177. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

59/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 12koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, indarrik gabe uzten duena Lurralde Kohesiorako kontseilariaren apirilaren 27ko 31/2021 Foru Agindua, behin-behinekoz onetsi zuena “Elizondorako sarbide berria N-121-B errepidetik, 50+070 kilometro puntuan” izeneko trazadura proiektua, eta zeinaren bidez behin-behinekoz onesten baita “N-121-B errepiderako sarbide berria Elizondotik, 50+040 MI kilometro puntuan” izeneko trazadura proiektua.

Proiektu honen xedea da eremu horretan irteera bat txertatzea, zuzenean ateratzeko Elizondotik N-121-B errepidera –Iruñerako noranzkoan–. Gaur egun, Elizondoko ipar-mendebaldeko erabiltzaileek eta inguru horretan dagoen Foruzaingoaren komisariak 1.100 metro baino gehiagoko bidea egin behar dute N-121-B errepidera –Iruñerako noranzkoan– sartzeko. Horrek eragin du sarbide berri bat aztertzeko beharra.

Irteera berriak Menditurri kalea luzatuko du; horrez gain, haren trazadura eta sekzioa hobetuko dira, eta espaloia jarriko da eskuineko aldean (ekialdean), kilometro-puntuetan aurrera egin ahala N-121-B errepidearen azpiko pasabideraino. Behin saihesbidea gurutzatuta, ezkerretara biratu beharko da N-121-B errepidean Iruñerako noranzkoan sartzeko, sarrera-adar baten bidez.

Proiektua Erabeta kaleko bidegurutzean abiatuko da; hor, bertan den espaloiari jarraipena emateko, oinezkoen pasabide bat jarriko da. Amaiera, aldiz, ipar-mendebaldean izanen da, N-121-B errepidearekiko lotunean, N-121-B errepidean sartzeko adarraren bidez, non sekzioa egokituko baita.

Jarduketaren abiapuntutik azpiko pasabideraino dagoen hiri barneko tartean, sekzioak 3 metroko erreiak ditu, 1,80 metroko espaloia dago eskuineko aldean eta metro bateko areka ezkerrekoan. Bide-zolak ez duenez eraman-ahalmen nahikorik, eraitsi eginen da galtzada berria kokatuko den eremuan, eta ondoren, berriro jarriko da.

Tarte horretan berean, eraginik egon ez dadin 0+145 kilometro puntuaren ezkerraldean dagoen erdi-tentsioko linea eta dorre elektrikoan, eta eskuinaldeko lurzatiaren itxituran, erreietako eta espaloiko zabalerak gutxituko dira: errei bakoitza 2,75 metrokoa izanen da, eta espaloia, 1,50 metrokoa.

Azpiko pasabidean espaloia eskuinaldera mugituko da, eta horrela jarraipena emanen zaio proiektatutako espaloiari.

Azpiko pasabidea pasatutakoan, bidearen sekzio-tipoak 3 metroko erreiak izanen ditu, eta dagoen galtzada aprobetxatzea aurreikusi da; izan ere, behar bezalako zelaigune eta zorua egin zituzten saihesbidea eraiki zutenean.

Dagoen bidearekiko elkargunearen ostean hasiko da saihesbidera sartzeko adarra, eta haren sekzioa honelakoa izanen da: 4 metroko errei bat, metro bateko bazterbidea ezkerraldean eta 1,5 metrokoa eskuinaldean, eta 0,75 metroko berma eskuinaldean, saihesbidearen galtzadaraino; hor, adarraren zabalera gutxituz joanen da. Oraingo bazterbideetako zoladura galtzadarena baino beherago dagoenez, zabaltze lanak egin aurretik eraitsi beharko da. Eraikuntza-junturan sendotze-juntura bat jartzea aurreikusi da, Hatelit motakoa edo antzekoa, metro bat zabal.

Proiektuak ukitutako zerbitzu guztiak lehengoratzea aurreikusi du.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak jasotzen ditu Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da trazadura proiektua behin-behinekoz onestea eta jendaurrean jartzea, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin bat etorriz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Indarrik gabe uztea Lurralde Kohesiorako kontseilariaren apirilaren 27ko 31/2021 Foru Agindua, behin-behinekoz onetsi zuena “Elizondorako sarbide berria N-121-B errepidetik, 50+070 KPan” izeneko trazadura proiektua.

2. Behin-behinekoz onestea “N-121-B errepiderako sarbide berria Elizondotik, 50+040 MI kilometro puntuan” izeneko trazadura proiektua.

3. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedientea abiaraztea (eranskinean ageri da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

4. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Baztango udaletxean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

6. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Baztango Udalari, eta azken hori premiatzea iragarki taulan argitara dezan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 12an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

“N-121-B ERREPIDERAKO SARBIDE BERRIA ELIZONDOTIK, 50+040 MI KILOMETRO PUNTUAN”

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

Zk.

JABEA ETA HELBIDEA

AZALERA

DESJ.

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABORANTZA MOTA

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-01

Arrasate Lacoizqueta, Fermín Jesús

6

17

104A

Belardia

BA-02

Mendiberri Salaburu, Begoña

390

17

102A

Belardia

Mendiberri Salaburu, Elisa

Salaburu Galainena, Eusebio

Salaburu Igarzabal, Julia Elena

BA-03

Arrasate Lacoizqueta, Fermín Jesús

68

17

4A

Lehorreko alorrak

BA-04

Pacheco Azcarate, Juan Antonio

11

17

41B

Lurzorua

6

17

41C

Belardia

BA-05

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepidez kanpokoa)

3

16

609B

Bidea

BA-06

Agropecuaria Baztanesa S. A.

6

16

418A

Belardia

3

16

418M

Bidea

24

16

418N

Lehorreko alorrak

20

16

418O

Lehorreko alorrak

BA-07

Irigoyen Prieto, Marcos

146

16

502B

Larreak

BA-08

Arrasate Lacoizqueta, Fermín Jesús

1275

17

132A

Lehorreko alorrak

Behe-tentsioko linea elektrikoan ukitutako zerbitzuak berrezartzea

FINKA

Zk.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORT. EZARP.

ml - m²

DESJ.

UNITATEA

EUSK.-KUTX.

OKUP.

ALDIB.

MOTA

ZERBITZUA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABORANTZA MOTA

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-03

Arrasate Lacoizqueta, Fermín Jesús

27

81

2

134

Lurpekoa

17

4A

Lehorreko alorrak

BA-08

Arrasate Lacoizqueta, Fermín Jesús

22

67

1

-

Airekoa

17

132A

Belardia

-

-

2

39

Lurpekoa

Ukitutako telefono-lineako zerbitzuak berrezartzea

FINKA

Zk.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORT. EZARP.

ml - m²

DESJ.

UNITATEA

EUSK.-KUTX.

OKUP.

ALDIB.

MOTA

ZERBITZUA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABORANTZA MOTA

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-08

Arrasate Lacoizqueta, Fermín Jesús

25

74

2

-

TL

17

132A

Belardia

Instalazio osagarriek ukitutako lurzatiak

FINKA

Zk.

JABEA ETA HELBIDEA

AZALERA

ALDIB. OKUP.

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABORANTZA MOTA

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-08

Arrasate Lacoizqueta, Fermín Jesús

264

17

132A

Lehorreko alorrak

Iragarkiaren kodea: F2211243