171. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

64/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen dituena.

ZIOEN AZALPENA

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldaketa garrantzitsuak egiten ditu aurreko arauaren testuan; legearen zioen azalpenean adierazten den moduan, aldaketa horietako asko jatorrizko testuan jasotako neurriak berrikusteko beharrari zor zaizkio, hezkuntza sistema XXI. mendeko erronka eta desafioei egokitzearren, Europar Batasunak eta UNESCOk 2020-2030 hamarkadarako zehaztutako helburuekin bat.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagokionez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren testu berriak nabarmen aldatzen ditu irakaskuntza horien antolamendua eta antolaketa, eta aukera ematen du, ikasgaietan antolatzeaz gain, ikasgaiak esparrutan integratzeko, etapako lehen hiru mailetan. Era berean, azken mailan, ikasgaiak errazago hautatzeko eta ikasturtearen izaera orientatzailea kontuan hartuta, ikasgai batzuk hainbat aukeratan biltzeko aukera ezartzen da, Batxilergoko modalitateetara eta Lanbide Heziketako arloetara bideratuta.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntzak eta haien antolamendua ezartzen dituen martxoaren 29ko 217/2022 Errege Dekretua argitaratu ondoren, Nafarroako Gobernuak, lege organikoak berak emandako erantzukizuna bere gain hartuta, Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezarri zuen ekainaren 29ko 71/2022 Foru Dekretuaren bidez.

Foru dekretu horren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoa betez, Hezkuntza Departamentuak arautu behar du Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia. Era berean, foru dekretu horren azken xedapenetako bigarrenean baimena ematen zaio hezkuntza arloko eskumena duen kontseilariari arau horretan ezarritakoa bete eta garatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko.

Hori guztia kontua hartuta, bidezkoa da, hortaz, erregelamendu bidez garatzea ekainaren 29ko 71/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa, eta arautzea, foru agindu honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Eskola Kontseiluak nahitaezko txostena eman ondoren, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak baliatuta,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

1. Foru agindu honen helburua da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzea, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan eta ekainaren 29ko 71/2022 Foru Dekretuan, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duenean, xedatutakoarekin bat.

2. Foru agindu hau aplikatuko da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean dauden ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta pribatu itunduetan, Hezkuntza Departamentuak behar bezala baimenduta badaude eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen badituzte.

2. artikulua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hezkuntza sistemaren barruan.

1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Oinarrizko Hezkuntzaren parte den hezkuntza etapa bat da.

2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapak lau maila ditu, eta, normalean, ikasleek hamabi urte betetzen dituzten urte naturaletik hamasei urte betetzen dituzten urte naturalera eginen dira.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasleen konpetentziak garatzera bideratutako ikasgaietan antolatuta dago. Lehenengo hiru mailetan ikasgai horiek esparruetan antolatzen ahalko dira, ekainaren 29ko 71/2022 Foru Dekretuan eta foru agindu honen artikuluetan horretarako ezarritakoaren barruan.

4. Etapako laugarren maila orientatzailea izanen da, bai derrigorrezkoen ondoko ikasketetarako, bai lanean hasteko.

3. artikulua. Ezarpena.

1. 2022-2023 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak behar bezala baimenduta dauden ikastetxe publiko, pribatu eta pribatu itundu guztietan ezarriko dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta hirugarren mailetako irakaskuntzak, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen ekainaren 29ko 71/2022 Foru Dekretuan araututakoak.

2. 2023-2024 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak behar bezala baimenduta dauden ikastetxe publiko, pribatu eta pribatu itundu guztietan ezarriko dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren eta laugarren mailetako irakaskuntzak, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen ekainaren 29ko 71/2022 Foru Dekretuan araututakoak.

4. artikulua. Etapan sartzea.

1. Oro har, hamabi urte betetzen dituzten urte naturalean sartuko dira ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailan.

2. Ikasle horiek hamahiru urte betetzen dituzten urtera arte atzeratzen ahalko da sartze hori, baldin eta Lehen Hezkuntzako bigarren, laugarren edo seigarren mailetan urtebete gehiago egotea proposatu bada.

