206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

264E/2022 EBAZPENA, urriaren 3koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza-deialdi hau onesten baita: "Laguntza, goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan behi-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko 2022. urtean". DDBN identifikazioa: 651831.

Goi-mendiko eskualdeetan esnetarako behi-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak zailtasun bereziak ditu: komunikatzeko zailtasuna, malda handiak, bertara iristeko zailtasunak eta batzuetan eguraldi txarra. Hori dela-eta, beharrezkoa da konpentsazio ekonomikoa ematea ustiategi horietan esnea biltzen duten enpresei.

Ustiategi horietako esnea biltzeko laguntza honi esker, goi-mendiko eskualdeetako ustiategiek ekoizten segitzen ahalko dute, eta, era berean, tokian tokiko jarduera ekonomikoari eta landa ehunari eusten lagunduko zaie.

Hori guztia dela eta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak beharrezkotzat jotzen du diruz laguntzea Nafarroako esnetarako behi-aziendaren ustiategi horietan esnea biltzen duten enpresei, oinarrizko jarduera ekonomiko hau desager ez dadin, Nafarroako landa eremuek bizirik iraun dezaten eta kontsumitzaileek eskura izaten jarrai dezaten lur honetan kalitatez eta segurtasunez ekoizten diren elikagaiak.

Ebazpen honetan araututako laguntzak "de minimis" araubidearen menpean daude (Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa).

Ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2015 Foru Legea aplikatzen zaio.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidanak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea laguntza hauek emateko oinarri arautzaileak: goi-mendiko eta zailtasun bereziko toki erakundeetan esnetarako behi-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko laguntzak 2022. urterako, "de minimis" araubidearen menpe daudenak. Ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetan jasotzen denari jarraikiz banatuko dira.

2. Onuradunak enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa hartzen du, bat etorriz Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin.

3. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren eredua onestea, ebazpen honen I. eranskinaren bederatzigarren oinarrian aipatzen den estekan eskura daitekeena.

4. Onestea goi-mendiko eta zailtasun bereziko toki erakundeetan esnetarako behi-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko laguntzen deialdia, zeinak "de minimis" araubideari lotuak baitaude.

5. Ebazpen honen ondoriozko gastu konpromisoei aurre egiteko, 60.000 euroko gastua baimentzea laguntza hauetarako, 2022ko aurrekontu orokorretako honako partida honen kargura: "Mendi eskualdeetan behi-esnea biltzeko laguntzak esne-enpresei" izeneko 710004-71300-4700-412200 partida.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Dirulaguntzen deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea (NGDDB).

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko urriaren 3an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

"De minimis" laguntzak goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan esnetarako
behi-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko.
Oinarri arautzaileak.

Lehena.–Xedea.

1. Ebazpen honen helburua da behar diren oinarriak ezartzea arautzeko nola emanen diren goi-mendiko udalerrietan eta zailtasun bereziko kontzejuetan (II. eta III. eranskinak) behi-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko laguntzak, bat etorriz Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2022 Foru Aginduaren V. eranskinarekin. Aipatu foru aginduaren bidez, honako hauen deialdia egin zen 2022ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren beste laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritza Politika Erkiderako Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaerak aurkeztekoa eta eta urteko jakinarazpena egitekoa, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

2. Behi-esnea erosten duten enpresek jasotzen ahalko dituzte dirulaguntzak, ebazpen honetan aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Dirulaguntzaren zenbatekoa eta aplikazio eremua.

1. Gehienez 3.000 euroko laguntza emanen da behi-esnea jasotzen zaion ustiategi bakoitzeko, betiere goi-mendiko edo zailtasun bereziko toki erakunde batean kokatua badago, ebazpen honen II. eta III. eranskinen arabera.

2. Dirulaguntzen deialdi hau "de minimis" araubidearen menpean dago (Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa). L 352. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24koa.

3. Onuradun bakoitzari gehienez 200.000 euroko "de minimis" laguntza eman dakioke hiru zergaldiko epean, hala xedatuta baitago Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. apartatuan; erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa da.

Hirugarrena.–Onuradunak eta laguntza jasotzeko baldintzak.

