202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

56E/2022 FORU AGINDUA, irailaren 5ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Nafarroako toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten duena, 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako jarduera fisikoaren programak eta osasuntsu egoteko jarduera zein ariketa fisikoaren preskripzio proiektuak susta ditzaten, 2022-2023 aldian. DDBN identifikazioa: 647141.

Nafarroako Kirolaren Institutuak, Kirolaren Zuzendariordetzaren bitartez, esleiturik dituen eginkizunen artean dago mota guztietako kirol jarduera fisikoak sustatzea Nafarroako gizarte osoan, horretarako laguntzak eta dirulaguntzak emanez. Kirola Sustatzeko Atalari dagokio kirola sustatzeko programak bultzatu eta sustatzea arreta berezia behar duten eta gizarte interesekoak diren giza taldeentzat, eta kirolaren eta jarduera fisikoaren programen antolaketa sustatzea, toki-erakundeen bidez eta helburu nagusi kirola sustatzea eta bizi kalitatea hobetzea dituzten beste entitate batzuen bidez.

Bestalde, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, 3.a, 3.f eta 3.t artikuluetan, helburu batzuk finkatzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen kirol arloko politikak bideratzeari begira, eta, hala, Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioak lortu beharreko helburu bihurtu dira. Honako hauek dira:

a) Erraztasunak ematea pertsona guztiek kirol jarduerak egiteko aukera izan dezaten. Lehentasuna emanen zaio guztientzako kirola sustatzeari, arreta berezia jarriz aisia betetzeko jarduera fisikoetan eta kirol jardueretan, kirolean modu jarraituan aritzeko, josteta eta jolaserako eta osasuna hobetzeko.

f) Ahaleginak egitea kirol jardueren praktika heda dadin Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osora.

t) Kirola sustatzea, osasun ohitura gisa, eta hura bultzatzen duten kirol modu guztiei bulkada ematea.

Halaber, Kirolari buruzko Foru Legearen 33. a) artikuluak ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioak kirol jarduera sustatuko duela, laguntzen eta dirulaguntzen araubide baten bidez besteak beste. Ondoren, berariaz esaten da kirol arloko dirulaguntzen oinarri arautzaileek tratamendu bereizia ematen ahal dietela toki-erakundeei, honako hauek kontuan izanik: baliabideen aprobetxamenduaren plangintza orekatua, kokapen geografikoa, populazioa eta toki-erakundeen antzeko ezaugarri bereziak.

Horrenbestez, foru agindu honen bidez, Nafarroako Kirolaren Institutuak toki-erakundeen eskura jartzen dituen baliabideak formula desberdinetan gauzatzen dira, zuzenean herritarren osasun fisiko eta psikikoa hobetzen laguntzeko asmoz, bai eta haien bizi kalitatea ere.

Deialdi honetarako, 270.000 euro bideratuko dira guztira:

Nafarroako Kirolaren Institutuak 190.000 euro bideratuko ditu deialdiari aurre egiteko; kopuru hori partida hauei egotziko zaie:

2022. urterako:

  • 110.000 euro, Nafarroako 2022rako Aurrekontu Orokorretako "Toki-erakundeen kirol jardueretarako laguntzak" izeneko A50002-A5110-4609-336100 partida.

2023. urterako:

  • 80.000 euro, Nafarroako 2023rako Aurrekontu Orokorretako "Toki-erakundeen kirol jardueretarako laguntzak" izeneko A50002-A5110-4609-336100 partida.

Urte anitzeko gastu konpromisoa da hau, Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 40.1 artikuluak ezartzen duenaren araberakoa. Nafarroaren Gobernuaren aurretiazko baimena beharrezkoa ez bada ere, 2023. urteari egozten zaion kopurua 600.000 eurotik beherakoa baita (apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 40.6 artikulua), beharrezko jo da Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuari eskatzea gastua baliozkotu dezala.

Osasun Departamentuak 80.000 euro bideratuko ditu deialdiari aurre egiteko; kopuru hori partida hauei egotziko zaie:

2022. urterako:

  • Ariketa fisikoa sustatzeko programei zuzenduta, 50.000 euro, Nafarroako 2022rako Aurrekontu Orokorretako "Udal-erakundeek ariketa fisikoa sustatzeko dirulaguntzak" izeneko 520001-51200-4609-313904 partida, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren martxoaren 22ko 16/2022 Foru Aginduarekin bat. Foru agindu horren bidez xedatu zen argitara ematea Osasuneko kontseilariak eta Kultura eta Kiroleko kontseilariak 2022ko martxoaren 18an hartutako erabakia, zeinaren bidez batera baimendu baitzuten kudeaketa-esleipen bat egitea Nafarroako Kirolaren Institutuari, onetsi eta tramitatu zezan dirulaguntzen deialdi bat, 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitartean ariketa fisikoa sustatzeko programak gara daitezen.

2023. urterako:

  • Ariketa fisikoa sustatzeko programei zuzenduta, 30.000 euro, Nafarroako 2022rako Aurrekontu Orokorretako "Udal-erakundeek ariketa fisikoa sustatzeko dirulaguntzak" izeneko 520001-51200-4609-313904 partida, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren martxoaren 22ko 16/2023 Foru Aginduarekin bat. Foru agindu horren bidez xedatu zen argitara ematea Osasuneko kontseilariak eta Kultura eta Kiroleko kontseilariak 2022ko martxoaren 18an hartutako erabakia, zeinaren bidez batera baimendu baitzuten kudeaketa-esleipen bat egitea Nafarroako Kirolaren Institutuari, onetsi eta tramitatu zezan dirulaguntzen deialdi bat, 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitartean ariketa fisikoa sustatzeko programak gara daitezen.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat onestea, 60 urtetik gorakoentzako programak eta osasuntsu egoteko jarduera zein ariketa fisikoaren preskripzio proiektuak gara ditzaten 2022-2023 aldian.

2. Onestea deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen I. eranskinean jasotzen direnak, bai eta gainerako eranskinak ere.

3. Deialdi honen konpromisoei erantzuteko, 190.000 euro baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A50002-A5100-4609-336100: toki-erakundeen kirol jardueretarako laguntzak

2022

110.000,00

A50002-A5100-4609-336100: toki-erakundeen kirol-jardueretarako laguntzak

2023

80.000,00

Aurrekontuko gainerako dirua, hots, 80.000 euro, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren martxoaren 22ko 16/2022 Foru Aginduaren bidez baimendu ziren. Foru agindu horren bidez xedatu zen argitara ematea Osasuneko kontseilariak eta Kultura eta Kiroleko kontseilariak 2022ko martxoaren 18an hartutako Erabakia, zeinaren bidez batera baimendu baitzuten Nafarroako Kirolaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, onetsi eta tramitatu zezan dirulaguntzen deialdi bat, 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitartean ariketa fisikoa sustatzeko programak gara daitezen.

4. Foru agindu hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Gainerako eranskinak Nafarroako Gobernuaren webgunean egonen dira eskuragarri.

5. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluko 126. apartatuari jarraikiz.

Iruñean, 2022ko irailaren 5ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da araubide bat ezartzea Nafarroako toki-erakundeei dirulaguntzak emateko, 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako jarduera fisikoaren programak eta osasuntsu egoteko jarduera zein ariketa fisikoaren preskripzio proiektuak susta ditzaten 2022-2023 aldian.

Ikastaro-programa eta proiektu horien bidez erantzuna eman nahi zaio 2017-2022 aldirako Nafarroako Zahartze Aktiboaren eta Osasungarriaren Estrategiari. Departamentuen arteko Kontseiluak onetsirik, estrategia horren helburua da, zahartzen direnean, herritarrek ahalik eta gaitasun funtzional handiena eta bizi-kalitate onena izan ditzaten sustatzea, autonomoak eta independenteak izan daitezen ahalik eta luzaroen.

Estrategia horrek 2022-2023 aldirako duen ekintza planaren barruan –onetsi zain dago– 3 dira ardatz estrategikoak: 1. ardatza, bizimodu aktibo eta osasungarriko proiektuak; 2. ardatza, adinekoentzako ingurune atseginak eta erregio-garapenerako aukerak, eta 3. ardatza, zerbitzu eta prestazio sozial eta ekonomikoak.

Toki-erakundeek ikastaro-programa eta proiektu hauek garatzea 1. ardatz estrategikoaren 1. jardun-lerroaren barruan sartzen da, bizimodu aktibo eta osasungarrirako proiektuak izenekoaren barruan, alegia, horrela betez 3. helburua, osasunari eta ongizateari buruzkoa.

1.2. Honako hauek izanen dira dirulaguntzaren xede:

1.2.1. 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako jarduera fisikoaren programak.

1.2.2. Osasuntsu egoteko jarduera zein ariketa fisikoaren preskripzio proiektuak, herritarrei zuzenduak, helburu dutenak jarduera fisikoa sustatzea eta sedentarismoa prebenitzea.

Proiektu horiek toki-erakunde eskatzaileak zuzendu beharko ditu, baina eskualdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zentroarekin garatu beharko dira; horretarako, bi aldeek hitzarmen edo akordio bat izenpetu beharko dute. Tokiko sareko beste eragile batzuek ere esku hartzen ahalko dute, oinarrizko gizarte zerbitzuek, elkarteek eta abarrek, kasu.

1.3. Honako hauek ez dute dirulaguntzarik jasoko:

–Kirol teknikarientzako prestakuntza jarduerak, hezkuntzaren esparruan edo beste esparru batzuetan garatzen direnak, kirol teknikarientzako ikastaroak, esate baterako.

–Nafarroako Kirolaren Institutuaren beste deialdi berariazkoago batzuen xede diren edo horietan jasotzen diren kirol jarduera fisikoak.

–1.2 oinarrian aipatzen ez diren jarduerak.

2. Helburua.

Dirulaguntza 1.2 oinarrian jasotzen diren jarduerak egitean sortutako defizitaren parte bat ordaintzeko erabiliko da, betiere jardueren titularra toki-erakundea bada eta 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitarte egiten badira.

3. Aurrekontu kreditua.

3.1. Deialdi honi aurre egiteko, 270.000 euro bideratuko dira helburu horietarako. Dirua partida hauei egotziko zaie:

2022. urterako:

  • 110.000 euro, Nafarroako 2022rako Aurrekontu Orokorretako "Toki-erakundeen kirol jardueretarako laguntzak" izeneko A50002-A5110-4609-336100 partida.
  • Ariketa fisikoa sustatzeko programei zuzenduta, 50.000 euro, Nafarroako 2022rako Aurrekontu Orokorretako "Udal-erakundeek ariketa fisikoa sustatzeko dirulaguntzak" izeneko 520001-51200-4609-313904 partida, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren martxoaren 22ko 16/2022 Foru Aginduarekin bat. Foru agindu horren bidez xedatu zen argitara ematea Osasuneko kontseilariak eta Kultura eta Kiroleko kontseilariak 2022ko martxoaren 18an hartutako erabakia, zeinaren bidez batera baimendu baitzuten kudeaketa-esleipen bat egitea Nafarroako Kirolaren Institutuari, onetsi eta tramitatu dezan dirulaguntzen deialdi bat, 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitartean ariketa fisikoa sustatzeko programak gara daitezen.

2023. urterako:

  • 80.000 euro, Nafarroako 2023rako Aurrekontu Orokorretako "Toki-erakundeen kirol jardueretarako laguntzak" izeneko A50002-A5110-4609-336100 partida.
  • Ariketa fisikoa sustatzeko programei zuzenduta, 30.000 euro, Nafarroako 2022rako Aurrekontu Orokorretako "Udal-erakundeek ariketa fisikoa sustatzeko dirulaguntzak" izeneko 520001-51200-4609-313904 partida, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren martxoaren 22ko 16/2023 Foru Aginduarekin bat. Foru agindu horren bidez xedatu zen argitara ematea Osasuneko kontseilariak eta Kultura eta Kiroleko kontseilariak 2022ko martxoaren 18an hartutako erabakia, zeinaren bidez batera baimendu baitzuten kudeaketa-esleipen bat egitea Nafarroako Kirolaren Institutuari, onetsi eta tramitatu dezan dirulaguntzen deialdi bat, 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitartean ariketa fisikoa sustatzeko programak gara daitezen.

3.2. Dirulaguntzen deialdi honetarako esleitutako guztirako kreditua honako atal hauetan banatuko da:

3.2.1. 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako jarduera fisikoaren programak:

100.000 euro. Horietatik, 50.000 euro 1. aldian egiten diren programetarako (hots, hasten direnetik 2022ko azaroaren 30era bitarte), eta 50.000 euro 2. aldian egiten diren programetarako (hots, 2022ko abenduaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitarte).

3.2.2. Osasuntsu egoteko jarduera zein ariketa fisikoaren preskripzio proiektuak:

170.000 euro. Horietatik, 110.000 euro 1. aldian egiten diren proiektuetarako (hots, 2022ko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitarte) eta 60.000 euro 2. aldian egiten diren proiektuetarako (hots, 2022eko abenduaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitarte).

3.3. Edonola ere, dirulaguntza emateko baldintza izanen da dagokion ekitaldi ekonomikoan helburu honetarako kreditu egoki eta aski egotea.

4. Erakunde onuradunen betebeharrak.

4.1. Nafarroako toki-erakundeek eskuratzen ahal dituzte deialdi honen xedeko dirulaguntzak.

4.2. Deialdi honen barruan sartzen dira kirol jarduerak merkataritza-sozietate bidez antolatzen dituzten toki-erakundeak, sozietateen kapital osoa udalarena bada, edo jarduerak toki-erakundearen erakunde autonomo baten bidez antolatzen dituztenak. Merkataritza-sozietate baten bidez antolatzen badira, udalak ziurtagiri bat aurkeztuko du, non azalduko baita merkataritza-sozietate horren kapital osoa berea dela.