3. Aurreko ataletan adierazitakoa alde batera utzi gabe, hezkuntza premia bereziak dituzten eta Haur Hezkuntzako etapan eta/edo Lehen Hezkuntzako etapan beste urtebete egiteko baimena eman zaien ikasleen kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan hastea ere urtebete edo bi urte gehiago atzeratzen ahalko da, kasuaren arabera.

4. Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etaparen irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen ekainaren 29ko 71/2022 Foru Dekretuaren 20.D) artikuluan xedatutakoaren arabera, Espainiako hezkuntza sisteman berandu sartzen diren ikasleen eskolatzea haien inguruabarrak, ezagutzak, adina eta ikasketen historia kontuan hartuta eginen da. Ikasle horiek, oro har, adinaren arabera dagokien mailan eskolatuko dira. Aurrekoa gorabehera, ikasle horiek curriculum konpetentzia mailan bi mailako edo gehiagoko atzerapenen bat badute, adinari dagokion mailatik beherako mailan eskolatzen ahalko dira. Ikasle horientzat behar diren errefortzu neurriak hartuko dira, eskolan integratzen eta atzerapena gainditzen laguntzeko eta ikasketak aprobetxamenduarekin egiten jarrai dezaten. Atzerapen hori gainditzen bada, adinaren arabera dagokien mailan sartuko dira ikasleak.

5. artikulua. Etapan jarraitzea.

1. Oro har, ikasleek hamasei urte betetzen dituzten urte naturalera arte izanen dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapan. Etapa horretan jarraitzeko denbora hamazazpi edo hemezortzi urtera arte luzatzen ahalko da Oinarrizko Hezkuntzan urte bat edo bi gehiago emateko proposatu diren ikasleen kasuan.

2. Salbuespen gisa, beste urtebete ematen ahalko da etapako laugarren mailan, nahiz eta aurreko atalean adierazitako gehieneko egonaldia agortu, baldin eta irakasle taldeak uste badu neurri horrek erraztu egiten duela etaparako ezarritako funtsezko konpetentziak bereganatzea; kasu horretan, maila horretan jarraitzen ahalko dute ikasleek hemeretzi urte betetzen dituzten urte naturalera arte.

3. Aurreko ataletan xedatutakoa eta Haur Hezkuntzan eta/edo Lehen Hezkuntzan baimendutako egonaldiak alde batera utzi gabe, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapan eskolatzea beste urtebetez luzatzen ahalko da ikastetxe arruntetan, baldin eta horrek erraztu egiten badu etaparen funtsezko konpetentziak eta helburuak eskuratzea.

4. Oinarrizko irakaskuntzan zer urtetan hasi ziren alde batera utzita, gure hezkuntza sisteman berandu sartzen diren ikasleek eskubidea izanen dute oinarrizko irakaskuntzan jarraitzeko hemeretzi urte betetzen dituzten urte naturalera arte, baldin eta, hasierako ebaluazioaren ondorioz, adinagatik legokiekeena baino ikasmaila bat beherago matrikulatu badira.

6. artikulua. Ikasgaiak eta esparruak

1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen hiru mailetan, eta beren hezkuntza proiektuan eta Urteko Programazio Orokorraren urteko zehaztapenetan ezarritakoaren arabera eta beren autonomia baliatuz, ikastetxeek mailen ezarpena antolatzen ahalko dute, modalitate hauetako edozeini helduz:

a) Ikasgaien araberako antolaketa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen hiru mailetako ikasgaiak Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etaparen irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen ekainaren 29ko 71/2022 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoak dira, eta foru agindu honen I. eranskinean zehaztuta daude.

b) Esparruen araberako antolaketa: ikastetxeek esparruka lan egiten ahalko dute. Foru agindu honen II. eranskinean ezarritakoaren arabera, ezartzen ahalko diren esparruak hauek izanen dira: Hizkuntza eta Gizartea, eta Zientzia eta Matematika. Esparruen araberako antolaketa hori jarraian aipatzen diren aukeretako edozeinetan ezartzen ahalko da:

–Hizkuntza eta Gizarte Esparrua eta Zientzia eta Matematika Esparrua.

–Bi esparruetako bat.

Era berean, esparruka lan egitea erabakitzen duten ikastetxeek Hezkuntza Departamentuak ikasturte bakoitzerako xedatzen duena bete beharko dute.

