203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1905/2022 EBAZPENA, 2022ko irailaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, "Ekonomia Sozialeko Ikasketa Amaierako Lan Hoberenentzako Saria" emateko deialdia onesten da (2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin eta defendatutako lanetarako saria, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrak sustatua).

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedra ekonomia sozialak enpresak kudeatzeko eredu gisa duen interesa sustatzeko sortu zen, eta, horretarako, ikerketa, ikasgeletako jakintza eta eragile sozial eta ekonomikoenganako transferentzia bultzatuko dira. Katedraren Segimendu Batzorde Mistoak programatu duen ildoetako bat unibertsitatean ekonomia sozialaren esparruan ikasketa amaierako lanak egiten laguntzea da. Hori oinarri hartuta, 2022rako jardueren programaren barnean, Batzordeak "Ekonomia Sozialeko Ikasketa Amaierako Lan Hoberenentzako Saria" emateko deialdiaren oinarriak onestea erabaki du, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan defendatu eta gainditutako lanak saritzeko.

Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedraren Segimendu Batzordearen akta, deialdia eta haren aurrekontua onesten dituena.

Ikusirik Zerbitzu Juridikoaren txostena.

Ikusirik kreditu erreserbaren ziurtagiria eta Ekonomia Gaietarako Zerbitzuak egin duen txostena.

Ikusirik Kontu-hartzailetzak egindako txostena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak uztailaren 2015eko ekainaren 24an emandako 1042/2015 Ebazpenaren bidez ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrak 2020-2021 eta 2021-22 ikasturteetako "Ekonomia Sozialeko Ikasketa Amaierako Lan Hoberenentzako Saria" emateko deialdia, ebazpen honen eranskin gisa ageri diren oinarriekin bat etorriz.

Bigarrena.–Baimena ematea deialdi honek sortutako gastua egiteko, 800 eurokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrak finantzatua.

Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2022ko ekitaldirako duen Gastuen Aurrekontuetako partidaren kargura ordainduko da.

30.31.33.9537 / 380 / 480.25 Katedren sarietarako 800,00 euro.

Hirugarrena.–Honako sari hauek emanen dira:

• Sari nagusia: 800,00 euro.

PFEZari dagokionez, saria laneko errendimendutzat hartzen da, eta, beraz, Unibertsitateak %15eko atxikipena eginen du.

Laugarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoko Atalari, Kontabilitate Atalari, Ikerketa Zerbitzuari, Ikerketako errektoreordeari eta Kontu-hartzailetzari.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedraren webgunean (https://www.unavarra.es/catedra-economia-cooperativismo) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitara dadila agintzea.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta haren aurka eta haren oinarrien aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko irailaren 29an.–Ikerketako errektoreordea, Francisco Javier Arregui San Martín.

I. ERANSKINA.–OINARRIAK

DEIALDIA: "EKONOMIA SOZIALEKO IKASKETA AMAIERAKO LAN HOBERENENTZAKO SARIA" NUPEN EKONOMIA SOZIALARI ETA KOOPERATIBISMOARI BURUZKO KATEDRAK SUSTATUA

2022ko irailaren 29ko 1905/2022 Ebazpenaren eranskina

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Gobernuarekin eta Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresen ANEL elkartearekin lankidetzan –hiru erakunde horiek osatzen dute Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedra–, beharrezkotzat jotzen du ekonomia sozialaren arloan ezagutza sortzea, unibertsitateko ikasleei eta bestelako eragileei zuzendutako prestakuntza- eta ikerketa-jarduerak garatzeko besteak beste.

Ildo horretatik, 2022rako jardueren programaren barnean, Katedraren Segimendu Batzorde Mistoak "Ekonomia Sozialeko Ikasketa Amaierako Lan Hoberenentzako Saria" emateko deialdia egitea erabaki du, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan defendatu eta gainditutako lanak saritzeko.

