169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, zerbitzu anitzetako langileen zerrenda bat eratzeko, aldi baterako kontratazioetarako

Alkatetzak emandako 2022/0729 Ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki da:

1. Deialdia onestea, zerbitzu anitzetako lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko, aldi baterako kontratazioetarako, Uharteko Udalean sortzen diren beharrei erantzuteko (udalaren edozein zentrotan).

2. Deialdi horren iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Argitaratzea deialdiaren testu osoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, www.huarte.es webgunean eta udaleko sare sozialetan.

4. Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Uharten, 2022ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

OINARRIAK

Deialdia, zerbitzu anitzetako langileen zerrenda bat eratzeko aldi baterako kontratazioetarako, Uharteko Udalaren beharrak direla-eta

Deialdiaren oinarriak

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da zerrenda bat sortzea, zerbitzu anitzetako langileak aldi baterako kontratatzeko, Uharteko Udalaren beharren arabera.

Hautapen prozesua honako hauetan xedatuari jarraikiz eginen da: Langileen Batzorde Paritarioak 2012ko otsailaren 29an aldi baterako kontratazioa kudeatzeko onetsitako arauen 8. artikulua (arauak 2012ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, apirilaren 20an) eta deialdi honen oinarriak.

1.2. Euskararen ezagutza, Udalaren 2. hizkuntza eskakizuna izanen da (B2, ahozkoan eta B1 idatzian). Maila hori egiaztatzen duen pertsonak gehienezko puntuazioa (%5) eskuratuko du, plantilla organikoan jasotzen den merezimenduan, eta euskararen ezagutza betekizun duten lanpostuetan aritzen ahalko da. Maila egiaztatzen ahalko da ziurtagiri ofizial baten bidez, edo, bestela, izangaiei horretarako eskainiko zaien euskara-probaren bidez.

1.3. Zerrendak behin-behineko ordezkapenak egiteko erabiliko dira, laneko bajak edo oporraldiak direla-eta hutsik geratzen diren lanpostuak betetzeko, bai eta udal zerbitzuak indartzeko ere, behar puntualak sortzen direnean. Baliteke zerrenda hori lanpostu hutsak betetzeko erabiltzea, kontrataziorako barne-araudia betez gero.

1.4. Bere mailako eta kategoriako eginkizunak beteko ditu.

1.4.1. Espaloien eta kaleen mantentze-lanarekin eta hiri-altzariak mantentzearekin lotutakoak.

1.4.2. Udal-eraikinen mantentze-lanekin zerikusia dutenak (ikastetxea, haur-eskolak, kultura-etxea, Plazaldea, udaletxea, etxabeak, alokairuko etxebizitzak...).

1.4.3. Kirol-instalazioak eta igerilekuak mantentzearekin lotutakoak.

1.4.4. Kultura-jarduerekin lotutako instalazio ez-iraunkorrak muntatzeko eta desmuntatzeko lanak.

1.4.5. Ibilgailuak eta ibilgailu bereziak gidatzea.

1.4.6. Babes zibilarekin lotutako zereginak.

1.4.7. Berezko jarduerekin lotutakoak, kaleak eta eraikinak eskobatzea eta garbitzea.

1.4.8. Kaleak eskobatzeko makina autopropultsatua gidatzea eta mantentzea.

1.4.9. Honelako lanak: hilerriaren mantentze-lanak; gorpuak, gorpuzkiak eta/edo errautsak ehorztea, lurpetik ateratzea eta murriztea.

1.4.10. Udalak agintzen dizkion beste eginkizun guztiak, Udaleko zerbitzu anitzen arloan edo betetzen duen lanpostuan gauzatzen direnen arabera, bere titulazioari eta mailari dagozkionak.

1.4.11. Eska dakizkiokeen eta espezializazio zehatzik behar ez duten antzeko beste batzuk.

1.5. Lanpostuek Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen D mailari dagozkion ordainsariak izanen dituzte. Era berean, plantilla organikoan ezarrita dauden soldata-osagarriak ere jasoko dituzte, baita hitzarmen kolektibo bidez lor daitezkeenak ere.