4.3. Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

–Diruz lagundutako programak garatu bitartean zenbait lanetan aritzen diren langileek ez dute inolako lan-kontratu harremanik izanen Nafarroako Gobernuarekin.

–Eskatzailea ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik. (II. eranskina).

–Apustu enpresek (barne direla apustu makinen operadore diren enpresak) guztiz edo zati batean finantzatzen eta/edo babesten dituzten jarduerek ere ezin izanen dute dirulaguntzarik jaso. Halaber, bazter uzten dira halako enpresen edozein publizitate mota duten jarduerak, dela instalazioetan, dela jardueren garapenean erabiltzen diren jantzietan eta materialean. (II. eranskina).

–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen babesean eratuak izatea.

–Dirulaguntzen onuradun izateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuetatik kanpo egotea. (II. eranskina).

–Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren arabera, adingabeekin ohiko harremana izatea eskatzen duen edozein lanbide, ofizio eta jardueratan sartzeko eta aritzeko, ezinbestekoa izanen da epai irmo bidez kondenatua ez izatea Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. tituluan tipifikatutako sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako edozein deliturengatik eta Zigor Kodearen VII bis tituluan tipifikatutako gizakien salerosketaren edozein deliturengatik. Hartara, lanbide, ogibide edo jarduera horietan hasi nahi dutenek Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzeko.

Horretarako, deialdiari heltzen dion toki-erakundeak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu behar du, esaten duena tokiko proiektuak zuzentzen dituzten eta adingabeekin ohiko harremana duten langileek ziurtagiri hori badutela.

Diruz lagundutako proiektuan parte hartzen duen erakundeak egiaztatu eta gorde behar du ziurtagiri hori.

5. Gastu diruz lagungarriak.

Gastu diruz lagungarriak dira, bakar-bakarrik, gastu arrunt hauek, diruz laguntzen diren programen eta proiektuen izaerari zuzenean eta zalantzarik gabe lotuak badaude eta diruz lagundutako jarduerak egiteko ezarri den aldiari baldin badagozkio:

–Kirol teknikariaren edo monitoreen soldatak eta gizarte segurantzako gastuak. Beren lanaldiaren barrenean programan eta/edo proiektuan ematen duten denborari dagokion gastua egotziko da.

–Programa eta/edo proiektu diruz lagungarria egiteko, kirol kudeaketarako enpresekin sinatzen diren aholkularitza teknikorako kontratuen gastuak, edo langile autonomoekin sinatzen diren kontratuenak.

–Kirol jarduerak eta jarduera fisikoak zuzentzen dituzten langileei lehen sorospenetako prestakuntza emateko gastuak.

–Aseguru polizak.

–Garraio antolatua parte hartzen dutenentzat.

–Programa eta/edo proiektu diruz lagungarria egiteko kirol material suntsigarria.

–Programa eta/edo proiektua sare sozialetan, mugikorretako aplikazioetan, webean eta abarretan zabaldu eta haren berri ematea.

–Berariazko beste gastu batzuk, proiektuaren digitalizazioari lotuak ez daudenak eta Nafarroako Kirolaren Institutuak baloratu beharrekoak (preskripzio proiektuetarako soilik), proiektua garatzen den aldiari proportzioan dagozkionak.

6. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

6.1. Dirulaguntza-eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2022ko urriaren 20an bukatuko.

6.2. Dirulaguntza-eskaerak eta justifikazio agiriak telematika bidez aurkeztu beharko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

6.3. Eskaerak Nafarroako Kirolaren Institutuari zuzenduko zaizkio, horretarako ezarritako eredu ofizialari jarraikiz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ez eta telematikoki eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ez dira zuzentzen ahalko.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

7. Toki-erakundeek aurkeztu beharreko eskaera eta agiriak.

Laguntzak eskatzeko aurkeztu beharreko agiriak hauek dira:

7.1. 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako jarduera fisikoaren programa.

1. Eskabidea (II. eranskina).

2. Programa: (III. eranskina).

–1. fitxa: taldearen ezaugarriak (fitxa bat talde bakoitzeko).

Fitxari erantsi behar zaizkio monitoreek ematen duten jarduerari dagokionez duten esperientziaren eta titulazioaren ziurtagiriak.

–2. fitxa: aurrekontua (fitxa bat aldi bakoitzeko).

Diru-sarreren artean sartuko dira programari dagokionez espero diren dirulaguntzak, aldien arabera xehakatuta.

Lehenbiziko aldian sartuko dira programa irailean edo urrian hasten denetik 2022ko azaroaren 30era bitarte egotzitako gastuak, eta bigarren aldian 2022ko abenduaren 1etik 2023ko ekainaren 30era egotzitakoak.

7.2. Osasuntsu egoteko jarduera zein ariketa fisikoaren preskripzio proiektuak:

1. Eskabidea (II. eranskina).

2. Proiektuaren ezaugarriak. (Gehienez ere 10 folio, bi aldeetatik):

a.1) Justifikazioa.

Proiektua eskualde horretan abian jartzea justifikatzen duten berariazko arrazoiak.

a.2) Helburu orokor eta berariazkoak.

a.3) Proiektuaren deskribapen xehea: proiektua abian jartzeko, garatzeko eta haren bukaera-aldirako prozedura, erabiltzailea proiektuan sartzen denetik hura bukatu arte.

a.4) Deskribatzea zer prozedura erabili den jarraipena eta ebaluazioa egiteko erabiltzaileekin lortu nahi diren berariazko helburuen lorpenari dagokionez.

a.5) Tokiko sareko eragileak, esku hartzen dutenak, eta haien koordinazioa.

a.6) Proiektuan esku hartzen duten teknikariak: izenak, abizenak, adina eta ematen duten jarduerari dagokionez duten berariazko titulazioa.

a.7) Ekitatearen ikuspegia edo lehentasunezko beste ikuspegi batzuk nola txertatzen diren azaltzeko deskribapena: premia bereziak edo/eta baliabide ekonomiko eskasak dituztenek parte hartzea aurreikusten den.

a.8) Zabalkunderako plana: komunikazio ekintzak nola eta non eginen diren deskribatzea, esaterako, liburuxkak osasun etxeetan, argitalpenak toki-erakundearen web-orrian, sare sozialak (Twitter, Instagram, Facebook, etab.).

Zabalkunderako plan horrek bermatuko du euskara komunikazio guztietan agertzen dela (paperak, inskripzio-orriak, kartelak, hedatzeko baliabideak, megafonia eta publizitate leloak), bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan Nafarroako bertako hizkuntzen erabilera arautzen duen indarreko araudiarekin eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutuak onetsi zituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuarekin, pertsona guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko; halaber, hizkuntza inklusiboaren erabilera bermatuko du, bat etorriz Nafarroako emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna sustatzeko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin, lege horrek generoaren ikuspegia informazio printzipio gisa txertatzen baitu politika publiko guztietan.

