196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

516/2022 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako toki erakundeetako kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onesten duena, Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean jasotako aurreikuspenen arabera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak, 247. artikuluan, ezartzen du gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak, oro har, merezimendu-lehiaketen bidez beteko direla. Lehiaketa horien deialdiak toki administrazioaren arloan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuak egin beharko ditu.

Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legearen 1. artikuluak foru gaikuntzadun funtzionarioen artetik lanpostuak betetzeko merezimendu-lehiaketa berezia arautzen du. Esaten du aipatu foru legearen 2. artikuluan araututako hautapen-prozesuak baino lehen lehiaketa berezia egin behar dela lanpostuak foru gaikuntzadun funtzionarioen artetik betetzeko, eta lehiaketa horien xedea izanen dela merezimendu-lehiaketaren bidez betetzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 247.2 eta 247.3 artikuluetan azaltzen direnetatik, hutsik dauden Nafarroako toki erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostu guztiak.

Aipatu foru legeak, bere eranskin bakarrean, hutsik zeuden Nafarroako toki erakundeetako kontu-hartzaile lanpostuen hasierako zerrenda onetsi zuen, zeinetan berariaz adierazten baita zeintzuk betetzen dituzten aldi baterako enplegua egonkortzeko baldintzak Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera, eta 20 egun naturaleko epea ezarri zuen, foru legeak indarra hartu eta biharamunetik hasita, jendaurrean jarri eta hasierako zerrenda horri buruzko alegazioak aurkezteko.

Epe hori bukaturik, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren uztailaren 5eko 387/2022 Ebazpenaren bidez, gaikuntzadun funtzionarioen artetik betetzeko merezimendu-lehiaketan eskaintzen diren kontu-hartzaile lanpostuen behin betiko zerrenda onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legearen 1.3 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta espresuki adierazi zen lanpostu horietatik zeintzuk betetzen dituzten aldi baterako enplegua egonkortzeko baldintzak Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera. Ebazpen hori 2022ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8koan.

Bestetik, maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legeak 1.4 artikuluan ezarri zuen, lanpostuak betetzeko lehiaketa berezian parte hartzeari, hautapen-epaimahaiei eta merezimendu baremoa zehazteari dagokienez, jarraituko zaiola Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 249. artikuluan eta hurrengoetan orokortasunez ezarritakoari, ezertan eragotzi gabe foru lege horretan xedatutako berezitasunak.

Aipaturiko kontu-hartzaileen merezimendu-lehiaketa bereziari buruz, ezartzen du berariaz baloratuko dela, gutxienez ere guztizko puntuazioaren ehuneko 30ekin, A taldeko kontu-hartzaile lanposturako gaikuntza lortu izana deialdi publikoan, txanda irekian, oposizio-lehiaketa sistemaren bidez.

Horrelako prozeduretan, hasiera batean iragartzen diren lanpostuez gain, horrelako lanpostuen titularrek lehiaketan beste lanpostu bat lortzeagatik hutsik gelditzen diren lanpostuak ere beteko dira, betiere lehen aipatutako baldintzak betetzen badituzte. Gainera, lanpostu hutsak betetzearen ondorioz suertatzen diren lanpostu hutsak sartuko dira lanpostuak betetzeko lehiaketa berezian esleituriko lanpostu hutsari legokiokeen egonkortze-hautaprozeduran edo txanda irekikoan.

Horrenbestez, bidezkoa da Nafarroako toki erakundeetako kontu-hartzaile lanpostu hutsak gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onestea.

Horregatik, eskuordetu dizkidaten ahalmenak erabiliz, zehazki, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 1eko 35/2020 Foru Aginduaren bidez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako zenbait eskumen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari eskuordetzen dizkiona) eta urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez (Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena) emandakoak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako toki erakundeetako kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onestea. Deialdia arau hauetan arlo horren gainean xedatutakoari jarraikiz eginen da: maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina, hura garatu eta betearazteko emandako Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua, aplikagarri diren gainerako arauak eta deialdiaren oinarriak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko irailaren 15ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako toki erakundeetako A mailako kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzea, zehazki, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren uztailaren 5eko 387/2022 Ebazpenean adierazten diren lanpostu hutsak, deialdi honen I. eranskinean jaso direnak.

1.2. Deialdi honen bidez beteko dira, orobat, hutsik gelditzen diren lanpostuak, bai titularrek lehiaketa honetan beste lanpostu bat lortzeagatik, bai epaimahaiak lanpostu hutsak esleitzeko prozedurari hasiera eman aurretik gertatzen den beste edozein arrazoirengatik (prozedura hori deialdi honen 8. oinarrian azaltzen da).

