162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

189E/2022 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza hauen bigarren deialdia onesten baita 2022ko ekitaldirako: “Nekazaritzako makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibentzako laguntzak, nekazaritzako makinak eta ekipamendua erosteko. 2014-2020 LGP”. DDBN identifikazioa: 639766.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluaren arabera, Nafarroak, bere foru antolamenduaren indarrez, eskumen esklusiboa du nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloetan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak interes berezia du nekazaritza sektorearen lehiakortasuna mantendu eta hobetzeko. Alde horretatik, begien bistakoa da lehen sektorearen esparru tekniko-ekonomikoan eta merkatuan aldaketa sakonak gertatzen ari direla abiadura handian. Horrek pareko egokitzapena egitera behartzen du lehiakortasun eta efizientzia mailei eusteko, sektorearen jasangarritasuna bermatze aldera.

Nekazaritzaren sektorean, elkarteak funtsezko zeregina betetzera deituta daude lehen sektoreko jarduera mantentzeko, bai landa ingurunean txertatuta daudelako, bai lurraldeari lotuta daudelako, jarduera bertan finkatuta baitago deslokalizatzeko arriskurik gabe.

Deialdi honetan jasotako laguntzak sartuta daude 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan aurreikusitakoen artean; horien artean daude M4 neurria (Inbertsioak aktibo fisikoetan) eta, zehazki, M04.01.01 azpineurria (Inbertsioak nekazaritza-ustiategietan) osatzen duten eragiketak.

2020/2220 (EB) Erregelamenduaren 58.bis artikuluko 5. apartatuan adierazten da 1305/2013 (EB) Erregelamenduko zer neurritara bidera daitekeen EURI funts gehigarrien zati bat. Horien artean daude M4 “Inbertsioak aktibo fisikoetan” izeneko neurrian sartutako eragiketak. M04.01.01 azpineurriaren aurrekontuko zati bat EURI Erregelamenduko funtsekin hornitu da. Kontuan hartuta zer-nolako interesa dagoen nekazaritzako makinak erabiltzen dituzten kooperatibentzako (NMEK) laguntzen deialdiei eusteko, aukera badagoela jarduketak Landa Garapenerako Programaren esparruan finantzatzeko, eta posible dela ekintza horiek EURI funtsekin finantza daitezkeenen artean sartzeko, Landa Garapenerako Programaren aldaketa bat tramitatu zen NMEK delakoentzako laguntzak berariaz txertatzeko eta EURI finantzaketa ezartzeko.

Batzordeak, 2021eko ekainaren 29an, C 4936 (2021) amaierako Betearazpen Erabakia hartu zuen. Horren bidez, Nafarroako Landa Garapenerako Programaren aldaketa onetsi zen, nekazaritzako makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibak 4.1 neurriko laguntzaren onuradun gisa sartu ziren, eta EURI funtsekin emandako laguntzen finantzaketa ezarri zen (3.009.408,37 euro), eta EBren % 100eko kofinantzaketa ezarri zen laguntza horien gastu publikorako.

Nafarroako Gobernuak 2022ko maiatzaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, Landa Garapeneko zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion 1.509.408,37 euroko gastu konpromisoa hartzeko, laguntza hauek 2024ko ekitaldian finantzatzeko.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea nekazaritzako kooperatibentzako nekazaritzako makinak eta ekipamendua erosteko laguntzen bigarren deialdia eta oinarri arautzaileak 2022rako. Oinarri horiek ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

2. Deialdia eta oinarri arautzaileak erregistratzea Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB).

3. Gardentasuna aitortzeko betebeharrari buruzko eredua onestea, eta erakundearen gobernu-organoen osaerari eta kargudunen ordainsariei buruzko ereduak onestea. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinetan daude jasota eredu horiek, eta ebazpen honen 23. oinarrian ezarritako esteken bidez eskura daitezke.

4. Ebazpen honen ondoriozko konpromisoetarako, 1.509.408,37 euroko gastua baimentzea 2024ko ekitaldirako, 2022ko gastuen aurrekontu orokorreko partida honen baliokidea denaren kargura: 720004 72200 7700 412106 partida, “LGP LGENF 2014-2020 EURI - Inbertsioetarako laguntzak, nekazaritzako makinak amankomunean erabiltzeko kooperatibentzat” izenekoa.

