172. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

359/2022 EBAZPENA, abuztuaren 16koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eguneratzen baitira, 2022-2023 ikasturterako, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan agertzen diren finantzaketa-moduluen zenbateko ekonomikoak, eta aldatzen baita Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 438/2020 Ebazpenaren II. eranskina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.1 artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoek zehaztuko dute zer baldintzatan egin ahal izanen diren hitzarmenak toki-erakundeekin, beste administrazio batzuekin eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuekin, Haur Hezkuntzako lehen zikloan hezkuntza-eskaintza ziurtatzeko.

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu, eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren. Bertan ezartzen denari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuaren eta toki-erakunde interesdunen arteko hitzarmenen bidez sortuko dira haur eskolak, eta hitzarmen horietan ezarriko da, hala denean, finantzaketa araubidea.

Hezkuntza Departamentuak parte hartzen du udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako ikastetxeen kudeaketaren finantzaketan, eta horretarako, lankidetza-hitzarmenak sinatzen ditu.

Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 4.1 artikuluan adierazten da ezen aipatu foru aginduaren eranskinean jasotako moduluetan oinarrituz ezarriko dela finantzaketa hori.

79/2012 Foru Aginduaren xedapen gehigarri bakarrak xedatzen duenez, aurrekontuko xedapenen arabera, zuzendari nagusi eskudunak ikasturte bakoitzean eguneratzen ahalko ditu toki-erakundeei dagokien ekarpenaren ehunekoa eta finantzaketa-moduluen zenbateko ekonomikoak.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak urriaren 19an eman 438/2020 Ebazpenaren bidez eguneratu ziren, 2020-2021 ikasturterako, toki-erakundeei dagokien ekarpenaren ehunekoa eta Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan agertzen diren finantzaketa-moduluen zenbateko ekonomikoak, eta, orobat, finantzaketa-modulu batzuk aldatu ziren (Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 10eko 32/2020 Ebazpenaren II. eranskinean onetsi zirenak), haur eskoletako lanaldi jakin batzuk konbinatzeko.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak urriaren 26an eman 453/2021 Ebazpenaren bidez eguneratu ziren, 2021-2022 ikasturterako, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan jasotako finantzaketa-moduluen zenbateko ekonomikoak.

Hauek dira finantzaketa-moduluen zenbatekoak eguneratzea proposatzeko arrazoiak, 2022-2023 ikasturtean:

–Langile-gastuei lotutako kontzeptuen egungo erreferentzia-zenbatekoak eguneratzea, oinarri gisa balio dutenak haur eskolak kudeatzen dituzten udalekin hitzarmenak sinatzeko. Zehazki:

• Haur eskolako zuzendariari esleitzeko langile-gastuaren kontzeptuan, 23.753,94 euroko zenbatekoa hartzen da erreferentziatzat, administrazioaren B mailari dagokion oinarrizko soldata baita.

• Haur eskolako hezitzaileei esleitzeko langile-gastuaren kontzeptuan, 19.704,86 euroko zenbatekoa hartzen da erreferentziatzat, administrazioaren C mailari dagokion oinarrizko soldata baita.

• Haur eskolako garbitzaileei esleitzeko langile-gastuaren kontzeptuan, 17.161,34 euroko zenbatekoa hartzen da erreferentziatzat, administrazioaren D mailari dagokion oinarrizko soldata baita.

–Langileen ordezkapenetarako finantzaketa handitzea, %8ra iritsi arte.

–Finantzaketa-moduluan hezitzaile laguntzaileak sartzea, haur eskolan funtzionamenduan dauden unitate kopuruaren arabera, hezkuntza-arretaren kalitatea hobetzeko eta hezitzaileen egungo lan-karga murrizteko.

–Funtzionamendu gastuetarako esleitutako zenbatekoak eguneratzea, dagozkien moduluetan berdinduz, unitate-kopuruaren arabera, unitate horien lanaldiaren iraupena edozein dela ere.

Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 4.3 artikuluak ezartzen du toki-erakundearen ekarpena urteko modulu aplikagarriaren %25era artekoa izaten ahal dela. Azken ikasturteetan, toki-erakundeek egin duten ekarpena %24koa izan da. 2022-2023 ikasturtean ehuneko horri eutsi zaio.

Bestalde, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 438/2020 Ebazpenaren II. eranskinean dago jasota ordutegi konbinatuko ikastetxeetako finantzaketa-moduluen kalkulua, zeinetan baitago, gutxienez, lanaldi murriztu bat (lanaldi osoa eta/edo lanaldi erdia eta lanaldi murriztua). Finantzaketa-moduluan hezitzaile laguntzaileak sartu denez, 438/2020 Ebazpenaren II. eranskinean ezarritakoa aldatu behar da.