1.6. Lanaldia osoa nahiz partziala izan daiteke. Horiek guztiak zerbitzuaren beharretara egokituko dira eta noiznahi aldatzen ahalko dituzte administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio; orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, beren kontura biziz gero.

b) Adinez nagusia izatea eta erretiroko adina ez izatea.

c) Dagozkion eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean honako hauetako bat izatea: eskola-ziurtagiria, DBHko graduatu titulua, Eskola Graduatuaren titulua, Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua, lehen mailako Lanbide Heziketakoa edo titulu baliokidea, edo, bestela, titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

Izangaiek alegatzen badute eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak dituztela, baliokidetasun hori aitortzen duen lege edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko dute edo, bestela, aurkeztu beharko dute Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak emandako ziurtagiria.

e) B gidabaimena izatea.

f) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren Estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Uharteko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira (San Juan plaza, 1, 1.a), 8:30etik 14:00etara, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein baliabideren bidez, 15 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Baldin eskabidea aurkezten bada posta bulego batean, aurkeztu beharko da gutun-azal ireki batean, postako langileek eskabideari jar diezazkioten data eta zigilua, ziurtatu aurretik.

Eskabideak aurkeztuko dira jarraikiz deialdi honen I. eranskineko ereduari. Eskabidean izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatzen diren baldintza guzti-guztiak hautapen-prozesuan parte hartzeko. Uharteko Udalaren erregistro orokorrean eskuratuko da eskabidearen eredua; bestela, Interneten bidez, www.huarte.es helbidean.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak zuzendu daitezke ofizioz edo interesdunak eskaturik, noiznahi ere.

3.2. Eskaerari honako agiri hauek erantsiko zaizkio behar bezala bete ondotik:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Eskatutako titulazioaren fotokopia.

c) Euskararen ezagutza egiaztatzen duen dokumentazioa, behar izatera.

d) Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 5,00 euro ordaindu izanaren ordainagiria (diru-sarrera egiteko kontua: ES59 3008 0087 74 1447560721). Tasa, ordaindu ondoren, ez da itzulgarria. Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Eskabidea erregistro orokorrean bertan aurkezten duten izangaiek tasaren ordainketa dirutan egiten ahalko dute, unean bertan.

Salbuetsita egonen dira inskripzioa egiteko unean langabezian daudela frogatzen dutenak.

4.–Behin-behineko zerrendak.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda ikusgai jarriko da Uharteko Udalaren iragarki-taulan eta udal webgunean (http://www.huarte.es/eu).

Inor baztertzen ez bada, zuzenean argitaratuko da behin betiko zerrenda, eta zerrenda horretan bertan jarriko dira hautaprobak egiteko eguna, ordua eta tokia.

5.–Behin betiko zerrendak.

Aurkezten diren alegazioak ebatzi ondoren, alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta hori ikusgai jarriko da Uharteko Udalaren iragarki-taulan eta udal webgunean (https://huarte.es/portal/default.aspx?idioma=eu), hautaproba egiteko eguna eta tokia adierazita.

Onartuen zerrendetan agertzeak ez du esan nahi interesdunei aitortu zaienik deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Izangaiek kontratazioa egiteko deia egiten zaielarik, aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertutakoan ohartuz gero ez dela betetzen baldintzaren bat, interesdunek deialdi honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

6.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Alfredo Arruiz Sotés, Uharteko Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: hark izendatzen duena.

–Epaimahaikidea: Txemari Zurbano Peñas, Uharteko Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna.

–Epaimahaikidea: Juan Antonio Viedma Feligreras, Uharteko Udaleko zerbitzu anitzetako administrari-ofiziala.

–Ordezkoa: hark izendatzen duena.

–Epaimahaikidea: sindikatu-ordezkaritzak izendatzen duena.

–Epaimahaikide-idazkaria: Gustavo Jiménez Martín, Uharteko Udaleko Giza Baliabideen kudeatzailea.

–Ordezkoa: hark izendatzen duena.

Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balioa izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek.

6.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7.–Hautapen-espedientearen garapena.

7.1. Euskararen ezagutzari %5eko balioa ematen zaien plazetarako, puntuazioa honako hau izanen da, gehienez ere 100 punturen gainean:

1.–Test motako ariketa: 30 puntu.

