiria lortzeko eman zaion proiektuaren edo diseinuaren memoria teknikoaren kopia erantsiko da.

3. 1 MW-tik beherako potentzia duten biomasa tipologiaren eskaeretarako, industriaz kanpoko erabilerarako, azkenean instalatutako ekipoak ez badira eskaeran jaso zirenak berak, edo jaso ez baziren proiektuak gauzatzeko nahitaez lizitazioa egin behar duen erakunde publiko bat izateagatik, ekipoaren fabrikatzailearen egiaztagiri bat aurkeztu beharko da, behin betiko instalatutako ekipoaren kasuan, urtaroaren araberako energia eta emisioen efizientziaren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duena, erabiliko den erregairako, Ekodiseinuari buruzko Erregelamendu indardunak definitzen dituenak bezain zorrotzak izanen direnak (Batzordearen 2015/1185 (EB) Erregelamendua edo Batzordearen 2015/1189 (EB) Erregelamendua, kasuaren arabera), haren aplikaziotik kanpo egonik ere.

4. 1 MW-eko edo gehiagoko eta 50 MW baino gutxiagoko potentziako biomasa instalazioetarako, egiaztatu behar dira 1042/2017 Errege Dekretuaren II. eranskinaren II zatiaren I. koadroan edo III. eranskinean ezarritako isurien mugako balioak. Egiaztapen hori erakutsiko da kontrol entitatearen ziurtagiria aurkeztuta, autonomia erkidegoetako agintari eskudunek ezarritako formatu eta prozedurei jarraikiz.

5. 100 kW-eko potentzia nominala gainditzen duten jarduketetarako, ebazpen honen 8.2 oinarriaren 3. zenbakian eskatutakoa islatzen edo berresten duen dokumentazio eguneratua, azkenean gauzatutako jarduketarako, osagaien jatorriari eta ezaugarriei, proiektuaren inpaktuari eta kalte esanguratsurik ez eragiteko printzipioari dagokienez. 100 kW edo gutxiagoko jarduketetarako, azkenean gauzatutako jarduketak baldintza hori betetzen duela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

6. Bero ponpen kasuan (aerotermia, hidrotermia, geotermia), I. eranskineko AI.1 apartatuan aurreikusitakoa egiaztatzeko, SPFren balioa ekipamenduaren fabrikatzailearen zehaztapen teknikoen bidez egiaztatuko da (apartatu honetan zehazten den txostenean eranskin gisa sartu beharrekoa) edo, bestela, balio hori apartatu honetan zehaztutako txostenean sartuko da.

7. 2. pizgarri programan aurkeztutako barrutiko bero eta/edo hotz mikrosareen kasuan, teknikari eskudun batek edo enpresa instalatzaileak sinatutako txostena, instalazioari lotutako kontsumitzaileen urteko energia kontsumoa laguntzaren xede den instalazioak urtean sortutako energiaren % 80 edo gehiago dela justifikatzen duena.

c) Egindako jarduketei lotuta eskaerak eta kontratuak egin badira, horien zerrenda, onuradunak sailkatua eta izenpetua, baita horien kopia ere.

Kontratazio publikoa egonez gero, laguntzaren xede diren jarduketak egiteko laguntzaren onuradunak sinatutako kontratuen zerrenda ziurtatua eta haien kopia, bai eta kontratazio prozedura justifikatzen duen dokumentazioa ere: kontratatzailearen profilaren web helbidea, baldintza orriak, kontratuen lizitazio eta formalizazio iragarkiak, kontratazio organoaren erabakiak. Adjudikazioa hartu duten kontratistak eta azpikontratistak identifikatu behar dira, barne dela haien alta AEATen Enpresarien, Profesionalen eta Atxikitzaileen Erroldan, edo haien jarduera ekonomikoa erakusten duen baliokidea, eta halaber, haien adierazpena, SEEP planaren jarduketen gauzapenarekin lotutako datuen lagapena eta tratamendua onartzen dutela adieraziz.

