169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

63/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen dituena.

ZIOEN AZALPENA

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldaketa garrantzitsuak egiten ditu aurreko arauaren testuan; legearen zioen azalpenean adierazten den moduan, aldaketa horietako asko jatorrizko testuan jasotako neurriak berrikusteko beharrari zor zaizkio, hezkuntza sistema XXI. mendeko erronka eta desafioei egokitzearren, Europar Batasunak eta UNESCOk 2020-2030 hamarkadarako zehaztutako helburuekin bat.

Lehen Hezkuntzari dagokionez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren testu berriak nabarmen aldatzen ditu irakaskuntza horien antolamendua eta antolaketa: lehen zeuden hiru zikloak errekuperatu ditu, arloak berrantolatu ditu ikasleen konpetentziak garapena errazteko eta esparruaren arabera antolatzeko aukera eman du.

Lehen Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntzak eta haien antolamendua ezartzen dituen martxoaren 1eko 157/2022 Errege Dekretua argitaratu ondoren, Nafarroako Gobernuak, lege organikoak berak emandako erantzukizuna bere gain hartuta, Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezarri zuen, ekainaren 22ko 67/2022 Foru Dekretuaren bidez.

Foru dekretu horren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoa betez, Hezkuntza Departamentuak arautu behar du Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia. Era berean, foru dekretu horren azken xedapenetako bigarrenean baimena ematen zaio hezkuntza arloko eskumena duen kontseilariari arau horretan ezarritakoa bete eta garatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko.

Hori guztia kontua hartuta, bidezkoa da, hortaz, erregelamendu bidez garatzea ekainaren 22ko 67/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa, eta arautzea, foru agindu honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Eskola Kontseiluak nahitaezko txostena eman ondoren, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak baliatuta,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

1. Foru agindu honen helburua da Lehen Hezkuntzako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzea, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan eta ekainaren 22ko 67/2022 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat (foru dekretu horrek Lehen Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezarri zuen Nafarroako Foru Komunitatean).

2. Foru agindu hau aplikatuko da Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta pribatu itunduetan, Hezkuntza Departamentuak behar bezala baimenduta badaude eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak ematen badituzte.

2. artikulua. Lehen Hezkuntza hezkuntza sistemaren barruan.

1. Lehen Hezkuntza Oinarrizko Hezkuntzaren parte den hezkuntza-etapa bat da.

2. Lehen Hezkuntzako etapak hiru ziklo ditu. Ziklo bakoitzak bi ikasturte ditu, eta, normalean, ikasleek horiek eginen dituzte sei urte betetzen dituzten urte naturaletik hamabi urte betetzen dituzten urte naturalera.

3. Lehen Hezkuntza arloen arabera antolatuta dago; arloek izaera global eta bateratzailea dute eta ikasleen konpetentziak garatzera bideratuta daude. Arlo horiek esparruetan antolatzen ahalko dira, ekainaren 22ko 67/2022 Foru Dekretuan eta foru agindu honen artikuluetan horretarako ezarritakoaren barruan.

3. artikulua. Ezarpena.

1. 2022-2023 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak behar bezala baimenduta dauden ikastetxe publiko, pribatu eta pribatu itundu guztietan ezarriko dira Lehen Hezkuntzako lehenengo, hirugarren eta bosgarren mailetako irakaskuntzak, Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen ekainaren 22ko 67/2022 Foru Dekretuan araututakoak.

2. 2023-2024 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak behar bezala baimenduta dauden ikastetxe publiko, pribatu eta pribatu itundu guztietan ezarriko dira Lehen Hezkuntzako bigarren, laugarren eta seigarren mailetako irakaskuntzak, Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen ekainaren 22ko 67/2022 Foru Dekretuan araututakoak.

4. artikulua. Etapan sartzea.

1. Oro har, sei urte betetzen dituzten urte naturalean sartuko dira ikasleak Lehen Hezkuntzako lehen mailan.

2. Hezkuntza-premia bereziak dituzten eta Haur Hezkuntzako etapan beste urtebete egiteko baimena duten ikasleen kasuan, zazpi urte betetzen dituzten urte naturalean hasten ahalko dira Lehen Hezkuntzan.

3. Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzako etaparen irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen ekainaren 22ko 67/2022 Foru Dekretuaren 16.D) artikuluan xedatutakoaren arabera, Espainiako hezkuntza-sisteman berandu sartzen diren ikasleen eskolatzea haien inguruabarrak, ezagutzak, adina eta ikasketen historia kontuan hartuta eginen da. Ikasle horiek, oro har, adinaren arabera dagokien mailan eskolatuko dira. Aurrekoa gorabehera, ikasle horiek ziklo bateko edo gehiagoko curriculum konpetentzia mailan atzerapenen bat badute, adinari dagokion mailatik beherako mailan eskolatzen ahalko dira. Ikasle horientzat behar diren errefortzu neurriak hartuko dira, eskolan integratzen eta atzerapena gainditzen laguntzeko eta ikasketak aprobetxamenduarekin egiten jarrai dezaten. Atzerapen hori gainditzen bada, adinaren arabera dagokion mailan sartuko dira ikasleak.

5. artikulua. Etapan jarraitzea.

1. Oro har, ikasleek hamabi urte betetzen dituzten urte naturalera arte izanen da Lehen Hezkuntzako etapan. Aldi hori urtebetez luzatzen ahalko da, baldin eta irakasle taldeak proposatu badu ikasleak Lehen Hezkuntzako bigarren, laugarren edo seigarren mailetan urtebete gehiago egotea. Erabaki hori behin bakarrik hartzen ahalko da etapa osoan, eta, nolanahi ere, salbuespenezkoa izango da.

2. Aurreko paragrafoan xedatutakoa alde batera utzi gabe, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek Lehen Hezkuntzako etapan egiten duten eskolatze aldia urtebetez luzatzen ahalko da, baldin eta hori haien gizarte eta hezkuntza integraziorako onuragarria bada, gurasoak edo legezko tutoreak ados badaude eta Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak baimena ematen badu, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldeko txostena egin ondoren.

6. artikulua. Arloak.

1. Lehen Hezkuntzako etapa, oro har, arloen arabera antolatzen da.

2. Lehen Hezkuntzako arloak ekainaren 22ko 67/2022 Foru Dekretuaren 9. artikuluan jasotzen dira (67/2022 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena), eta foru agindu honen I. eta II. eranskinetan zehazten dira.

3. Curriculuma garatzeko, ikastetxeek, beren autonomia baliatuz, hainbat arlo batera lantzen ahalko dituzte, beren hezkuntza proiektuan eta Urteko Programazio Orokorraren urteko zehaztapen egokietan horretarako ezarritakoaren arabera.

4. Arloka antolatzeak ez dio kalterik eginen etaparen izaera orokorrari, adin horretako ikasleek esperientziak eta ikaskuntzak integratu behar baitituzte.

5. Etapako arlo batzuetan berariazko tratamendua izaten ahal duten arren, arlo guztietan landuko dira irakurriaren ulermena, ahozko eta idatzizko adierazpena, ikus-entzunezko komunikazioa, konpetentzia digitala eta sormenaren, espiritu zientifikoaren eta ekintzailetzaren sustapena.

6. Horrekin batera, arlo guztietatik sustatuko da emakumeen eta gizonen berdintasuna, bakerako hezkuntza, kontsumo arduratsurako eta garapen jasangarrirako hezkuntza eta osasunerako hezkuntza, hezkuntza afektibo-sexuala barne.

7. artikulua. Esparruak.

1. Ikastetxeek, beren autonomia baliatuz, esparruka lan egiten ahalko dute. Modalitate hau aukeratzen duten ikastetxeek beren hezkuntza proiektuan eta Urteko Programazio Orokorraren urteko zehaztapen egokietan jaso beharko dute, eta batera inplementatu beharko dituzte Hizkuntza esparrua edo, hala badagokio, Hizkuntza esparrua Atzerriko Bigarren Hizkuntzarekin, bai eta Matematika eta Zientzia esparrua ere, horietako bakoitzean foru agindu honen II. eranskinean zerrendatutako arloak sartuta. Era berean, esparruka lan egiteko erabakia hartzen duten ikastetxeek Hezkuntza Departamentuak ikasturte bakoitzerako xedatzen duena bete beharko dute.