3. Proiektuaren aurrekontua (III. eranskina. 2. fitxa): fitxa bat aldi bakoitzeko.

Diru-sarreren artean sartuko dira proiektuari dagokionez espero diren dirulaguntzak, aldien arabera xehakatuta.

Lehenbiziko aldian 2022ko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitarte egotzitako gastuak eta diru-sarrerak sartuko dira, eta bigarren aldian, berriz, 2022ko abenduaren 1etik 2023ko ekainaren 30era egotzitakoak.

Honako adierazpen hauek erantsi beharko dira bai programetarako bai proiektuetarako:

7.2.4. Toki-erakundeak dirulaguntzen onuradun izateko debekurik ez duela dioena. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan jasota daude. (II. eranskina).

7.2.5. Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzarekiko ordainketak eguneratuak dituela dioena, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, bere zerga betebeharrak eguneratuak dituela dioena.

Ez da Gizarte Segurantzaren eta Ogasunaren ziurtagiririk aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Nafarroako Kirolaren Institutuak egiaztapen hori zuzenean egiteko. Datu horiek kontsultatzeko baimenik ematen ez bada, datuok eman beharko dira.

8. Diruz lagundutako programek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.

Dirulaguntza emateko, ezinbestekoa izanen da baldintza hauek betetzea:

8.1. 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako jarduera fisikoaren programa.

a) Parte-hartzaile guztiak 60 urtetik gorakoak izanen dira.

Toki-erakunde batek aipatutako betekizuna betetzen ez duen talderen bat aurkezten badu, Nafarroako Kirolaren Institutuari txostena bidali beharko dio, taldearekin saioak hasi aurretik, arrazoiak azalduz; balorazio batzordeak horiek aztertu, eta onartzen dituen adieraziko du.

b) Gutxieneko iraupena 8 hilabetekoa izanen da, eta irailean edo urrian hasi beharko da. Gutxieneko maiztasuna astean 2 saiokoa izanen da, salbu eta Eguberrietako eta Aste Santuko oporretako asteetan edo aste barruan jaiegunak direnean.

c) Talde batek ezin izanen du 60 urtetik gorakoentzako jarduera fisikoaren programetarako dirulaguntza jaso baldin eta osasuntsu egoteko jarduera zein ariketa fisikoaren preskripzio proiektuetan ari bada.

8.2. Osasuntsu egoteko jarduera zein ariketa fisikoaren preskripzio proiektuak:

Proiektu hauek toki-erakundearen, dagokion osasun etxearen eta tokiko sarean ari diren beste eragile batzuren arteko lankidetza giro estuan gauzatuko dira, hitzarmen bidez, eta helburu izanen dute jarduera fisikoa txertatzea, bizimodu osasuntsua eta osasungarria sustatzeko eta gaixotasunen prebentzioan eta tratamenduan tresna baliagarria baita, pertsonen gaitasun funtzionala mantendu eta areagotzeko, eta, horrenbestez, bizi kalitatea hobetzeko ahal den denbora gehien.

Bizimodu aktiboak osasuntsu daudenentzat nahiz gaixoentzat dituen onurak sustatuko dituzte osasun etxeek, eta horren gainean sentsibilizatuko, jarduera fisikoan aritzeari luzeago atxikitzeko.

Baldintzak:

1. Toki-erakundeak zuzentzen dituen proiektu guztietarako, hitzarmen edo akordio bat izenpetu beharko da eskualdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zentroarekin, non bi aldeen konpromisoak jasoko baitira diruz lagundu beharreko proiektua behar bezala garatzeko (instalazioak, langileak, zerbitzuak, eginkizunak, etab.).

2. Jarduera fisikoa egiteko preskripzioa edo "kirol errezeta" osasun etxeetako profesionalek egin beharko dute, eginen den jarduera hautatu baino lehen.

3. Proiektuak populazio osoari zuzenduko zaizkio, haurtzarotik, baina bereziki 60 urtetik gorakoei. Osasuntsu daudenak zein patologiaren bat dutenak sartuko dira proiektuetan.

4. Preskripzioa egindakoan, hezitzaile fisiko batek edo batzuek osatuko duten Jarduera eta ariketa fisikoaren Unitatera bideratuko da pazientea.

4.1. Hezitzaile fisikoen funtzioak: osasun etxetik bideratutako pertsonei balorazioa egin eta orientazioa ematea, eta pertsona horiei preskribatu zaizkien ariketa fisikoak programatu, planifikatu, koordinatu eta kontrolatzea. Beste langilerik ez badago, pazienteek egin beharreko jarduerak zuzentzen ahalko dituzte.

4.2. Hezitzaile fisikoen betebeharrak:

a) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako titulu unibertsitarioa edo horren titulu baliokidea izan beharko dute.

b) Hezkuntza Fisikoko eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziadunen Nafarroako Elkargo Ofizialeko kide izatea, edo beste autonomia erkidego bateko elkargokoa.

c) Lehen sorospenetako gutxieneko prestakuntza dutela egiaztatzea, hala eskatzen baitu ekainaren 15eko 63/2022 Foru Dekretuak; izan ere, horrek arautzen du Nafarroan kirol arloko lanbideetan aritzeko lehen sorospenetako hasierako prestakuntzaren egiaztapena. (Prestakuntza hori izan beharko dute kirol jarduerak eta jarduera fisikoak egitean tokian bertan egon behar badute, baita test edo proba fisikoak egiten direnean ere).

d) Berariazko prestakuntzako ikastaro bat egitea, jarduera zein ariketa fisiko osasungarriko programei loturik; Nafarroako Kirolaren Institutuak ezarriko du ikastaro hori.

5. Proiektuak toki-erakunde onuradunaren instalazioetan eginen dira, bai eta erakundeak horretarako erabili nahi dituen instalazioetan ere.

6. Nafarroako Kirolaren Institutuko teknikariek bisitak egiten ahalko dituzte proiektu bakoitza ezagutu ahal izateko, eta haren arduradun diren toki-erakundeko osasun langileekin eta teknikariekin biltzen ahalko dira.

8.3. Jarduerak zuzenduko dituzten langileen ezaugarriak, hala 60 urtetik gorakoen programetan nola beste proiektuetan aritzen direnean. Titulazioak.

60 urtetik gorakoentzako ikastaro-programako jarduerak eta preskripzio proiektuetakoak zuzentzen edo garatzen dituzten pertsonek Nafarroan kirol-lanbidean hasteari eta jarduteari buruzko apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legean eskatzen diren lanbide-kualifikazioak izan beharko dituzte (bertan sartzen dira Gorputz Hezkuntzako irakaslearen, entrenatzailearen, kirol monitorearen eta langile boluntarioen lanbideak).

Egin beharreko lanaren arabera beharrezkoa den kualifikazioa izan beharko dute, eta dagokion titulazioa aurkeztu beharko dute, eskaeran eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera (deialdiaren IV. eranskina).

