186. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

555/2022 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2022-2023ko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena. DDBN identifikazioa: 646597.

Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken deialdia Nafarroako Nazioarteko Planaren barnean kokatzen da; izan ere, plan horrek bilatzen du Nafarroako herritarrak gai izan daitezela ingurune global batean arlo pertsonalean eta profesionalean garatzeko dauden aukerak aprobetxatzeko. Gainera, Nafarroako Foru Komunitatea nazioartekotzen laguntzeko funtsezko tresna da, eta zuzenean bat egiten du Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin (S4).

Beken xedea da Nafarroako tituludunek prestakuntza eta esperientzia profesionala lortzea Europar Batasunetik kanpoko erakundeetan praktikak eginez, hori lagungarri izan dadin lan bizitzara sartzeko eta etorkizunean Nafarroako enpresak nazioartekotzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2022-2023ko deialdia onestea.

2. Destinoko herrialdeei dagozkien beken zenbatekoak eta oinarri arautzaileak onestea, ebazpen honen eranskinean ageri direnak.

3. 195.500 euroko gastua baimentzea 2022ko gastu-aurrekontu indarduneko “Nazioarteko praktikak” izeneko 810003-81400-4809-146100 partidaren baliokidea izateko asmoz 2023ko aurrekontuan gaitzen den partidaren kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago ekitaldi horretan.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2022ko irailaren 1ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

1. ERANSKINA

Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko
2022-2023ko beken oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Beken helburua da tituludun berriek prestakuntza praktikak egitea Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetako nortasun juridikodun erakundeetan (enpresak, ikerketa zentroak, GKEak, enbaxadak, kontsuletxeak, Espainiako Turismo Institutuko eta Kanpo Merkataritzako Institutuko bulegoak eta merkataritza ganberak), diziplina anitzeko nazioarteko taldeetan beren lanbide eta lan gaitasunak hobetzeko asmoz, hezkuntza sistematik lan bizitzara errazago pasa daitezen.

2. oinarria.–Beken kudeaketa.

Bekak erakunde hauen laguntzarekin kudeatuko dira:

–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitatea-Gizartea Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitatearen Career Services erakundea, unibertsitate-titulua duten pertsonen kasuan.

–Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiko Lanbide Heziketaren Berrikuntzaren eta Nazioartekotzearen Atala, goi mailako Lanbide Heziketako titulua duten pertsonen kasuan.

Erakunde horiek interesdun guztiei emanen diete zerbitzua, kontuan izan gabe ikasketak non egin dituzten.

3. oinarria.–Onuradunak.

1. Beka eskatzeko unean baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek jasotzen ahalko dute beka:

a) Nafarroarekin lotura izatea, Nafarroan jaioa izateagatik, foru izaera zibila izateagatik edo Nafarroan erroldatua egoteagatik deialdi hau argitaratu aurreko bi urtean gutxienez. Hori frogatzeko, erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko da.

b) Unibertsitateko titulu bat edo goi mailako Lanbide Heziketako titulu bat izatea.

c) Ikasketak bukatu ondoren, praktikak atzerrian egiteko beka bat jaso ez izana.

d) Deialdia argitaratzen den unera arte, 183 egun baino gehiago kotizatu ez izana Gizarte Segurantzako 1. eta 2. kotizazio taldeetan, unibertsitateko titulazioa dutenen kasuan, eta 183 egun baino gehiago kotizatu ez izana 3. kotizazio taldean, Lanbide Heziketako titulazioa dutenen kasuan. Konputu horretan, ez dira kontuan hartuko praktika akademikoetan kotizatutako egunak.

e) Nafarroako Gobernuak aurreko deialdietan emandako nazioarteko praktiketarako beka bati uko egin ez izana, ezinbestean izan ezean.

f) Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Unibertsitateak praktikak atzerrian egiteko eskaintzen duten online prestakuntza planean aurrez izena ematea, titulua non eskuratu den kontuan hartu gabe.