2. Era berean, ikastetxeek, beren autonomia baliatuz, beste arlo batzuk lotzen ahalko dituzte aurreko atalean zerrendatutako esparruekin.

3. Esparruen araberako antolaketa egiten den guztietan esparru horiek osatzen dituzten arloetako konpetentzia espezifikoak, ebaluazio irizpideak eta oinarrizko jakintzak sartuko dira curriculumean.

4. Esparruka lantzeari kalterik egin gabe, ikastetxeek foru agindu honen 6. artikuluko 4., 5. eta 6. apartatuetan ezarritako baldintzak errespetatu beharko dituzte.

5. Ebaluazioaren ondorioetarako, irakasleek esparruen araberako kalifikazioa erregistratuko dute, eta ez arloaren araberakoa. Arloak esparruekin lotu badira, artikulu honen 2. apartatuan ezarritako aukeraren arabera, erantsitako arloek beren kalifikazio-erregistroa izan beharko dute, esparruari emandako kalifikazioa gorabehera.

8. artikulua. Ordutegia.

1. Arloen edo, hala badagokio, esparruen ordutegia horietako bakoitzean lan egiteko behar den denbora gisa ulertu behar da, etaparen izaera globalari eta integratzaileari kalterik egin gabe. Ondorio horietarako, esparru bakoitzari dagokion eskola-ordutegia hura osatzen duten arloen baturaren emaitza izanen da.

2. Lehen Hezkuntzako etaparen ordutegia honako irizpide hauen arabera antolatu beharko da:

a) Lehen Hezkuntzako maila bakoitzean eskola jarduerak 175 egun izanen ditu gutxienez.

b) Oro har, ordutegia antolatzeko, kontuan hartuko dira Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusi eskudunak dagokion ebazpenean ezarritako baldintzak: urtero Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetako egutegia eta ordutegi orokorra egiteko jarraibideak xedatzen dituen ebazpena, hain zuzen ere.

c) Era berean, oro har, urritik maiatzera eskolak astelehenetik ostiralera emanen dira, 50ko minutuko saioetan, honela banatuta: lau saio goizez eta bi saio arratsaldez, astean lau egunetan. Bosgarren egunean saioak bakarrik goizekoak izanen dira, eta saioetako bat 60 minutukoa izanen da. Era berean, irailean eta ekainean, saioak bakarrik goizekoak izanen dira, 50 minutuko hiru saiorekin eta 60 minutuko saio batekin.

d) Ikasleek ordu erdiko jolas-ordua izanen dute egunean, goizaren erdialdean, oro har.

e) Foru agindu honen aplikazio-eremuan dauden ikastetxeek eskatzen ahalko dute eskola ordutegia luzatzeko, betiere lehen aipatutako urteko ebazpenean jasotako baldintzetan. Luzapen horrek ez du inola ere ekarriko ituna handitzea ikastetxe pribatu itunduetan, ez eta plantilla ere ikastetxe publikoetan, eta ez die inolako kosturik eraginen familiei.

3. Irakurtzeko ohitura sustatzeko eta irakurmena menderatzera iristeko, egunero denbora tarte bat eskainiko diote ikastetxe guztiek irakurketari, bakoitzak bere hezkuntza proiektuan jasotako moduan.

4. Ikastetxeen autonomia baliatuta eta konpetentzien integrazioa sustatzeko, ikastetxeek eskola ordutegiaren zati bat ikasleentzako proiektu esanguratsuak egiteko eta problemak elkarlanean ebazteko erabiliko da, autoestimua, autonomia, hausnarketa eta erantzukizuna indartzeko. Eskola ordutegiko denbora tarte horrek gutxienez astero hiru eskolaldi izanen ditu, eta bideratuko da etapako konpetentzia guztien garapen integratua bermatzera eta zeharkako edukiak esparru eta arlo guztietan txertatzera.

9. artikulua. Lehen Hezkuntzako etaparen ordutegiaren egitura eta antolaketa.

1. Etapako maila bakoitzerako eta dagozkion hizkuntza ereduetarako arloen araberako ordutegiaren egitura eta antolaketa foru agindu honen I. eranskinean ezarritako asteko eskolaldien kopuruari egokituko zaio.

2. Etapako maila bakoitzerako eta dagozkion hizkuntza ereduetarako esparruen araberako ordutegiaren egitura eta antolaketa foru agindu honen II. eranskinean ezarritako asteko eskolaldien kopuruari egokituko zaio.

3. Foru agindu honen 8.3 artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, Gaztelania eta Literatura edo, hala badagokio, Euskara eta Literatura arloaren barruan, irakurketari astean eskolaldi bat eskainiko zaio. Ordutegia esparruka antolatzen bada, irakurtzeko asteko eskolaldi hori Hizkuntza Esparruaren barruan sartuko da.

4. Atzerriko Hizkuntzaren arloan, curriculum jarduerak Atzerriko Hizkuntzan garatzeko astean bi eskolaldi erabiliko dira. Ordutegia esparruka antolatzen bada, curriculum Atzerriko Hizkuntzan garatzeko asteko eskolaldi horiek Hizkuntza esparruaren barruan sartuko dira.

5. Era berean, Arte Hezkuntzaren arloan, astean eskolaldi bat eskainiko zaio Plastikako eta Ikusizko Hezkuntzari, eta gainerakoa Musika eta Dantzari.

6. Euskara eta Literatura arloa dagokion hizkuntza ereduak hala ezarrita duen kasuetan sartuko da. G/A ikastetxeetan, G ereduko ikasleek Irakurmen Estrategiak eta Testuen Ekoizpena arloa ikasiko dute, bai eta Arrazoibide Matematikoa eta Problemak Ebaztea arloa ere, foru agindu honen III. eranskinean ikasle horientzat ezarritako curriculumaren arabera.

7. Lehen Hezkuntzako edozein mailatatik aurrera, ikastetxeek Atzerriko Bigarren Hizkuntza eskaintzen ahalko dute, astean bi eskolalditan, Hezkuntza Departamentuak baimena eman ondoren eta foru agindu honen bigarren xedapen gehigarrian araututakoaren arabera, honako hauek kontuan hartuta:

a) Eskaintza ikasle guztiei zuzenduko zaie.

b) Eskolak emateko behar diren bi eskolaldiak hauetatik etorriko dira: Irakurketatik eta curriculuma Atzerriko Hizkuntzan emateko eskolaldietako batetik. Era berean, eta soilik G ereduko ikastetxeetan, eskolaldi horiek Gaztelania eta Literatura arloko eskolaldi batetik eta Matematika arloko beste eskolaldi batetik ere etortzen ahal dira.

c) Ordutegia esparruka antolatzen bada, Atzerriko Bigarren Hizkuntza arloa Atzerriko Bigarren Hizkuntza duen Hizkuntza esparruan sartuko da.

d) Atzerriko Bigarren Hizkuntza foru agindu honen III. eranskinean jasotako curriculumera egokituko da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengo xedapen gehigarria.–Erlijio irakaskuntza Lehen Hezkuntzan.

1. Erlijio irakaskuntza Lehen Hezkuntzako etapan sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen ekainaren 22ko 67/2022 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat.

2. Lehen Hezkuntzako etapan, erlijio irakaskuntzaren eskaintza derrigorrezkoa izanen da ikastetxeentzat eta borondatezkoa ikasleentzat.

3. Ikastetxeek behar diren antolaketa neurriak ezarriko dituzte erlijio irakaskuntza ez jasotzea aukeratu duten ikasleentzat. Neurri horiek Urteko Programazio Orokorrean aldez aurretik onetsitako jardueretan zehaztu beharko dira, eta inola ere ez dute berekin ekarriko erlijioaren ezagutzarekin edo etapako edozein arlorekin lotutako curriculum edukiak ikastea.

