180. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Alduateko UE–ALD6.2 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Urraulbeitiko Udalbatzak 2022ko ekainaren 30ean egindako bilkuran, behin betiko onetsi ziren Alduateko UE–ALD6.2 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua eta hirigintza-hitzarmenaren proposamena, laga beharreko %10aren baliokide ekonomikoarekin ordezteko (María José Legarra Carrerak, Amaia Artica Iturbidek eta Ariane Artica Legarrak sustatu dute).

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Urraulbeitin, 2022ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L2211634