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetan parte har dezakete Nafarroako toki erakundeetako A mailako kontu-hartzaileek, gaikuntza duten toki funtzionarioak izanik, deialdia argitaratzen den egunean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 249.1 artikuluan adierazitako administrazio egoeraren batean baldin badaude:

–Jardunean.

–Zerbitzu bereziak.

–Borondatezko eszedentzia, egoera horretara igaro zenetik urtebete gutxienez igaro bada.

–Eszedentzia berezia.

2.2. Ezin izanen dute parte hartu administrazio ebazpen edo epai irmo baten bidez desgaiturik eta zerbitzu-gabeturik daudenek, zehatzeko ebazpen edo epaian adierazitako epea bete ez bada.

2.3. Nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioek nahitaez parte hartu behar dute lehiaketetan, eta lanpostu huts guztiak eskatu.

2.4. Euskaraz jakiteko eskakizuna nahitaezkoa den lanposturen bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da:

–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatutako tituluen zerrenda kontuan harturik (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), lortu nahi den lanposturako eskatzen den euskara maila egiaztatzen duen titulua edo ziurtagiria izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin bat, edo ofizialki horren baliokidetzat hartzen den titulazioa izatea.

2.5. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean, lanpostuaren jabetza hartu arte.

2.6. Behar diren hautapen probak gainditu eta euskaraz jakin beharra duten Nafarroako toki erakundeetako kontu-hartzaile lanpostuetan 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera sartu diren lehiakideek hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak bakarrik aukera ditzakete.

Hala ere, aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

3.–Eskaerak.

3.1. Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute izena emateko eskabidea, Internet bidez, helbide hau erabiliz: www.nafarroa.eus, “Menua”, “Tramiteak”, “Administrazioko langileentzako zerbitzuak”, “Enplegu publikoa eta sustapena”, deialdiaren aipamenean. (Deialdi honen fitxa: Nafarroako toki erakundeetako A mailako kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia, Nafarroako Atariko –www.nafarroa.eus– “Enplegu publikoa” atalean).

Eskabideari erantsi beharreko merezimenduak ere telematika bidez aurkeztu beharko dira, goian adierazitako helbidearen bidez, deialdiaren baremoan zehaztutako atalei jarraikiz antolatuak.

Eskabideak deialdi honen II. eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela.

Deialdian parte hartzeko eskabideak hamabost egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera, izangaiek alegatzen dituzten merezimenduen dokumentazioa.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

b) Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Euskararen Gaitasun Agiriaren kopia, edo ofizialki horren baliokidetzat jotzen den beste titulu batena, euskaraz jakitea nahitaezkoa duten lanpostuetara aurkeztu nahi izanez gero.

3.3. Eskabidean lehentasun ordenaren arabera zerrendatuko dira lortu nahi diren lanpostuak. Lehentasun zerrenda bakar bat eginen da, eta aukeratutako lanpostu guztiak jaso beharko dira bertan. Deialdi honen I. eranskinean agertzen den edozein lanpostu aukera daiteke.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.2. Izangai baztertuek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

4.4. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Egoitz Albarracin Albiztur jauna, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomiko-finantzariorako Ataleko burua.

–Ordezkoa: Blanca Senar Solis andrea, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko enpresa zientzietako diplomaduna.

–Epaimahaikidea: Langileen Batzordeak proposatuta izendatutako da.

–Ordezkoa: Langileen Batzordeak proposatuta izendatutako da.

–Epaimahaikide-idazkaria: Fermín Cabasés Hita jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ekonomia aholkularia.

–Ordezkoa: Asunción Nieto Zabala andrea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko aholkulari juridikoa.

5.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu eta ondoko bost egunean osatu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, kideen gehiengoa bertan ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balioa izateko, epaimahaiburuak eta epaimahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo deitzaileari horren berri emanen diote, baldin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Merezimenduen balorazioa.

6.1. Balorazio epaimahaiak, deialdian aintzat hartutako merezimenduak frogatzeko, lehiakideek aurkeztutako dokumentazioaren forma eta edukia egiaztatuko ditu. Horri dagokionez, merezimendu guztiak alegatu eta frogatu beharko ditu izangaiak, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezten duen unean.