Bigarren xedapen gehigarria.–Atzerriko Bigarren Hizkuntza arloa ematea.

1. Atzerriko Bigarren Hizkuntza arloa irakasteko eskaera prozeduraren ondorioetarako, ikastetxeek honako alderdi hauek hartu beharko dituzte kontuan:

a) Klaustroak Atzerriko Bigarren Hizkuntza arloa emateko eskaera onetsi beharko du.

b) Ikastetxeko zuzendariak apirilaren 1a baino lehen aurkeztu beharko du eskaera, eskabide orokor baten bidez, Eskola Kontseiluari entzun ondoren, hura Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura igorrita.

c) Ikastetxean Atzerriko Bigarren Hizkuntza emateko eskaerari antolaketaren proposamena erantsi beharko zaio. Era berean, zuzendariak adierazi beharko du ikastetxeak baduen ala ez arlo hori eman ahal izateko behar den titulazio akademikoa duen irakaslerik, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

2. Halaber, eta Atzerriko Bigarren Hizkuntza irakasteko baimena emateko prozeduraren ondorioetarako, honako alderdi hauek hartu beharko dira kontuan:

a) Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzuak, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak eskatuta, ordutegiaren antolaketari eta, kasua bada, irakasleen titulazioari buruzko balorazio txostena eginen du.

b) Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaritzaren arduradunak proposatuta, Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusi eskudunaren ebazpen baten bidez Atzerriko Bigarren Hizkuntza irakasteko baimena emanen da, hala badagokio. Baimenak eragina izanen du eskatu eta hurrengo ikasturtetik aurrera.

c) Atzerriko Bigarren Hizkuntza emateko baimena eman ondoren, irakaskuntza horiek hasten dituzten ikasleei etapa bukatu arte jarraipena izanen dutela bermatuko zaie.

d) Baimenak eragina izanen du hurrengo kasuetako baten ondorioz iraungi arte:

–Ikastetxeak modu arrazoituan eskatzen duelako, Klaustroak aldez aurretik baimena eman badu, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eta Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak horren aldeko txosten batekin.

–Hezkuntza Departamentuak baimenari eusteko behar diren baldintzak betetzen ez direla hautematen duenean.

e) Lehen Hezkuntzako edozein ikasmailatatik aurrera Atzerriko Bigarren Hizkuntza bati dagozkion irakaskuntzak eman nahi dituzten ikastetxeek hamabi ikasle izan beharko dituzte gutxienez. Dena dela, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak talde txikiagoak baimentzen ahalko ditu, egoerak hala eskatzen badu.

3. Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikastea aukeratzen duten ikasleek hizkuntza hori ikasiko dute proposatuta dagoen etaparen barneko mailetan. Ikasleek, salbuespen gisa, Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikasteari uzten ahalko diote ikasturte bukaeran, behar bezala justifikatutako inguruabarrak badaude. Horretarako, ikastetxeko zuzendariaren baimena izan beharko dute, gurasoek edo legezko tutoreek eskabidea aurkeztu ondoren. Eskaerarekin batera, tutorearen eta ikastetxeko orientazio arduradunaren txosten idatzia aurkeztu beharko da, eskaera bermatzen duten arrazoiak justifikatzeko.

4. Ikasleak ikastetxeak eskaintzen duen edozein mailatan hasten ahalko dira Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikasten, baldin eta nahikoa maila badute Atzerriko Bigarren Hizkuntzako ikasketak arrakastaz jarraitzeko. Horretarako, irakasleek maila zehazteko egokiak iruditzen zaizkien probak egiten ahalko dituzte.

5. Foru agindu honek indarra hartzen duenean Atzerriko Bigarren Hizkuntza irakasteko baimena duten ikastetxeek ez dute beste eskaerarik egin beharko, eta, nolanahi ere, xedapen gehigarri honen 3. eta 4. apartatuetan araututakoa errespetatu beharko dute.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Irakasleei arloak esleitzea.

1. Ikastetxe batean irakasten diren arloak ez badaude espezialitate bati erregelamenduz esleituta, edo zenbait espezialitatetako irakasleek ematen ahal badituzte, eta horiek esleitzeko lehentasuna ez badago ezarrita indarreko araudian, ikastetxeko zuzendariak erabakiko du arlo horien esleipena.

2. Era berean, ikastetxeko zuzendariari egokituko zaio foru agindu honen lehen xedapen gehigarriaren 3. apartatuan aipatzen den hezkuntza arreta esleitzea.

Laugarren xedapen gehigarria.–Antolatzeko autonomia.

Foru agindu honetan adierazitakoez bestelako ordutegi antolamenduak esperimentatu nahi dituzten ikastetxeek antolamendu horiek eskatu beharko dizkiote, arrazoituta, Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusi eskudunari, baimena eman dezan. Betiere, bermatu beharko dute Lehen Hezkuntzaren antolamendua eta gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituen martxoaren 1eko 157/2022 Errege Dekretuaren IV. eranskinean jasotako arlo bakoitzaren gutxieneko ordutegia.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Ikastetxe pribatuen eta pribatu itunduen titularren eskumenak.

Foru agindu honetan xedatutakoa ikastetxe pribatu eta pribatu itunduei aplikatuko zaie, haien titularrek dituzten eskumenei kalterik egin gabe.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehen xedapen iragankorra.–Araudiaren indarraldia.

2022-2023 ikasturtean, Lehen Hezkuntzako bigarren, laugarren eta seigarren mailak Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 2ko 51/2014 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera arautuko dira. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan dauden ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen dira.

Bigarren xedapen iragankorra.–Eskolaldi jarraitua edo malgua duten ikastetxeak.

Foru agindu honek indarra hartzen duenean eskolaldi jarraitua edo eskolaldi malgua modu esperimentalean ezarrita duten ikastetxeen ordutegia Hezkuntza Departamentuaren deialdietan onetsitako eskolaldi proiektuetan xedatutakoari jarraikiz egin beharko da. Dena dela, ikasturte osoan arlo bakoitzerako erabiliko den guztirako ordutegiak bat etorri beharko du, ahalik eta gehien, foru agindu honetan ezarritakoaren aplikaziotik datorrenarekin.

XEDAPEN INDARGABETZAILEAK

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetutako arauak

1. Indargabetzen da Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 2ko 51/2014 Foru Agindua, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen baitira.

2. Indargabetzen da Hezkuntzako Kontseilariaren abuztuaren 22ko 73/2014 Foru Agindua, zeinaren bidez Atzerriko Bigarren Hizkuntza Lehen Hezkuntzan emateko baimenaren prozedura arautzen baita, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren ikastetxeetan.

3. Maila bereko edo apalagoko xedapenetan, indargabeturik dago foru agindu honetan ezarritakoaren aurka doan oro.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 8an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

I. ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako ordutegiaren egitura eta antolaketa, arloka

G IKASTETXEA

1. (...) 4.

5.

6.

A AUKERA

B AUKERA

Atzerriko Bigarren
Hizkuntza gabe

Atzerriko Bigarren Hizkuntzarekin

Gaztelania eta Literatura

Gaztelania eta Literatura

6

6

6

5

Irakurmena

1

1

1

0

Atzerriko Hizkuntza

Atzerriko Hizkuntza

3

3

3

Curriculuma Atzerriko Hizkuntzan

2

2

2

1

Atzerriko Bigarren Hizkuntza

2

2

Matematika

6

6

6

5

Ingurune Naturalaren, Sozialaren eta Kulturalaren Ezagutza

4

4

4

Arte Hezkuntza

Plastikako eta Ikusizko Hezkuntza

1

1

1

Musika eta Dantza

2

1

1

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

Erlijioa / Hezkuntza Arreta

1

1

1

Balio Zibikoak eta Etikoak

1

1

28

28

28

G-A IKASTETXEA

1. (...) 4.