5. Baimena ematea 2024ko ekitaldian gastua, gehienez, 1.500.000 euro handitzeko, ebazpen honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, “Inbertsioetarako laguntzak, nekazaritzako makinak amankomunean erabiltzeko kooperatibentzat” izeneko 2022ko lehenengo deialdiko gerakinak erabiliz, 2022ko ekitaldiko honako partida honen baliokide den partidaren kargura: 720004 72200 7700 412106 partida, “LGP LGENF 2014-2020 EURI - Inbertsioetarako laguntzak, nekazaritzako makinak amankomunean erabiltzeko kooperatibentzat” izenekoa. Hori guztia Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluaren a) letran ezarritako baldintzen arabera, eta, betiere, aurrekontuan diru aski baldin badago.

6. Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi, eta 2023ko otsailaren 3an bukatuko da.

7. Mendialdeak, goi mendialdeak eta, mendialdeak izan gabe, muga natural garrantzitsuak dituzten eskualdeak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2022 Foru Aginduaren V. eranskinean adierazitakoak dira. Agindu horren bidez, honako hauen deialdia egin zen 2022ko kanpainarako: Eskaera bakarra, xede dituena nekazaritzarako eta abeltzaintzarako ordainketa zuzenak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatuak, eta, orobat, xede dituena Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren laguntza batzuk, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, SIGPACen aldaketa egiteko eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskriba dadin. Xede dituena nekazaritzarako eta abeltzaintzarako ordainketa zuzenak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatuak, eta, orobat, xede dituena Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren laguntza batzuk, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, SIGPACen aldaketa egiteko eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskriba dadin.

8. Ustiategi bat eskualde zehatz batean kokatzeko, kontuan hartuko da Estatistikako Institutu Nazionalaren zer kode duen ustiategiaren udalerriak, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko fitxan. Ez dira halakotzat hartuko laguntza iragankorra duten eskualdeetan daudenak, V. eranskinaren arabera.

9. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko uztailaren 17an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

I. ERANSKINA

Nekazaritzako kooperatibei nekazaritzako makinak eta ekipamendua erosteko laguntzak emateko oinarri arautzaileak 2022. urterako

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da nekazaritzako kooperatibentzako laguntza batzuk arautzea, nekazaritzako makinak eta ekipamendua erosteko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 17.1.a) artikuluaren esparruan. Erregelamendu horrek landa garapenerako laguntza arautu zuen, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez.

2. oinarria.–Neurriaren helburua.

1. 1305/2013 (EB) Erregelamenduan eta Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan ezarritakoari jarraikiz, neurri honen helburu orokorrak dira nekazaritzako ustiapenen errendimendua hobetzea eta haien jasangarritasuna erraztea.

2. Laguntza hauen funtsezko helburua da makinak amankomunean erabil daitezen sustatzea, horrela nekazaritzako jardueren efizientzia eta errentagarritasuna handitzeko.

3. Helburu gehigarri gisa, laguntza hauek ingurumenaren gaineko berariazko helburuak lortzera bideraturik daude; zehazki, abeltzaintzako ustiategietan sortutako minden kudeaketa optimizatzera.

3. oinarria.–Erakunde onuradunak.

1. Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65. artikuluko 1. zenbakiaren b) letraren arabera definituriko NMEKak (nekazaritzako makinak erabiltzeko kooperatibak) izaten ahalko dira onuradunak, Nafarroako Foru Komunitatean badihardute.

2. Kooperatiba onuradunek Nafarroako Kooperatiben Erregistroan inskribaturik beharko dute egon, zeina Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren menpekoa baita, edo, bestela, han inskribatzeko eskaera egina izan beharko dute laguntzarako eskaera aurkeztu baino lehen. Azken kasu horretan, ordaintzeko eskaera aurkezteko azken eguna baino lehen, kooperatibak inskribaturik egon beharko du Kooperatiben Erregistroan.

4. oinarria.–Erakundeak onuradun gisa onartuak izateko irizpideak.

