204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, irailaren 14ko 81/2022 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez, aldatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta onesten da maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretuaren aldaketa, zeinaren bidez onetsi baitzen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza partzial bat osasun langileentzat, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Akats bat atzeman denez irailaren 14ko 81/2022 Foru Dekretuan, bidezkoa da behar den zuzenketa egitea. Foru dekretu horren bidez, aldatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta onesten da maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretuaren aldaketa, zeinaren bidez onetsi baitzen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza partzial bat osasun langileentzat, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz). Hona hemen zuzenketa:

2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partzialaren aldaketa, aldatuz maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza partzial bat osasun langileentzat, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Bat. Uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, lanpostu gehiago sartzen dira maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretuan, zehazki, merezimendu-lehiaketa bidez bete beharreko lanpostuen zerrendan (foru dekretu horren bidez 2022. urterako lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun langileentzat, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako).

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa.

Honako hau dioen tokian:

Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria

D

Osoa

71935

Honako hau behar du:

Anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialista

C

Osoa

71935

Iruñean, 2022ko urriaren 7an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

F2213480

Iragarkiaren kodea: