209. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

212/2022 FORU AGINDUA, irailaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ematen baitira, Nafarroan, herritarren parte-hartzearen arloko jardunbide egokien aitortzak, 2020 eta 2021ekoak.

Nafarroako Gobernuak herritarren parte-hartzea garatzeko konpromisoa hartu du, batetik, demokratizatzeko eta jendartera irekitzeko eta hurbiltzeko bitartekoa delako eta, bestetik, laneko metodologia bat delako, aukera ematen duena elkarrizketa eta deliberazio publikoa sustatzeko gobernantza publikoaren funtsezko baliabideak diren aldetik.

Martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legeak, Nafarroako parte-hartze demokratikoari buruzkoak, ezartzen du Nafarroako Gobernuak aktiboki sustatuko duela sendotuz joatea, urratsez urrats, bere eskubideen jakitun den gizarte zibil aurreratu bat. Ildo horretan, sentsibilizazio neurri batzuk ezarriko dira gizarte parte-hartzaile bat sendotzeko.

Neurri horietako bat protokoloak martxan jartzea da, aitor daitezen administrazio publikoek, sindikatuek, enpresek eta abarrek herritarren parte-hartzearen arloan dituzten jardunbide egokiak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren apirilaren 4ko 71/2022 Foru Aginduaren bidez, deialdia egin zen, Nafarroan, herritarren parte-hartzearen arloko jardunbide egokien aitortza egiteko. 14 hautagai aurkeztu ziren ezarritako kategorietan.

Deialdiaren oinarrietan ezarri bezala, epaimahaiak baloratu ditu horiek guztiak, eta proposamen bat egin. Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren txostenean jaso da proposamen hori, eta txostena espedientean dago.

Epaimahaiaren izenean, eta nirean, eskerrak ematen dizkiet aitortza honetara aurkeztu diren entitateei gauzatutako proiektuetan egin duten ahaleginarengatik; horiek guztiak modu positiboan baloratu dira, nahiz eta batzuk ez diren jardunbide bikainak izan parte-hartzearen arloan.

Horrenbestez, aipatutako txostena ikusirik, urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz (foru dekretu haren bidez ezarri zen Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa),

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroan, herritarren parte-hartzearen arloko jardunbide egokien aitortza hauek ematea, 2020 eta 2021ekoak:

KATEGORIA

ENTITATEA

PROIEKTUA

Nafarroako Gobernuaren departamentuak eta/edo enpresa publikoak

Eskubide Sozialetako Departamentua

Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzeko Foru Legea egiteko partaidetza-prozesua

Eskubide Sozialetako Departamentua. Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia

VIDAAS – Garapen Autonomo Aktibo eta Osasuntsurako Abangoardia eta Berrikuntza

Toki erakundeak

Erronkariko Udala

Erronkaribarreko eskola zaharrentzako proposamena - belaunaldien arteko espazioa

Leitzako Udala

MIMUKAI, transformazio- eta garapen-zentroa

Tokiko ekintza taldeak, unibertsitate eta ikerketa taldeak, ikastetxeak, fundazioak, GKEak, herritarren erakunde eta elkarteak, lanbide elkargoak, sindikatuak eta hedabideak

Sustraiak Guraso Elkartea

Kili Kili

2. Enpresa pribatuen, enpresa elkarteen eta kooperatiben kategoria eman gabe utzi dela deklaratzea.

3. Honako prozesu hauek bereziki aipatzea:

KATEGORIA

ENTITATEA

PROIEKTUA

Toki erakundeak

Iruñeko Udala

Hiri Agenda Iruña 2030 Estrategia

Alloko Udala

"La Bodega" erabilera anitzeko zentroa

Tokiko ekintza taldeak, unibertsitate eta ikerketa taldeak, ikastetxeak, fundazioak, GKEak, herritarren erakunde eta elkarteak, lanbide elkargoak, sindikatuak eta hedabideak

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Ikasleen Parte-hartzerako I. Plana

Munduko Medikuak

Migratzaileen parte-hartzea transformazio sozialerako

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusira eta aurkeztutako hautagaitza guztiei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 30ean.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2213184