Laguntza hauek erakunde onuradunei emanen zaizkie, baldin eta betekizun hauek betetzen badituzte laguntza eskaera aurkezteko egunean:

a) NMEK delakoari atxikitako bazkideek bermatu beharko dute beren ustiategiek tamaina nahikoa dutela laguntzaren xedeko makinen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa bermatzeko. Horrela bada, Europako dimentsioko 10 unitateko tamaina izan beharko dute gutxienez.

b) Estatutuak formalizatuta izan behar dituzte, eta bertan jaso beharko dituzte Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan jasotzen diren nahitaezko aipamenak.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeraren batean ere ez egotea.

d) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

5. oinarria.–Inbertsio plana.

Eskaerarekin batera, inbertsio plana aurkeztuko da, eta hura izanen da laguntzarako eskubidea sortzeko oinarria.

Inbertsio planean alderdi hauek sartuko dira:

a) Inbertsio bakoitzeko edo xede bera duten inbertsioen multzo bakoitzeko, azterlan tekniko, ekonomiko eta finantzario bat, hura justifikatzeko.

b) Bazkide diren ustiategien erdiek gutxienez erabiltzen ahalko dutela justifikatzea, 6. oinarriko 4. puntuari jarraikiz.

c) Inbertsioen definizioa, honako hauek zehaztuz: ezaugarri teknikoak, lan ahalmena, zabalera, bolumena, azalera eta abar.

d) Makina bakoitza ustiategi bakoitzeko zein ekoizpen elementutan erabiliko den.

e) Kostuen apaltzea aplikatzeko justifikazioa, oinarri arautzaile hauetako 13. oinarriaren arabera.

6. oinarria.–Inbertsio diruz lagungarriak.

1. Nekazaritzako makina berriak erostea. Inbertsio plana amaitzean, Nafarroako Nekazaritzako Makineriaren Erregistroan inskribatu beharko da erakunde eskatzailearen izenean.

2. Ekipamenduen teknifikazioari buruz gutxieneko irizpide batzuk lortzeko xedez, baldintza hauek ezartzen dira, makina taldeen arabera, laguntza jaso ahal izateko:

a) Mindak aplikatzeko zisternak:

Dirulaguntza jaso ahal izateko, zisternek 10.000 litroko edukiera edo handiagoa izan behar dute, eta minden aplikazio lokalizaturako sistema bat (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak) eta xehatzeko edo banatzeko sistema, aplikazio homogeneoa bermatzeko.

Diruz laguntzen ahalko da, halaber, lehendik dauden zisternak egokitzea haietan ezartzeko aurreko paragrafoan aurreikusitako ekipamendua. Hobetu beharreko minda ontziek edo zisternek Nafarroako Nekazaritzako Makineriaren Erregistroan inskribaturik egon beharko dute, laguntza eskatzen den egunean, erakunde eskatzailearen izenean. Laguntza eskaera jaso ondoan, organo kudeatzaileak bisita bat eginen du, zisternaren ezaugarriak eta egoera aztertzeko eta egiaztatzeko beharrezkoa ote den hura egokitzea.

b) Gai fitosanitarioen tratamendurako ekipamenduak:

Barra pneumatikodun ihinztagailuek, arrastekoek nahiz esekiek, Isobus konexioa edo GPSa eduki beharko dute, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duten sistemak eta tarteen kontrolerako sistemak ere bai.

Tratamendurako ekipamendu autopropultsatuek GPSa eduki beharko dute, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duten sistemak eta tarteen kontrolerako sistemak ere.

Ihinztagailu hidropneumatikoek (atomizagailuak eta nebulizagailuak) aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duten sistemak eduki beharko dituzte.

c) Ongarriak aplikatzeko ekipamenduak: Isobus edo GPSa edukiko dute, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema.

d) Aleak ereiteko makinek (zurrustakakoak eta zuzenean ereiten dutenak) Isobus edo GPSa edukiko dute, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema.

e) Aleak biltzeko makinek GPSa eduki beharko dute, eta kontrolerako eta errendimendu mapak egiteko ekipamenduak ere bai.

f) Bazka biltzeko makinek GPSa eta NIR analisi jarraiturako sistemak edukiko dituzte.

3. Aipatu 2. zenbakian agertzen ez diren makina taldeetarako ez dago laguntza jaso ahal izateko gutxieneko baldintzarik.

4. NMEKeko bazkide diren ustiategien erdiek, gutxienez, izan behar dute makina horiek erabiltzeko aukera, aintzat hartuta zer labore eta animalia dituzten laguntza eskaera aurkezten den urtean.