2. Beren autonomia baliatuz, eta curriculuma garatze aldera, ikasgaien araberako antolaketa aukeratzen duten ikastetxeek hainbat ikasgai batera lantzen ahalko dituzte, beren hezkuntza proiektuan eta Urteko Programazio Orokorraren urteko zehaztapen egokietan ezarritakoaren arabera.

3. Esparruka antolatzea aukeratzen duten ikastetxeek honako alderdi hauek hartu beharko dituzte kontuan:

a) Artikulu honen lehenengo apartatuan ezarritako esparruen curriculumak barne hartuko ditu horiek osatzen dituzten ikasgaien konpetentzia espezifikoak, ebaluazio irizpideak eta oinarrizko jakintzak.

b) Beren autonomiaz baliatuz, ikastetxeek beste ikasgai batzuk lotzen ahalko dituzte artikulu honen lehenengo apartatuan zerrendatutako esparruei, beren hezkuntza proiektuan eta Urteko Programazio Orokorraren urteko zehaztapen egokietan ezarritakoaren arabera.

c) Ebaluazioaren ondorioetarako, irakasleek esparruen araberako kalifikazioa erregistratuko dute, eta ez horien barneko ikasgaietakoa. Ikasgaiak esparruekin lotu badira, apartatu honen b) puntuan ezarritako aukeraren arabera, erantsitako ikasgaiek beren kalifikazio erregistroa izan beharko dute, esparruari emandako kalifikazioa gorabehera.

4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila ikasgaika baino ez da antolatuko. Ikasgai horiek ekainaren 29ko 71/2022 Foru Dekretuaren 10. artikuluan jasotzen dira (71/2022 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena), eta foru agindu honen III. eranskinean zehazten dira.

5. Berariazko tratamendua alde batera utzi gabe, ikasgai guztietan landuko dira irakurriaren ulermena, ahozko eta idatzizko adierazpena, ikus-entzunezko komunikazioa, konpetentzia digitala, ekintzailetza soziala eta enpresariala, espiritu kritikoaren eta zientifikoaren sustapena, hezkuntza emozionala eta balioen hezkuntza, genero-berdintasuna eta sormena. Nolanahi ere, zeharka sustatuko dira osasunerako hezkuntza, afektibo-sexuala barne, prestakuntza estetikoa, jasangarritasunerako eta kontsumo arduratsurako hezkuntza, elkarrekiko errespetua eta berdinen arteko lankidetza.

7. artikulua. Ordutegia.

1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etaparen ordutegia honako irizpide hauen arabera antolatu beharko da:

a) Etapako maila bakoitzean eskola jarduerak 175 egun izanen ditu gutxienez.

b) Oro har, ordutegia antolatzeko, kontuan hartuko dira Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusi eskudunaren ebazpen honetan ezarritako baldintzak: urtero Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetako egutegia eta ordutegi orokorra egiteko jarraibideak xedatzen dituen ebazpena, hain zuzen ere.

c) Era berean, oro har, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako maila bakoitzeko ikasleen asteko ordutegia 30 eskolaldikoa izanen da, eta egunean 6 eskolaldikoa, eta horietako bakoitzak 55 minutuko iraupena izanen du. Eskolaldi horietako bat ikasleen tutoretzarako izanen da.

d) Ikasleek ordu erdiko jolas-ordua izanen dute egunean, goizaren erdialdean, oro har.

e) Foru agindu honen aplikazio-eremuan dauden ikastetxeek eskatzen ahalko dute eskola ordutegia luzatzeko, betiere lehen aipatutako urteko ebazpenean jasotako baldintzetan. Luzapen horrek ez du inola ere ekarriko ituna handitzea ikastetxe pribatu itunduetan, ez eta plantilla ere ikastetxe publikoetan, eta ez die inolako kosturik eraginen familiei.

