164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2022an gizarte-ekintzaren arloan jarduerak garatzen dituzten erakunde eta elkarteentzako diru-laguntzen deialdia. Laburpena

DDBN (Identif.): 643597.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/643597).

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak 2022ko abuztuaren 8an hartutako erabakiaren bidez, gizarte ekintzaren arloan 2022an jarduerak garatzen dituzten erakundeei eta elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia onartu da.

Deialdiaren oinarri arautzaileak eta eskabideak Barañaingo Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan (Udaletxe Plaza z.g., Barañain) eskuratu ahal izango dira, edo www.baranain.es web-orriaren bidez.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun natural da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barañainen, 2022ko abuztuaren 9an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2210958