5. Traktoreen kasuan, diruz lagungarria den gastuak ezin izanen du gainditu laguntzaren xedeko gainerako makinen gastu diruz lagungarria. Muga hori aplikatuko da laguntza ematean eta ordaintzean.

6. Ekipamendu informatiko berriak eta horiei dagozkien softwareak erostea, eta doitasunezko nekazaritzara bideraturiko ekipamenduak erostea.

7. Aurreko apartatuetan bildutako gastuei loturiko gastu orokorrak, hala nola inbertsio planak-eskaera, ingeniaritzako diseinuak eta abar prestatzeko zerbitzu-sariak, 1.200 euroko mugarekin.

8. Ez dira diruz lagungarriak izanen eta, beraz, ez dira hautatzen ahal honako hauetatik heldu diren kostuak:

a) Nafarroan egiten ez diren inbertsioak.

b) Bigarren eskuko ekipamendua erostea.

c) Eskaera aurkeztu baino lehen egindako gastuak, salbu eta 7. puntuan aipatutako kostu orokorrak. Baldintza hori egiaztatuko da laguntzaren azken ordainketa egiterakoan, oinarri harturik aurkeztutako dokumentazioa eta/edo instrukzio organoak egiten dituen kontrol administratiboak.

d) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa), beste zerga batzuk eta proiektuen industria mozkina.

e) Ondasunaren jabetza geroago eskuratzea baldintzatuko duten finantzaketa-formulak (ondasunak finantzatzea jabaria erreserbatzeko kontratuen bidez, leasing formula, etab.), diruz lagungarritzat joko dira baldin ondasunak osoki bihurtzen badira onuradunaren jabetzakoak laguntza justifikatzeko epea bukatzen denerako. Zehazki, makinak eta ekipamendua erosten badira finantza errentamenduko eragiketen bidez, erosketa diruz lagungarria izanen da soilik baldin kontratuak biltzen badu erosketa konpromisoa, non aurreikusiko baita onuraduna bihurtuko dela makinaren edo ekipamenduaren jabe laguntza justifikatzeko epearen barruan. Gehieneko zenbateko diruz lagungarriak ez du gaindituko errentan hartutako aktiboaren merkatu-balioa.

f) Finantza errentamenduko kontratuari lotutako beste kostu batzuk, hala nola zergak, errentatzailearen marjina, interesen birfinantzaketa kostuak, gastu orokorrak edo aseguruen gastuak.

g) Bestelako ekipamenduak, haien bideragarritasun eta egokitasun tekniko eta ekonomikoa egiaztatzea ezinezkoa denean, oinarri harturik bazkideek aurkeztutako ustiategiak.

7. oinarria.–Laguntza motak eta zenbatekoa.

1. Laguntzak kapitaleko zuzeneko dirulaguntza gisa emanen dira.

2. Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, inbertsio diruz lagungarriari % 60 aplikatuko zaio.

3. Gutxieneko inbertsio diruz lagungarria 10.000 eurokoa izanen da. Zenbateko hori kalkulatuko da bai laguntza eskatzeko unean, aurkeztutako inbertsio planaren arabera, bai ordainketa egiteko eskaera egiten denean, inbertsio plan gauzatuaren arabera, betiere kostuen moderazioko irizpideak aplikatu ondoren.

4. Erakunde onuradun bakoitzak gehienez ere 200.000 euro jasotzen ahalko ditu deialdi bakoitzeko, eta 800.000 euro programa bakoitzeko.

8. oinarria.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta balorazio irizpideak.

1. Ebazpen honek arautzen dituen laguntzak norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko lehentasun ordena ezartzeko.

2. Eskaeren hurrenkera emandako puntuen baturaren arabera eginen da, honako balorazio irizpide hauen arabera. Inbertsioen ezaugarriengatik (makinak), gehienez 50 puntu jasotzen ahalko dira, eta beste 50 puntu, gehienez, erakunde eskatzailearen ezaugarriengatik. Osotara 100 puntu jasotzen ahalko dira gehienez.