1. Behi-esnearen lehenbiziko erosleak izanen dira laguntza hauen onuradunak, baldin:

a) Esnearen sektoreko operadore gisa erregistraturik badaude, lehenbiziko erosle gisa edo lehenbiziko erosle eraldatzaile gisa, eta indarreko kontraturik badute behi-esne ekoizleekin, goi-mendiko edo zailtasun bereziko toki erakundeetan daudenekin, II. eta III. eranskinetan jasotakoaren arabera.

b) Goi-mendiko edo zailtasun bereziko toki erakundeetan dauden esne ekoizleengandik esnea jaso badute deialdi hau argitaratu aurreko bi hilabeteetan.

2. Onuradunek egunean eduki behar dituzte zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta ez dute deus edukiko itzuli gabe dirulaguntza publikoen arloan.

Laugarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

2. Eskaerak telematika bidez aurkeztu beharko dira Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari zuzenduak, horretarako prestatutako eredua erabiliz, zeina Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagokion fitxan eskura baitaiteke (https://www.navarra.es/eu/tramiteak), bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluarekin.

Hala ere, eskatzailea pertsona fisiko bat bada, eskaera aurrez aurre ere aurkezten ahalko da, departamentu horren Erregistroan (González Tablas kalea 9, Iruña), edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan.

3. Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Esnetarako behi-aziendaren ekoizle izanik esnea biltzeko indarreko kontratuak dituzten abeltzainen zerrenda; betiere, goi-mendiko edo zailtasun bereziko toki erakundeetan egon behar dute, II. eta III. eranskinetan jasotakoaren arabera.

b) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, NANaren fotokopia. Pertsona juridikoa izanez gero, erakundearen IFZ eta eraketa-eskrituraren fotokopia. Eskaerak bazkide guztiek sinatu beharko dituzte, edo legezko ordezkariak edo administratzaileak; azken kasu horretan, ordezkaritzaren frogagiria ere aurkeztuko da.

c) Transferentzia bidez kobratzeko eskabidea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari laguntzak lehen aldiz eskatzen dizkioten lehen erosleen kasuan.

d) Aitorpen bat, idatziz edo euskarri elektronikoan egina, non adieraziko baitira aurreko bi zerga ekitaldietan eta kasuan kasuko zerga ekitaldian erregelamendu honi edo "de minimis" araubideko beste erregelamendu batzuei loturik jasotako gainerako laguntza guztiak.

e) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egiaztatzeko baimena, hitzez hitz honako hau dioena: "Nik, ..................................................(e)k, nire izenean edo .......................................................... ordezkatuz, baimena ematen diot Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari egiazta dezan nik/ordezkatzen dudan erakundeak aurreko ekitaldiko zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ditudala/dituela, deialdi hau tramitatzeko prozeduraren barruan: goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan behi-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko".

f) Goiko e) atalarekin ados ez badago, pertsonak edo erakundeak berak aurkeztu beharko ditu zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren gaineko betebeharrak betetzeari buruzko datuak.

g) Horietako agiriren bat Foru Komunitateko Administrazioak baldin badu, interesdunak eskabidean hala azaldu beharko du, adieraziz zein agiri den eta zein artxibotan dagoen. Agiriak datu babestuak baldin baditu, eskatzaileak baimena eman beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari datuak aztertzeko.

Bosgarrena.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1. Deialdi honen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

2. Onartzen diren eskaerek aurrekontuetan ezarritako diru-muga gainditzen badute, laguntzak eskatzaileen ezaugarrien arabera banatuko dira, lehentasun hurrenkera honi jarraikiz:

–Lehenbizi. Nagusiki esne ekoizle diren abeltzainek osatutako kooperatibei edo ENSei (eraldaketarako nekazaritza-sozietateak) dagozkien eskaerak.

–Bigarrenik. Gainerako eskatzaileak.

3. Aurrekontua ez bada aski lehentasunezko talderen baten eskaera guztiak finantzatzeko, talde horren barrenean jaso beharreko zenbatekoak hainbanatuko dira.

Seigarrena.–Ebaluazio organoa.

Abeltzaintza Zerbitzuko Animalien Ekoizpenaren Atalak ebaluatuko ditu eskaerak.

Zazpigarrena.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera jaso ondoren, egiaztatuko da ea hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituen eta laugarren oinarrian adierazitako agiriak erantsi dituen. Exijitutako agiriak aurkezten ez baditu, gehienez ere 10 eguneko epean zuzendu dezala errekerituko zaio interesdunari, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera uzten duela. Horrelakoetan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, eta jakinaraziko zaio.