2. Irakurtzeko ohitura sustatzeko, denbora bat eskainiko zaio irakurketari ikasgai guztien irakaslanean.

3. Ondorio horietarako, esparru bakoitzaren eskola ordutegia hura osatzen duten ikasgai guztien batura izanen da.

4. Ikastetxeen autonomia baliatuta eta konpetentzien integrazioa sustatzeko, ikastetxeek eskola ordutegiaren zati bat ikasleentzako proiektu esanguratsuak egiteko eta problemak elkarlanean ebazteko erabiliko da, autoestimua, autonomia, hausnarketa eta erantzukizuna indartzeko. Eskola ordutegiko denbora tarte horrek gutxienez astero hiru eskolaldi izanen ditu, eta bideratuko da etapako konpetentzia guztien garapen integratua bermatzera eta zeharkako edukiak esparru eta ikasgai guztietan txertatzera.

8. artikulua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen hiru mailetako ordutegi egitura eta antolaketa.

1. Etapako lehenengo hiru mailetarako eta dagozkion hizkuntza ereduetarako ikasgaien araberako ordutegiaren egitura eta antolaketa foru agindu honen I. eranskinean ezarritako asteko eskolaldien kopuruari egokituko zaizkio.

2. Etapako lehenengo hiru mailetarako eta dagozkion hizkuntza ereduetarako esparruen araberako ordutegiaren egitura eta antolaketa foru agindu honen II. eranskinean ezarritako asteko eskolaldien kopuruari egokituko zaizkio.

3. Derrigorrezko ikasgaiez gain, lehenengo hiru mailetako bakoitzean, ikasleek aukerako ikasgai bat ikasiko dute. Ondorio horietarako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen hiru mailetako aukerakoen blokea Atzerriko Bigarren Hizkuntza, Kultura Klasikoa eta Konpetentzia Digitala ikasgaiek osatuko dute, baita ikastetxeek diseinatutako ikasgaiek ere. Nolanahi ere, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

a) Atzerriko Bigarren Hizkuntza: Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikasgaia nahitaez eskaini beharko dute ikastetxe guztiek, eta, horren irakaskuntzari dagokion guztian, foru agindu honen bigarren xedapen gehigarrian araututakoa beteko da.

b) Kultura Klasikoa: Kultura Klasikoa ikasgaia, gutxienez, etapako lehen hiru mailetako batean eskainiko da, ikastetxearen irizpidearen arabera. Ikasleek bakarrik lehenengo hiru mailetako batean ikasten ahalko dute ikasgai hori, eta ezin izanen dute ikasgaia berriro ere aukeratu aldez aurretik aukeratuta eta egina badute.

c) Konpetentzia Digitala: ikastetxeek nahitaez Konpetentzia Digitala ikasgaia eskaini beharko dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailan, eta ezin izanen dute eskaini aipatutakoaz bestelako maila batean. Ikasgai bat izanen du ardatz, zeinahi dela ikasgai hori, edo, bestela, diziplinarteko proiektu gisa landuko da.

d) Ikastetxeek diseinatutako ikasgaiak: beren autonomia baliatuz, ikastetxeek diseinu propioko ikasgaiak prestatzen ahalko dituzte, honako hauek kontuan hartuta:

–Eskaintza ikastetxearen ezaugarrien eta ikasleen behar eta espektatiba orokorren araberakoa izanen da.

–Beren ikasgaiak diseinatzea aukeratzen duten ikastetxeek inguruabar hori jaso beharko dute beren hezkuntza proiektuan eta Urteko Programazio Orokorraren urteko zehaztapenetan.

–Ikastetxeak diseinatutako ikasgaiak ere lan monografiko gisa, diziplinarteko proiektu gisa edo komunitateari zerbitzu bat emateko lankidetza proiektu gisa prestatzen ahalko dira.

–Eskaintzen ahal diren ikasgaien kopuruari dagokionez, ikastetxeen diseinu propioko ikasgaientzat ez da inolako mugarik.

4. Aukerako ikasgaien ordutegiaren barruan, A ereduko ikasleek, G eredua eta A eredua batera ematen dituzten ikastetxeetan, Euskara eta Literatura ikasiko dute. Ikastetxe horietako ordutegiaren antolaketak Hizkuntza eta Gizarte esparrua badu, Euskara eta Literatura ikasgaia esparru horren barruan egonen da.