Era berean, foru lege horretan eskatzen den lehen sorospenetako gutxieneko prestakuntza izan beharko dute, eta prestakuntza horren edukia ekainaren 15eko 63/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa izanen da, foru dekretu horren bidez arautu baitzen Nafarroan kirol-lanbideetan jarduteko lehen sorospenetako hasierako prestakuntzaren egiaztapena. Kualifikazio hori hasierako dokumentazioan ere egiaztatuko da.

Aipatu langileek ez dute kontratu bidezko inolako lan harremanik izanen Nafarroako Gobernuarekin, zein den ere programan betetzen duten eginkizuna.

9. Dirulaguntzaren zenbatekoa eta balorazio prozedura.

Programa eta/edo tokiko proiektua garatzen ez badira, Nafarroako Kirolaren Institutuak 5. oinarrian aipatzen diren gastuetako bat ere ez du diruz lagunduko.

Programa eta/edo tokiko proiektua hasi ondoan eteten badira, diruz lagundutako kopurua gauzatutako iraupenaren proportziokoa izanen da.

9.1. 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako jarduera fisikoaren programak.

9.1.1. Nafarroako Kirolaren Institutuak programak finantzatuko ditu aurrekontuetan dagoen diru erabilgarriaren arabera. Ematen den dirulaguntza ezin izanen da izan aurkezten den defizita baino handiagoa.

9.1.2. Eskaera bakoitzari puntuazio bat emanen zaio, aurkeztutako talde kopuruaren arabera. Talde bakoitzari puntu bat egokituko zaio.

Puntu baten balioa ateratzeko, eragiketa hau eginen da: dagoen kreditu erabilgarria zati eskaera guztien guztirako puntuazioen batura. Erakunde bakoitzari dagokion dirulaguntza kalkulatzeko, erakunde bakoitzak lortutako puntu kopurua bider puntuaren balioa eginen da.

9.1.3. Puntuaren balioa kalkulaturik eta erakunde bakoitzari dirulaguntza gisa emanen zaizkien kopuruak esleitu ondoren oraindik ere kreditu erabilgarririk badago, gerakin hori puntuazio altuena lortu duten erakunde onuradunen artean banatuko da, lehentasun-ordenan, erabilgarri dagoen kredituari honako ehuneko hauek aplikatuta: lehenbizikoari, %40; bigarrenari, %30; hirugarrenari, %20, eta laugarrenari, %10.

Hala ere, ezin izanen da inola ere gainditu aurkeztutako defizita, ez eta gastu diruz lagungarrien zenbatekoaren %100 ere.

9.1.4. Erakundeak justifikazioan aditzera ematen duen taldeen kopurua eskaeran adierazitakoa baino txikiagoa denean, berriro ere aplikatuko da aurkeztutako talde kopuruaren eta puntuaren baremoa, eta ordaindu behar zaion kopurua murriztuko zaio.

9.1.5. Dirulaguntzaren zenbatekoak muga hauek izanen ditu:

a) Ezin da izan gastu diruz lagungarrien zenbatekoa baino handiagoa (5. oinarria).

b) Ezin da izan dirulaguntzaren xedeko programaren eta proiektuaren guztirako kostua baino handiagoa, ez dirulaguntza hau bakarrik hartuta, ez beste administrazio publiko edo entitate publiko edo pribatu batzuetatik jasotzen diren laguntzei edo dirulaguntzei gehituta.

Diru-sarreren eta gastuen justifikazioa aztertuta, ikusten bada gehiegizko finantzaketa izan dela, diru-sarreren soberakina adina murriztuko da dirulaguntza.

9.2. Osasuntsu egoteko jarduera zein ariketa fisikoaren preskripzio proiektuak:

9.2.1. Jarraian, balorazio irizpideak zehaztu dira, zein bere ponderazioarekin, eta, hartara, lehentasun-hurrenkera bat ezartzen ahalko da:

a) Proiektua egokia den edo garrantzia duen jarduera fisikoa herritarren artean sustatzeko (14 puntu gehienez):

–Proiektua deialdiko helburuei zenbateraino egokitzen zaien (5 puntu gehienez).

(1 puntu deskribatutako proiektuari egokitutako helburu bakoitzeko).

–Proiektuaren garapenaren deskribapen zehatz eta argia (5 puntu gehienez).

(5 puntu haren garapena argi eta garbi deskribatuta badago; 0 puntu argi eta garbi deskribatuta ez badago).

–Prozedura xehatua zehaztea proiektuaren berariazko helburuen jarraipenari eta ebaluazioari dagokienez (4 puntu gehienez).

(2 puntu prozedura bakoitzeko, biak ala biak argi eta garbi deskribatuta badaude; 0 puntu prozedurak argi eta garbi deskribatuta ez badaude).

b) Tokiko sarea osatzen duten eragileen inplikazio maila (3 puntu gehienez).

(0,5 puntu proiektuan berariazko eginkizunak dituen eragile bakoitzeko).

c) Kalitatea proiektuaren zabalkundean (2 puntu gehienez).

Komunikazio-ekintzak egiteko moduak eta espazioak deskribatzea: liburuxkak, iragarki-taulak, sare sozialak, toki-erakundearen webgunean argitaratzea, etab.

Erantsi toki-erakundearen webgunean eta sare sozialetan argitaratzen diren liburuxken eta pantaila-argazkien fotokopiak.

(1 puntu proiektua toki-erakundearen web-orrian argitaratuta badago; 0,5 puntu beste zabalkunde ekintza batzuk badira).

d) Ekitatearen ikuspegia edo lehentasuna duten beste ikuspegi batzuk txertatzea (desgaitasuna duten pertsonak, egoera ekonomiko ahulean dauden kolektiboak). 4 puntu gehienez.

1. Desgaitasuna duten pertsonak kontuan hartzen baditu: 2 puntu.

2. Baliabide ekonomiko gutxiko pertsonak kontuan hartzen baditu: 2 puntu.

e) Genero ikuspegia txertatzea proiektua idaztean: 2 puntu gehienez.

Proiektua idaztean genero ikuspegia kontuan hartzen den baloratuko da, hizkeraren erabilerari dagokionez (2 puntu emanen dira hizkeraren ikuspegia proiektuaren idazketa osoan erabiltzen bada, 1 puntu batzuetan erabiltzen bada eta 0 puntu erabiltzen ez bada).

Laguntzak ematen ahalko zaizkie, soilik, 13 puntu edo gehiago lortzen dituzten proiektuei.

9.2.2. Proiektu bakoitzari emanen zaion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko prozedura hau erabiliko da:

a) Deialdi honetako laguntzak norgehiagokako araubidearen bidez emanen dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoarekin bat eta aurkeztutako eskaerak konparatuz; hartara, lehentasun-hurrenkera bat ezarriko da proiektuen funtsezko alderdien arabera, 9.2.1 oinarriarekin bat.

b) Nafarroako Kirolaren Institutuak proiektu bakoitza finantzatzen ahalko du, aurrekontuan dagoen diru erabilgarriaren arabera. Ematen den dirulaguntza ezin izanen da izan aurkezten den defizita baino handiagoa.