6.2. Alegatu eta egiaztatutako merezimenduak deialdi honen III. eranskinean azaltzen den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

6.3. Epaimahaiak egoki iruditzen zaizkion zehaztapenak eskatzen ahalko dizkie lehiakideei, aurkeztutako merezimenduak argitze aldera. Eskaera hori interesdunaren helbide elektronikora jakinaraziz egin daiteke, baldin eta lehiakideak horrela egitea onartu badu berariaz deialdi honetan parte hartzeko eskabide-orrian.

6.4. Merezimenduen azkeneko puntuazioan berdinketa baldin badago bi lehiakideren edo gehiagoren artean, esleipenaren proposamenean lehentasuna izanen du karguan antzinatasun handiena egiaztatzen duenak. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiakide adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

6.5. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du, Nafarroako Gobernuko iragarki-taulan eta Nafarroako Atariaren –www.nafarroa.eus– “Enplegu Publikoa” atalean, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

7.–Lehiakideen zerrenda, puntuazio ordenaren araberakoa.

7.1. Epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoan, izangai guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki-taulan eta Nafarroako Atariaren –www.nafarroa.eus– “Enplegu Publikoa” atalean, eta lortutako puntuazioaren araberako lehiakideen zerrenda prestatuko du.

8.–Lanpostu hutsak esleitzeko prozedura eta lehiaketaren ebazpena.

8.1. Lehiakideei lanpostu hutsak aukeratzeko deia eginen zaie.

Kalifikazio epaimahaiak, lehenbizi, deialdian hasieratik eskainitako lanpostu hutsak esleituko dizkie lehentasun zerrendako 1. tokian lanpostu horiek jarri dituzten lehiakideei, lanpostu bakoitzari dagokion zerrendan lehiakideek lortzen duten kalifikazioaren arabera, puntuazio altuenetik hasita.

Bigarren itzulian eta hurrengoetan, epaimahaiak deialdian hasieratik eskainitako lanpostuetatik aukeratu gabe gelditzen direnak esleituko ditu, baita prozedura honen beraren ondorioz hutsik gelditzen diren lanpostuak ere. Esleipena egiteko orduan, itzuli guzti-guztietan erabiliko diren irizpideak izanen dira, batetik, lanpostu bakoitzari dagokion zerrendan lortutako puntuazio altuena, eta, bestetik, lehentasun zerrendako ordena.

8.2. Aipatutako prozedura bukatuta, kalifikazio epaimahaiak Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio lanpostuak esleitzeko proposamenak, eta hura arduratuko da behar diren izendapenak formalizatzeaz.

8.3. Lehiaketaren ebazpenaren ondoriozko izendapenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean oso-osorik argitaratzeaz gainera, esleitu diren lanpostu hutsak zein toki erakundetakoak diren, hango buruei ere jakinarazi beharko zaizkie legezko eran, izendatuen jabetza hartzea formalizatzeko.

8.4. Lanpostu hutsak betetzearen ondorioz suertatzen diren lanpostu hutsak sartuko dira lanpostuak betetzeko lehiaketa berezian esleituriko lanpostu hutsari legokiokeen egonkortze-hautaprozeduran edo txanda irekikoan.

9.–Jabetza hartzeko epea.

Eraginkortasun administratiboarekin lotutako arrazoiengatik, eta bat etorririk Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 252. artikuluan ezarritakoarekin, lanpostuez egun berean jabetuko dira maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legearen 1. artikuluan aurreikusten diren merezimendu-lehiaketa berezietan lanpostua lortzen dutenak eta hartan aurreikusitako hautapen-prozesuen ondorioz foru gaikuntza lortzen dutenak.

10.–Destinoei uko egin ezina.

Eskatutako lanpostuetatik edozein esleituz gero, lehiakideak loturik geldituko dira, eta izendatzen deneko lanpostuaren jabetza ez hartzeak, justifikatutako arrazoirik ez badago, gaikuntza galtzea ekarriko du.

11.–Lanpostuak uztea eta jabetza hartzea.

