169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 629. eta 645. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren abuztuaren 11ko 258/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat 5. poligonoko 629. eta 645. katastro-lurzatietan, Beriaingo Udal Planeko hiri-lurzoruko CRU unitate finkatuan, Beriaingo San Francisco Javier 5eko jabekideek eta San Francisco Javier 6ko jabekideek batera sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Beriainen, 2022ko abuztuaren 11n.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2211092