184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

452E/2022 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, abuztuaren 22ko 439E/2022 Ebazpenean eskaerak aurkezteko ezarritako epea aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, kanpo-merkataritzako teknikariak kontratatzeko ETEentzako laguntzen deialdia onartu zen.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 22ko 439E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen kanpo-merkataritzako teknikariak kontratatzeko ETEentzako laguntzen deialdia.

Deialdi horren 4. oinarriak (“Eskaerak aurkezteko epea eta modua”) lehen atalean ezartzen duenez, “Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2022ko irailaren 30ean bukatuko”. Ikusirik epe hori ez dela aski izanen, deialdia irailean argitaratzea aurreikusita dagoelako, epe hori 2022ko urriaren 25era arte luzatzen da.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak.

EBAZTEN DUT:

1. Aipatutako deialdiaren 4. oinarria (“Eskaerak aurkezteko epea eta modua”) aldatzea, lehen atalak orain duen testuaren ordez honako hau jartzeko: “Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2022ko urriaren 25ean bukatuko”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko irailaren 1ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2212143