d) Nolanahi ere, diruz lagungarria den kostuaren zenbatekoa kontratu txikiari aplikatu beharreko kontratazio publikoko araudian ezarritakoa baino handiagoa denean, eta azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31.3 artikuluan aurreikusitako kasuren bat gertatzen ez denean, laguntzaren onuradunak egiaztatu beharko du gutxienez hiru hornitzaileren eskaintza bana eskatu duela, agindu horretan ezarritakoaren arabera. Hautatu den hornitzailea ez bada eskaintza ekonomikorik onena egin duena, memoria bat aurkeztu behar da, hautaketa hori arrazoiz justifikatzeko.

Betebehar horretatik salbuetsita geratuko dira, baldin eta justifikazio kontuaren balioak prozesu honen justifikazioa barne hartzen badu.

Dokumentazio horretan beti errespetatu beharko da 4.3 oinarrian jarduketen izaera pizgarriari buruz ezarritakoa. Hori dela eta, gauzatzeko konpromiso irmoak ezin dira apartatu horretan adierazitakoak baino lehenagokoak izan.

e) Laguntzaren onuradunak sailkatu eta izenpetu behar du fakturen eta haiei dagozkien bankuko ordainagirien zerrenda, eta dokumentu horien kopia erantsiko du. Dokumentu horiek egindako inbertsio hautagarriari eta aurkeztutako aurrekontuari eta kontratuei dagozkie. Ez dira aurkeztu behar 3.000 euro baino gutxiagoko fakturak, abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren 63. artikuluaren b) letran aurreikusitakoaren arabera (horren bidez Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onartzen dira).

f) Ogasunak eta Gizarte Segurantzak emandako ziurtagiriak, laguntzen onuradunak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen dutenak, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 22. artikuluan xedatutakoaren arabera, salbu eta autonomia erkidegoetako edo Ceuta eta Melillako hirietako organo instrukzio-egileek bitarteko elektronikoak edo beste mota batekoak gaitzen badituzte egiaztapen horiek egiteko, hori jasota utziz espedientean eta interesdunak aldez aurretik horretarako baimena emanda.

g) Bestelako laguntzarik bada, erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzeko pizgarri programa honen testuinguruan eskatutakoaz aparte, beste laguntza edo dirulaguntzaren bat kobratu dela laguntzaren xedeko jarduketa edo helburu bererako, edozein administrazio, organismo edo entitate publikok emanda, naziokoak edo nazioartekoak.

h) Egindako jarduketen argazki bilduma bat, jarduketaren ondoren eraikinak duen egoeraren argazkiak jasoz eta, halakorik bada, laguntzaren xedeko azken ekipo eta instalazio nagusien argazkiak. Hor erakutsiko dira jarduketaren publizitate kartela edo seinaleztapena eta I. eranskineko AI.1 apartatuan energia ikusarazteko aipatzen den sistema.

i) Laguntzen onuradunaren Interneteko webgunearen esteka eta horren gaineko informazioa, horrelakorik badu. Web gune horretan, hartzaileak jendeari jakinarazi behar dio laguntza jaso duela Next Generation edo Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Funtsetatik eta/edo Europar Batasunaren baliabideetatik, eta jarduketaren azalpen labur bat ere eginen du, eman zaion laguntza mailaren araberakoa, helburuak eta emaitzak adierazita, eta Europar Batasunaren laguntza finantzarioa nabarmenduz.

j) Jarduketarekin lotutako transakzio guztietarako kontabilitate bereizia erabili dela justifikatzeko agiriak (sarrerak eta ordainketak, eta, halakorik izan bada, laguntzen sarrera, hornitzaileei egindako ordainketak eta abar).

k) Erantzukizunpeko adierazpena, laguntzen onuradunek justifikatu aurrekoa, honako hauek bermatzen dituena:

1. Horrelako jarduketei aplikatzekoak zaizkien aukera berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko estatuko eta Europako arauak betetzen direla.