Hona hemen sariketan lehiatzeko ezarri diren oinarriak:

1.–Xedea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan ekonomia sozialari buruz defendatu eta gainditutako Ikasketa Amaierako Lan hoberenari (gradukoa nahiz masterrekoa) sari bat emateko prozedura arautzea da deialdi honen xedea, betiere publizitate, objektibotasun eta lehiakortasun printzipioen arabera.

2.–Finantzaketa.

Deialdi honek 800 euroko aurrekontua du osotara. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2022ko gastuen aurrekontuko "30.31.33,9537 380 480.25 Katedren sarietarako" izeneko aurrekontu-partidaren kargura ordainduko dira.

Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrak jarriko du zenbateko hori.

3.–Deialdiko sariak.

800 euroko sari bakar baterako deialdia egiten da.

PFEZari dagokionez, saria laneko errendimendutzat hartzen da, eta, beraz, Unibertsitateak %15eko atxikipena eginen du.

4.–Lehiatzeko betebeharrak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko eta masterreko edozein titulaziotako ikasleak aurkezten ahal dira baldin eta Ikasketa Amaierako Lana ekonomia sozialari buruz egin badute eta 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan defendatu eta gainditu badute.

5.–Hautagaitzak aurkezteko epea.

Sariketan parte hartu nahi duten hautagaiek https://bit.ly/3BVFDMh estekan dagoen inprimaki normalizatuaren bidez egin beharko dute eskaera.

Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak presentzialki aurkezten ahalko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Orokorrean (Arrosadiko campusa z.g., 31006 Iruñea; Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea z.g., 31500 Tutera), edo telematikoki behean adierazitako helbidearen bidez (aukera telematikoa hobetsiko da), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16. artikuluan ezarritako tokietako batean.

Aurkezpen telematikoa

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

"Hasi tramitea" botoian eta, ondoren, "Erantsi fitxategiak" eremuan klik egin behar da, eta inprimaki normalizatua erantsi:

• Esteka honetan eskuragarri: https://bit.ly/3BVFDMh.

Aurkezpena telematikoa nahiz presentziala izan, mezu elektroniko bat bidali behar dute catedra.economiasocial@unavarra.es helbide elektronikora, hautagaitzak aurkezteko epea amaitu baino lehen, eta gaian "Ekonomia Sozialeko IALentzako Saria" jarri behar dute, hautagaiaren izen-deiturekin, eta dokumentazio hau erantsirik:

• Ikasketa Amaierako Lana.

Hautagaitzak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta 2022ko azaroaren 13an bukatuko da.

Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Hautagaitzak Gradu Amaierako Lanaren edo Master Amaierako Lanaren zuzendarien baimena izan beharko du, eta haren sinadura jaso beharko da parte hartzeko eskabidean.

6.–Sarituen betebeharrak.

Saridunak nahieran erabiltzen ahalko du jasoko duen diru kopurua.

PFEZari dagokionez, saria laneko errendimendutzat hartzen da, eta, beraz, Unibertsitateak %15eko atxikipena eginen du.

Deialdiko oinarriak bete ezean, edo datuak ezkutatu, aldatu edo haietan iruzur egiten bada, zilegi izanen da saria kentzea. Hala gertatzen denean, dirua itzuli beharko du interesdunak.

Lehiaketan parte hartzeak deialdiko oinarri guztiak onartzea dakar berekin. Horien aplikazioan sortzen den edozein gorabehera Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedraren Segimendu Batzorde Mistoak ebatziko du.

Ikasle finalistek konpromisoa hartuko dute parte hartzeko bai sariak emateko ekitaldian, baita Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedran deialdi honekin lotuta programatzen diren dibulgazio ekitaldietan ere.

7.–Sariaren epaimahaia.

Honako bost kide hauek izanen dira saria emateaz arduratuko den epaimahaiko partaideak:

–Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedraren zuzendaria, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle dena, edo hark eskuordetutako pertsona.

