194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdia, dirulaguntzak emateko ikastetxeetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egin daitezen 2022/2023 ikasturtean. Laburpena

DDBN (Identif.): 649674.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/649674).

Barañaingo udalak honako dirulaguntzen deialdi hau ezarri du eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko Haur Hezkuntza, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntza, Heziketa Berezia eta Helduentzako Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeetan, baita euskaltegietan ere, 2022/2032 ikasturtean.

Barañainen, 2022ko irailaren 21ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2212750