3. Inbertsioen ezaugarriengatiko baremoko puntuak jarraian adierazten den moduan zehaztuko dira.

Makina edo ekipamendu bakoitzerako, zehaztuko da zenbat puntu ematen dituen baremoan, kontuan harturik zein den, batetik, makinaren edo ekipamenduaren inbertsio diruz lagungarria inbertsio diruz lagungarri osoari dagokionez, eta, bestetik, zenbaki honetako a) eta h) letrei jarraikiz makinak edo ekipamenduak dituen baremoko puntuak. Horretarako, formula hau aplikatuko da:

Makinaren berrikuntza puntuak ×

Makinaren balio diruz lagungarria

= Makina horrengatiko baremoko puntuak

Espedienteko balio diruz lagungarria

Honako berrikuntza puntuak aplikatzen ahal zaizkio makina edo ekipamendu bakoitzari:

a) Minden aplikazio lokalizaturako sistema bat duten zisternak (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak) eta mindak xehatzeko eta banatzeko sistema bat dutenak, aplikazio homogeneoa bermatzeko: 30 puntu. Puntuazio hori handitzen ahalko da, gehienez 50 puntura iritsi arte, ekipamenduaren arabera eta honako irizpideei jarraikiz:

–Emari-neurgailua, aurrera egin ahala emaria kontrolatzen duena: 5 puntu.

–Tarteen kontrola: 5 puntu.

–Minden analisi jarraitua / NIR teknologia: 10 puntu.

b) Gai fitosanitarioen tratamendurako ekipamenduak:

b.1) Barra pneumatikodun ihinztagailuak, arrastekoak nahiz esekiak, Isobus konexioa edo GPSa dutenak, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duten sistemak eta tarteen kontrolerako sistemak ere: 30 puntu. Puntuazio hori handitzen ahalko da, gehienez 40 puntura iritsi arte, ekipamenduaren arabera eta honako irizpideei jarraikiz:

–Barren altueraren, inklinazioaren eta egonkortzearen kontrol automatikoa: 5 puntu.

–Aire hesia edo TWIN sistema: 5 puntu.

b.2) Ihinztagailu hidropneumatikoak (atomizagailuak eta nebulizagailuak) aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duten sistemak eta tarteen kontrolerako sistemak dituztenak: 30 puntu. Puntuazio hori handitzen ahalko da, gehienez 40 puntura iritsi arte, ekipamenduaren arabera eta honako irizpideei jarraikiz:

–Dagoen landare kopuruaren arabera emaria kontrolatzeko sistema automatikoa: 5 puntu.

–Tunel motako aplikatzailea: 5 puntu.

c) Ongarriak aplikatzeko ekipamenduak, Isobus edo GPSa dutenak, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere: 30 puntu.

d) Aleak ereiteko makinak (zurrustakakoak eta zuzenean ereiten dutenak), Isobus edo GPSa dutenak, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere: 30 puntu.

e) Aleak biltzeko makinak, GPSa dutenak, baita kontrolerako eta errendimendu mapak egiteko ekipamenduak ere: 30 puntu.

f) Bazka biltzeko makinak, GPSa eta NIR analisi jarraiturako sistemak dituztenak: 30 puntu.

g) Uzta biltzeko makina zamalkatzailea (mahastiak, olibondoak, almendrondoak), autopropultsatua, GPSa duena eta uzta pisatzen duena, kontrola eta errendimendu-mapak egin ahal izateko: 30 puntu.

h) Gainerako makinek eta ekipamenduek ez dute punturik izanen berrikuntzagatik, eta, hortaz, ez dute punturik emanen baremoan.

4. Erakunde eskatzailearen ezaugarriengatiko baremoko puntuak honako hauek dira:

a) Kooperatibako bazkide diren ustiategiak non dauden, 7. oinarriko 2. zenbakian deskribatzen denaren arabera.

–Goi mendialdeko udalerria: 5 puntu.

–Mendialdeko udalerria: 2,5 puntu.

–Mendialdekoa izan gabe, naturak bereziki mugatutako eskualdeak: 1 puntu.

Ondorio horietarako, iritziko da NMEK delakoa aipatu eremu horietan dagoela baldin eta bazkide diren ustiategi gehienak bertan badaude, kontuan hartuta EINeko zer udalerri agertzen den Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren fitxan, ustiategiaren parametroetan, eskaera egiten den unean.

Goi mendialdeko eremuetan dauden ustiategiak ez badira gehiengoa, mendialdekoei batuko zaizkie, eta horrela ere ez badira gehiengoa, naturak mugaturiko eremuetakoei batuko zaizkie. Kasu horietan, puntuaziorik txikiena jasoko dute irizpide honetan.

