182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

168C/2022 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako Ile-apaindegien sektorearen 2021., 2022., 2023. eta 2024. urteetarako hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ikusirik Nafarroako Ile-apaindegien sektorearen 2021., 2022., 2023. eta 2024. urteetarako hitzarmen kolektiboaren testua (31005805011985 kode zenbakia), erregistro honetan 2022ko uztailaren 18an sartu dena, Nafarroako Ile-apaindegien Elkarteak (enpresaburuen ordezkari gisa) eta ELA sindikatuak (langileen ordezkari gisa) 2022ko ekainaren 7an sinatu dutena, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasunerako Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 4an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako Ile-apaindegien sektorearen hitzarmen kolektiboa 2021., 2022., 2023. eta 2024. urteetarako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2210830