185. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

193/2022 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez praktiketako funtzionarioak izendatzen baitira eta praktikaldia egiteko destinoa esleitzen baitzaie Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduretan hautatutako izangaiei, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan. Prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautapen prozedurak onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 164/2022 Ebazpenaren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko prozedurak gainditu dituzten pertsonen zerrenda bakarrak onetsi dira, espezialitatearen eta hizkuntzaren araberakoak.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 10eko 182/2022 Ebazpenaren bidez eta abuztuaren 12ko 184/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi eta argitara eman ziren Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak gainditu dituzten izangaien zerrenda osagarriak, kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren araberakoak, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako.

Deialdiaren I. tituluaren bederatzigarren oinarrian xedatutakoarekin bat, bidezkoa da hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatzea (salbuetsita ez badaude, edo salbuetsita egon arren praktiketara joateko erabakia hartzen badute) eta praktikaldia egiteko destinoa esleitzea, zerbitzuaren beharren arabera. Destino hori gainditutako kidego, espezialitate eta hizkuntza bereko lanpostuetan izanen da, edo, bestela, kidego bereko edo irakasleen beste kidego batzuetako antzeko espezialitateetan, betiere errespetatuz funtzionarioek beren espezialitatean eta hizkuntzan duten lehentasuna.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatzea eta, praktikaldia egin dezaten, bertan adierazten diren lanpostuak esleitzea. Izendapenek 2022ko irailaren 1etik aurrera izanen dituzte ondorioak.

2. Adieraztea praktikaldia egiteko esleitzen zaien destinoa behin-behinekoa izanen dela.

Hautatutako izangai guztiek gainditutako kidego, espezialitate eta hizkuntza bereko lanpostuetan aukeratuko dute destinoa, edo, halakorik ez bada, kidego bereko edo irakasleen beste kidego batzuetako antzeko espezialitateetan, betiere errespetatuz funtzionarioek beren espezialitatean eta hizkuntzan duten lehentasuna.

Praktiketako funtzionarioak behartuak daude deitzen diren lekualdatze lehiaketetan parte hartzera eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen dituen ikastetxeetako lanpostuak eskatzera, praktiketako funtzionario izendatu diren espezialitate eta hizkuntza berekoak.

Hautatutako izangai guztiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen duen ikastetxe batean aukeratu beharko dute behin betiko lehenengo destinoa. Lekualdatze lehiaketetan parte hartzeko, kasuan kasuko deialdiak xedatzen duenari jarraikiko zaio.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita www.nafarroa.eus helbidean ere, deialdiaren fitxan.

4. Ebazpen honek eta eranskinak ez dute administrazio bidea amaitzen, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 24an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

ERANSKINA
0590 BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK

Enpresen Administrazioa / Euskaraz

–Txanda irekia eta erreserbakoa.

TXANDA

IZENA

IKASTETXEA

HERRIA

IREKIA

ISASI MINDEGUIA, KIZKITZA

ELIZONDO LANBIDE ESKOLA IBP

ELIZONDO

Ekonomia / Euskaraz

–Txanda irekia eta erreserbakoa.

TXANDA

IZENA

IKASTETXEA

HERRIA

IREKIA

ZARO ARCAUZ, OSKIA

MENDILLORRI BHI

IRUÑA

IREKIA

MUGUERZA AMIGORENA, MAIALEN

BIURDANA BHI

IRUÑA

IREKIA

LAYANA ARRAYAGO, MARIA

ALAITZ BHI

BARAÑAIN

Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak / Euskaraz

–Txanda irekia eta erreserbakoa.

TXANDA

IZENA

IKASTETXEA

HERRIA

IREKIA

MARTIARENA LEGARRA, AINHOA

SAKANA LH IBP

ALTSASU

IREKIA

ARRIBILLAGA INDABURU, ALAITZ

ELIZONDO LANBIDE ESKOLA IBP

ELIZONDO

IREKIA

DE LA MAZA PEÑA, XABIER

DONAPEA IBP

IRUÑA

Informatika / Euskaraz

–Txanda irekia eta erreserbakoa.