Ustiategi kopuruan berdinketarik gertatzen bada, kontuan hartuko da zein eremuk duen NLU gehien ustiategiko.

b) NMEKeko bazkide diren ustiategietako banakako titularrek (ogibide nagusia nekazaritza duten horiek) zuzendaritza kontseiluan duten partaidetzaren arabera, edo NMEKeko bazkide diren lehentasunezko elkarte-ustiategietako ordezkariek duten partaidetzaren arabera. Zuzendaritza kontseilurik ez badago, proportzioa kalkulatuko da NMEKeko bazkideen kopuru osoaren gainean.

–% 50 edo gehiago: 35 puntu.

–% 25 gutxienez, baina % 50 baino gutxiago: 30 puntu.

–% 25 baino gutxiago, ogibide nagusia nekazaritza duen pertsona bat gutxienez: 25 puntu.

c) Puntuazioa, generoaren arabera: Kooperatibak emakume bazkideak baditu, puntuak esleituko zaizkio emakume kopuruaren proportzioan bazkide guztien kopuruaren gainean.

–% 50 edo gehiago: 5 puntu.

–% 20 gutxienez, baina % 50 baino gutxiago: 2,5 puntu.

d) 5 puntu emanen dira onuradunaren bazkide den ustiategiren bat baldin badago nekazaritzako nitratoez ura kutsatzeko arriskua duen eremu batean, kontuan hartuta EINeko zer udalerri agertzen den haren fitxan, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 4ko 247/2018 Foru Aginduan zehazten da zein eremuk duten nekazaritzako nitratoez ura kutsatzeko arriskua. Foru agindu horren bidez, nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak berrikusi eta 2018-2021 aldirako jarduketa programa onetsi zen, eta ondoren aldatu egin zen, irailaren 15eko 147E/2020 Foru Aginduaren bidez (https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2020/213/4), zeina 2020ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, irailaren 21ekoan.

5. Onuradunak bere eskaeran adierazi beharko du, berariaz, zer balorazio irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hau erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da laguntza eskaera aurkeztean biltzen diren irizpideei dagokienez, edo, egoki denean, eskaerak aurkezteko epea bukatzeko egunari dagokionez, eta bete beharreko konpromisotzat inbertsio planean aurreikusitako ekintzei dagokienez, eta plan horrekin bat etorri beharko du.

6. Onuradunak eskatutako balorazio irizpideek ekarritako puntuak bakarrik emanen dira. Baldin betetzeko zenbait kasu onartzen dituen irizpide bat ezarri bada, aintzat hartuko da puntu gehien ematen dituen egoera, eskura dagoen informazioarekin egiaztatutakoa, eskatutako puntuazioa inola ere gainditu gabe.

9. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

1. Norgehiagokako araubideko tramitazioan, lehentasunak ezarriko dira eskaeren artean aurreko puntuetan ezarritako balorazio irizpideak aplikatuz, eta aipatu irizpideen arabera balorazio handiena lortzen duten eskaerei esleituko zaie dirulaguntza, deialdian erabilgarri dagoen kredituak ezarritako muga gainditu gabe.

2. Espedienteen puntuazioan berdinketarik bada, lehentasuna izanen du 8. oinarriko 3. puntuan (inbertsioen ezaugarriengatiko baremoa) puntuazio altuena duenak. Horrekin ez bada berdinketa hausten, kontuan hartuko da eskatzaileek zenbat puntu duten 4. puntuan (erakunde eskatzailearen ezaugarriengatiko baremoa): lehenik, a) apartatuan duten puntuazioaren arabera lehenetsiko dira, eta, ondoren, b), c) eta d) apartatuen arabera. Aurreko irizpidea aplikatu eta gero berdinketak irauten badu, lehenago aurkeztu diren eskaerek edukiko dute lehentasuna.

3. Aurrekontuan diru erabilgarririk izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 30 puntu lortzea balorazio irizpideetan.

4. Deialdirako dagoen aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei dirulaguntza emateko, ezetsi eginen dira dagokion ekitaldiko aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren guztiak.

10. oinarria.–Onuradunen konpromisoak eta betebeharrak.