5.

6.

A AUKERA

Atzerriko Bigarren
Hizkuntza gabe

Atzerriko Bigarren

G (A)

G (A)

G (A)

G (A)

Gaztelania eta Literatura

Gaztelania eta Literatura

4

4

4

Irakurmena

1

1

1

0

Irakurtzeko Estrategiak eta Testuen Ekoizpena

2 (0)

2 (0)

2 (0)

Euskara eta Literatura

0 (4)

0 (4)

0 (4)

Atzerriko Hizkuntza

Atzerriko Hizkuntza

3

3

3

Curriculuma Atzerriko Hizkuntzan

2

2

2

1

Atzerriko Bigarren Hizkuntza

2

Matematika

4

4

4

Arrazoibide Matematikoa eta Problemak Ebaztea

2 (0)

2 (0)

2 (0)

Ingurune Naturalaren, Sozialaren eta Kulturalaren Ezagutza

4

4

4

Arte Hezkuntza

Plastikako eta Ikusizko Hezkuntza

1

1

1

Musika eta Dantza

2

1

1

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

Erlijioa / Hezkuntza Arreta

1

1

1

Balio Zibikoak eta Etikoak

1

1

28

28

28

D IKASTETXEA ETA D-A IKASTETXEA

1. (...) 4.

5.

6.

A AUKERA

Atzerriko Bigarren
Hizkuntza gabe

Atzerriko Bigarren

Gaztelania eta Literatura

4

4

4

Euskara eta Literatura

Euskara eta Literatura

4

4

4

Irakurmena

1

1

1

0

Atzerriko Hizkuntza

Atzerriko Hizkuntza

3

3

3

Curriculuma Atzerriko Hizkuntzan

2

2

2

1

Atzerriko Bigarren Hizkuntza

2

Matematika

4

4

4

Ingurune Naturalaren, Sozialaren eta Kulturalaren Ezagutza

4

4

4

Arte Hezkuntza

Plastikako eta Ikusizko Hezkuntza

1

1

1

Musika eta Dantza

2

1

1

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

Erlijioa / Hezkuntza Arreta

1

1

1

Balio Zibikoak eta Etikoak

1

1

28

28

28

II. ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako ordutegiaren egitura eta antolaketa, esparruka

G IKASTETXEA

1. (...) 4.

5.

6.

A AUKERA

B AUKERA

Atzerriko Bigarren
Hizkuntza gabe

Atzerriko Bigarren Hizkuntzarekin

Hizkuntza esparrua

Hizkuntza esparrua, Atzerriko Bigarren Hizkuntzarekin

Gaztelania eta Literatura

Gaztelania eta Literatura

6

6

6

5

Irakurmena

Irakurmena

1

1

1

0

Atzerriko Hizkuntza

Atzerriko Hizkuntza

3

3

3

Curriculuma Atzerriko Hizkuntzan

Curriculuma Atzerriko Hizkuntzan

2

2

2

1

Atzerriko Bigarren Hizkuntza

2

2

Matematika eta Zientzia esparrua

Matematika

6

6

6

5

Ingurune Naturalaren, Sozialaren eta Kulturalaren Ezagutza

4

4

4

Arte Hezkuntza

Plastikako eta Ikusizko Hezkuntza

1

1

1

Musika eta Dantza

2

1

1

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

Erlijioa / Hezkuntza Arreta

1

1

1

Balio Zibikoak eta Etikoak

1

1

28

28

28

G-A IKASTETXEA

1. (...) 4.

5.

6.

A AUKERA

Atzerriko Bigarren
Hizkuntza gabe

Atzerriko Bigarren Hizkuntzarekin

Hizkuntza esparrua

Hizkuntza esparrua, Atzerriko Bigarren Hizkuntzarekin

G (A)

G (A)

G (A)

G (A)

Gaztelania eta Literatura

Gaztelania eta Literatura

4

4

4

Irakurtzeko Estrategiak eta Testuen Ekoizpena

Irakurtzeko Estrategiak eta Testuen Ekoizpena

2(0)

2(0)

2(0)

Irakurmena

Irakurmena

1

1

1

0

Euskara eta Literatura

Euskara eta Literatura

0(4)

0(4)

0(4)

Atzerriko Hizkuntza

Atzerriko Hizkuntza

3

3

3

Curriculuma Atzerriko Hizkuntzan

Curriculuma Atzerriko Hizkuntzan

2

2

2

1

Atzerriko Bigarren Hizkuntza

2

Matematika eta Zientzia esparrua

Matematika

4

4

4

Arrazoibide Matematikoa eta Problemak Ebaztea

2(0)

2(0)

2(0)

Ingurune Naturalaren, Sozialaren eta Kulturalaren Ezagutza

4

4

4

Arte Hezkuntza

Plastikako eta Ikusizko Hezkuntza

1

1

1

Musika eta Dantza

2

1

1

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

Erlijioa / Hezkuntza Arreta

1

1

1

Balio Zibikoak eta Etikoak

1

1

28

28

28

D IKASTETXEA ETA D-A IKASTETXEA

1. (...) 4.

5.

6.

A AUKERA

Atzerriko Bigarren
Hizkuntza gabe

Atzerriko Bigarren Hizkuntzarekin

Hizkuntza esparrua

Hizkuntza esparrua, Atzerriko Bigarren Hizkuntzarekin

Gaztelania eta Literatura

Gaztelania eta Literatura

4

4

4

Euskara eta Literatura

Euskara eta Literatura

4

4

4

Irakurmena

Irakurmena

1

1

1

0

Atzerriko Hizkuntza

Atzerriko Hizkuntza

3

3

3

Curriculuma Atzerriko Hizkuntzan

Curriculuma Atzerriko Hizkuntzan

2

2

2

1

Atzerriko Bigarren Hizkuntza

2

Matematika eta Zientzia esparrua

Matematika

4

4

4

Ingurune Naturalaren, Sozialaren eta Kulturalaren Ezagutza

4

4

4

Arte Hezkuntza

Plastikako eta Ikusizko Hezkuntza

1

1

1

Musika eta Dantza

2

1

1

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

Erlijioa / Hezkuntza Arreta

1

1

1

Balio Zibikoak eta Etikoak

1

1

28

28

28

III. ERANSKINA

Irakurtzeko Estrategiak eta Testuen Ekoizpena, Arrazoibide Matematikoa eta Problemak Ebaztea eta Atzerriko Bigarren Hizkuntza arloen curriculuma

IRAKURTZEKO ESTRATEGIAK ETA TESTUEN EKOIZPENA

Munduaren ezagutza, besteena eta norberarena, osatzen duten ezagutza prozesuak abiarazteko tresnak dira irakurketa eta idazketa eta, beraz, funtsezko eginkizuna dute bizitzan gauza berriak ikasteko tresna gisa.

Irakurtzeko Estrategiak eta Testuak Ekoiztea arloaren helburua da irakurtzeko eta idazteko abileziak garatzea, etapa osoan zehar. Abilezia horiek garatuz, ikasleak ongi moldatzen ahalko dira arlo pertsonaleko, sozialeko eta hezkuntza eremuko edozein komunikazio egoeratan. Gizakiaren pentsamendua hizkuntzaren bidez egituratzen da; horregatik ulertzeko eta adierazteko gaitasuna da ikasteko tresnarik hoberena eta eraginkorrena.

Ahozko eta idatzizko komunikazio abileziak elkarri estu loturik daude, halako moduan non batzuk garatuz gero, besteak ere indartzen baitira. Ikasleen irakurketa estrategiei dagokienez, zalantzarik gabe irakurtzen irakurriz ikasten da. Praktika funtsezkoa da irakurtzeko abilezia horiek garatu eta sendotu ahal izateko; hala ere, beharrezkoa da ikasleei laguntzea estrategia pertsonalak bereganatzen, hainbat testuinguru eta egoeratan erabil ditzaten, Gaztelania eta Literatura arloko helburuen osagarri. Era berean, Irakurtzeko Estrategiak eta Testuen Ekoizpena arloak idatzizko komunikazio abilezia indartu nahi du. Testu idatziak sortzeko, besterik gabe lortzen ez diren zenbait trebetasun behar dira; izan ere, berariazko tratamendu didaktiko planifikatua behar du, maiz aritzeaz eta gogoeta egiteaz gain.

