179. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

12532E/2022 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdirako gastua. DDBN identifikazioa: 610133.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 23an emandako 465E/2022 Ebazpenaren bidez, 600.000 euroko gastua baimendu zen laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak kontratatzeko dirulaguntzak emateko, “Enplegurako zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak” izeneko 950001 96100 4709 241118 partidaren kargura.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 465E/2022 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 1.000.000 euro gehitzea laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko deialdiari.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdirako baimendu den gastua, deialdi horretara bideratutako kredituari 1.000.000 euro gehituta.

2. Deialdi horretan baimendutako gastuari 1.000.000 euro gehitzeko baimena ematea. Diru hori 2022ko gastu-aurrekontuko “Enplegurako zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241118 partidaren kargura ordainduko da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 10ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2211055