2. Estatuko eta Europako ingurumen eta garapen jasangarriko arauak betetzen direla; zehazki, eta SEEPren edukia aintzat hartuz, ekonomia zirkularraren printzipioak errespetatu direla eta ingurumenari kalte nabarmena egitea saihestu dela (DNSH) Plan horren esparruan aurrera eramandako jarduketetan, eta adieraziz ez duela finantzazio bikoitza izan, eta, hala behar bada, ez duela ezagutzen estatuaren laguntzen araubidearekiko bateraezintasun arriskurik dagoenik.

3. Konpromisoa duela arau juridiko, etiko eta moralen inguruko estandar zorrotzenak betetzeko. Iruzurra, ustelkeria eta interes gatazkak prebenitzeko eta detektatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzen dituela eta, hala badagokio, ikusitako ez-betetzeen berri emanen diela dagokien agintariei.

l) Funtsen azken hartzailearen identifikazioa (laguntzen azken onuradunak, kontratistak eta azpikontratistak). IFZ, izena, helbidea, alta ZAEAren Enpresaburu, Profesional eta Atxikitzaileen Erroldan edo baliokidean (jarduera ekonomikoa egiten badute) eta datu horiek inplikatutako administrazio publikoen artean lagatzeko onarpena.

m) 100.000 euro baino gutxiagoko laguntza esleitu zaien proiektuetarako, aukera gisa, justifikazio kontu sinplifikatua ematen ahalko da, apirilaren 14ko 4/2021 Foru Lege-dekretuaren 8. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

n) Nahitaez, 1.000.000 eurotik gorako kostu hautagarria duten proiektuen kasuan, eta, aukeran, gainerakoen kasuan, justifikazio kontua aurkeztuko da auditore txostenarekin batera, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 74. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Edonola ere, jarduketa egin eta justifikatzeko epea bukatzen denean gastuen zati bat baino ez bada ordaindu, proportzionaltasun printzipioa aplikatuko da, laguntza jasotzeko eskubidea galtzearen ondorioetarako.

Aurrekoa gorabehera, instrukzio organoak jarduketak egiaztatzeko eta justifikatzeko jarraibide osagarriak prestatzen ahalko ditu, baldin eta beharrezkoa bada jarduketa zailtasun handikoa izateagatik edo laguntza oso handia izateagatik.

III. ERANSKINA

Diruz lagungarriak diren gehieneko kostuak, erreferentziazko kostuak eta laguntzen zenbatekoak

AIII.1. Laguntzen definizioa.

1. 1124/2021 Errege Dekretuak araututako laguntzen modalitatea itzuli beharrik gabeko dirulaguntza da, eta bere helburua da, nolanahi ere, dagozkien jarduketa diruz lagungarriak gauzatzea.

2. Emateko ebazpenean ezarritako dirulaguntza, bertan ezarritako zenbatekoan, jarduketa diruz lagungarria epean eta forman gauzatu dela justifikatzen duen onuradunari emanen zaio, 1124/2021 Errege Dekretuan ezarritako betekizun eta baldintzen arabera.

3. Laguntzen zenbatekoa. Pizgarri programen barruan emanen diren laguntzak kontraprestaziorik gabeko diruzko laguntzak izanen dira.

Eman beharreko laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, kasu bakoitzean aplika daitekeen oinarrizko laguntza eta laguntza osagarria batuko dira, ondoko apartatu hauetan ezarritakoaren arabera:

1. Oinarrizko Laguntza. Pizgarri programa bakoitzean, eranskin honen AIII.3 apartatuan, ezartzen da oinarrizko laguntza, instalazio berriztagarri termikoaren kostu diruz lagungarri osoaren zati gisa.