Arlo honen helburua da ikasleak gai izatea testu idatziak eta multimodalak ulertu, interpretatu eta sortzeko, ezagutza bereganatu eta eraikitzeko, bai eta premia, interes eta eskaera komunikatibo zehatzei erantzuteko ere.

Irakurtzeko Estrategiak eta Testuen Ekoizpena arloko curriculumaren ondorioetarako, curriculum horretan jasotzen dira konpetentzia espezifikoak eta, horietako bakoitzerako, ikasleen irteera-profilaren deskriptoreekiko eta dagozkien ebaluazio irizpideekiko lotura, bai eta edukiak ere; azken horiek oinarrizko jakintzen moduan daude adierazita komunikazioaren eta, horren barruan, diskurtso generoen eta prozesuen inguruan.

1.–Konpetentzia espezifikoak eta ebaluazio irizpideak

1. konpetentzia espezifikoa.

Testu idatziak eta multimodalak ulertzea eta interpretatzea; zentzu orokorra, ideia nagusiak eta informazio esplizitua eta inplizitua atzematea eta, lagunduta, alderdi formalei eta edukiei buruzko oinarrizko hausnarketak egitea, ezagutza bereganatu eta eraikitzeko eta askotariko komunikazio beharrei eta interesei erantzuteko.

Ikasleen irteera-profilarekiko lotura

Konpetentzia espezifiko hau irteera-profileko deskriptore hauekin lotzen da: HKK2, HKK3, HKK5, ELK2, STEM1, KD1, KPSII4, KPSII5.

–Ebaluazio irizpideak:

LEHEN ZIKLOA

2. ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

1.1. Testu idatzi eta multimodal erraz eta hurbilekoen esanahi orokorra eta informazio garrantzitsua ulertzea, oinarrizko ulermen estrategietatik abiatuta, irakurketaren aurretik, bitartean eta ondoren.

1.1. Testu idatzi eta multimodal errazen esanahi orokorra eta informazio garrantzitsua ulertzea, eta oinarrizko ulermen estrategietatik abiatuta, inferentziak egitea irakurketaren aurretik, bitartean eta ondoren.

1.1. Idatzizko testuen eta testu multimodalen esanahi orokorra eta informazio garrantzitsua ulertzea, eta oinarrizko ulermen estrategietatik abiatuta inferentziak egitea irakurketaren aurretik, bitartean eta ondoren.

1.2. Testu idatzien eta multimodalen edukia eta oinarrizko alderdi formalak eta ez-formalak lagunduta aztertzea, haien edukia eta egitura balioetsiz.

1.2. Idatzizko testuen eta testu multimodalen edukia eta oinarrizko alderdi formalak eta ez-formalak lagunduta aztertzea, edukia eta egitura baloratuz eta fidagarritasuna ebaluatzen hasiz.

2.2. Testu idatzien eta multimodalen edukia eta alderdi formalak eta ez-formalak lagunduta aztertzea, edukia eta egitura baloratuz eta kalitatea, fidagarritasuna eta egokitasuna ebaluatuz, irakurketaren helburuaren arabera.

2. konpetentzia espezifikoa.

Testu idatzi eta multimodalak sortzea, oinarrizko zuzentasun gramatikala eta ortografikoa dutenak, edukiak behar bezala sekuentziatuta, eta planifikatzeko, testualizatzeko, berrikusteko eta editatzeko oinarrizko estrategiak aplikatuta, ezagutza eraikitzeko eta komunikazio eskaera zehatzei erantzuteko.

Ikasleen irteera-profilarekiko lotura

Konpetentzia espezifiko hau irteera-profileko deskriptore hauekin lotzen da: HKK1, HKK3, HKK5, STEM1, KD2, KD3, KPSII5, HK2.

–Ebaluazio irizpideak:

LEHEN ZIKLOA

2. ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

2.1. Testu idatzi eta multimodal errazak eta koherenteak sortzea hainbat euskarritan, idazketaren bilakaera prozesuaren etapetatik abiatuta, emandako ereduetara egokituta eta, lagunduta, plangintza, testualizazioa eta berrikuspena egiteko oinarrizko estrategiak mobilizatuta, bakarkakoak edo taldekoak.

2.1. Testu idatzi eta multimodal errazak sortzea, koherentziaz eta egokitasunez, hainbat euskarritan, kohesioaren zerbitzura dauden gramatikako eta ortografiako arau errazenak erabiltzen hastea, eta, horrekin batera, plangintza, testualizazioa eta berrikuspena egiteko estrategia errazak, bakarkakoak edo taldekoak, erabiltzen hastea.

2.1. Nolabaiteko konplexutasuna duten testu idatziak eta multimodalak sortzea, koherentziaz eta egokitasunez, hainbat euskarritan, testuaren kohesioaren zerbitzura dauden gramatikako eta ortografiako oinarrizko arauen erabileran aurrera egitea eta plangintza, testualizazioa, berrikuspena eta edizioa egiteko estrategia errazak, bakarkakoak edo taldekoak, erabiltzea.

2.–Oinarrizko jakintzak

–Komunikazioa.

LEHEN ZIKLOA

2. ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

Diskurtso generoak

Testu tipologiak: narrazioa, deskribapena eta elkarrizketa.

Testu tipologiak: narrazioa, deskribapena, elkarrizketa eta azalpena.

Testu tipologiak: narrazioa, deskribapena, elkarrizketa, azalpena eta argudiatzea.

Testu propietateak: koherentziarako eta kohesiorako oinarrizko estrategiak.

Testu propietateak: koherentziarako eta kohesiorako oinarrizko estrategiak.

Testu propietateak: koherentziarako, kohesiorako eta egokitasunerako oinarrizko estrategiak.

Esparru pertsonaleko eta hezkuntzaren esparruko diskurtso generoak. Edukia eta forma.

Esparru pertsonaleko, esparru sozialeko eta hezkuntzaren esparruko diskurtso generoak. Edukia eta forma.

Esparru pertsonaleko, esparru sozialeko eta hezkuntzaren esparruko diskurtso generoak. Edukia eta forma. Sare sozialak eta arriskuak.

Prozesuak

Irakurriaren ulermena: irakurriaren ulermeneko oinarrizko estrategiak, irakurketaren aurretik, bitartean eta ondoren. Ideiarik adierazgarrienak identifikatzea eta zentzu globala interpretatzea. Ulermenaren zerbitzura dauden elementu grafikoak eta paratestualak identifikatzea. Irakurketa partekatua. Hitzezko nahiz hitzik gabeko hizkuntzaren erabilera diskriminatzaile nabarmenak detektatzea.

Irakurriaren ulermena: irakurriaren ulermeneko estrategiak, irakurketaren aurretik, bitartean eta ondoren. Ideiarik garrantzitsuenak identifikatzea eta zentzu globala interpretatzea, beharrezko inferentziak eginez. Ulermenaren zerbitzura dauden elementu grafikoak eta paratestualak identifikatzea. Irakurketa partekatua eta intonatua. Hitzezko nahiz hitzik gabeko hizkuntzaren erabilera diskriminatzaileak izan litezkeenak detektatzea.

Irakurriaren ulermena: irakurriaren ulermeneko estrategiak, irakurketaren aurretik, bitartean eta ondoren. Ideiarik garrantzitsuenak identifikatzea eta zentzu globala interpretatzea, beharrezko inferentziak eginez. Balorazio kritikoa. Ulermenaren zerbitzura dauden elementu grafikoak eta paratestualak identifikatzea. Irakurketa partekatua eta adierazkorra. Hitzezko nahiz hitzik gabeko hizkuntzaren erabilera diskriminatzaileak detektatzea.