5. Bai Konpetentzia Digitala ikasgaiaren diseinuak, bai ikastetxeak diseinatutako ikasgaien diseinuak honako alderdi hauek jaso beharko dituzte:

a) Ikasgaiaren justifikazioa, ikastetxeko hezkuntza proiektuari dagokionez.

b) Ikasgaiaren curriculuma: konpetentzia espezifikoak eta, horietako bakoitzerako, irteera-profilaren deskriptoreekiko lotura eta dagozkien ebaluazio irizpideak, bai eta oinarrizko jakintza gisa adierazitako edukiak ere.

c) Hura garatzeko eskuragarri dauden materialak eta baliabide didaktikoak.

d) Zer departamentu arduratuko den koordinazio didaktikoaz edo, halakorik izan ezean, zer espezialitatetakoak diren hura emateaz arduratuko diren irakasleak.

Ikastetxeek diseinu propioko ikasgaiak eskaintzea erabakitzen badute, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko diote, ikasturte bakoitzerako ezarritako epeen eta baldintzen arabera.

6. Ikasleei eskaintzen zaizkien aukerako ikasgaiak emateko, gutxienez hogei ikaslek aukeratu beharko dituzte. Nolanahi ere, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egoera jakin batzuk baloratzen ahal ditu, eta nahiz eta modu orokorrean ezarritako gutxieneko ikasle kopurua baino gutxiago izan baimentzen ahal du ikasgai horiek ematea.

9. artikulua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ordutegi egitura eta antolaketa.

1. Laugarren mailako ikasgai bakoitzerako eta dagozkion hizkuntza ereduetarako ordutegiaren egitura eta antolaketa foru agindu honen III. eranskinean ezarritako asteko eskolaldien kopuruari egokituko zaizkio.

2. Derrigorrezko ikasgaiez gain (horien artean, ikasleek aukeratuko dute Matematika A edo Matematika B ikastea), ikasleek hiru ikasgai ikasi beharko dituzte jarraian zerrendatutakoen artean, denak ordu kopuru berarekin: Biologia eta Geologia, Digitalizazioa, Ekonomia eta Ekintzailetza, Adierazpen Artistikoa, Fisika eta Kimika, Prestakuntza eta Orientazio Pertsonal eta Profesionala, Latina, Musika, Atzerriko Bigarren Hizkuntza eta Teknologia.

3. Ikasleen aukeraketa orientatze aldera, aurreko atalean adierazitako ikasgaiak hainbat aukeratan taldekatzen ahalko dituzte ikastetxeek, Batxilergoko modalitateetara eta Lanbide Heziketako arloetara bideratzeko. Orientazio gisa, foru agindu honen III. eranskinean hiru aukeraz osatutako taldekatze posible bat egin da.

4. Era berean, ikasleek aukerako ikasgai bat ikasiko dute. Ondorio horietarako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako aukerakoen blokea Atzerriko Bigarren Hizkuntza eta Filosofia ikasgaiek osatuko dute, bai eta ikastetxeek diseinatutako ikasgaiek ere, betiere honako alderdi hauek kontuan hartuta:

a) Atzerriko Bigarren Hizkuntza: Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikasgaia nahitaez eskaini beharko dute ikastetxe guztiek, eta aukera librekoa izanen da ikasleentzat. Horren irakaskuntzari dagokion guztian, foru agindu honen bigarren xedapen gehigarrian araututakoa beteko da.

b) Ikastetxeek diseinatutako ikasgaiak: beren autonomia baliatuz, ikastetxeek diseinu propioko ikasgaiak prestatzen ahalko dituzte, honako hauek kontuan hartuta:

–Eskaintza hori ikastetxearen ezaugarrien eta ikasleen behar eta espektatiba orokorren araberakoa izanen da.

–Beren ikasgaiak diseinatzea aukeratzen duten ikastetxeek inguruabar hori jaso beharko dute beren hezkuntza proiektuan eta Urteko Programazio Orokorraren urteko zehaztapenetan.

–Ikastetxeak diseinatutako ikasgaiak ere lan monografiko gisa edo komunitateari zerbitzu bat emateko lankidetza proiektu gisa prestatzen ahalko dira.

–Eskaintzen ahal diren ikasgaien kopuruari dagokionez, ikastetxeek diseinu propioko ikasgaiak eskaintzeak ez du inolako mugarik izanen.

–Era berean, eta aurretik azaldutako guztiaz gain, ikastetxeek foru agindu honen 8.5 artikuluan xedatutakoa bete beharko dute.