g) Europar Batasunetik kanpoko herrialde bateko nortasun juridikodun erakunde batek bere egoitzan praktikak egiteko hautatu izana. Praktika horiek norberaren baliabideen bidez edo beken kudeaketan laguntzeko erakundeek egiten dituzten eskaintzen bidez lortzen ahalko dira.

h) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluak onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako batean ere ez egotea. Eskabide-orrian ageri den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatzen ahal da hori.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea dirulaguntza ematen duen organoari zuzenean eskura ditzan eskatzaileak bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiri telematikoak, egiaztatzearren desgaitua ote dagoen dirulaguntzak eta laguntzak jasotzeko, eta, orobat, kontsultatzearren eskatzailearen identitateari, bizilekuari eta lan bizitzari buruzko datuak. Eskaeran interesdunak horri berariaz uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak.

2. Oinarri honen 1. atalean eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatuko da 6. oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztuz.

4. oinarria.–Beken baldintzak: zenbatekoa, iraupena eta lan harremanik eza.

1. Prestakuntza bekaren diru-zenbatekoa gastu hauek estaltzeko erabiliko da: egonaldia, bidaia, bisak eta istripuetarako, bidaiarako, laguntza medikorako eta erantzukizun zibilerako nahitaezko aseguru bat. Beka bakoitzaren diru-zenbatekoa deialdiaren 2. eranskinean destinoko herrialdearen arabera adierazitakoa da.

Jasotzen den zenbatekoa pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari (PFEZa) lotuta dago.

2. Praktiken iraupena 6 hilabetekoa izanen da gutxienez, eta bekek estaliko duten gehieneko aldia ere 6 hilabetekoa izanen da.

3. Beka jasotzeak ez du lan harremanik sortuko destinoko erakundeekin, eta ez du inolako konpromisorik ekarriko aurrerantzean onuraduna plantillan sartzeko.

Prestakuntza atzerrian egiten denez, onuradunak ez dira sartu behar Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean, Prestakuntza programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituen urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuaren arabera.

5. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2022ko urriaren 28an bukatuko, egun hori barne.

2. Eskaerak aurkeztu baino lehen, berrikusi beharko ditu bekak kudeatzeko erakunde laguntzaileetako batek (Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitatea-Gizartea Fundazioa, Nafarroako Unibertsitatearen Career Services erakundea edo Lanbide Heziketaren Berrikuntzaren eta Nazioartekotzearen Atala), deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela bermatzearren.

3. Eskaera bakarra aurkezten ahalko da parte-hartzaile bakoitzeko.

4. Eskaerak Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzura zuzenduko dira, eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren tramiteen katalogoko fitxaren bidez aurkeztuko dira, ahal dela: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/becas-para-realizar-practicas-en-paises-extracomunitarios-2022-2023 (aurrerantzean, laguntzen fitxa).

Fitxa horren bidez beka eskatzerik ez badago, dokumentazioa 6.2 oinarrian adierazi bezala aurkezten ahalko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako tokietatik edozeinetan. Aurkeztu izanaren berri eman beharko da mezu elektroniko bat bidaliz helbide honetara: practicasinternacionales@navarra.es.

6. oinarria.–Bekak eskatzeko dokumentazioa.

1. Bekak eskatzeko honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da, eta dokumentuak eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta egonen dira, zein bere izenarekin:

a) Eskabide-orria, laguntzen fitxan eta bekak kudeatzen laguntzen duten erakundeen web-orrietan eskuragarri dagoen ereduaren araberakoa.

b) Nortasun agiri nazionalaren edo agiri baliokidearen fotokopia.

c) Foru Komunitatean jaio ez bada, Nafarroan erroldatua izatearen ziurtagiria edo foru izaera zibila izatearena.

d) Unibertsitateko titulua edo goi mailako Lanbide Heziketakoa.

e) Ikasketa-espediente ofiziala, ebaluatutako batez besteko nota 1etik 10era bitarteko eskalan agertu behar duena.

f) Lan bizitzari buruzko txostena.

g) Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Unibertsitateak praktikak atzerrian egiteko eskaintzen duten prestakuntza planean aurrez izena eman duela frogatzen duen agiria.

h) Prestakuntza praktikak eginen diren Europar Batasunetik kanpoko herrialdeko erakundeak onartu izanaren egiaztagiria.

i) Egin beharreko praktikei buruzko txostena: erakundea, kokalekua, hasteko eta bukatzeko egunak, egin beharreko zereginen deskripzio zehatza, laguntza poltsa (hala badagokio), tutorea eta gainerako alderdi garrantzitsuak.

j) Egiaztatzeko baimenik ematen ez bada, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak.

2. Eskaera Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren laguntzen fitxaren bidez aurkeztu ezean, oinarri honen 1. atalean adierazitako dokumentazioa paperean eta euskarri elektronikoan (CDa edo USBa) aurkeztu beharko da, eta aurkeztu dela jakinarazi beharko da mezu elektroniko bat igorriz practicasinternacionales@navarra.es helbidera.

3. Eskaerak eskatzen diren betebehar horiek betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Beken kudeaketan laguntzeko erakundeek berrikusi ez dituzten eskaerak ezin izanen dira zuzendu.

7. oinarria.–Bekak emateko irizpideak.

1. Bekak emateko irizpideak honako hauek izanen dira, eta gehienez ere 100 puntu lortzea eraginen dute:

a) Ikasketa-espedientea (gehienez ere 30 puntu, lortutako notarekiko proportzioan esleituak). Horren ondorioetarako, titulu bat baino gehiago izanez gero, praktikarekin zerikusia dutenen artetik batez besteko notarik handiena duena hartuko da aintzat.

b) Zer neurritan egokitzen zaizkion eginen diren praktikak eskatzailearen profil profesionalari (gehienez ere 60 puntu).

Baloratuko da destinoko erakundean egin beharreko lanak, horren onarpen agirian zehazten direnak, bat etortzea eskatzailearen titulazioarekin. Gauzak horrela:

–0 puntu emanen dira praktika ez badator bat titulazioaren profil profesionalarekin (egin beharreko lanen %25 baino gutxiago).

–30 puntu, bat-etortzea nolabaitekoa bada (egin beharreko lanen %25 eta %75 artean).

–eta 60 puntu, bat-etortzea handia bada (egin beharreko lanen %75 baino gehiago).

c) 10 puntu emanen dira praktikak egiteagatik Nafarroako enpresa batek Europar Batasunetik kanpoko herrialde batean duen egoitza batean.

2. Berdinketa egonez gero, lehentasuna emanen zaio eskatzaile guztien artean ordezkaritza txikiena duen sexuko pertsonari. Berdinketak jarraitzen badu, hori zozketa bidez ebatziko da.

8. oinarria.–Bekak ematea.

1. Beka hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasun-hurrenkera bat ezartzeko, aurreko oinarrian ezarritako balorazio irizpideekin bat. Onuradunen bi zerrenda prestatuko dira, bata unibertsitateko titulazioa dutenentzat, eta bestea Lanbide Heziketakoentzat. Aurrekontu-zuzkidura 175.500 eurokoa eta 20.000 eurokoa da, hurrenez hurren.

Zerrenda bakoitzean baloraziorik handiena lortzen dutenei emanen zaizkie bekak, haietarako eskura dagoen kreditua agortu arte. Aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik kontuan hartzen ez diren eskaerak ezetsitzat joko dira.

Zerrenda bateko eskaera guztiei erantzun ondoren kreditu erabilgarria baldin badago, beste zerrendako eskaerei erantzuteko erabiltzen ahalko da, lehentasunaren hurrenkeraren arabera.

2. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak ebaluatuko ditu eskaerak, adierazitako irizpideei jarraituz, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baitu onuradunek bekak lortzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

3. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia izanen da prestakuntza beka ematea edo ez ematea ebatziko duen organo eskuduna.