2. Laguntza gehigarria. Oinarrizko laguntza erronka demografikorako Laguntza Gehigarri batekin osatzen ahal da, eranskin honen AIII.3 apartatuaren arabera. Laguntza gehigarria erantsiko da, bi programetan, AIII.3 apartatuan definitutako kasu bakoitzean, oinarrizko laguntza gisa aplikatzen ahal zaion portzentajeari 5 puntu portzentual gehiago erantsiz.

4. Nolanahi ere, pizgarrien 1. programaren jarduketetarako, laguntza guztiaren zenbatekoa mugatuta egonen da estatuaren laguntzei buruzko Europako araudia aplikatzearen ondoriozko gehieneko zenbatekoarekin, kontuan izanda zein diren jarduketa mota eta onuradun mota.

Era berean, bi programen jarduketetarako, onuradunak hartzen ahal duen laguntza osoak ez du gainditzen ahalko egindako eta justifikatutako jarduketaren kostu diruz lagungarri osoa.

AIII.2. Kostu diruz lagungarriak.

Pizgarrien programetarako, kostu diruz lagungarrien guztizkoaren ehuneko gisa kalkulatuko dira laguntzak.

Jarduketa bakoitzari dagozkion kostu diruz lagungarriak kalkulatzeko (eranskin honetan azaltzen da kalkulatzeko metodologia) I. eranskinean deskribatutako kostu hautagarrien batura hartuko da kostu hautagarritzat, behar bezala justifikatuta. Kostu hautagarri horiek II. eranskinean ezarritakoaren arabera justifikatuko dira.

Pizgarrien 1. programa: kostu diruz lagungarrien definizioa.

1. pizgarri programako jarduketen kostu diruz lagungarria izanen da kostu hautagarria ken instalazioaren kostu baliokidea, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 41.6.b) artikulua aplikatuta. Instalazio konbentzional baten kostu baliokidearen erreferentea da antzeko proiektu baten kostua, ingurumenarekiko errespetu gutxiagokoa, modu sinesgarrian gauzatzen ahalko litzatekeena laguntzarik gabe.

Beraz, eskaera bakoitzarentzako laguntza zehaztuko da ekoizpen termikoko instalazioaren kostu diruz lagungarri unitarioan oinarrituta (Csu), eta formula honekin kalkulatuko da:

Csu = Ceu - Cuf

Azalpena:

Ceu: ekoizpen instalazioaren kostu hautagarri unitarioa, euro/kW-etan, honela kalkulatua: kostu hautagarri osoa (I. eranskineko AI.2 apartatuaren arabera) zati egiaz instalatutako ekoizpen potentzia (Ps).

Cuf: Erreferentziako instalazioaren kostu unitarioa euro/kW-etan.

Kostu diruz lagungarri unitarioa arestiko formularen arabera kalkulatuko da, betiere kostu diruz lagungarrien gehieneko mugarik gainditu gabe. Ondorengo taulan zehazten dira jarduketa mota desberdinetarako, kasu horietan, kostu diruz lagungarri unitarioa (Csu) mugatuko duelako kostu diruz lagungarri unitario maximoak (Csum).

Ondorengo taulan aurkezten dira jarduketa bakoitzeko erreferentziazko instalazioaren kostu unitarioak (Cuf), kostu hautagarri unitario maximoa (Ceum) eta gehieneko kostu diruz lagungarri unitarioa (Csum) teknologia berriztagarriko jarduketa diruz lagungarrietarako eta bero edo/eta hotz mikrosareetarako.

Teknologia berriztagarriko jarduketa diruz lagungarriak:

JARDUKETA DIRUZ LAGUNGARRIAK

KOSTU DIRUZ ­LAGUNGARRI ­MAXIMOA
(Ceum) (euro/kW)

ERREFERENTZIAZKO INSTALAZIOAREN ­KOSTU ­UNITARIOA

(Cuf) (euro/kW)

KOSTU DIRUZ ­LAGUNGARRI ­UNITARIO MAXIMOA
(Csum) (euro/kW)

Instalazio geotermikoak edo hidrotermikoak

2.130

130

2.000

Instalazio aerotermikoak

1.130

130

1.000

Eguzki Instalazio Termikoa (1)