TXANDA

IZENA

IKASTETXEA

HERRIA

IREKIA

GARTZIA LOPEZ DE SABANDO, XABIER

MARÍA ANA SANZ ADMINISTRAZIOKO, MERKATARITZAKO ETA INFORMATIKAKO IB

IRUÑA

Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak / Euskaraz

–Txanda irekia eta erreserbakoa.

TXANDA

IZENA

IKASTETXEA

HERRIA

IREKIA

MENDAZONA RODRIGUEZ, FERMIN

TOKI ONA BHI

BERA

IREKIA

CAMINO ELIZAGOYEN, JONE

TOKI ONA BHI

BERA

Industria Analisi eta Kimika / Gaztelaniaz

–Txanda irekia eta erreserbakoa.

TXANDA

IZENA

IKASTETXEA

HERRIA

IREKIA

GUARDIA RAZQUIN, MAITANE

DONAPEA IBP

IRUÑA

IREKIA

OCHOA SAGÜES, CARMEN

DONAPEA IBP

IRUÑA

Irudi Pertsonaleko Aholkularitza eta Prozesuak / Gaztelaniaz

–Txanda irekia eta erreserbakoa.

TXANDA

IZENA

IKASTETXEA

HERRIA

IREKIA

ORTEGA ILARREGUI, RAQUEL

BURLADA LH IB

BURLATA

IREKIA

BAÑUELOS VILLAVERDE, PATRICIA

IBP

TAFALLA

IREKIA

GARCIA PUERTA, MARIA DOLORES

BURLADA LH IB

BURLATA

Ekonomia / Gaztelaniaz

–Txanda irekia eta erreserbakoa.

TXANDA

IZENA

IKASTETXEA

HERRIA

ERRESERBAKOA

GARDE LECUMBERRI, CRISTINA

VALLE DEL EBRO BHI

TUTERA

IREKIA

RAZQUIN SANZ, ANDREA

MENDILLORRI BHI

IRUÑA

IREKIA

MARTINEZ DE GUEREÑU TAPIA, IBAI

BASOKO BHI

IRUÑA

IREKIA

NIETO VIDARTE, IÑAKI

SANCHO III EL MAYOR BHI

TAFALLA

IREKIA

ARCHANCO ALEIXANDRE, PATRICIA

JULIO CARO BAROJA BHI

IRUÑA

IREKIA

GARCIA NOGUERA, ANTONIO JOSE

VALLE DEL EBRO BHI

TUTERA

Ibilgailuen Mantentze-lanen Antolaketa eta Prozesuak / Gaztelaniaz

–Txanda irekia eta erreserbakoa.

TXANDA

IZENA

IKASTETXEA

HERRIA

IREKIA

DA MOTA MIRANDA, NELSON

DONAPEA IBP

IRUÑA

IREKIA

RECIO PEREZ, SERGIO

DONAPEA IBP

IRUÑA

IREKIA

RUIZ VIDORRETA, FRANCISCO JAVIER

DONAPEA IBP

IRUÑA

Prozesu Diagnostiko Klinikoak eta Produktu Ortoprotesikoak / Gaztelaniaz

–Txanda irekia eta erreserbakoa.

TXANDA

IZENA

IKASTETXEA

HERRIA

IREKIA

HECK SESE, SUSAN INGRID

ESTNA-NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA IB

IRUÑA

IREKIA

FERRIN ERDOZAIN, INMACULADA

ESTNA-NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA IB

IRUÑA

Osasun Prozesuak / Gaztelaniaz

–Txanda irekia eta erreserbakoa.

TXANDA

IZENA

IKASTETXEA

HERRIA

IREKIA

GARCIA BURCIO, XABIER

ESTNA-NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA IB

IRUÑA

IREKIA

SAN MARTIN NAPAL, ANA

ESTNA-NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA IB

IRUÑA

IREKIA

MIEDES LORENZO, MARIA CLARA

ETI IBP

TUTERA

IREKIA

SANTOS CERVERA, LEYRE

ESTNA-NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA IB

IRUÑA

IREKIA

OJER AINZUA, ALEJANDRA

ESTNA-NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA IB

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2211581