5. Aukerako ikasgaien ordutegiaren barruan, A ereduko ikasleek, G eredua eta A eredua batera ematen dituzten ikastetxeetan, Euskara eta Literatura ikasiko dute.

6. Ikasleei aukeratzeko eskaintzen zaizkien ikasgaiak emateko, 20 ikaslek aukeratu beharko dituzte, gutxienez ere. Nolanahi ere, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egoera jakin batzuk baloratzen ahal ditu, eta baimentzen ahal du modu orokorrean ezarritako gutxieneko ikasle kopurua baino gutxiago izatea ikasgai horiek emateko.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengo xedapen gehigarria.–Erlijio irakaskuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

1. Erlijio irakaskuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapan sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen ekainaren 29ko 71/2022 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat.

2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapan, erlijio irakaskuntzaren eskaintza derrigorrezkoa izanen da ikastetxeentzat eta borondatezkoa ikasleentzat.

3. Ikastetxeek behar diren antolaketa neurriak ezarriko dituzte erlijio irakaskuntza ez jasotzea aukeratu duten ikasleentzat. Neurri horiek Urteko Programazio Orokorrean aldez aurretik onetsitako jardueretan zehaztu beharko dira, eta inola ere ez dute berekin ekarriko erlijioaren ezagutzarekin edo etapako edozein ikasgairekin lotutako curriculum edukiak ikastea.

Bigarren xedapen gehigarria.–Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikasgaia ematea.

Atzerriko Bigarren Hizkuntza irakasteko, ikastetxeek honako alderdi hauek hartu beharko dituzte kontuan:

a) Oro har, Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikasten duten ikasleek etapa osoan izanen dute ikasgaia, eta etapa osoan irakatsiko dela bermatuko zaie. Ikasgaiaren programazioa egitean, koherentzia bermatuko da lau mailetan.

b) Edozein mailatan Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikasten hasi ahal izateko, ikasleek maila egokia izan behar dute, dagokion koordinazio didaktikoko departamentuaren iritziz, eta, horretarako, egokitzat jotzen dituen maila probak egiten ahalko ditu.

c) Salbuespen gisa, edozein ikasturteren amaieran, ikasleak Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikasteari uzten ahalko dio, gurasoek edo legezko tutoreek idatziz eskatzen badute, edo ikasleak berak eskatzen badu, adinez nagusia bada. Eskaera ikastetxeko zuzendariari bidaliko zaio, eskaeraren arrazoiak adierazita. Zuzendariak, koordinazio didaktikorako departamentuari kontsulta egin ondoren, eskaeraren gaineko ebazpena emanen du.

d) Ikastetxeek maila desberdineko taldeak eratzen ahalko dituzte, behar adina irakasle izanez gero.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Curriculum Dibertsifikaziorako programak.

Hezkuntza Departamentuak arautuko ditu, foru agindu bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetan eginen diren Curriculum Dibertsifikaziorako programak.

Laugarren xedapen gehigarria.–Ikasgaiak irakasleei esleitzea.

1. Ikastetxe batean irakasten diren ikasgaiak ez badaude arauz koordinazio didaktikoko departamentu bati esleituta, edo koordinazio didaktikoko hainbat departamentutako irakasleek irakasten ahal badituzte, eta indarreko araudian ez badago ezarrita ikasgaiak emateko lehentasuna, ikastetxeko zuzendariak, Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak proposatuta, ikastetxeko koordinazio didaktikoko departamentu bati edo irakasleen espezialitate bati atxikiko dizkio irakaskuntza horiek.

2. Era berean, ikastetxeko zuzendariari egokituko zaio foru agindu honen lehen xedapen gehigarriaren 3. apartatuan aipatzen den hezkuntza arreta esleitzea.

3. Nolanahi ere, ikastetxeko zuzendariak Kultura Klasikoa eta Filosofia ikasgaiak esleitzeko, honako hau bete beharko da:

a) Kultura Klasikoa: Kultura Klasikoa ikasgaia, ikastetxeko zuzendariaren irizpidearen arabera, Latina edo Grekoa espezialitateetako irakasleei esleitu behar zaie.

b) Filosofia: Filosofia ikasgaia Filosofia espezialitateko irakasleei esleitu behar zaie.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Antolatzeko autonomia.