Halaber, eskatzen diren betebeharrak betetzen ote diren egiaztatuko du Animalien Ekoizpenaren Atalak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioan dauden agiri, erregistro eta datu base ofizialen egiaztapen administratiboen bidez.

2. Eskaera ebaluatu ondoren, Abeltzaintza Zerbitzuak laguntza emateko ebazpen proposamena eginen du.

3. Dirulaguntza eman baino lehen, onuradunak adierazpen bat egin beharko du, idatziz edo euskarri elektronikoan, eta bertan aipatuko ditu aurreko bi zerga ekitaldietan eta kasuan kasuko zerga ekitaldian jasotako gainerako "de minimis" laguntza guztiak, erregelamendu honi edo "de minimis" araubideko beste erregelamendu batzuei lotutakoak.

4. Araubide honen araberako laguntzak ez dira emanen harik eta frogatu arte horrek ez duela berekin ekarriko onuradun bati emandako "de minimis" araubideko laguntzen zenbateko osoak gainditzea 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 3.2 artikuluan ezarritako muga, eta, orobat, frogatu arte aipatu erregelamenduan ezarritako baldintza guztiak betetzen direla.

5. Dirulaguntzen gaineko ebazpena Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanen du, arrazoiak emanda.

6. Prozeduraren gainean ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da. Epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman gabe, ezetsitzat joko da eskaera.

Zortzigarrena.–Onuradunaren betebeharrak.

1. Onuradunak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak izanen ditu.

2. Onuradunak abeltzaintzako ustiategiekin sinatutako esnegintza arloko kontratuak izan beharko ditu, eta horiek AICA-Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentziaren INFOLAC izeneko programan grabatuta egon beharko dute (www.aica.gob.es).

3. Onuradunak Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentziaren INFOLAC programan grabatu beharko ditu egindako esne entregak.

4. Onuradunek goi-mendiko eskualdeetan edo zailtasun berezikoetan dauden ustiategietako esnea biltzen segitu beharko dute, gutxienez, 2022ko abenduaren 31ra arte. Bilketa bertan behera gelditzen bada abeltzainak baja hartu duelako edo kontratua bukatu delako, ustiategi hori ez da kontuan hartuko dirulaguntza emateko kalkulua egiterakoan, ezta ordaintzerakoan ere. Baldin dirulaguntza eman eta ordaindu bada, eta ez badu baldintza hori betetzen, ustiategi horri dagokion laguntza itzultzeko eskatuko da.

Bederatzigarrena.–Onuradunaren gardentasun betebeharrak.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako erakundeak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:

https://www.navarra.es/documents/48192/9498732/Declaracion+transparencia_eus.pdf/223c2481-a0e1-4f9e-b34e-f3ded3a69fb0?t=1652089688241

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian erakundearen organo eskudunak onartutako negozio zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten erakunde onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera:

–Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

–Erakundeak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren erakundeen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

–Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

–Erakunde onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta laguntza kudeatzen duen unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinak):

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion–cas–eus.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas–eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713

Aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako erakundeak gardentasun betebeharrik ez badu ere, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Erakundeak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen baditu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, erakundeak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

Hamargarrena.–Ordaintzeko modua eta epeak.

Dirulaguntza ordainketa bakarrean emanen da; aurretik, organo kudeatzaileak egiaztatu beharko du onuradunak betetzen dituela dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta gardentasun betebeharra.

Hamaikagarrena.–Noiz eta nola frogatu dirulaguntzaren helburua bete dela eta hartutako funtsak erabili direla.

Laguntzen helburua bete dela justifikatzeko, egiaztatuko da esnea goi-mendiko edo zailtasun bereziko toki erakundeetan dauden ustiategietan bildu dela eskaera egin aurreko bi hilabeteetan. Hori egiaztatzeko, kontrol administratiboa eginen da, esne erosleak AICA-Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentziaren INFOLAC programan (www.aica.gob.es) egiten dituen aitorpenetan oinarrituta.

Hamabigarrena.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Laguntza hauek bateragarriak dira Foru Administrazioak berak edo beste administrazio publiko batzuek helburu bererako ematen dituztenekin, baldin errespetatzen badira Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 (EB) Erregelamenduak ezarritako mugak (erregelamendu horrek zehazten du nola aplikatu Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei).

Hamahirugarrena.–Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.