Lanpostu baten jabetza hartzeak berekin dakar esleitutako lanpostuari dagozkion funtzionario-eskubide eta -betebeharrak eskuratzea eta, horren ondorioz, funtzionarioa kasuan kasuko toki erakundearen menpe geldituko da, atxikipen organikoaren eta eginkizunen ondorioetarako. Horrekin batera, jatorrizko lanpostua utzi beharko du.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarrien aurka eta, orobat, kalifikazio epaimahaia ez den beste organo batek, oinarriak aplikatzeko, ematen dituen egintzen aurka, espedientean interesdun direnek, administrazio publikoak izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Administrazio Publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justiziako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe aldez aurreko errekerimendua egitea Nafarroako Gobernuaren aurrean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

A mailako kontu-hartzaile lanpostuak

KONTU-HARTZAILEAK

BETETZEKO BIDEA

HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

LANALDIA

Tutera

2.1

%100

Andosilla

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Antsoain

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Arguedas

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Berriozar

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Buñuel

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Burlata

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Caparroso

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Castejón

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Cortes

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Etxarri Aranatz

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Irurtzun

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Leitza

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Orkoien

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

MEREZIMENDUA

%100

San Adrián

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Valtierra

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Viana

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Doneztebe, Elgorriaga, Ituren eta Zubietako udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Calibus Administrazio Zerbitzuen Batasuna (Ablitas, Barillas, Monteagudo eta Tulebras)

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Cadreita eta Alesbesko Udalen Hitzarmena

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Sakanako Mankomunitatea

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Ribaforada

8. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Barañain

IREKIA

%100

Cintruénigo

IREKIA

%100

Mendabia

IREKIA

%100

Faltzes eta Mirandako udalen batasuna

IREKIA

%100

Erdialde-Mairagako Mankomunitatea

IREKIA

%100

II. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

III. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa, Nafarroako toki erakundeetako kontu-hartzaileen lanpostu hutsak betetzeko, 6/1990 Foru Legean eta 16/2022 Foru Legean jasotako aurreikuspenen arabera

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: (30 puntu gehienez).

1) Nafarroako toki erakunde batean, A taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan egindako zerbitzuak: 1,5 puntu urte bakoitzeko.

2) Nafarroako toki erakunde batean, B taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,75 puntu urte bakoitzeko.

Plantilla organikoetan lanpostu hori, esklusiboki edo partekatuta, sartuta duten toki erakundeetan egindako zerbitzuak baizik ez dira aintzat hartuko, eta ez dira baloratuko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 234.2.d) artikuluan adierazitakoa aukeratu duten kontzeju edo mankomunitateetan egindako zerbitzuak.

3) Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak, Nafarroako toki erakunde bateko A taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan sartzeko behar den titulazioaren baliokidea eskatu den lanpostuetan: 0,25 puntu urte bakoitzeko.

Deialdia argitaratzen den egunera bitarte egindako zerbitzuak baloratuko dira.

Urteen kopurua osoa ez bada edo lanaldi osoa egin ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

Aldi berean egindako zerbitzuak ez dira bi aldiz baloratuko.

Zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egindako zerbitzuak, eta “jardunean” administrazio egoeraren barruko legezko edozein kasutan egindakoak, lehiakideak egoera horietan hastean zeukan lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala konputatuko dira.

B) Prestakuntza eta irakaslana: (10 puntu gehienez).

1) Beste ikasketa titulu batzuk, kontu-hartzaile karguari dagozkion gaiei buruzko hobekuntza eta espezializaziorako prestakuntza ikastaro eta ekintzak, erakunde eta zentro ofizialek eginak baldin badira, eta Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Hitzarmenen esparruan egindako etengabeko prestakuntzarako ekintzak: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez ere 8 puntu.

Deialdiaren xede den lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baizik ez dira baloratuko.

Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu 1eko balorazioa emanen zaie.

Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

2) Sektore publikoan, prestakuntza ekintzetan irakasle gisa parte hartzea, ekintza horiek deialdiaren xedeko lanpostuarekin zerikusia badute: 2 puntu gehienez. Kalifikazio epaimahaiak baloratuko ditu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu) 0,20 puntu emanez.

C) Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

–Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horiek jakitea beharrezkoa ez den lanpostuetan, 2 puntu gehienez haietako bakoitzagatik.

D) Puntuazio erantsia euskara jakiteagatik.

–Euskaraz jakiteagatik: plantilla organikoaren arabera lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 6,86 puntu bitarte emanen dira destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetan sartu nahi denean.

C) eta D) ataletarako oharrak:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu gisa baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

Izangaiak daukan frantses, ingeles edo aleman maila baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak espresuki antolatutako azterketak egiten ahal dira; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren 1/5 emanen zaio maila bakoitzari.

E)

A taldeko kontu-hartzaile lanposturako gaikuntza lortu izana deialdi publikoan, txanda irekian, oposizio-lehiaketa sistemaren bidez (16/2022 Foru Legea): 22,66 puntu.

Iragarkiaren kodea: F2212514