4.304.287,41 eurokoa da 2022-2023 ikasturterako finantzaketa-moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzearen estimazioa, deskribatutako baldintzetan. Aurrekontuan diru aski egonda, finantzaketa-moduluen zenbatekoa baldintza horietan eguneratzen ahal da, ordainketa bi epetan banatuta: lehen epea 1.434.762,47 eurokoa da, 2022ko gastuen aurrekontuko 420007 42900 4609 322100 partidaren kargura (“Udalekin hitzarmenak 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko”), eta bigarren epea 2.869.524,94 eurokoa da, 2023ko gastuen aurrekontuan horretarako ezartzen den partida baliokidearen kargura.

Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du, eta proposatu 2022-2023 ikasturterako eguneratzea Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan agertzen diren finantzaketa-moduluen zenbateko ekonomikoak, eta aldatzea Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 438/2020 Ebazpenaren II. eranskina.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. %24an mantentzea, 2022-2023 ikasturterako, toki-erakundeei dagokien ekarpenaren ehunekoa, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko.

2. Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan ageri diren finantzaketa-moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzea, 2022-2023 ikasturterako, ebazpen honen eranskinean agertzen denaren arabera.

3. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 438/2020 Ebazpenaren II. eranskina aldatzea, eta honela idatzita uztea:

“II. ERANSKINA

E modulua: ordutegi konbinatuko ikastetxeak, gutxienez lanaldi murriztu bat dutenak (lanaldi osoa eta/edo lanaldi erdia eta lanaldi murriztua).

Ordutegi konbinatuko ikastetxeetan, zeinetan ordutegi osoko X unitatez gain, ordutegi murriztuko Y unitate baimendu diren eta/edo lanaldi erdiko Z unitate, honako hauen batura izanen da guztirako modulua:

–Modulua: zuzendaria ordutegi osoan (A modulua).

–Modulua: X hezitzaile ordutegi osoan (A modulua).

–Funtzionamendu gastuak ordutegi osoko X unitaterentzat (A modulua).

–Modulua: Y hezitzaile ordutegi murriztuan (B modulua).

–Funtzionamendu gastuak ordutegi murriztuko Y unitaterentzat (B modulua).

–Modulua: Z hezitzaile lanaldi erdian (C modulua).

–Funtzionamendu gastuak lanaldi erdiko Z unitaterentzat (C modulua).

–Modulua: X+Y+Z unitateei dagozkien garbiketa-lanak.

–Modulua: X+Y+Z unitateei dagokien hezkuntza-laguntza”.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea interesa duten toki-erakundeetara, Hezkuntza Departamentuko Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalera eta Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari.

6. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 16an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

–A modulua: Ordutegi osoa.

Unitateak

Hezitzaileak

Garbitzaileak

Hezkuntza-laguntza (lanaldi erdiak)

Zuzendaria

Langileak

Modulua
(euro)

Hezitzailea

Hezkuntza-laguntza

Garbiketa

1

2

0,5

33.863,62

28.091,25

12.232,61

78.949,28

2

3

0,5

33.863,62

56.182,50

12.232,61

112.312,04

3

4

1

1

33.863,62

84.273,75

16.623,25

24.465,21

174.082,82

4

5

1,5

1

33.863,62

112.365,00

16.623,25

36.697,82

219.230,33

5

6

1,5

1

33.863,62

140.456,25

16.623,25

36.697,82

252.593,09

6

7

2

2

33.863,62

168.547,50

33.246,50

48.930,42

314.363,86

7

8

2

2

33.863,62

196.638,75

33.246,50

48.930,42

347.726,61

8

9

2

2

33.863,62

224.730,00

33.246,50

48.930,42

381.089,37

9

10

2

3

33.863,62

252.821,25

49.869,75

48.930,42

431.075,38

10

11

2,5

3

33.863,62

280.912,50

49.869,75

61.163,03

476.222,90

11

12

2,5

3

33.863,62

309.003,75

49.869,75

61.163,03

509.585,66

12

13

2,5

3

33.863,62

337.095,00

49.869,75

61.163,03

542.948,42

–B modulua: Ordutegi murriztua.

