169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Gora jotzeko errekurtsoa, lorategietarako zerbitzu anitzeko enplegatu izateko lanpostu baten oposizio-lehiaketako bigarren probaren behin betiko emaitza zuzenduen aurkakoa

Berriozarko Udalerako lorategietarako zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian –Gobernu Batzarrak 2021eko abenduaren 22an onetsia–, Javier Latasa Apezteguiak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du, 2022ko uztailaren 13an argitaratutako behin betiko emaitza zuzenduen argitalpenaren aurka, zeinaren bidez zuzentzen baita bigarren probaren behin betiko emaitzetan atzemandako akats materiala.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Euskal Herria plaza, 1, Berriozar) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Berriozarren, 2022ko abuztuaren 18an.–Alkateordea, Mikel Etxeberria Agirre.

Iragarkiaren kodea: L2211281