Gehienez ere, 30 puntu. Bazterturik geldituko dira 15 puntu baino gutxiago ateratzen duten izangaiak.

2.–Eskarmentuaren balorazioa: 20 puntu.

3.–Balorazioa euskararen ezagutzagatik: 5 puntu.

4.–Proba praktikoa: 45 puntu. Garatu beharreko eginkizunekin lotutako proba praktiko bat edo batzuk egin beharko dira. Bazterturik geldituko dira 24 puntu baino gutxiago ateratzen duten izangaiak.

7.2. Hauxe izanen da puntuazioa euskararen ezagutza nahitaezkoa duten lanpostuetan:

1.–Test motako ariketa: 30 puntu.

2.–Eskarmentuaren balorazioa: 20 puntu.

3.–Proba praktikoa: 50 puntu.

8.–Proben nondik norakoa.

8.1. Hautaprobak:

Test motako ariketa plika sistemaren bidez eginen da.

8.1.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da ariketa teorikoa non, noiz eta zer ordutan hasiko den.

Proba bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute eta, eskatzen bazaie, erakutsi egin beharko dute, bestela kanporatu eta baztertuko baitira, salbu eta zuzenbidean onarturiko beste moduren batean nor diren egiaztatzen badute egintza horretan berean. Probetan oharretatik kopiatzeak nahiz beste edozein iruzur egiteak berehalako kanporatzea ekarriko du, jarduketa penalak deusetan galarazi gabe, hala behar bada.

Agertzen ez diren izangaiak ere oposiziotik baztertuko dira.

Hautaprobak egiteko, desgaitasuna duten izangaiek hala eskatuz gero, denborak eta baliabideak ahal bezala moldatuko dira, haien eskabidean adierazi dutenaren arabera.

8.1.2. Test motako proba.

Idatziz erantzun beharrekoa, epaimahaiak hasi aurretik erabakiko duen denboran. Aukeran zenbait erantzun dituzten galderak izanen dira, test modukoak, II. eranskineko gai-zerrendari buruzkoak. Erantzunetatik bat bakarra izanen da zuzena. Bazterturik geldituko dira gutxienez ere puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.

8.2. Merezimenduen kalifikazioa:

8.2.1. Esperientzia: lan egindako hilabeteen batezbestekoa eginen da.

• Edozein administrazio publikotan zerbitzu anitzeko langile gisa lan egin izana: 2 puntu urteko. 12 puntu, gehienez.

• Enpresa pribatuan zerbitzu anitzeko langile gisa lan egin izana: 1,5 puntu urteko. 8 puntu, gehienez.

Laneko esperientzia egiaztatzeko, izangaiek lan bizitza aurkeztu beharko dute, bai eta administrazioaren edo enpresaren egiaztagiria ere.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio altuagorik eman apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatutako eta frogatutako merezimenduez.

Merezimenduak baloratuko dira, harik eta deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

8.2.2. Test motako probaren emaitzak argitaratu eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko dituzte merezimenduen frogagiriak oposizioa gainditu duten oposiziogileek. Argitara emanen da www.huarte.es/eu webgunean.

Merezimenduen balorazioaren kontra erreklamazioak jar daitezke bost egun balioduneko epean, Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik hasita, Udalaren erregistroan eskabidea aurkeztuz.

8.3. Proba praktikoa:

Proba praktiko bat edo batzuk egitea, izangaiek lanpostuarekin zerikusia duten trebetasunak erakusteko.

Bazterturik geldituko dira gutxienez ere puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.

9.–Probak egin ondoren zerrenda bat eginen da, izangaiak puntuazio-ordenaren hurrenkeran ezarrita. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, https://huarte.es/portal/default.aspx helbidean.

9.1. Puntu berdinketa izanez gero, izangai zaharrenak izanen du lehentasuna. Berdinketak badirau, zozketa eginen da.

10.–Kontratazio zerrenden kudeaketa.

Kontratazio zerrenda hori izanen da indarrean dagoena, eta bost urteko iraunaldia izanen du, epe laburragoan agortzen ez bada edo beste deialdi bat egiten ez bada.