9.2.3. Kasuan kasuko dirulaguntza kalkulatzeko, eskaerak guztira lortutako puntuazioa puntu baten balioarekin biderkatuko da, 9.2.1 atalean agertzen den baremoa aplikatuz. Puntuaren balioa zein izanen den jakiteko honako eragiketa hau eginen da: guztira dagoen kreditu erabilgarria zati eskaera guztien guztirako puntuazioen batura.

9.2.4. Puntuaren balioa kalkulaturik eta erakunde bakoitzari dirulaguntza gisa emanen zaizkien kopuruak esleitu ondoren oraindik ere kreditu erabilgarririk badago, gerakin hori puntuazio altuena lortu duten erakunde onuradunen artean banatuko da, lehentasun-ordenan, erabilgarri dagoen kredituari honako ehuneko hauek aplikatuta: lehenbizikoari, %40; bigarrenari, %30; hirugarrenari, %20, eta laugarrenari, %10.

9.2.5. Dirulaguntzaren zenbatekoak muga hauek izanen ditu:

a) Ezin da izan gastu diruz lagungarrien zenbatekoa baino handiagoa (5. oinarria).

b) Ezin da izan dirulaguntzaren xedeko programaren eta proiektuaren guztirako kostua baino handiagoa, ez dirulaguntza hau bakarrik hartuta, ez beste administrazio publiko edo entitate publiko edo pribatu batzuetatik jasotzen diren laguntzei edo dirulaguntzei gehituta.

Diru-sarreren eta gastuen justifikazioa aztertuta, ikusten bada gehiegizko finantzaketa izan dela, diru-sarreren soberakina adina murriztuko da dirulaguntza.

10. Antolamendua eta instrukzioa.

Dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko organo eskuduna Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren Zuzendariordetza izanen da.

11. Ebazpenak.

11.1. Dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du, eta gehienez hiru hilabeteko epean jakinaraziko zaie toki-erakunde onuradunei, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita. Epe hori ebazpen berariazkorik eman eta jakinarazi gabe iraganik, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da. Hala ere, Administrazioa beharturik egonen da ebazpena ematera.

11.2. Dirulaguntza emateari buruzko ebazpenean dirulaguntzaren xedeak, zenbatekoa eta ordaintzeko modua agertuko dira. Halaber, hala behar bada, eskaeraren baten ezespenaren gainean ebatziko da.

11.3. Informaziorako soilik, laguntzak emateari buruzko ebazpena eta deialdi honetako gainerako ebazpenak Nafarroako Kirolaren Institutuaren iragarki-taularen bidez argitaratuko dira.

11.4. Epe hori ebazpen berariazkorik eman eta jakinarazi gabe iraganik, interesdunek beren eskaera ezetsi egin dela ulertuko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

11.5. Emandako dirulaguntza bateragarria izanen da bestelako dirulaguntza batzuekin, izan administrazio berak emanak nahiz Estatuko zein nazioarteko beste administrazio publikoek, entitate publiko edo pribatuek edo partikularrek emanak. Nolanahi ere, laguntzen zenbatekoa, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen da inola ere izan eginen den jardueraren kostua baino handiagoa.

11.6. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura dirulaguntzak emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo urteetan ere dirulaguntzak emateko.

12. Frogagiriak.

Bi alditan aurkeztuko dira frogagiriak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Agiriak bereizita aurkeztuko dira, eta beren izenaren bidez behar bezala identifikatuta egonen dira:

12.1. 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako jarduera fisikoaren ikastaro-programak.

12.1.a) 1. aldia: 2022ko abenduaren 2ra arte, irailean, urrian edo azaroan hasi eta 2022ko azaroaren 30era bitarte egindako eta diruz lagundutako programarengatik:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.–Talde bakoitzaren datu orokorrak (IV. eranskina). Fitxa bat talde bakoitzeko.

2.–Dirulaguntzaren xede izanik, ordaindu diren gastu guztien faktura eta frogagiri guztien zerrenda xehakatu eta zenbakitua, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz (IV. eranskina. 2. fitxa).

–Fakturen data programaren hasieratik 2022ko azaroaren 30era bitartekoa izanen da (egun hori barne).

–Faktura guztien ordainketa data programaren hasieratik 2022ko abenduaren 2ra bitartekoa izanen da (egun hori barne).

Fakturak ere aurkeztu beharko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta haiekin batera, ordainagiriak: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean aurkeztuak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko. Dokumentazio horren ordez, idazkariak sinatutako eta mankomunitateko buruak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkezten ahalko da, frogatzen duena egin direla eta ordaindu direla gastu/faktura horiek.

3.–Emaitzen egoera-orria: idazkariaren ziurtagiria, alkate edo udalburuak ontzat emana, egiaztatzen duena gastu horiek egin eta ordaindu direla; kasuan kasuko diru-sarrera eta gastuen zerrenda ere erantsiko da (IV. eranskina. 3. fitxa), honako hauek kontuan harturik:

–Diru-sarrerei dagokienez, sartu beharko dira programarekin lotuta jaso diren edo jasoko diren dirulaguntzak, hura hasi eta 2022eko azaroaren 30era bitarteko aldiarekiko proportzioan.

–Erakundearen langileria gastuen justifikazioari dagokionez, toki-erakundeak frogatu beharko du lehenbiziko aldiko PFEZari dagokionez atxikitako zenbatekoak ordaindu dituela Ogasunean. Justifikazio hori telematikoki igorri beharko da 2023ko otsailaren 15a baino lehen.

4.–Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia. (V. eranskina). Beste dirulaguntza edo baliabide batzuetatik etorritako diru-sarrerarik jaso bada edo jasotzea aurreikusten bada, diru-sarrera horiek aldi honekiko proportzioan adieraziko dira.

5.–Hornitzailea aukeratzeko erabakia justifikatzeko inprimakia. (VI. eranskina).

12.1.b) 2. ALDIA: 2023ko uztailaren 23ra arte, 2022ko abenduaren 1etik 2023ko ekainaren 30 bitarte egindako eta diruz lagundutako ikastaro-programarengatik.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.–Talde bakoitzaren datu orokorrak (IV. eranskina). Fitxa bat talde bakoitzeko.

2.–Dirulaguntzaren xede izanik, ordaindu diren gastu guztien faktura eta frogagiri guztien zerrenda xehakatu eta zenbakitua, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz (IV. eranskina. 2. fitxa).

–Fakturen data 2022ko abenduaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitartekoa izanen da (egun hori barne).

–1. aldiko fakturak sartzen ahalko dira, baldin eta 2022ko abenduaren 2tik 2023ko ekainaren 30era bitarte ordaindu badira.

