191. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

214/2022 EBAZPENA, irailaren 9koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 12an emandako 190/2022 Ebazpenean atzemandako akatsa. 190/2022 Ebazpen horren bidez, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedurari buruzko espedientea onetsi zen, hain zuzen, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozedurari buruzkoa.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 22ko 260/2019 Ebazpenaren bidez aldatua), onetsi ziren, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko maisu-maistren kidegoko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

Hautapen prozesuko probak eginik, María de la Piedad Rosúa Soldado andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen oposizioaldiko lehen proban lortutako kalifikazioen aurka, eta 2020ko ekainaren 23an, bere espedienteko agiriak ikusita, errekurtsoa zabaldu zuen.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 24ko 92/2021 Ebazpenaren bidez, partez baiesten da María de la Piedad Rosúa Soldado andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Hori horrela, ebazpen horrez bidez premiatzen da Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz) espezialitateko 3. epaimahaia errekurtsogileari oposizioaldiko bigarren proba egin diezaion, eta Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzua ere premiatzen da bigarren proba hori egin ondoren molda ditzan Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduran emandako ebazpenak.

María de la Piedad Rosúa Soldado andreak oposizioaldiko bigarren proba egin eta gainditu egin zuenez, lanpostua lortu zuen hautapen prozesuan. Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 2an emandako 2854/2019 Ebazpena aldatu behar da. Ebazpen horren bidez onetsi ziren aipatutako hautapen prozedura gainditu duten izangaien zerrendak, hizkuntzaren eta espezialitatearen arabera sailkatuak. Aldaketa hori eginda, María de la Piedad Rosúa Soldado andreak 2021-2022 ikasturteko praktiketako destinoak esleitzeko ekitaldian parte hartu zuen.

Hautapen prozesuko probak eginik, Carlos Lahoz Pes jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen oposizioaldiko bigarren proban lortutako kalifikazioen aurka, eta 2020ko urtarrilaren 17an, bere espedienteko agiriak ikusita, errekurtsoa zabaldu zuen.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 24ko 91/2021 Ebazpenaren bidez, baietsi zen Carlos Lahoz Pes jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, eta, haren puntuazioa aldatu zenez, hautapen prozesua gainditu zuen. Hartara, Carlos Lahoz Pes jaunak lanpostua eskuratu zuen. Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 2an emandako 2854/2019 Ebazpena aldatu behar da. Ebazpen horren bidez onetsi ziren aipatutako hautapen prozedura gainditu zuten izangaien zerrendak, hizkuntzaren eta espezialitatearen arabera sailkatuak. Ebazpenaren aldaketa eginda, Carlos Lahoz Pes jaunak 2021-2022 ikasturteko praktiketako destinoak esleitzeko ekitaldian parte hartu zuen.

Ikusirik espedienteko txostenak eta praktikaldiko kalifikazio batzordearen proposamena, bidezko da praktikaldian “Gai” deklaratzea Carlos Lahoz Pes jauna eta María de la Piedad Rosúa Soldado andrea eta, horrenbestez, karrerako funtzionario izendatzea. Egoki da, era berean, izendatutako pertsonen zerrendak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igortzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoetako karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

Bi izangaiek 2021-2022 ikasturtean bete zuten praktikaldia, eta ez 2019-2020 ikasturtean, parte hartu zuten hautapen prozesuko gainerako izangaiek bezala, eta hala gertatu zen hezkuntza-administrazioak egindako jardueren ondorioz, ez izangaien borondatez. Hori dela eta, bi izangai horiek karrerako funtzionario izendatzeak 2020ko irailaren 1ean izan behar ditu ondorioak, ez 2022ko irailaren 1ean.

Akats hori atzeman da Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 12ko 190/2022 Ebazpenean, zeinaren bidez onetsi baitzen maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedurari dagokion espedientea. Bidezkoa da beraz data zuzentzea eta 2020ko irailaren 1ekoa ezartzea bi izangaiak karrerako funtzionario izendatzearen ondorioetarako.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 12an emandako 190/2022 Ebazpenean atzemandako akatsa, Carlos Lahoz Pes jaunari eta María de la Piedad Rosúa Soldado andreari dagokienez. 190/2022 Ebazpen horren bidez onetsi zen maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedurari buruzko espedientea, hain zuzen, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozedurari buruzkoa. Hau da zuzenketa:

Honako hau dioen tokian:

2. Ebazpen honetako eranskinean agertzen diren pertsonak karrerako funtzionario izendatzeak 2022ko irailaren 1ean izanen ditu ondorioak, eta karrerako funtzionarioek egun horretan hartu beharko dute destinoaren jabetza.

Honako hau behar du:

2. Olaia Juárez Goñi andrea karrerako funtzionario izendatzeak 2022ko irailaren 1ean izanen ditu ondorioak, eta egun horretan hartu beharko du bere destinoaren jabetza. Carlos Lahoz Pes jauna eta María de la Piedad Rosúa Soldado andrea karrerako funtzionario izendatzeak 2020ko irailaren 1ean izanen ditu ondorioak.

2. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko irailaren 9an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

Iragarkiaren kodea: F2212273