163. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

12349E/2022 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, indarrik gabe uzten duena Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 24ko 1653E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia (REACT). DDBN identifikazioa: 615492.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 24ko 1653E/2022 Ebazpenaren bidez, laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia (REACT) onetsi, eta hartarako gastua baimendu zen. Ebazpen hori 2022ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 19koan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 12ko 10850E/2022 Ebazpenaren bidez, laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdiaren (REACT) gastua handitzea baimendu zen.

Hala ere, orain arte aurkeztutako eskaeren kopuru handiak nabarmenki gainditzen du deialdirako dagoen kreditua. Ebazpen horren 10. oinarrian ezarritakoaren arabera, dirulaguntzak emateko prozedura banakako ebaluazioaren araubidea da. Baldintzak horiek izanik, ezin izanen zaie dirulaguntzarik eman aurkeztutako eskaera guztiei, eta laguntzak ukatzea ebatziko da, aurrekontu-kreditu nahikorik ez dagoelako. Beraz, hobe da deialdia indarrik gabe uztea eta eskatzaileei egoera horren berri ematea.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik, indarrik gabe uztea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 24ko 1653E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia (REACT).

2. Ebazpen hau Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura eta Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko Foru Legearen 126.3. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 5ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2210880