Fakturak ere aurkeztu beharko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta haiekin batera, ordainagiriak: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean aurkeztuak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko. Dokumentazio horren ordez, idazkariak sinatutako eta mankomunitateko buruak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkezten ahalko da, frogatzen duena egin direla eta ordaindu direla gastu/faktura horiek.

3. Emaitzen egoera-orria: idazkariaren ziurtagiria, alkate edo udalburuak ontzat emana, egiaztatzen duena gastu horiek egin eta ordaindu direla; kasuan kasuko diru-sarrera eta gastuen zerrenda ere erantsiko da (IV. eranskina. 3. fitxa), honako hauek kontuan harturik:

–Diru-sarrerei dagokienez, sartu beharko dira ikastaro-programarekin lotuta jaso diren edo jasoko diren dirulaguntzak, 2022ko abenduaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitarteko aldiarekiko proportzioan.

–Langileria gastuen justifikazioari dagokionez (erakundearen gastu berekiak soilik), toki-erakundeak frogatu beharko du PFEZari dagokionez atxikitako zenbatekoak ordaindu dituela Ogasunean.

4.–Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia. (V. eranskina). Beste dirulaguntza edo baliabide batzuetatik etorritako diru-sarrerarik jaso bada edo jasotzea aurreikusten bada, diru-sarrera horiek aldi honekiko proportzioan adieraziko dira.

5.–Hornitzailea aukeratzeko erabakia justifikatzeko inprimakia. (VI. eranskina).

Aurkezten den dokumentazioa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, erakunde eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, gaitutako helbide elektronikoaren bidez, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osa dezan edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, bere eskaera ezetsi eginen dela, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin.

12.2. Jarduera zein ariketa fisikoaren preskripzio proiektuak.

12.2.a) 1. aldia: 2022ko abenduaren 2ra arte, 2022ko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitarte egindako eta diruz lagundutako tokiko proiektuarengatik:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.–Dirulaguntzaren xede izanik, ordaindu diren gastu guztien faktura eta frogagiri guztien zerrenda xehakatu eta zenbakitua, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. (IV. eranskina. 2. fitxa).

–Fakturen data 2022ko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitartekoa izanen da (egun hori barne).

–Faktura guztien ordainketa data 2022ko uztailaren 1etik abenduaren 2ra bitartekoa izanen da (egun hori barne).

Fakturak ere aurkeztu beharko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta haiekin batera, ordainagiriak: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean aurkeztuak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko. Dokumentazio horren ordez, idazkariak sinatutako eta mankomunitateko buruak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkezten ahalko da, frogatzen duena egin direla eta ordaindu direla gastu/faktura horiek.

2.–Emaitzen egoera-orria: idazkariaren ziurtagiria, alkate edo udalburuak ontzat emana, egiaztatzen duena gastu horiek egin eta ordaindu direla; kasuan kasuko diru-sarrera eta gastuen zerrenda ere erantsiko da (IV. eranskina. 3. fitxa), honako hauek kontuan harturik:

–Diru-sarrerei dagokienez, sartu beharko dira tokiko proiektuarekin lotuta jaso diren edo jasoko diren dirulaguntzak, 2022ko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitarteko aldiarekiko proportzioan.

–Erakundearen langileria gastuen justifikazioari dagokionez, toki-erakundeak frogatu beharko du lehenbiziko aldiko PFEZari dagokionez atxikitako zenbatekoak ordaindu dituela Ogasunean. Justifikazio hori telematikoki igorri beharko da 2023ko otsailaren 15a baino lehen.

3.–Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia. (V. eranskina). Beste dirulaguntza edo baliabide batzuetatik etorritako diru-sarrerarik jaso bada edo jasotzea aurreikusten bada, diru-sarrera horiek aldi honekiko proportzioan adieraziko dira.

4.–Hornitzailea aukeratzeko erabakia justifikatzeko inprimakia. (VI. eranskina)

12.2.b) 2. aldia: 2023ko uztailaren 23ra arte, 2023ko abenduaren 1etik ekainaren 30era bitarte egindako eta diruz lagundutako proiektuarengatik.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. Proiektuaren memoria:

–Proiektuaren funtzionamenduaren deskribapen orokorra.

–Proiektuaren helburu orokorrak eta berariazkoak noraino bete diren zehaztu behar da.

–Parte-hartzaileen kopurua, guztira. (Sexuaren eta adinaren arabera bereizita).

–Esku-hartu duten teknikariak.

–Proiektuaren informazio eta zabalkunderako plana.

–Proiektuko ebaluazioaren emaitzak.

2.–Dirulaguntzaren xede izanik, ordaindu diren gastu guztien faktura eta frogagiri guztien zerrenda xehakatu eta zenbakitua, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz (IV. eranskina. 2. fitxa).

–Fakturen data 2022ko abenduaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitartekoa izanen da (egun hori barne).

–1. aldiko fakturak sartzen ahalko dira, baldin eta 2022ko abenduaren 2tik 2023ko ekainaren 30era bitarte ordaindu badira.

Fakturak ere aurkeztu beharko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta haiekin batera, ordainagiriak: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean aurkeztuak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko. Dokumentazio horren ordez, idazkariak sinatutako eta toki-erakundeko buruak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkezten ahalko da, frogatzen duena egin direla eta ordaindu direla gastu/faktura horiek.

3.–Emaitzen egoera-orria: idazkariaren ziurtagiria, alkate edo udalburuak ontzat emana, egiaztatzen duena gastu horiek egin eta ordaindu direla; kasuan kasuko diru-sarrera eta gastuen zerrenda ere erantsiko da (IV. eranskina. 3. fitxa), honako hauek kontuan harturik:

–Diru-sarrerei dagokienez, sartu beharko dira ikastaro-programarekin lotuta jaso diren edo jasoko diren dirulaguntzak, 2022ko abenduaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitarteko aldiarekiko proportzioan.

Langileria gastuen justifikazioari dagokionez (erakundearen gastu berekiak soilik), toki-erakundeak erantsi beharko du PFEZari dagokionez atxikitako zenbatekoak ordaindu dituela Ogasunean.

4.–Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia. (V. eranskina). Beste dirulaguntza edo baliabide batzuetatik etorritako diru-sarrerarik jaso bada edo jasotzea aurreikusten bada, diru-sarrera horiek aldi honekiko proportzioan adieraziko dira.

5.–Hornitzaileen hautaketa justifikatzeko inprimakia (VI. eranskina).

Aurkezten den dokumentazioa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, erakunde eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, gaitutako helbide elektronikoaren bidez, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osa dezan edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, bere eskaera ezetsi eginen dela, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin.

13. Dirulaguntza ordaintzeko modua eta epea.

13.1. Frogagiriak aurkeztu ondoan emanen da ordaintzeko ebazpena, 12. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

13.2. Ematen den dirulaguntza transferentzia bidez ordainduko da, dagokion ebazpena onetsi eta hiru hilabeteko epean gehienez, justifikatu ondoren.