Foru agindu honetan adierazitakoez bestelako ordutegi antolamenduak esperimentatu nahi dituzten ikastetxeek antolamendu horiek eskatu beharko dizkiote, arrazoituta, Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusi eskudunari, baimena eman dezan. Betiere, bermatu beharko dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren antolamendua eta gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituen martxoaren 29ko 217/2022 Errege Dekretuaren IV. eranskinean jasotako ikasgai bakoitzaren gutxieneko ordutegia.

Seigarren xedapen gehigarria.–Ikastetxe pribatuen eta pribatu itunduen titularren eskumenak.

Foru agindu honetan xedatutakoa ikastetxe pribatu eta pribatu itunduei aplikatuko zaie, ikastetxe horien titularrek dituzten eskumenei kalterik egin gabe.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Xedapen iragankor bakarra.–Araudiaren indarraldia.

2022-2023 ikasturtean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren eta laugarren mailak Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 15eko 46/2015 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera arautuko dira. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan dauden ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen dira.

XEDAPEN INDARGABETZAILEAK

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetutako arauak

1. Indargabetzen da Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 15eko 46/2015 Foru Agindua, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen baitira.

2. Maila bereko edo apalagoko xedapenetan, indargabeturik dago foru agindu honetan ezarritakoaren aurka doan oro.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 8an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

I. ERANSKINA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen hiru mailetako egitura eta ordutegien antolaketa, ikasgaika

MAILAK: DBHko 1., 2. eta 3. mailak

G IKASTETXEA

G-A IKASTETXEA

D ETA D-A IKASTETXEA

G eredua

G eredua

A eredua

D eta A ereduak

1.

2.

3.

1.

2.

3.

1.

2.

3.

1.

2.

3.

Gaztelania eta Literatura

4

4

4

4

4

4

4

4

4

3

3

3

Euskara eta Literatura

3

3

3

Geografia eta Historia

3

3

3

3

3

3

3

3

3

3

3

3

Matematika

4

4

4

4

4

4

4

4

4

4

4

4

Biologia eta Geologia

3

2

3

2

3

2

3

2

Fisika eta Kimika

3

3

3

3

3

3

3

2

Atzerriko Hizkuntza

3

3

3

3

3

3

3

3

3

3

3

3

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

2

2

2

2

2

2

2

2

2

Erlijioa / Hezkuntza Arreta

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

Balio Zibikoen eta Etikoen Hezkuntza

1

1

1

1

1

1

1

1

Teknologia eta Digitalizazioa

2

2

2

2

Musika

3

3

3

2

Plastika, Ikusizko eta Ikus-entzunezko Hezkuntza

2

2

2

2

Teknologia eta Digitalizazioa

3

3

3

2

Musika

2

2

2

2

Plastika, Ikusizko eta Ikus-entzunezko Hezkuntza

2

2

2

2

Aukerakoak:

Atzerriko Bigarren Hizkuntza / Euskara eta Literatura (1) / Kultura Klasikoa / Konpetentzia Digitala / Diseinatutako ikasgaiak

3

3

3

3

3

3

3

3

3

2

2

2

Tutoretza

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

GUZTIRA

30

30

30

30

30

30

30

30

30

30

30

30

(1) G-A ikastetxeetan, A ereduko ikasleek nahitaez ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 3 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegiaren barruan.

–D eta D-A ikastetxeetan, Euskara eta Literatura aukerako ikasgaien ordutegitik kanpo ikasiko da, astean 3 eskolalditan.

II. ERANSKINA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen hiru mailetako egitura eta ordutegien antolaketa, esparruka

MAILAK: DBHko 1., 2. eta 3. mailak

G IKASTETXEA

G-A IKASTETXEA

D ETA D-A IKASTETXEA

G eredua

G eredua

A eredua

D eta A ereduak

1.

2.

3.

1.

2.

3.

1.

2.

3.

1.

2.

3.