Idatzizko ekoizpena: kode idatziaren eta ortografia naturalaren konbentzioak.

Testu koherentzia. Plangintza, testualizazioa, berrikuspena eta autozuzenketa egiteko estrategia oinarrizkoak, banakakoak edo taldekoak. Oinarrizko elementu grafikoak eta paratestualak erabiltzea. Euskarri digitalean idaztea, lagunduta.

Idatzizko ekoizpena: kode idatziaren konbentzioak eta oinarrizko ortografia arautua.

Testuaren koherentzia eta kohesioa. Plangintza, testualizazioa, berrikuspena eta autozuzenketa egiteko estrategia oinarrizkoak, banakakoak edo taldekoak. Ulermenaren zerbitzura dauden oinarrizko elementu grafikoak eta paratestualak erabiltzea. Euskarri digitalean idaztea, lagunduta.

Idatzizko ekoizpena: ortografia arautua testualizazioan eta autozuzenketan.

Testuaren koherentzia, kohesioa eta egokitzapena. Plangintza, testualizazioa, berrikuspena eta autozuzenketa egiteko estrategia oinarrizkoak, banakakoak edo taldekoak. Ulermenaren zerbitzura dauden elementu grafikoak eta paratestualak erabiltzea. Euskarri digitalean idaztea, lagunduta.

Alfabetatze mediatikoa eta informazionala: informazioa modu gidatuan bilatzeko oinarrizko estrategiak. Informazioa jakinaraztea. Egiletza aitortzea. Liburutegia eta ikasgelako baliabide digitalak erabiltzea, lagunduta.

Alfabetatze mediatikoa eta informazionala: askotariko dokumentu iturrietan eta euskarri eta formatu desberdinekin informazioa gidatuta bilatzeko oinarrizko estrategiak. Egiletza aitortzea. Informazioaren alderaketa eta komunikazio sortzailea.

Liburutegia eta ikasgelako baliabide digitalak erabiltzea.

Alfabetatze mediatikoa eta informazionala: informazioa hainbat dokumentu iturritan eta euskarri eta formatu desberdinekin bilatzeko estrategiak. Egiletza aitortzea. Informazioaren alderaketa, antolaketa, balorazio kritikoa eta komunikazio sortzailea. Liburutegia eta ikasgelako baliabide digitalak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea.

ARRAZOIBIDE MATEMATIKOA ETA PROBLEMAK EBAZTEA

Matematikari esker, errealitatea egituratu, aztertu eta informazioa lortzen da, hura baloratu eta erabakiak hartzeko; beharrezkoa da eguneroko bizimoduan, ikasten ikasteko eta, orobat, matematika ikasteak ekarpena egiten dielako adimenaren prestakuntza orokorrari, bai eta ezagutzaren garapenari ere. Tresna matematikoen erabilerari esker, hainbat egoerari heltzen ahal zaie.

Arrazoibide Matematikoa eta Problemak Ebaztea arloaren helburua etapa osoan abilezia matematikoak garatzea da, ikasleek eguneroko bizitzako edozein egoeratan ongi molda daitezen.

Problemak ebazteko prozesuak jarduera matematikoaren ardatz nagusietako bat dira, eta matematika ikasteko iturri eta euskarri nagusia izan behar dute etapa osoan, hezkuntza matematikoaren giltzarri baitira. Problema bat ebazteko, oinarrizko gaitasun asko behar dira eta erabiltzen dira: irakurtzea, hausnartzea, hura ebazteko prozesua planifikatzea, estrategia eta prozedurak ezarri eta berrikustea, bai eta plana aldatzea beharrezkoa denean, eta, aurkitu bada, soluzioa egiaztatzea, eta emaitzen berri ematea. Era berean, Arrazoibide Matematikoa eta Problemak Ebaztea arloak egoera problematizatuak ebazteko konpetentzia eman nahi die ikasleei, hainbat teknika, estrategia eta arrazoitzeko modu aplikatuz, eta kontzeptu, prozedura eta emaitza matematikoak komunikatzeko eta irudikatzeko gai izatera eraman nahi ditu.

Arlo honen helburua da ikasleak gai izatea jarduteko modu desberdinak aztertzeko, soluzioak lortzeko eta horien baliozkotasuna ziurtatzeko ikuspegi formal batetik eta planteatutako testuinguruari dagokionez, baita ideia matematikoei esanahia eta iraunkortasuna emateko ere.

Arrazoibide Matematikoa eta Problemak Ebaztea arloko curriculumaren ondorioetarako, curriculum horrek jasotzen ditu konpetentzia espezifikoak eta, horietako bakoitzerako, ikasleen irteera-profilaren deskriptoreekiko eta dagozkien ebaluazio irizpideekiko lotura, bai eta zenbakizko zentzuari, neurriaren zentzuari, zentzu espazialari eta zentzu estokastikoari buruz oinarrizko jakintzen moduan adierazitako edukiak ere.

1.–Konpetentzia espezifikoak eta ebaluazio irizpideak

1. konpetentzia espezifikoa.

Egoera problematizatuak ebaztea, eta, horretarako, zenbait teknika, estrategia eta arrazoitzeko modu aplikatzea, jokatzeko hainbat modu aztertzeko, soluzioak lortzeko eta ikuspuntu formaletik eta planteatutako testuinguruari dagokionez baliozkoak direla ziurtatzeko.

Ikasleen irteera-profilarekiko lotura

Konpetentzia espezifiko hau irteera-profileko deskriptore hauekin lotzen da: STEM1, STEM2, KPSII5, EK3.

–Ebaluazio irizpideak:

LEHEN ZIKLOA

2. ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

1.1. Problemak ebazteko egokiak diren estrategia batzuk erabiltzea.

1.1. Estrategiak alderatzea, problema bat ebazteko aldez aurretik jarraibideak emanda.

1.1. Problema bat ebazteko estrategien artean bat hautatzea, eta hautaketa justifikatzea.

1.2. Problemen soluzio posibleak lortzea, gidatuta, eta oinarrizko ebazpen estrategiak aplikatuta.

1.2. Problema baten soluzio posibleak lortzea, lehendik ezagutzen den estrategiaren bati jarraituz.

1.2. Problema baten soluzio posibleak lortzea, lehendik modu autonomoan ezagutu diren estrategietatik hautatuta.

1.3. Hitzez deskribatzea problema baten soluzioen egokitasuna, aurrez egindako galderetatik abiatuta.

1.3. Problema baten soluzioen zuzentasun matematikoa erakustea, bai eta planteatutako testuinguruarekiko koherentzia ere.

1.3. Problema baten soluzioen zuzentasun matematikoa egiaztatzea, bai eta planteatutako testuinguruarekiko koherentzia ere.

2. konpetentzia espezifikoa.

Matematikako kontzeptuak, prozedurak eta emaitzak bakarka eta taldeka komunikatu eta irudikatzea, horretarako erabiliz ahozko hizkuntza, idatzizkoa, grafikoa, multimodala eta terminologia egokia, ideia matematikoei esanahia eta iraunkortasuna emateko.

Ikasleen irteera-profilarekiko lotura

Konpetentzia espezifiko hau irteera-profileko deskriptore hauekin lotzen da: HKK1, HKK3, STEM2, STEM4, KD1, KD5, EK3, KKAK4.

–Ebaluazio irizpideak:

LEHEN ZIKLOA

2. ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

2.1. Eguneroko bizitzan dagoen hizkuntza matematiko erraza ezagutzea, oinarrizko hiztegi espezifikoa bereganatuz.

2.1. Eguneroko bizitzan hainbat formatutan ageri den hizkuntza matematiko erraza ezagutzea, oinarrizko hiztegi espezifikoa bereganatuz eta mezua ulertzen dela erakutsiz.

2.1. Eguneroko bizitzan hainbat formatutan ageri den hizkuntza matematiko erraza interpretatzea, hiztegi egokia bereganatuz eta mezua ulertzen dela erakutsiz.