13.3. Dirulaguntza bi zatitan ordainduko zaie erakunde onuradunei banku transferentzien bidez; 12. oinarrian adierazitako frogagiriak aurkeztuko ondoren ordainduko da, eta, betiere, ematen den dirulaguntza ez da jardueraren defizita baina handiagoa izanen.

14. Jarraipena eta kontrola.

Nafarroako Kirolaren Institutuak izanen du, Kirola Sustatzeko Ataleko teknikarien bitartez, programaren jarraipena egiteko eta gauzatutako alderdi guztiak eta finkatutako helburuak noraino bete diren ikuskatzeko eta ebaluatzeko ardura.

15. Betebeharrak.

15.1. Dirulaguntzen onuradun diren toki-erakundeek ematen zaizkien xedeetarako erabili beharko dituzte laguntzak. Horrez gainera, haien aplikazioa agiri bidez frogatu beharko dute, eta Nafarroako Kirolaren Institutuak egiten dituen egiaztapenak onartu eta erraztu.

15.2. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, onuradunek horren berri eman beharko dute.

15.3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, aholkularitza edo laguntza enpresek egindako ekipo ondasunen edo zerbitzuen horniduren kasuan, dirulaguntzaren xede den gastuaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori emateko behar adina entitaterik ez badago, edo gastua egin bada dirulaguntza eskatu baino lehen.

Alderdi horiek IV. eranskinaren bidez justifikatuko dira. Eranskin hori ziurtagiriekin batera aurkeztuko da, 14. oinarrian jasota dagoen bezala.

15.4. Onuradunak behartuta daude egin beharreko jarduera guztietan betetzera osasun- eta kirol-agintaritza eskudunek ezarritako neurriak eta baldintzak, bai eta dirulaguntzen xedeko jarduerak garatu bitartean indarrean daudenak ere.

15.5. Onuradunek adierazi beharko dute ez direla zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen ari, edo, edonola ere, ez daudela zehapen- eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

15.6. Dirulaguntzak emateko ebazpena ematen den unean, onuradunek Nafarroako Ogasun Publikoarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izan beharko dituzte.

15.7. Egiaztapen eta kontrol lanak egoki egiten direla bermatzeko, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskaturik eduki beharko dituzte, indarra duten legeetan xedatutakoarekin bat.

15.8. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako dirulaguntzak itzultzea.

15.9. Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala edo xedatzen den beste bat erabili beharko dute dirulaguntzaren xede diren jardueren publizitatean eta zabalkundean, betiere jarraikiz urtarrilaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuari, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua. Horren gaineko justifikazioa azken memorian aurkeztuko da.

15.10. Dirulaguntza jasotzen duten toki-erakundeek Nafarroako Kirolaren Institutuko norbait gonbidatu beharko dute diruz lagundutako programetan eta proiektuetan sartutako aurkezpen eta jardueretara.

15.11. Onuradunek Nafarroako Kirolaren Institutuari emanen dizkiote programa eta proiektuekin zerikusia duen jendaurreko edozein ekintza (prentsa oharrak, aurkezpenak, etab.).

15.12. Programaren garapenean eginkizun batean edo bestean aritzen diren langile guztiek Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa izan beharko dute, bat etorriz Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoan xedatutakoarekin.

Lege organiko horren 57. artikuluak dio adingabeekin ohiko harremana izatea eskatzen duen edozein lanbide, ofizio eta jardueratan sartzeko eta aritzeko, ezinbestekoa izanen dela epai irmo bidez kondenatua ez izatea Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. tituluan tipifikatutako sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako edozein deliturengatik eta Zigor Kodearen VII bis tituluan tipifikatutako gizakien salerosketaren edozein deliturengatik. Hartara, lanbide, ogibide edo jarduera horietan hasi nahi dutenek Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzeko.

Diruz lagundutako programetan parte hartzen duten toki-erakundeek egiaztatu eta gorde behar dute ziurtagiri hori.

16. Azpikontratazioa.

16.1. Toki-erakunde onuradunek diruz lagundutako jardueraren kostuaren %100 erabiltzen ahalko dute azpikontratazioetarako.

16.2. Ezin izanen da azpikontratatu, inola ere ez, diruz lagundutako jardueraren kostua garestitzen duten eta haren edukiari baliorik eransten ez dioten jarduketarik.

16.3. Kontratistek toki-erakunde onuradunaren aurrean erantzun beharko dute, bakar-bakarrik. Administrazioaren aurrean, aldiz, onuradunak du diruz lagundutako jarduera gauzatzearen erantzukizun osoa.

Toki-erakunde onuradunek hirugarrenekin ituntzen duten jardueran errespetatu egin beharko dira dirulaguntzari buruzko araudian ezarritako mugak, dirulaguntzaren xede izan daitezkeen gastuen izaerari eta zenbatekoari dagokienez, eta toki-erakunde onuradunen ardura izanen da baldintza hori betetzea. Kontratistek, berriz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 39. artikuluan ezarritako betebeharra izanen dute, hau da, lagundu egin beharko dute, behar bezala egiaztatu ahal izan dadin aipatutako muga horiek ez direla gainditzen.

16.4. Erakunde onuradunak ezin du inolaz ere hitzartu diruz lagundutako jarduera osoa edo zati bat gauzatzea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7 artikuluan adierazitako pertsonekin.

17. Ez-betetzeak.

17.1. Deialdi honen arauetan ezarri dena ez betetzeak, gezurrezko datuak emateak edo Nafarroako Kirolaren Institutuaren baimenik gabe dirulaguntzaren helburuak aldatzeak berekin ekarriko du dirulaguntza galtzea, jasotako dirua itzuli beharra –Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz– eta aurrerantzean helburu bereko edo bertsuko dirulaguntza eskaerak ez onartzea, galarazi gabe antolamendu juridikoan ezarritako gainerako erantzukizunak.

17.2. Nolanahi ere, onuradunak betebeharrak ia osorik bete dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak betetzeko jarrera frogatzen duenean, itzuli beharreko dirua proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da.

18. Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

18.1. Laguntzen eskaera eta erantsi beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, laguntzei dagokien fitxaren bidez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoaren barnean.

18.2. Deialdi honen prozeduran egiten diren komunikazioak, errekerimenduak eta jakinarazpenak telematikoki eginen dira, erakunde eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez.

Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa lortzen den helbide berean.

19. Datu pertsonalen babesa.

Honako hauekin bat tratatuko dira deialdi hau tramitatzearen eta kudeatzearen ondorioz biltzen diren datu pertsonalak: Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudia.

Deialdi honen VII. eranskinean eskaintzen da datu pertsonalen tratamenduari aplikatzen zaion datuak babesteko politikari buruzko informazioa.

20. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta haren oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Orobat, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen bidez foru agindu hau aplikatzeko ematen diren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, egintzak jakinarazi eta biharamunetik hasita.

21. Aplikatzekoa den legedia.

Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.

Iragarkiaren kodea: F2212175