1.070

0

1.070

Biomasa Errekuntza Ganbera (2)

100

50

50

Biomasa galdara eta tokiko berokuntza aparatuak (2)

500

70

430

Banaketa hodien sare berriak eta truke-azpiestazio berriak jartzea edo lehendik daudenak zabaltzea lehendik dauden ekoizpen zentraletarako edo berrietarako (3)

450

0

450

(1) Hotza energia termikoaren bidez ekoizteko sistemak erantsiz gero, esaterako xurgatze edo adsorzio makinak, etab., kostu diruz lagungarri maximoa % 50 handituko da.

(2) Erregaia % 100 berriztagarria izanen da, eta ez da baimenduko tratamendu kimikoa jasan duten egurretatik eratorritako erregaiak erabiltzea.

(3) Potentzia neurtuko da truke-potentzian.

Ekoizpen instalazio termikoaren kostu diruz lagungarri osoa honako hau izanen da:

Kostu diruz lagungarri osoa (euroak) = Csu × Ps

Ps da benetan instalatutako ekoizpen termikoaren potentzia kW-tan neurtua, baldintza hauek kontuan hartuta:

–Aerotermia, geotermia eta hidrotermia motako jarduketetarako, instalazioaren Ps potentzia izanen da fitxa teknikotik edo fabrikatzailearen zehaztasunetatik ateratako potentzia, UNE-EN 14511 arauaren entseguen arabera. PS potentzia ezin bada justifikatu arau horren arabera, teknikari eskudunak edo enpresa instalatzaileak sinatutako txosten bat aurkeztuko da, potentzia hori justifikatzeko.

–Eguzki instalazio termikoen kasuan, ekoizpen termikoaren potentzia kalkulatzeko, 0,7 kW/m²-ko ratioa hartuko da kontuan (eremu atzitzaile osoa).

–Biomasa jarduketetarako, ekoizpen termikoko instalazioaren egiazko potentzia izanen da sortze termikoko ekipoaren edo ekipoen potentzia izendatua.

Ekoizpen termikoko zentralen hibridazioen kasu berezian, jarduketa mota desberdinak partekatzen badituzte, gehieneko kostu diruz lagungarri unitario osoaren kalkulua era honetan ezarriko da:

Azalpena:

Csum: kostu diruz lagungarri unitario maximoa teknologien konbinaziorako.

Pi: teknologia berriztagarriko instalazioaren zatiari dagozkion ekoizpen termikoko ekipoen potentzia izendatua.

Csui: "i" teknologia berriztagarriko instalazioen kostu diruz lagungarri unitario maximoa, Teknologia berriztagarriko jarduketa diruz lagungarriak taulan.

Barrutiko hotz eta/edo bero mikrosareetarako, instalazioaren kostu diruz lagungarri osoak barne hartuko du dagokion teknologiako ekoizpen termikoko zentralaren kostu diruz lagungarria gehi banaketa sarearen eta truke edo zabaltze azpiestazioaren kostu diruz lagungarria, 1MW potentzia maximora arte, ekoizpen edo/eta trukean, ondoko formula honen arabera:

Azalpena:

CsuA: balio txikiena proiektuaren kostu diruz lagungarri unitarioaren eta kostu diruz lagungarri unitario maximoaren artean "Aerotermia" tipologiarako.

PA: proiektu potentzia "Aerotermia" tipologiarako.

CsuG: balio txikiena proiektuaren kostu diruz lagungarri unitarioaren eta kostu diruz lagungarri unitario maximoaren artean "Geotermia" tipologiarako.

PG: proiektu potentzia "Geotermia" tipologiarako.

CsuST: balio txikiena proiektuaren kostu diruz lagungarri unitarioaren eta kostu diruz lagungarri unitario maximoaren artean "Eguzki termikoa" tipologiarako.

PST: proiektu potentzia "Eguzki termikoa" tipologiarako.