Hizkuntza eta Gizartea esparrua

Gaztelania eta Literatura

4

4

4

4

4

4

4

4

4

3

3

3

Euskara eta Literatura

3

3

3

Geografia eta Historia

3

3

3

3

3

3

3

3

3

3

3

3

Zientzia eta Matematika esparrua

Matematika

4

4

4

4

4

4

4

4

4

4

4

4

Biologia eta Geologia

3

2

3

2

3

2

3

2

Fisika eta Kimika

3

3

3

3

3

3

3

2

Atzerriko Hizkuntza

3

3

3

3

3

3

3

3

3

3

3

3

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

2

2

2

2

2

2

2

2

2

Erlijioa / Hezkuntza Arreta

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

Balio Zibikoen eta Etikoen Hezkuntza

1

1

1

1

1

1

1

1

Teknologia eta Digitalizazioa

2

2

2

2

Musika

3

3

3

2

Plastika, Ikusizko eta Ikus-entzunezko Hezkuntza

2

2

2

2

Teknologia eta Digitalizazioa

3

3

3

2

Musika

2

2

2

2

Plastika, Ikusizko eta Ikus-entzunezko Hezkuntza

2

2

2

2

Aukerakoak:

Atzerriko Bigarren Hizkuntza / Euskara eta Literatura (1) / Kultura Klasikoa / Konpetentzia Digitala / Diseinatutako ikasgaiak

3

3

3

3

3

3

3

3

3

2

2

2

Tutoretza

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

GUZTIRA

30

30

30

30

30

30

30

30

30

30

30

30

(1) G-A ikastetxeetan, A ereduko ikasleek Euskara eta Literatura ikasiko dute nahitaez, aukerako ikasgaien ordutegiaren barruan, astean 3 eskolalditan, eta Hizkuntza eta Gizartea esparruaren parte izanen dira, baldin eta ikastetxeak esparru hori hartzen badu.

–D eta D-A ikastetxeetan, Euskara eta Literatura aukerako ikasgaien ordutegitik kanpo ikasiko da, astean 3 eskolalditan, eta Hizkuntza eta Gizartea esparruaren parte izanen da, baldin eta ikastetxeak esparru hori hartzen badu.

III. ERANSKINA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako egitura eta ordutegien antolaketa

MAILAK: DBHko 4. maila

G IKASTETXEA

G-A IKASTETXEA

D ETA D-A IKASTETXEA

G eredua

G eredua

A eredua

D eta A ereduak

Gaztelania eta Literatura

4

4

4

4

Euskara eta Literatura

4

Geografia eta Historia

3

3

3

3

Atzerriko Hizkuntza

3

3

3

3

Matematika (A) / Matematika (B): ikasleek aukeratuko dute.

4

4

4

4

Ikasleek hurrengo hamar ikasgaietatik hiru ikasiko dituzte. Ikastetxeek taldekatzen ahalko dituzte (1):

Biologia eta Geologia / Digitalizazioa / Ekonomia eta ekintzailetza / Adierazpen Artistikoa / Fisika eta Kimika / Prestakuntza eta Orientazio Pertsonal eta Profesionala / Latina / Musika / Atzerriko Bigarren Hizkuntza / Teknologia

9

9

9

6

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

2

Erlijioa / Hezkuntza Arreta

1

1

1

1

Atzerriko Bigarren Hizkuntza / Filosofia / Euskara eta Literatura (2) / Diseinatutako ikasgaiak

3

3

3

2

Tutoretza

1

1

1

1

GUZTIRA

30

30

30

30

(1) Hiru ikasgaiek ordu kopuru bera izanen dute. Ikastetxeek ikasgaiak hainbat aukeratan taldekatzen ahalko dituzte, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako modalitateetara bideratuta. Orientazio gisa, hau izan liteke taldekatze posible bat:

ORIENTATZEKO AUKERAK

Zientifikoa

Humanistikoa-Ekonomikoa

Artistikoa

Biologia eta Geologia

Latina

Adierazpen Artistikoa

Fisika eta Kimika

Ekonomia eta Ekintzailetza

Musika

Digitalizazioa / Prestakuntza eta Orientazio Pertsonal eta Profesionala / Atzerriko Bigarren Hizkuntza / Teknologia

(2) G-A ikastetxeetan, A ereduko ikasleek nahitaez ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 3 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegiaren barruan.

–D eta D-A ikastetxeetan, Euskara eta Literatura aukerako ikasgaien ordutegitik kanpo ikasiko da, astean 4 eskolalditan.

F2210861

Iragarkiaren kodea: F2210861