1. Laguntza hauen onuradunek honako betebehar eta konpromiso hauek izanen dituzte:

a) Inbertsio plana 2024ko abuztuaren 15a baino lehenago gauzatzea. Aurrekoa gorabehera, onuradunek eska dezakete muga-eguna luza dadila, baldin eta frogatzen badute justifikatutako arrazoiengatik ezin dituztela inbertsioak burutu epearen barnean. Luzapena 2024ko irailaren 15era arte izanen da gehienez, eta uztailaren 15a baino lehenago eskatu beharko da.

b) Jarduketak egitea eta, hala bada, mantentzea, eta espedienteak lehenesteko (8. oinarriaren arabera) erabili diren kalifikazioak mantentzea inbertsio plana bukatu arte eta ordainketa egin aurretik.

c) 11. oinarriaren arabera etorkizunean bete beharreko konpromisoei eustea bost urtez, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpena ematen denetik aurrera.

d) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan honako hauek frogatzea:

–Jasotako funtsak aplikatuta egindako gastuak eta ordainketak, eta

–Hartu diren funtsak laguntza emateko arrazoi izan ziren helburuetarako erabili direla, ezarrita dauden epe eta moduan.

e) Behar diren kontrolak onartzea, egiaztatzeko laguntza ongi eman dela, inbertsioa ongi gauzatu dela eta konpromisoei eutsi zaiela.

f) Behar diren argibideak ematea ustiategiaren alderdi tekniko-ekonomikoez, lan arlokoez eta sozialez, baita neurri honen esparruan hartutako laguntzez ere, haien jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.

g) Dirulaguntza jaso duten jarduketak finantzatzeko beste dirulaguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, azkeneko ordainketan jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

h) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, pertsona onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako eta sektoreko legeetan agindutako moduan.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izaten ahal diren bitartean.

j) Guztira 50.000 eurotik gorako laguntza publikoz hornitutako inbertsioak dakartzaten ekintzetarako, onuradunak paratu beharko du azalpen plaka bat, ereduaren araberakoa. Eredua eskura daiteke laguntzetarako izapideen katalogoan.

Plaka horretan agertuko da proiektuaren edo eragiketaren azalpena, eta plakaren % 25 hartuko du, gutxienez. Gainera, Europako ikurra agertuko da, Europar Batasunaren arau grafikoekin bat, eta, harekin batera, goiburu hau: “Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du”.

k) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.

l) Bidezko denean, inbertsioko ondasunak inskribatuko dira Nafarroako Foru Komunitateko behar diren erregistro ofizialetan, inbertsio plana amaitu baino lehen.

m) Enpresa deslokalizaziorik ez egitea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Eginbehar hau ez betetzeak aipatutako foru legean jasotzen diren itzultzeak ekarriko ditu.

n) Dirulaguntza ematen dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute telematika bidez, ebazpen honetako ebazpen zatiaren 3. puntuan xedatutakoari jarraikiz.

Adierazpen hori kasu guztietan aurkeztuko da, bai onuradunak gardentasun betebeharra baldin badu (maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluko baldintzak betetzeagatik), bai halako betebeharrik ez badu (kasu horretan, egoera hori azalduko da adierazpenean).

2. Bazkideen betebehar eta konpromisoak izanen dira Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65. artikuluko 3. zenbakian adierazitakoak, bereziki bazkide gisa irauteko gutxieneko epeari buruzkoak eta konpromisoei dagokien zatiaren ordainketari buruzkoak, baldin eta zenbaki horretako a) eta c) letrei jarraikiz baja ematen bazaie.

3. Laguntzen eskaera aurkezteak berekin dakar oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoak onartzea.

11. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak.

1. Etorkizunean bete beharreko konpromisoak dira erakunde onuradunak bere gain hartu dituenak, bost urtez horiei eusteko baldintzarekin, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpenaren egunetik aurrera.

