2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

2022ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Leringo Udalak, 2021eko abenduaren 15ean egindako osoko bilkuran, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea),

ERABAKI ZUEN:

1.–Zerga-tasa hauek onestea 2022rako:

1.1. Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,285.

1.2. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,25 indizea, Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen gainean aplikatzekoa.

1.3. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,5.

1.4. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.

Karga-tasa: %25 balio-gehikuntza sortzen den epe guztietarako.

2.–Bere horretan uzten dira 2021ean indarra zuten tasa eta prezio publikoak.

Lerinen, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, María Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2117645