Beka emateko ebazpenean honako hauek azalduko dira:

a) Onuradunaren datuak, destinoko herrialdea eta praktikak egiteko erakundea.

b) Bekaren diru-zenbatekoa.

4. Ebazpena gehienez ere lau hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe horretan ebazpen espresik eman ezean, eskaerak ezetsitzat joko dira. Hala ere, organo eskuduna behartua dago bekak eman edo ukatzeko berariazko ebazpena ematera eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka, interesdunek errekurtsoa jartzen ahalko dute, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

5. Beka eman zaiela jakinarazi ondoren, onuradunek hilabeteko epea izanen dute Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari jakinarazteko onartzen dutela. Jakinarazi ezean, beka galduko da.

6. Onuradunen batek bekari uko eginez gero, beka hori aurrekontuetan kreditu nahikoa ez izateagatik ezetsi diren beste eskatzaile batzuei ematen ahalko zaie, betiere ezarritako lehentasun ordenari jarraikiz, baldin eta praktikaldia 11.1 oinarriaren c) letran ezarritako epean hasteko moduan baldin badaude.

9. oinarria.–Beka aldatzea ekar dezaketen inguruabarrak.

Bekaduna hartuko duen erakundearen beharrak direla-eta praktika egiteko lekua aldatzea proposatzen bada, praktikaren edukia aldatu gabe, eta bekadunak aldaketa hori onartzen badu, beka emateko ebazpena aldatuko da destino berriari dagokion poltsaren zenbatekora egokitzeko, betiere aurrekontuan dirua badago.

Era berean, ohiz kanpoko egoeretan (bekaduna hartzen duen erakundeak jarduera etetea, baldintzak ez betetzea edo Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak baloratu beharreko ezinbesteko beste arrazoi batzuk), bekadunak zilegi izanen du antzeko ezaugarriak dituen beste praktikaldi bat eskatzea, baldin eta praktika alternatiboren bat baldin badago.

10. oinarria.–Justifikazioa eta bekaren ordainketa.

Beka honela ordainduko da:

1. Bekaren %30 praktikaldia hasi baino lehen ordainduko da, bidaiako eta destinoan ostatu hartzeko hasierako gastuak estaltzeko, ezer ere justifikatu beharrik gabe.

2. Praktikaldiko hasierako 5 hilabeteetako bakoitzaren bukaeran, bekaren %10 adinako ordainketak eginen dira, ezer ere justifikatu beharrik gabe.

3. Eta gainerako %20a bekaren xedeko praktikaldia bukatutakoan (6 hilabete) ordainduko da, honako frogagiri hauek aurkeztu eta gero:

a) Harrerako erakundean egindako lanei buruzko memoria.

b) Atzerrian praktikak egiteko online prestakuntza planaren matrikularen ordainagiria.

c) Harrerako erakundearen ziurtagiria, frogatzen duena prestakuntza praktikak ongi bete direla, hasierako eta bukaerako datak adierazita.

d) Eraginkortasun adierazleen 1. galdetegia, laguntzen fitxan eskuratu daitekeena.

Dokumentazio hori gehienez ere hamar egun balioduneko epean aurkeztu beharko da, praktikaldia bukatzen denetik hasita. Aurkezteko tokia eta modua 5.4 oinarrian adierazten direnak izanen dira.

11. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

1. Prestakuntza beken onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Destinoko herrialdera joan baino lehen, istripuetarako, bidaiarako, laguntza medikorako eta erantzukizun zibilerako asegurua sinatzea. Asegurua onuradunek ordainduko dute, nahiz eta bekaren zenbatekoaren barnean dagoen.

b) Bi unibertsitateek, atzerrian praktikak egiteko, ematen duten online prestakuntza programa egitea.

c) Destinoko erakundean lanean hastea 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko apirilaren 30era bitartean, eta prestakuntza praktikak egitea sei hilabetez gutxienez.

d) Jabetza intelektual edo industrialari buruzko araudiarekin bat babestu beharreko edozein emaitza jakinaraztea praktikak egiten diren erakundeari.

