175. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

12525E/2022 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita dirulaguntza-deialdi honetarako gastua: “Enpresentzako dirulaguntzak 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzeko”. DDBN identifikazioa: 609487.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 11n emandako 197E/2022 Ebazpenaren bidez, 2.500.000 euroko gastua baimendu zen dirulaguntzak emateko 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzea sustatzearren, 2022rako gastu-aurrekontuko partida honen kargura: 950001 96100 4709 241205 partida, “Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia sektoriala” izenekoa.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 197E/2022 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 500.000 euro gehitzea 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzea sustatzeko deialdirako kredituari.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzea sustatzeko dirulaguntzen deialdirako baimendu den gastua, deialdi horretarako kredituari 500.000 euro gehituz.

2. Baimena ematea deialdi horretan baimendutako gastuari 500.000 euro gehitzeko, 2022rako gastu-aurrekontuko partida honen kargura: 950001 96100 4709 241205 partida, “Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala” izenekoa.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 8an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2211057