208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Deialdia, musika ikasketak egiteko laguntzena (2022/2023 ikasturtea). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 652814.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/652814).

2022ko urriaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakia.

DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehena.–Onuradunak: Beriaingo bizilagunak onuradun izan daitezke, musika-ikasketak egiten badituzte 2021/2022 ikasturtean.

Bigarrena.–Xedea: bekak arautzea, 2021/2022 ikasturtean musika-ikasketak egiten dituzten Beriaingo bizilagunei laguntzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://www.beriain.es.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

–Per capita errentaren tarteak.

  • 0 eurotik gora.
  • 5.000 euro gehienez ere.

–%75eko dirulaguntza.

  • 5.000,01 eurotik gora.
  • 10.000,00 euro gehienez ere.

–Dirulaguntza: %50.

  • 10.000,01 eurotik gora.
  • 12.400,00 euro gehienez ere.

–%25eko dirulaguntza.

  • 12.400,00 eurotik gora.

–%0ko dirulaguntza.

Eskaerak aurkezteko epea: hogei egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Beriainen, 2022ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2213540