208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Deialdia, haurrak Haur Hezkuntzako 0-3 zikloan eskolatzeko laguntzena (2021/2022 ikasturtea). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 652780.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/652780).

2022ko urriaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakia.

DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehena.–Onuradunak: laguntzen onuradun izaten ahalko dira hiru urtetik beherako Beriaingo neska-mutikoak, 2022-2023 ikasturtean Haur Hezkuntzako 0-3 zikloan matrikulatu badira.

Bigarrena.–Xedea: deialdiaren xedea da bekak arautzea, Beriaingo familiei hiru urtetik beherako haurrak eskolatzen laguntzeko. Haurrek matrikulatuak egon behar dute Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ematen duten haur eskoletan.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://www.beriain.es.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

–Per capita errentaren tarteak.

  • 0 eurotik gora.
  • 4.500 euro gehienez ere.

–Dirulaguntza.

  • Eskolatzea + jantokia: %62.
  • Eskolatzea: %83.
  • 4.501,01 eurotik gora.
  • 5.500 euro gehienez ere.

–Dirulaguntza.

  • Eskolatzea + jantokia: %58.
  • Eskolatzea: %77.
  • 5.500,01 eurotik gora.
  • 6.650 euro gehienez ere.

–Dirulaguntza.

  • Eskolatzea + jantokia: %54.
  • Eskolatzea: %71.
  • 6.650,01 eurotik gora.
  • 7.980 euro gehienez ere.

–Dirulaguntza.

  • Eskolatzea + jantokia: %46.
  • Eskolatzea: %60.
  • 7.980,01 eurotik gora.
  • 9.300 euro gehienez ere.

–Dirulaguntza.

  • Eskolatzea + jantokia: %38.
  • Eskolatzea: %53.
  • 9.300,01 eurotik gora.
  • 10.700 euro gehienez ere.

–Dirulaguntza.

  • Eskolatzea + jantokia: %26.
  • Eskolatzea: %38.
  • 10.700,01 eurotik gora.
  • 12.400 euro gehienez ere.

–Dirulaguntza.

  • Eskolatzea + jantokia: %18.
  • Eskolatzea: %25.
  • 12.400,01 eurotik gora.
  • 15.000 euro gehienez ere.

–Dirulaguntza.

  • Eskolatzea + jantokia: %6.
  • Eskolatzea: %10.
  • 15.000 eurotik gora.

–Dirulaguntza.

  • Eskolatzea + jantokia: %0.
  • Eskolatzea: %0.

Per capita errentaren tarte bakoitzeko aipatu den laguntzaren portzentajea da, hain zuzen, gehienez eman daitekeena. Zehazki jakiteko, aurrekontuan dagoen dirua eta zenbat eskabide dauden hartuko dira kontuan.

Eskolatzeko eta jantokiko kontzeptuengatik Beriaingo udalerritik kanpo eskolatutako haurren familiei ordainduko zaien zenbatekoa ez da txikiagoa izanen Beriaingo Haur Eskolan matrikulatuta jasoko lukeena baino.

Eskaerak aurkezteko epea: hogei egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Beriainen, 2022ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2213541