164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Hirigintza-hitzarmena, US-1 unitate handitua garatzeko. Jendaurrean jartzea

Alkatetzaren abuztuaren 10eko 257/2022 Ebazpenaren bitartez, “Beriaingo US-1 unitate handituaren kudeaketarako hitzarmena eta betebeharrak modu adostuan betetzekoa” jendaurrean jartzeko epea hasi da. Hogei egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan udal honetan aztertzen ahalko da, jendea hartzeko ohiko ordutegian, eta egoki iritzitako alegazioak aurkezten ahalko dira, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluan ezarritako izapideari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Beriainen, 2022ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2211034