2.2. Ideia eta prozesu matematiko errazak, problema bat ebazteko egindako urratsak edo emaitza matematikoak azaltzea hitzez edo grafikoki.

2.2. Ideia eta prozesu matematiko errazak, problema bat ebazteko egindako urratsak edo emaitza matematikoak azaltzea, hizkuntza matematiko erraza erabiliz, hainbat formatutan.

2.2. Hainbat formatutan komunikatzea aieru eta prozesu matematikoak, hizkuntza matematiko egokia erabiliz.

2.–Oinarrizko jakintzak

Zenbakizko zentzua.

LEHEN ZIKLOA

2. ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

Kopurua

Kopuruen estimazio arrazoituak problemak ebazteko testuinguruetan.

Kopuruen estimazio eta hurbilketa arrazoituak problemak ebazteko testuinguruetan.

Kopuruen estimazio eta hurbilketa arrazoituak problemak ebazteko testuinguruetan.

Kopuru bera hainbat modutan irudikatzea (manipulatiboa, grafikoa edo zenbakizkoa) eta egoeraren edo problemaren arabera irudikapenik egokiena hautatzeko estrategiak.

Zatiki propioak, 12rainoko izendatzailearekin, eguneroko bizitzako testuinguruetan, manipulaziotik eta irudikapen grafikotik abiatuta.

Zatikiak eta dezimalak, kopuruak adierazteko eguneroko bizitzako testuinguruetan, eta egoeraren edo problemaren arabera irudikapenik egokiena hautatzea.

Eragiketen zentzua

Kalkulu mentalerako estrategiak, 999ra arteko zenbaki naturalekin.

Kalkulu mentalerako estrategiak zenbaki naturalekin eta zatikiekin.

Kalkulu mentalerako estrategiak zenbaki naturalekin, zatikiekin eta dezimalekin.

Zenbaki naturalen batuketa eta kenketa, malgutasunez eta zentzuz ebatzita: testuinguruan kokatutako egoeretarako erabilgarritasuna; ebazteko estrategiak eta tresnak eta propietateak.

Testuinguruan kokatutako egoerak ebazteko zer eragiketa sinple (batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa eta banaketa) erabili behar diren jakiteko estrategiak; zatiketa ulertuta banaketa eta partizioa egiteko tresna gisa.

Testuinguruan kokatutako egoerak ebazteko zer eragiketa sinple edo konbinatu (batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa) erabili behar diren jakiteko estrategiak.

Finantza hezkuntza

Europako diru-sistema: txanponak (1, 2, 5, 10, 20 eta 50eko zentimoak eta 1 eta 2ko euroak) eta billeteak (5, 10, 20, 50 eta 100); balioa eta baliokidetasuna.

Kopuruen eta kanbioen kalkulua eta estimazioa (euroak eta euro zentimoak) eguneroko bizitzako problemetan: diru-sarrerak, gastuak eta aurrezkiak. Modu arduratsuan erosteko erabakiak.

Kontsumo arduratsuarekin (balioa/prezioa, kalitatea/prezioa eta preziorik onena) eta diruarekin (prezioak, interesak eta beherapenak) zerikusia duten problemak ebaztea.

Neurriaren zentzua.

LEHEN ZIKLOA

2. ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

Neurketa

Neurtzeko prozesuak: unitate bat errepikatuz eta tresna konbentzionalak (erregelak, zinta metrikoak, balantzak, egutegiak, erlojuak...) eta ez-konbentzionalak erabiliz testuinguru ezagunetan.

Estrategiak, neurketak egiteko tresna eta unitate ez-konbentzionalekin (unitate bat errepikatzea, lauki-sareak eta manipulatzeko materialak erabiltzea) eta konbentzionalekin.

Tresna (analogikoak edo digitalak) eta unitate egokiak luzerak, objektuak, angeluak eta denborak neurtzeko: horiek hautatzea eta erabiltzea.

Estimazioa eta erlazioak

Magnitude bereko neurriak zuzenean alderatzeko eta ordenatzeko estrategiak.

Magnitude bereko neurriak alderatzeko eta ordenatzeko estrategiak (km, m, cm, mm; kg, g; l eta ml): unitateen arteko baliokidetasunak aplikatzea eguneroko bizitzako problemetan, unitate txikiagoetara bihurtu beharra dagoenean.

Magnitude bereko neurriak alderatzeko eta ordenatzeko estrategiak, unitateen arteko baliokidetasunak (sistema metriko hamartarra) aplikatuz eguneroko bizitzako problemetan.

Zentzu espaziala.

LEHEN ZIKLOA

2. ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

Bi eta hiru dimentsioko irudi geometrikoak

Bi dimentsioko irudi geometrikoak konposizioaren eta deskonposizioaren bidez eraikitzeko estrategiak eta teknikak, honako hauen bidez: material manipulagarriak, marrazketa tresnak (erregela eta eskuaira) eta aplikazio informatikoak.

Irudi geometrikoak konposizioaren eta deskonposizioaren bidez eraikitzeko teknikak, honako hauen bidez: material manipulagarriak, marrazketa tresnak eta aplikazio informatikoak.

Lokalizazioa eta irudikapen sistemak

Objektuek espazioan duten posizio erlatiboa edo haien irudikapenak deskribatzea, horretarako erabiliz geometriako hiztegi egokia (paraleloa, perpendikularra, zeiharra, eskuina, ezkerra eta abar).

Lokalizazioa eta lekualdaketak plano eta mapetan, abiapuntu hartuta erreferentzia puntuak (puntu kardinalak barne), helbideak eta distantzien kalkuluak (eskalak): deskribatzea eta interpretatzea hiztegi egokia erabiliz eta euskarri fisikoak eta birtualak baliatuz.

Mugimenduak eta eraldaketak

Irudi eraldatuak sortzea simetrietatik eta hasierako patroi baten translazioetatik abiatuta eta emaitza aurreikustea manipulatzeko materialaren eta material grafikoaren bidez.

Antzekotasuna eguneroko bizitzako egoeretan: antzeko irudiak identifikatzea, irudiak sortzea hasierako patroietatik abiatuta eta emaitza aurreikustea.

Bistaratze, arrazoitze eta modelizazio geometrikoa

Irudi lauen perimetroak kalkulatzeko estrategiak eta horiek erabiltzea eguneroko bizitzako problemak ebazteko.

Irudi lauen perimetroak eta azalerak kalkulatzeko estrategiak eguneroko bizitzako egoeretan.

Eredu geometrikoen irudikapenak, manipulatzeko materiala edo material grafikoa erabilita, beste zentzuekin lotutako problemak ebazteko.

Eredu geometrikoen irudikapenak, manipulatzeko materiala edo material grafikoa erabilita, beste zentzuekin lotutako problemak ebazteko.

Zentzu estokastikoa.

LEHEN ZIKLOA

2. ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

Datuak antolatzea eta aztertzea

Datuen multzoak eta grafiko estatistikoak eguneroko bizitzan: deskribatzea, interpretatzea eta modu kritikoan aztertzea.

Ziurgabetasuna

Ziurgabetasuna eguneroko bizitzako egoeretan: kuantifikatzea eta haren estimazioa egitea ausazko esperimentu errepikakorren bitartez.

ATZERRIKO BIGARREN HIZKUNTZA

Gaur egungo gizarteek bilakaera bizkorra dute, eta konexio ugari daude gizarteen artean. Horren ondorioz, gizabanakoek zenbait konpetentzia garatu behar dituzte egungo munduarekin konprometitzen diren herritar independente eta aktiboak izateko, aintzat hartuta mundu hau gero eta globalagoa, kulturartekoagoa eta eleaniztunagoa dela. Europako Kontseiluaren Kultura Demokratikorako Konpetentzien Erreferentzia Esparruak dioen bezala, egungo gizarteek askotariko kulturak dituztenez, prozesu demokratikoek kulturarteko elkarrizketa eskatzen dute. Beraz, zenbait hizkuntzatan komunikatzea funtsezkoa da kultura demokratiko hori garatzeko. Europako Hezkuntzaren Esparru baten ideian, berriz, hizkuntza batean baino gehiagotan komunikatzeak saihesten du hezkuntzak eta prestakuntzak mugetan oztopoak izatea, eta nazioartekotzea eta mugikortasuna bultzatzen ditu; horretaz gain, ikasleei laguntzen die beste kultura batzuk ezagutzen eta hala beren ikuspegia zabaltzen.