1. Ebazpen honetan eskatutako konpromisoak bete ezean, dirulaguntza itzuli egin beharko da eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz arautuko dira diru-itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

3. Inguruabar bereziak edo ezinbesteko kasuak gertatu direla dakien onuradunak idatziz jakinarazi beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, betiere kudeaketa organoak egiaztapenak egin baino lehen.

Hamalaugarrena.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

1. Deialdi honetan ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda argitara emanen da Nafarroako Gobernuaren web-orriko zerbitzuen katalogoko fitxa garatzen duen araudian ezartzen denaren arabera.

2. Onuradun guztiek Nafarroako Gobernuaren finantzaketa aipatu beharko dute erabilera profesionalerako duten webgunean edo egoki diren beste baliabide batzuen bidez. Aipamen hori eginen da bat etorriz Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala arautzen duen otsailaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuaren jarraibideekin: (https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala).

II. ERANSKINA

Goi-mendikotzat jotzen diren udalerrien zerrenda

UDALERRIAREN KODEA

UDALERRIA

KATALOGAZIOA

3

ABAURREGAINA

Goi-mendia

4

ABAURREPEA

Goi-mendia

13

AMESKOABARRENA

Goi-mendia

20

ARAITZ

Goi-mendia

21

ARANARATXE

Goi-mendia

22

ARANTZA

Goi-mendia

24

ARANO

Goi-mendia

28

ARTZIBAR

Goi-mendia

31

ARESO

Goi-mendia

33

ARIA

Goi-mendia

34

ARIBE

Goi-mendia

50

BAZTAN

Goi-mendia

54

BERTIZARANA

Goi-mendia

55

BETELU

Goi-mendia

58

AURITZ

Goi-mendia

59

BURGI

Goi-mendia

71

GAZTELUBERRI

Goi-mendia

81

DONAMARIA

Goi-mendia

82

ETXALAR

Goi-mendia

87

ELGORRIAGA

Goi-mendia

90

ERATSUN

Goi-mendia

92

ERROIBAR

Goi-mendia

93

EZKAROZE

Goi-mendia

95

ESPARTZA ZARAITZU

Goi-mendia

100

EULATE

Goi-mendia

102

EZKURRA

Goi-mendia

111

GALOZE

Goi-mendia

112

GARAIOA

Goi-mendia

113

GARDE

Goi-mendia

115

GARRALDA

Goi-mendia

117

GOIZUETA

Goi-mendia

118

GOÑI

Goi-mendia

119

GORZA

Goi-mendia

128

IZABA

Goi-mendia

129

ITUREN

Goi-mendia

133

ITZALTZU

Goi-mendia

134

JAURRIETA

Goi-mendia

137

LABAIEN

Goi-mendia

139

LANA

Goi-mendia

143

LARRAGOA

Goi-mendia

149

LEITZA

Goi-mendia

153

LESAKA

Goi-mendia

181

NABASKOZE

Goi-mendia

185

OTSAGABIA

Goi-mendia

187

OITZ

Goi-mendia

195

ORBAIZETA

Goi-mendia

196

ORBARA

Goi-mendia

198

ORONTZE

Goi-mendia

199

OROTZ-BETELU

Goi-mendia

203

PETILLA ARAGOI

Goi-mendia

209

ERROMANTZATUA

Goi-mendia

210

ERRONKARI

Goi-mendia

211

ORREAGA

Goi-mendia

213

SALDIAS

Goi-mendia

221

DONEZTEBE

Goi-mendia

222

SARTZE

Goi-mendia

226

SUNBILLA

Goi-mendia

239

URDAZUBI

Goi-mendia

241

URRAULGOITI

Goi-mendia

244

URROTZ

Goi-mendia

245

URZAINKI

Goi-mendia

247

UZTARROZE

Goi-mendia

248

LUZAIDE

Goi-mendia

250

BERA

Goi-mendia

252

BIDANKOZE

Goi-mendia

256

HIRIBERRI AEZKOA

Goi-mendia

259

IGANTZI

Goi-mendia

263

ZUBIETA

Goi-mendia

264

ZUGARRAMURDI

Goi-mendia

III. ERANSKINA

Zailtasun bereziko kontzejuen zerrenda

UDALERRIAREN KODEA

KONTZEJUA

UDALERRIA

KATALOGAZIOA

098

AGORRETA

ESTERIBAR

Mendia

144

ODERITZ

LARRAUN

Mendia

049

OROKIETA

BASABURUA

Mendia

Iragarkiaren kodea: F2213283