166. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Udalak, 2022ko abuztuaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Castejongo Udalaren 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, eta hari lotutako agiri guztiak.

Onetsitako aldaketa Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Castejonen, 2022ko abuztuaren 12an.–Alkate udalburua, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2211126