Eleaniztasuna lotuta dago pertsona baten komunikaziorako konpetentzian bi hizkuntza edo gehiago aldi berean egotearekin eta haien artean ezartzen den erlazioarekin. Pertsona bakoitzaren ezagutza eta esperientzia linguistikoak, bere inguruan zein eskolan eskuratuak, ez dira konpartimentu estankotan antolatzen, baizik eta elkarrekin erlazionaturik daude eta subjektuen komunikaziorako konpetentzia garatzen eta handitzen laguntzen dute. Ildo horretan, Europako Kontseiluak adierazi du hizkuntzen ikaskuntzaren helburuak gaur ez duela izan behar hizkuntza bat, bi edo gehiago menderatzea, hizkuntza horiek bakarka hartuz, baizik eta banako hizkuntza errepertorioa aberastea eta profil eleaniztun eta kulturartekoa garatzea, hau da, konpetentzia maila desberdinak izatea hizkuntza batean baino gehiagotan. Izan ere, maila horiek aldatzen joanen dira une oro dauden interesen eta beharren arabera. Horixe da, hain zuzen ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan atzerriko bigarren hizkuntza baten ikaskuntza sartzearen helburua.

Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikasgaia eskaintzeak zuzenean laguntzen du ikasleen konpetentzia linguistikoak, eleaniztasunekoak eta kulturartekoak hobetzen, eta hizkuntzarekin eta komunikazioarekin lotutako gaitasunak garatzen eta haien hizkuntza errepertorioa aberasten laguntzen du. Gainera, alderdi historikoak eta kulturalak barne hartzen dituen kulturarteko dimentsio bat dute, eta horrek ikasleei aukera ematen die hizkuntz eta kultura aniztasuna ezagutzeko, baloratzeko eta errespetatzeko. Dimentsio komunikatiboari eta kulturartekoari esker, ikasleak herritar independenteak, aktiboak eta gizarte demokratiko batekin konprometituak izaten ahal dira. Ikasgai honek dakartzan ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak lagungarriak dira ikasleen errepertorioa aberasteko, eleaniztasunean eta kulturartekotasunean. Ondorioz, komunikazio testuinguru eta egoera askotan hobeto integratzeko eta parte hartzeko prestatzen laguntzen dute. Testuinguru eta egoera horiek ikasleen garapenerako pizgarri izan behar dute, bai eta aukera hobeak eskaini eremu pertsonalean, sozialean, hezkuntzakoan eta profesionalean.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratua (EEEB) funtsezkoa da ikasleek hizkuntzaren jardueretan eskuratzen dituzten konpetentzia mailak zehazteko, eta, era berean, lagungarria da atzerriko hizkuntza ikasteko prozesuan. Era berean, komunikaziorako konpetentziak eta kulturarteko konpetentziak definitzeko oinarriak ezartzen ditu, horiek baitira atzerriko hizkuntzen curriculumaren oinarria. Beraz, EEEB Atzerriko Hizkuntzaren curriculumeko elementuak garatzeko eta berdintzeko erreferentzia gisa balio du, eta Atzerriko Bigarren Hizkuntzarako ere baliagarria izanen da. EEEBk ekarri duen ikuspegia ekintzara bideratuta dago eta asko laguntzen du metodologia eklektikoak diseinatzen. Ildo horretatik, curriculum honen konpetentzia izaera aproposa da irakasleek diziplinarteko eta testuinguruan kokatutako zeregin esanguratsu eta garrantzitsuak sor ditzaten eta ikaskuntza egoerak gara ditzaten. Horietan ikasleak gizarte eragile autonomoak izanen dira eta, pixkanaka-pixkanaka, beren ikaskuntza prozesuaren ardura hartuko dute. Horrek berekin dakar ikasleen errepertorioak, interesak eta emozioak aintzat hartzea, baita beren inguruabar bereziak ere, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren oinarriak ezartzeko.

Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikasgaia aukerakoa da Lehen Hezkuntzan. Horregatik, Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikasgaiaren curriculumak behar bezain malgua izan behar du, ikastetxeak egindako diseinuari, ikasleen maila psikoebolutiboari eta ikasleek izaten ahal dituzten maila diferenteei egokitzeko. Malgutasun horretan laguntzeko, curriculum honek oinarrizko mailak garatzen ditu, Atzerriko Hizkuntza ikasgaiaren curriculum orokorra erreferentziatzat hartuta, zeina testuingurura eta ikasleen ezaugarrietara egokitu beharko baita.

Konpetentzia espezifikoei, oinarrizko jakintzei eta ebaluazio irizpideei buruzko zehaztapenak.

Atzerriko bigarren hizkuntza baten irakaskuntzak lehenengoarentzat ezarritako konpetentzia espezifiko berak lortzera bideratu behar dira, maila ikasleen ezaugarrietara egokituta. Hala, ikasgai hau Atzerriko Hizkuntzako curriculumean planteatutako sei konpetentzia espezifikoetatik abiatuta diseinatu da. Konpetentzia horiek ulermen, ekoizpen, interakzio eta bitartekotza jarduera komunikatiboekin, eleaniztasunarekin eta kulturartekotasunarekin lotutako alderdiak biltzen dituzte.

Ebaluazio irizpideek zehazten dute ikasleek konpetentzia espezifikoak zer mailatan eskuratu dituzten, eta, beraz, horiei lotuta aurkezten dira. Aplikazio egokia ikasleek duten abiapuntu mailen araberakoa izanen da. Ebaluazioak, funtsean, lorpenetara bideratu behar du, ikasle bakoitzaren abiapuntuko egoeratik abiatuta. Hori kontuan hartuta, Atzerriko Hizkuntza ikasgaia ebaluatzeko irizpideak erreferente gisa erabili behar dira, bai ikasleen abiapuntua hautemateko, bai azken maila ebaluatzeko; horrek ikasleen aurrerapen maila modu indibidualizatuan ezartzen lagunduko du.

Azkenik, oinarrizko jakintzek biltzen dituzte ikasgaiaren konpetentzia espezifikoak eskuratzeko behar diren ezagutzak (jakitea), trebetasunak (egiten jakitea) eta jarrerak (izaten jakitea), eta laguntzen dute ikaskuntzak irizpideen bidez ebaluatzen. Hiru bloketan egituratzen dira. Komunikazioaren blokean jakintza hauek daude sartuta: ulermen, produkzio, interakzio eta bitartekotzako komunikazio jarduerak garatzeko mobilizatu behar diren jakintzak, baita informazio iturriak bilatzearekin eta kontsultatutako iturriak kudeatzearekin lotutakoak ere. Eleaniztasunaren blokean jakintza hauek daude sartuta: hizkuntzen funtzionamenduari buruz hausnartzeko gaitasunarekin lotutako jakintzak eta ikasleen hizkuntza errepertorioaren parte diren jakintzak; hausnarketa horren helburua da atzerriko hizkuntzaren ikaskuntza bultzatzea eta ikasleen familia-hizkuntzak hobetzea. Azkenik, kulturartekotasunaren blokeko jakintzak dira atzerriko hizkuntzaren bidez gauzatzen diren kulturei buruzkoak; jakintza horiek ikusarazten dute kultura horiek aukera egokia direla norbera aberasteko eta besteekin harremana izateko. Bloke horretan sartzen dira, halaber, beste hizkuntza, aldaera linguistiko eta kultural batzuk ulertu eta estimatzeko interesa sustatzen duten jakintzak.

Iragarkiaren kodea: F2210867