194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-lehiaketa bidez, atezainaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko

Zizur Nagusiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko irailaren 9an hartu erabakiaren bidez, onetsi da deialdi bat, izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-lehiaketa bidez, etxezainaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko Zizur Nagusiko Udalean.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.

Deialdi honen oinarriak argitaratuko dira https://sedeelectronica.zizurmayor.es/eu/ egoitza elektrikoan, udalaren web orrian (http://www.zizurmayor.es/eu/) eta udalaren iragarki-taulan.

Zizur Nagusian, 2022ko irailaren 12an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2212253