164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Urbanizazio proiektua, 5. poligonoko 72. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Alkatetzaren abuztuaren 3ko 251/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen urbanizazio proiektua, Beriaingo 5. poligonoko 72. lurzatian, Juan Carlos Muguerza Santosek aurkeztua Andamios Duar SLren izenean eta hura ordezkatuz.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 134. artikuluan xedatutakoarekin, 74. artikuluari dagokionez (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Beriainen, 2022ko abuztuaren 4an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2210748