196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

67/2022 FORU AGINDUA, irailaren 9koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 35+300 KPtik 40+900 KPra bitarte” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda berria onesten duena.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abenduaren 15eko 90/2020 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 22+500 KPtik 40+900 KPra bitarte” izeneko proiektua, eta jendaurrean jarri zen hilabeteko epean, bai eduki teknikoari dagokionez, bai lurrak desjabetzearen ondorioetarako okupatu beharrari dagokionez.

Ondoren, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 22+500 KPtik 35+300 KPra bitarte: Arraizko Benten saihesbidea” izeneko eraikuntza-proiektua erredaktatzeko lanak hasi zituen. Erredaktatzen ari diren proiektu horretan, N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzeko behar diren lanak zehaztuko dira, hain zuzen, 22+500 KPtik Belateko tunelaren hegoaldeko ahorainokoak (28+000 KPa) eta Almandozko tunelaren iparraldeko ahotik (34+100 KPa) 35+300 KPrainokoak, eta, orobat, Arraizko Bentetan gaur egun dagoen zeharbidea kentzea aurreikusiko da, saihesbide bat eginez. Proiektua bukatutakoan, jendaurrean jarriko da.

Proiektu horretan eta “N-121-A errepidean (Iruña-Behobia) Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko eraikuntza-proiektuan” (Lurralde Kohesiorako kontseilariaren maiatzaren 18ko 35/2021 Foru Aginduaren bidez behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jarri zena), zehaztuko dira N-121-A errepidea 22+500 KPtik 35+300 KPra 2+1 errepide bihurtzeko beharrezkoak diren jarduketak.

Hori dela-eta, behin-behinekoz onetsitako proiektuaren hasierako eremua murriztu egin da, eta, azkenean, 35+300 KPtik 40+900 KPra bitarteko tartea hartuko du.

Horren ondorioz, hondakindegi berriak aurreikusi behar izan dira eta okupatu beharreko azalerak doitu behar izan dira, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abenduaren 15eko 90/2020 Foru Aginduan jendaurrean jarritako ondasun eta eskubideen zerrendarekin alderatuta.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 18ko 45/2022 Foru Aginduaren bidez, indarrik gabe utzi zen “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 22+500 KPtik 40+900 KPra bitarte” izeneko proiektuaren jendaurreko aldia, zeina ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzearen ondorioetarako ireki baitzen, hasiera eman zitzaion “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 35+300 KPtik 40+900 KPra bitarte” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioari, eta jendaurrean jarri zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda berria.

Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso.

Bat etorriz Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 4. eta 6. zenbakietan ezarritakoarekin, bidezkoa da proiektuari behin betiko onespena ematea, zeinak berekin ekartzen baitu onura publikoaren deklarazioa eta ukitutako ondasunak okupatu eta eskubideak erosi beharra.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 35+300 KPtik 40+900 KPra bitarte” izeneko proiektuaren jendaurreko aldia ebaztea, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.

2. Behin betiko onestea “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 35+300 KPtik 40+900 KPra bitarte” izeneko proiektua. Aurrekontua 11.664.053,65 eurokoa da, BEZa gabe.

3. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Eranskinean ageri da.

4. “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 35+300 KPtik 40+900 KPra bitarte” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2022ko abenduaren 13, 14 eta 15ean ager daitezen Baztango udaletxean, okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, okupaziokoak egiteko.

5. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

6. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

8. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Baztango Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.

9. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko irailaren 9an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

N-121-A ERREPIDEA 35+300 KP-TIK 40+900 KP-RA BITARTE 2+1 MOTAKO BIDE BIHURTZEKO TRAZADURAREN PROIEKTUA. BANANDUTAKO 3. LOTEA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

Zk.

JABEA

DESJABETU BEHARREKO AZALERA

KATASTROKO DATUAK

POLIGONOA

LURZATIA

LABOREA

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-01

Baztango Udalaren herri-lurrak

15

84

224A

Gaztainadia

BA-02

Iruñeko Artzapezpikutza

94

3

60A

Askotariko zuhaitzak

BA-03

Apezteguia Vertiz, Juan Luis

86

3

61A

Askotariko zuhaitzak

Echeveste Arrechea, Ainhoa

BA-04

Apezteguia Vertiz, Juan Luis

56

3

73A

Pinudia

Echeveste Arrechea, Ainhoa

BA-05

Nafarroako Foru Komunitatea (errepidetik kanpo)

75

3

77A

Zuhaixkak

BA-06

Nafarroako Foru Komunitatea (errepidetik kanpo)

110

3

169A

Larreak eta zuhaitzak

BA-07

Echenique Arrijuria, María Jesús

23

3

78A

Hariztia

296

3

78B

Belardia

BA-08

Echenique Arrijuria, María Jesús

136

3

9B

Askotariko zuhaitzak

BA-09

Nafarroako Foru Komunitatea (errepidetik kanpo)

77

5

503A

Larreak

Hondakindegiek ukitutako lurzatiak

FINKA

Zk.

JABEA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

KATASTROKO DATUAK

POLIGONOA

LURZATIA

LABOREA

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-11

Arrechea Perurena, Juan Bautista

4.000

2

317A

Belardia

BA-12

Gartxitorena Arraztoa, Koldo

7.113

2

318A

Belardia

BA-13

Gartxitorena Arraztoa, Koldo

4.027

2

319A

Belardia

Iragarkiaren kodea: F2212229