194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

14/2022 EBAZPENA, irailaren 14koa, Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen gaitasun profesionalaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onesten duena. Probak 2022ko abuztuaren 26an egin ziren.

Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak urriaren 29an emandako 17/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen salgaien edo bidaiarien errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen gaitasun profesionalaren agiria lortzeko probetan parte hartzeko, zehazki, 2022. urtean Nafarroako Foru Komunitatean egin behar zirenetan. Ebazpen hori 2021eko 267. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24koan.

Horretarako izendatutako epaimahaiak 2022ko abuztuaren 26an egindako probak gainditu dituzten izangaien zerrenda aurkeztu du.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 5. apartatuak eta Errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu zituen apirilaren 20ko 284/2021 Errege Dekretuaren 17. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri den izangaien zerrenda onestea. Zerrenda horretan ageri dira gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen gaitasun profesionalaren agiria eskuratu duten izangaiak, 2022ko abuztuaren 26an egindako probak gainditu dituztelako.

2. Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko Kudeaketa Atalari agintzea Garraioko Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskriba ditzala probak gainditu dituzten izangaien hasierako kualifikazioa frogatzen duen gaitasun profesionalaren agiriak, eta, orobat, eman ditzala gaitasun txartel horiek.

3. Ebazpen hau Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko Kudeaketa Atalari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Garraioetako zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2022ko irailaren 14an.–Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Santiago Alemán Carrica.

GIDARIEN HASIERAKO KUALIFIKAZIOA FROGATZEN DUEN GAITASUN PROFESIONALAREN AGIRIA (GPA) LORTZEKO 2022KO ABUZTUAREN 26AN EGINDAKO AZTERKETA GAINDITU DUTENEN ZERRENDA

DEITURAK

IZENA

MOTA

ALLAM RODRÍGUEZ

YIBRIL

Salgaiak

BADIANE DIOP

ADAMA

Salgaiak

BASTIAS POZO

DIEGO ANTONIO

Salgaiak

DE LA CRUZ ARBURUA

IERAI

Salgaiak

DONOSO ENCINAS

RAUL

Salgaiak

EL OUAZZANY

YOUSSEF

Salgaiak

GARCÍA BARBERO

JAVIER

Salgaiak

JUANCORENA IPARRAGUIRRE

XABIER

Salgaiak

LABAY JOLIS

ASIER

Salgaiak

SABER HIZI

AMAR

Salgaiak

SALDÍAS LARRAYOZ

AIMAR

Salgaiak

SAN MARTÍN PEÑA

ROBERTO

Salgaiak

SANZ NIEVA

SERGIO

Salgaiak

VILLENA ABRIL

DARWIN ENRIQUE

Salgaiak

ZERARA

SAID

Salgaiak

BLANCO LUNA

OSCAR

Bidaiariak

HERAS SILVA

JESSICA ELIZABETH

Bidaiariak

HUALDE RODRÍGUEZ

JULEN

Bidaiariak

RAHMANI KHADEIR

MOHAMED

Bidaiariak

RÍPODAS ARAGON

MARÍA PAZ

Bidaiariak

SANGÜESA LIZASO

AITOR

Bidaiariak

SANGÜESA LOPEZ

MIKEL

Bidaiariak

TORRES GARCÍA

OLIVER

Bidaiariak

VALENZUELA CORCINO

JOAQUÍN

Bidaiariak

SÁNCHEZ DOMÍNGUEZ

JUAN CÁRLOS

Bidaiariak (promozioa)

Iragarkiaren kodea: F2212511