CsuB: balio txikiena proiektuaren kostu diruz lagungarri unitarioaren eta kostu diruz lagungarri unitario maximoaren artean "Biomasa" tipologiarako.

PB: proiektu potentzia "Biomasa" tipologiarako.

CsuR: balio txikiena proiektuaren kostu diruz lagungarri unitarioaren eta kostu diruz lagungarri unitario maximoaren artean "Banaketa hodien sare berriak eta truke-azpiestazio berriak jartzea edo lehendik daudenak zabaltzea lehendik dauden ekoizpen zentraletarako edo berrietarako".

PR: proiektu potentzia "Banaketa hodien sare berriak eta truke-azpiestazio berriak jartzea edo lehendik daudenak zabaltzea lehendik dauden ekoizpen zentraletarako edo berrietarako".

Zabaltze partzialen kasuan, sortze zentralerako edo banaketa sarerako bakarrik, kostu diruz lagungarri osoa zehazteko kontuan hartuko da egin beharreko jarduketari dagokion batugaia bakarrik.

Teknologia desberdinetako ekoizpen zentralak hibridatzen dituzten bero edo/eta hotz mikrosareen kasu berezian, kostu diruz lagungarri osoa izanen da teknologia bakoitzeko ekoizpen termikoko zentralari instalatutako potentziagatik dagokien kostu diruz lagungarrien batura, gehi sare berriaren eta truke-azpiestazio berriaren edo lehendik daudenak zabaltzearen potentziari dagokion kostu diruz lagungarria, aplikatuz gero.

Nolanahi ere, laguntza maximoa kalkulatzeko, hibridazioan parte hartzen duten zentral guztien potentzien baturak ez du gainditzen ahalko 1 MW-ko ekoizpen potentzia, eta truke-azpiestazio guztien potentzia guztien batura ere ez da izanen 1 MW baino handiagoa. Hibridazioa eguzki energia termikoarekin egiten bada, 1 MW-ko mugaren konputuan ez da sartuko instalazio horren ekoizpen potentzia.

Pizgarrien 2. programa: kostu diruz lagungarrien definizioa.

Pizgarrien 2. programako jarduketen kostu diruz lagungarria kostu hautagarria bera izanen da, sektore publikoak ez duelako bete behar estatu laguntzen araudia, merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikorik ez baitu egiten.

Beraz, laguntzaren kalkulua, eskaera bakoitzerako, zehaztuko da ekoizpen termikoko instalazioaren kostu hautagarri unitarioaren gainean (Csu=Ceu), betiere gainditzen ez bada kostu diruz lagungarri maximo unitarioaren muga, ondorengo taulan zehaztuak, bai teknologia berriztagarrirako, bai bero edo/eta hotz barrutiko mikrosareetarako, kasu horretan balio honek mugatuta:

Teknologia berriztagarriko jarduketa diruz lagungarriak:

JARDUKETA DIRUZ LAGUNGARRIAK

KOSTU DIRUZ LAGUNGARRI UNITARIO MAXIMOA (Csum) EDO KOSTU HAUTAGARRI UNITARIO MAXIMOA (Ceum)

(euro/kW)

Instalazio geotermikoak edo hidrotermikoak

2.130

Instalazio aerotermikoak

1.130

Eguzki instalazio termikoa (1)

1.070

Biomasa Errekuntza Ganbera (2)

100

Biomasa galdara eta tokiko berokuntza aparatuak (2)

500

Banaketa hodien sare berriak eta truke-azpiestazio berriak jartzea edo lehendik daudenak zabaltzea lehendik dauden ekoizpen zentraletarako edo berrietarako (3)

450

(1) Hotza energia termikoaren bidez ekoizteko sistemak erantsiz gero, esaterako xurgatze edo adsorzio makinak, etab., gehieneko kostu diruz lagungarria % 50 handituko da.

(2) Erregaia % 100 berriztagarria izanen da, eta ez da baimenduko tratamendu kimikoa jasan duten egurretatik eratorritako erregaiak erabiltzea.