11.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabidea (DOC).

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–Aritmetikako eta geometriako oinarrizko erregelak.

2. gaia.–Idazketako eta ortografiako oinarrizko erregelak.

3. gaia.–Mantentze elektrikoko oinarrizko lanak egiteko ezagutzak: oinarrizko kontzeptuak. Elektrikarien eskuzko tresnak: Erabilera eta maneiua. Mekanismo elektrikoak. Lanparak: Lanpara motak. Larrialdietako argiteria. Banaketa elektrikoko koadroak.

4. gaia.–Iturgintzako, berokuntzako eta saneamenduko oinarrizko mantentze-lanak egiteko ezagutzak. Oinarrizko kontzeptuak. Iturgintzako eskuzko tresnak: erabilera eta maneiua. Tresna sanitarioak. Tresna sanitarioen mantentze-lana. Kanilak: motak. Matxurak eta konponketak. Hodiak eta osagarriak: motak. Lotzeko sistemak. Iturgintzako instalazio baten osagaiak: motak. Eginkizuna. Berokuntza instalazio baten osagaiak: eginkizuna. Jaulkitzaileak: motak. Igorleen balbulak: igorleen balbula motak eta betekizuna. Berokuntza-zirkuituak. Berokuntza-instalazioa betetzea, hustea eta purgatzea. Saneamendua: erretenak. Zorrotenak. Kutxatilak: motak eta betekizuna.

5. gaia.–Igeltserotzako eta pinturako oinarrizko mantentze-lanak egiteko ezagutzak. Oinarrizko kontzeptuak. Igeltserotzako erremintak: eskuzko erremintak eta elektrikoak. Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lana. Oreak, morteroak eta itsasgarriak. Bitarteko osagarriak: motak. Segurtasun neurriak. Eskuzko erremintak eta pintura-tresnak: erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lana. Pinturak: pintura motak. Pinturak aplikatzeko metodoak. Bernizak: berniz motak. Bernizak aplikatzeko metodoak.

6. gaia.–Zurezko eta metalezko arotzeriako oinarrizko mantentze-lanak egiteko ezagutzak. Oinarrizko kontzeptuak. Metrologia. Barauts motak. Zurezko arotzeriako erremintak: eskukoak eta elektrikoak. Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lana. Metal-arotzeriako erremintak: eskukoak eta elektrikoak. Erabilera eta maneiua. Mantentze-lanak. Lotzeko sistemak. Ate eta leihoetako burdineria: motak. Sarrailak eta bonbinak: motak. Mantentze-lanak.

7. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa, I. kapitulua: xedea, aplikazio eremua eta definizioak. Ergonomia lanpostuan. Zamak eskuz erabiltzea. Ahalegin fisikoari loturiko arriskuak. Arrisku biologikoak. Arrisku kimikoak. Norbera babesteko ekipamenduak eta segurtasun-arauak, honako hauekin lotutakoak: lorezaintza, korronte elektrikoak, iturgintza, igeltserotza eta zurgintza eta metalezko arotzeriako jarduerak.

8. gaia.–Igerilekuetako mantentze lanak. Ur ponpaketaren, iragazkien eta gai zuzentzaileen dosifikatzaileen ezagutza.

9. gaia.–742/2013 Errege Dekretua, irailaren 27koa, igerilekuen irizpide tekniko-sanitarioak ezartzen dituena. 123/2003 Foru Dekretua, maiatzaren 19koa, Erabilera kolektiboko igerilekuen baldintza tekniko-sanitarioak ezartzen dituena (2003ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 2koa), akats zuzenketa (2003ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 30ekoa) eta maiatzaren 2ko 20/2006 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita maiatzaren 19ko 123/2003 Foru Dekretua (2006ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 19koa).

10. gaia.–865/2003 Errege Dekretua, uztailaren 4koa, Legionelosia prebenitu eta kontrolatzeko irizpide higieniko eta sanitarioak ezartzen dituena.

11. gaia.–Kaleen garbiketa, eskuz eta kale-garbigailu autopropultsatuarekin. Trafiko arauak, kale-garbigailu autopropultsatuaren funtzionamendua eta mantentze-lanak.

Iragarkiaren kodea: L2210900