191. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

81/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 14koa, aldatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta onesten duena maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretuaren aldaketa, zeinaren bidez onetsi baitzen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza partzial bat osasun langileentzat, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretuaren bidez, 2022. urterako lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun langileentzat, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Zehazki, 1.417 lanpostuko lan eskaintza partziala onetsi zen, honela banatuta: 34 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun langileenak, eta 1.383 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun langileenak. Lanpostu horiek guztiak 2022ko egonkortze-tasari dagozkio.

Maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren bidez, neurri batzuk onetsi ziren Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Uztailaren 15ean indarrean jarri zen 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; eta haren 4. artikuluan arautzen da zer lanpostu sartuko diren egonkortzeko lan publikoaren eskaintzan.

Azterturik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun langileen plantillako datuak, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeari jarraikiz, ondorioztatzen da ezen, irizpide berrien arabera, 17 lanpostu gehiago sartu behar direla lan eskaintzan, gaur egun aldi baterako lotura duten langileek betetzen dituztenak, hots: osasun langileen lanpostu bat Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa, eta osasun langileen 16 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak. Azken horietatik 6 lanpostu egiturazko lanpostuak dira, eta, beraz, plantillan finkatu behar dira lehendabizi.

Ondorioz, bidezkoa da 6 lanpostu sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan, egiturazko enplegua finkatzearren. Lanpostu horiek egiturazko lanpostuen zuzkidurarekin finantzatuko dira.

Era berean, bidezkoa da 17 lanpostu horiek (egiturazko enplegua egonkortzeko 6 lanpostu horiek eta plantillako beste 11 lanpostu) sartzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun langileen lan eskaintza partzialean, bertan sartzeko baldintzak betetzen baitituzte.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko irailaren hamalauan egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat. Lanpostu batzuk sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Zerbitzu zentralak:

–Laneko erizaintzako erizain espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 73069 zenbakia duena.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

–Erizainak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 73070 eta 73071 zenbakiak dituztenak.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa:

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 73072 zenbakia duena.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 73073 zenbakia duena.

Tuterako Osasun Barrutia:

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 73074 zenbakia duena.

Bi. Aurreko apartatuan sortutako lanpostuak finantzatuko dira indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan egiturazko lanpostuak –azalpen zatian adierazten direnak– finantzatzeko aurreikusi diren partiden kargura.

Hiru. Lanpostu huts horiek, aldi baterako, langile berberek beteko dituzte, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partzialaren aldaketa, aldatuz maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza partzial bat osasun langileentzat, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Aldatu egiten da maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza partzial bat osasun langileentzat, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Honatx aldaketak:

Bat. Uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, lanpostu gehiago sartzen dira maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretuan, zehazki, merezimendu-lehiaketa bidez bete beharreko lanpostuen zerrendan (foru dekretu horren bidez 2022. urterako lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun langileentzat, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako).

Merezimendu-lehiaketa bidez beteko diren 17 lanpostu horiek maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretuaren I. eranskinean gehituko dira. Hona hemen haien xehetasunak:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

LANPOSTU HUTSA

ESPEZIALITATEA

MAILA

LANALDIA

LANPOSTU ZK.

Erizain espezialista

Laneko erizaintza

B

Osoa

1578

Profesionalen Zuzendaritza/Zerbitzu Zentralak:

LANPOSTU HUTSA

ESPEZIALITATEA

MAILA

LANALDIA

LANPOSTU ZK.

Erizain espezialista

Laneko erizaintza

B

Osoa

73069

Oinarrizko Osasun Laguntza:

LANPOSTU HUTSA

ESPEZIALITATEA

MAILA

LANALDIA

LANPOSTU ZK.

Larrialdietako zerbitzu arrunteko medikua

A

Osoa

69124

Larrialdietako zerbitzu bereziko medikua

A

Osoa

71311

Erizaina

B

Osoa

60462

Erizaina

B

Osoa

73070

Erizaina

B

Osoa

73071

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa:

LANPOSTU HUTSA

ESPEZIALITATEA

MAILA

LANALDIA

LANPOSTU ZK.

Erizain espezialista

Erizaintza obstetriko-ginekologikoa (emagina)

B

Osoa

60247

Erizaina

B

Osoa

65764

Erizaina

B

Osoa

70669

Erizaina

B

Osoa

73072

Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria

D

Osoa

71935

Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria

D

Osoa

73073

Tuterako Osasun Barrutia:

LANPOSTU HUTSA

ESPEZIALITATEA

MAILA

LANALDIA

LANPOSTU ZK.

Erizaina

B

Osoa

65510

Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria

D

Osoa

64831

Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria

D

Osoa

69997

Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria

D

Osoa

73074

Bi. Uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aldatu egiten da maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretuan sartuak dauden lanpostu batzuk betetzeko sistema, merezimendu-lehiaketa bidez bete daitezen (foru dekretu horren bidez 2022. urterako lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun langileentzat, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako).

Merezimendu-lehiaketa bidez beteko diren 3 lanpostu horiek maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretuaren II. eranskinetik aterako dira, eta I. eranskinean sartuko. Hona hemen haien xehetasunak:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

LANPOSTU HUTSA

ESPEZIALITATEA

MAILA

LANALDIA

LANPOSTU ZK.

Erizaina

B

Osoa

72444

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Oinarrizko Osasun Laguntza:

LANPOSTU HUTSA

ESPEZIALITATEA

MAILA

LANALDIA

LANPOSTU ZK.

Erizaina

B

Osoa

72516

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa:

LANPOSTU HUTSA

ESPEZIALITATEA

MAILA

LANALDIA

LANPOSTU ZK.

Erizaina

B

Osoa

71829

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko irailaren 14an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2212410