e) Prestakuntza beka zein erakundetan egiten den, hango ordutegia, arauak eta diziplina betetzea.

f) 10.3 oinarrian bekaren azken zatia ordaintzeko adierazten diren frogagiriak aurkeztea 10 egun balioduneko epean, praktikaldia bukatzen denetik hasita.

g) Laguntzen fitxan eskura dauden eraginkortasun adierazleen bi galdetegiak aurkeztea: 1. galdetegia, praktikak bukatutakoan (frogagiriekin batera), eta 2. galdetegia, berriz, praktikak bukatu eta sei hilabete igaro ondoren.

h) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.

2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharrak osorik bete ezik, beka behar bezala aprobetxatu ezik edo praktikaldia egiten den erakundeak kontrako txostena emanez gero, beka kobratzeko eskubidea galduko da, edo, kasua bada, diru hori itzuli egin beharko da, aipatutako foru legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako bekaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

3. Prestakuntza programa utziz gero Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuaren iritziz justifikatua dagoen arrazoi bategatik, bukatu gabe utzitako prestakuntzaldiari dagokion zenbatekoaren zati proportzionala itzuli beharko da eta/edo hori kobratzeko eskubidea galduko da.

12. oinarria.–Bekaren bateragarritasuna.

Deialdi honetako bekak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, gastu beretarako emandako beste dirulaguntza batzuekin.

Deialdi honetako prestakuntza bekak bateragarriak dira harrerako erakundeek praktikak egiteagatik ematen ahal dituzten laguntzekin.

13. oinarria.–Emandako beken publizitatea.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako bekak Ogasun Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuraduna eta emandako diru kopurua.

Beka hauen onuradunen zerrenda laguntzen fitxan ere argitaratuko da: https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/becas-para-realizar-practicas-en-paises-extracomunitarios-2022-2023.

14. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari aurkeztuta, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2. ERANSKINA

Prestakuntza beken zenbatekoa, Europar Batasunetik kanpoko herrialdearen arabera

HERRIALDEA

BEKAREN ZENBATEKOA

Angola

7.829 euro

Saudi Arabia

8.225 euro

Aljeria

5.505 euro

Argentina

6.800 euro

Australia

9.940 euro

Bolivia

6.005 euro

Brasil

6.865 euro

Kanada

7.200 euro

Txile

6.635 euro

Txina

8.300 euro

Kolonbia

6.136 euro

Hego Korea

7.853 euro

Costa Rica

6.320 euro

Kuba

7.070 euro

Ekuador

6.135 euro

Estatu Batuak (ekialdeko kosta)

9.640 euro

Estatu Batuak (mendebaldeko kosta)

10.071 euro

Estatu Batuak (erdialdea)

9.560 euro

Egipto

5.391 euro

El Salvador

6.880 euro

Filipinak

6.400 euro

Ghana

7.482 euro

Guatemala

6.547 euro

India

6.197 euro

Indonesia

6.266 euro

Israel

6.903 euro

Japonia

9.517 euro

Jordania

5.602 euro

Kazakhstan

6.350 euro

Kenya

6.658 euro

Libano

5.420 euro

Malaysia

6.051 euro

Maroko

4.942 euro

Mexiko

6.033 euro

Nigeria

6.212 euro

Norvegia

6.915 euro

Zeelanda Berria

9.150 euro

Panama

6.530 euro

Paraguai

5.956 euro

Peru

6.426 euro

Erresuma Batua

7.052 euro

Dominikar Errepublika

6.118 euro

Senegal

5.616 euro

Serbia

4.463 euro

Singapur

8.473 euro

Hegoafrika

5.835 euro

Suitza

7.557 euro

Thailandia

5.886 euro

Taiwan

7.419 euro

Tunisia

5.108 euro

Turkia

5.243 euro

Uruguai

6.927 euro

Vietnam

6.433 euro

Zerrendan agertzen ez diren herrialdeen kasuan, banakako kalkulua eginen da.

Iragarkiaren kodea: F2211858