–"Kooperatiben eta Ekonomia Sozialeko Enpresen Zuzendaritzako eta Kudeaketako Aditua" titulu berekiaren zuzendaritza-taldeko kide bat, edo hark eskuordetutako pertsona.

–Ignacio Ugalde Barbería, ANELeko eta Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedraren Batzorde Mistoko presidentea, edo hark eskuordetutako pertsona.

–Javier Zubicoa León, Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuko zuzendaria eta Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedraren Batzorde Mistoko kidea, edo hark eskuordetutako pertsona.

–Francisco López Arcéiz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Kudeaketa Saileko irakaslea eta Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedraren Batzorde Mistoko idazkaria, edo hark eskuordetutako pertsona.

Katedraren zuzendaritzak eskatuta eratuko da epaimahaia. Horretarako, bere kideei dei egin, eta epaimahaiaren jarduna errazteko beharrezkoak diren kudeaketak eginen ditu.

8.–Saria ematea.

Epaimahaiak alderdi hauek hartuko ditu kontuan aurkeztutako lanei buruz erabakitzeko.

Lehenik eta behin, hiru lan hautatuko ditu gehienez ere, eta IAL horien edukia deialdiaren araberakoa den egiaztatuko du, bai eta jasotako kalifikazioa baloratu ere. Aurrez hautatutako lanak Katedraren webgunean argitaratuko dira. Uste izanez gero aurkeztutako lan batek ere ez dituela betetzen saria jasotzeko baldintzak, saria eman gabe uzten ahal da. Aurrez hautatutako lanak egin dituzten ikasleek (finalistek) merezimendu horren egiaztagiria jasoko dute saria emateko ekitaldian bertan.

Bigarrenik, saria zein lani eman erabakiko du epaimahaiak, honako irizpide hauek oinarri hartuta:

a) Landutako gaiak duen interesa egungo testuinguru sozioekonomikoari dagokionez.

b) IALak garapen akademikoari, zientifikoari, teknikoari eta profesionalari egiten dion ekarpena.

c) IALan lortutako kalifikazioa.

Ekitaldi publikoa eginen da saria emateko.

Epaimahaiak Unibertsitateko Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio saria emateko proposamena, eta hark dagokion ebazpena emanen du. Ebazpen honetan saritutako lana baizik ez da agertuko, eta gainerako hautagaitzak baztertu direla ulertuko da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrak emanen du jakitera saria nori eman zaion.

9.–Datuen babesa.

Parte-hartzaileek deialdi honetan ematen dituzten datu pertsonalak arau hauen arabera tratatuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduaren gaietan pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Aurkeztutako eskabidearen datuak, identifikazio eta harremanetarako datuak, lan akademikoak duen informazioa, eta dagokion ordainketa egiteko datu ekonomikoak tratatuko ditu NUPek, tratamenduaren arduradun modura, bikaintasun akademikoa zabaltzeko interes publikoko misioarekin bat etorriz (Datu pertsonalen tratamenduaren gaietan pertsona fisikoak babesteari buruzko Erregelamenduaren 6.1.c artikulua). Halaber, lan akademikoen balorazioari buruzko datuak Nafarroako Gobernuko eta ANELeko ordezkariek ere tratatuko dituzte. Erakunde horiek, puntu horretan, aipatutako datuen tratamenduaren ardurakideak izanen dira.

10.–Argitalpena.

Ebazpen honen oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedraren webgunean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko dira. Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedra arduratuko da oinarriak zabaltzeaz.

Deialdi hau aplikatzeko emandako gainerako egintzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedraren webgunean argitaratuko dira.

Bitarteko horiek izanen dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrak onartutako publizitate tresna bakarra; nolanahi ere, baliteke interesdunei posta elektronikoaren bidez jakinarazpen bat bidaltzea modu osagarri eta ez-ofizialean.

11.–Errekurtsoak.

Interesdunek, deialdi honen eta bere oinarrien aurka, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, hilabeteko epean Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari zuzendua, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko Nafarroako epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iragarkiaren kodea: F2213182