(3) Potentzia neurtuko da truke-potentzian.

Ekoizpen instalazioaren guztizko kostu diruz lagungarria honako hau izanen da:

Kostu diruz lagungarri osoa = Csu × Ps

Ps da benetan instalatutako ekoizpen termikoaren potentzia kW-tan neurtua, 1. programan azaldutako baldintza berak kontuan hartuta.

Ekoizpen termikoko zentralen hibridazioen kasu berezian, jarduketa mota desberdinak partekatzen badituzte, gehieneko kostu diruz lagungarri unitario osoaren kalkulua 1. programarako zehaztutako formula bera aplikatuta eginen da.

Barrutiko bero edo/eta hotz mikrosareetarako, instalazioaren kostu diruz lagungarri osoa zehaztuko da pizgarrien 1. programan ezarritako formula bera erabiliz.

AIII.3. Laguntzen zenbatekoa.

Pizgarrien bi programetarako, esleituko den laguntzaren zenbatekoa izanen da Oinarrizko laguntza gehi kasu bakoitzari dagokion Laguntza gehigarria.

1. Oinarrizko Laguntza.

Pizgarrien 1 programan, energia berriztagarri termikoa ekoizteko instalazioari esleitu beharreko zenbatekoa 35 puntu portzentualekoa izanen da, jarduketa diruz lagungarri guztien kostu diruz lagungarriaren gainean. Laguntza hori % 10 handitzen ahalko da laguntza enpresa txikientzat bada, eta % 5 laguntza enpresa ertainentzat bada.

Ondorengo taula honetan laburtuta daude laguntzen portzentajeak:

OINARRIZKO LAGUNTZAREN % ENPRESA HANDIA

OINARRIZKO LAGUNTZAREN % ENPRESA ERTAINA

OINARRIZKO LAGUNTZAREN % ENPRESA TXIKIA

1. pizgarri programa

% 35

% 40

% 45

651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren 1 artikuluaren arabera, enpresa da jarduera ekonomikoa gauzatzen duen entitatea, haren forma juridikoa edozein dela ere. Hain zuzen ere, enpresatzat joko dira artisau jarduera, norbanako edo familia gisa, egiten duten entitateak, eta orobat, pertsonen elkarteak eta sozietateak, modu erregularrean jarduera ekonomikoa gauzatzen dutenean.

Enpresaren tamaina zehaztu ahal izateko, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren eranskinaren 2. artikulua (2003/361/EE) edo 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskina erabiliko dira, hor definitzen baitira mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak.

Pizgarrien 2. programarako, energia berriztagarri termikoa ekoizteko instalazioari esleitu beharreko zenbatekoa 70 puntu portzentualekoa izanen da, jarduketa diruz lagungarri guztien kostu diruz lagungarriaren gainean.

2. Laguntza gehigarria.

Jarduketak egiten direnean Erronka Demografikoko udalerrietan, kostu diruz lagungarriaren gainean aplikatuko den laguntzaren portzentajea 5 puntu portzentualetan handituko da. Deialdi honen ondorioetarako, erronka demografikoko udalerriak dira 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak, eta 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerri ez-hiritarrak ere bai, haien populazio entitate bereiziak 5.000 biztanle baino txikiagoak direnean.

Udalerri bat Erronka Demografikokoa den ala ez zehazteko, IDAEk bere egoitza elektronikoan du eskuragarri laguntza gehigarria jaso dezaketen udalerrien zerrenda. Zerrenda informazio mailakoa da, eta haren gainetik egonen dira Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren "Atlas Estadístico de las Áreas Urbanas" delakoari dagozkion argitalpen ofizialak, eta orobat, udalen Erroldaren berrikuspenetik sortzen diren zenbakiak, abenduaren 15eko 1147/2020 Errege Dekretuaren arabera arautzen baita.

Iragarkiaren kodea: F2213177