Unitateak

Hezitzaileak

Garbitzaileak

Hezkuntza-laguntza (lanaldi erdiak)

Zuzendaria

Langileak

Modulua
(euro)

Hezitzailea

Hezkuntza-laguntza

Garbiketa

1

2

0,5

30.822,16

25.568,05

12.232,61

73.384,62

2

3

0,5

30.822,16

51.136,09

12.232,61

104.224,18

3

4

1

1

30.822,16

76.704,14

16.623,25

24.465,21

163.471,75

4

5

1,5

1

30.822,16

102.272,18

16.623,25

36.697,82

206.096,05

5

6

1,5

1

30.822,16

127.840,23

16.623,25

36.697,82

236.935,61

6

7

2

2

30.822,16

153.408,27

33.246,50

48.930,42

296.183,17

7

8

2

2

30.822,16

178.976,32

33.246,50

48.930,42

327.022,72

8

9

2

2

30.822,16

204.544,36

33.246,50

48.930,42

357.862,28

9

10

2

3

30.822,16

230.112,41

49.869,75

48.930,42

405.325,08

10

11

2,5

3

30.822,16

255.680,45

49.869,75

61.163,03

447.949,39

11

12

2,5

3

30.822,16

281.248,50

49.869,75

61.163,03

478.788,95

12

13

2,5

3

30.822,16

306.816,54

49.869,75

61.163,03

509.628,51

–C modulua: Lanaldi erdiko ordutegia.

Unitateak

Hezitzaileak

Garbitzaileak

Hezkuntza-laguntza (lanaldi erdiak)

Zuzendaria

Langileak

Modulua
(euro)

Hezitzailea

Hezkuntza-laguntza

Garbiketa

1

2

0,5

20.039,02

16.623,25

12.232,61

53.656,68

2

3

0,5

20.039,02

33.246,50

12.232,61

75.551,44

3

4

1

1

20.039,02

49.869,75

16.623,25

24.465,21

125.854,21

4

5

1,5

1

20.039,02

66.493,00

16.623,25

36.697,82

159.533,72

5

6

1,5

1

20.039,02

83.116,24

16.623,25

36.697,82

181.428,48

6

7

2

2

20.039,02

99.739,49

33.246,50

48.930,42

231.731,24

7

8

2

2

20.039,02

116.362,74

33.246,50

48.930,42

253.626,00

8

9

2

2

20.039,02

132.985,99

33.246,50

48.930,42

275.520,76

9

10

2

3

20.039,02

149.609,24

49.869,75

48.930,42

314.038,77

10

11

2,5

3

20.039,02

166.232,49

49.869,75

61.163,03

347.718,28

11

12

2,5

3

20.039,02

182.855,74

49.869,75

61.163,03

369.613,04

12

13

2,5

3

20.039,02

199.478,99

49.869,75

61.163,03

391.507,81

–D modulua: Ordutegi konbinatua duten ikastetxeak (ordutegi osoa/erdia).

Ordutegi osoko unitateen azpimodulua:

Unitateak

Hezitzaileak

Garbitzaileak

Azpimodulua

1

2

0,5

61.954,87

2

3

0,5

90.046,12

3

4

1

118.137,37

4

5

1,5

146.228,62

5

6

1,5

174.319,87

6

7

2

202.411,12

7

8

2

230.502,37

8

9

2

258.593,62

9

10

2

286.684,87

10

11

2,5

314.776,12

11

12

2,5

342.867,37

12

13

2,5

370.958,62

Lanaldi erdiko unitateen azpimodulua:

Unitateak

Hezitzaileak

Garbitzaileak

Azpimodulua

1

2

0,5

16.623,25

2

3

0,5

33.246,50

3

4

1

49.869,75

4

5

1,5

66.493,00

5

6

1,5

83.116,24

6

7

2

99.739,49

7

8

2

116.362,74

8

9

2

132.985,99

9

10

2

149.609,24

10

11

2,5

166.232,49

11

12

2,5

182.855,74

12

13

2,5

199.478,99

Ikastetxeko unitate guztien kopuruaren azpimodulua:

Unitateak

Hezitzaileak

Hezkuntza-laguntza (lanaldi erdiak)

Garbitzaileak

Azpimodulua

2

3

0,5

22.265,92

3

4

1

1

55.945,45

4

5

1

1,5

73.001,71

5

6

1

1,5

78.273,22

6

7

2

2

111.952,74

7

8

2

2

117.224,24

8

9

2

2

122.495,75

9

10

3

2

144.390,51

10

11

3

2,5

161.446,78

11

12

3

2,5

166.718,29

12

13

3

2,5

171.989,80

Iragarkiaren kodea: F2211240