2. Hauek hartuko dira gerora bete beharreko konpromisotzat, oro har, era guztietako espediente eta erakunde onuradunen kasuan:

a) NMEKaren jarduerari eustea.

b) Diruz lagundutako inbertsioen jabetza mantentzea, bai eta horiek modu esklusiboan erabiltzea ere. Laguntzen onuradun diren erakundeek ez dute hirugarrenendako lanik eginen laguntzaren xedeko makinekin, eta ez dituzte eskualdatuko, errentan emanen edo lagako hirugarrenek erabil ditzaten, gutxienez konpromisoen bost urteetako epean, edo haien balio-bizitza guztian, epe hori baino laburragoa bada. Epe horren barnean, urtero, NMEKeko bazkide diren ustiategien artetik erdiak gutxienez aukera izan behar du makinak erabiltzeko, haien laboreak eta animaliak kontuan hartuta, salbu eta egiaztatzen bada ustiategien ekoizpenean orientazio aldaketa bat izan dela, eta horrek eragiten badu baldintza hori ez betetzea.

c) Eragiketaren helburuei, izaerari eta gauzatzeko baldintzei eustea, funtsezko aldaketarik gabe eta jatorrizko helburuak kaltetu gabe.

d) Erakundearen eta jarduketa eremuaren baldintzei eustea, bai eta bazkideen kalifikazioari ere (8. oinarriaren 4. zenbakiaren arabera baremo-puntuek eman dutena).

3. Onuradunak aurreko 2. puntuko konpromisoak hartzen dituela ulertuko da horiek baliozkotu ondoren, laguntza ematen eta/edo ordaintzen denean.

Konpromiso horiek ez zaizkie eskatuko eragiketei ekoizpen jarduera bat bertan behera uzten bada iruzurrezkoa ez den porrotarengatik.

12. oinarria.–Laguntza eskaera eta dokumentazioa.

1. Hartarako ezarri den atzemate programaren bidez aurkeztuko dira laguntza eskaerak. Programa hori onuradunen eskura dago Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren izapideen katalogoan (www.nafarroa.eus).

2. Programa hori erabili ahal izateko, beharrezkoa da onuradunaren edo erakunde laguntzaileko pertsonaren benetakotasuna egiaztatzea, sinadura elektronikoaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren 2019ko urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduaren arabera. Izan ere, foru agindu horren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan parte hartuko duten erakunde laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko oinarriak onetsi ziren.

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Seleccion-de-Entidades-Colaboradoras-que-participan-en-el-tratamiento-de-ayudas-por-cuenta-del-Departamento-de-Desarrollo-Rural-y-Medio-Ambiente-

3. Jarduketa deialdiaren helburuei egokitzen zaiela frogatzeko, II. eranskinean azaltzen den dokumentazioa gehitu beharko zaio eskaerari.

13. oinarria.–Kostuen moderazioa.

1. Batzordearen 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 48. artikuluak eskatzen du egiazta dadila proposatutako kostuak moderatuak direla, eta hori ebaluatzeko metodologia zehazten du. Ondorio horietarako, diruz lagungarria den inbertsioaren zenbatekoa honela zehaztuko da:

a) “Inbertsio moduluak” izeneko III. eranskinean jasotako inbertsioetarako, honako hau joko da diruz lagungarritzat: onuradunak aurkeztutakoaren eta III. eranskinean jasotakoaren arteko txikiena. Konparazio hori egiteko, aurrekontua edo proformako faktura aurkeztu beharko da eskaerarekin batera.

b) “Inbertsio moduluak” izeneko III. eranskinean jasotzen ez diren inbertsioen eta gastuen kasuan, eskatzaileak hiru faktura edo aurrekontu aurkeztu beharko ditu laguntza eskaerarekin batera. Zenbateko diruz lagungarritzat hartuko da onuradunak aurkeztuetako txikiena.

Egiazko enpresa hornitzaile independenteenak izanen dira eskaintzak, eta alderatzeko behar bezain zehatzak izanen dira. Nolanahi ere, ez da beharrezkoa izanen hiru eskaintzak aurkeztea, baldin justifikatzen badu merkatuan ez daudela behar adina erakunde hornitzaile edo emaile, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarri bereziengatik. Salbuespen hori behar bezain justifikatua egonen da inbertsio planean.

c) Inbertsioaren ezaugarriak direla-eta aurreko horietan sartzen ez diren kasuetan, onuradunak proformako faktura edo aurrekontua aurkeztu beharko du inbertsioaren zenbatekoa justifikatzeko. Balorazio batzorde batek aztertuko du zenbatekoa. Batzorde hori instrukzio organoaren arduradunak eta profil teknikoa duten hango bi teknikarik osatuko dute, eta aurkeztutako aurrekontuaren aldeko txostena eman beharko dute, edo bestela, ordezko aurrekontua aurkeztu.

Batzorde horren erabakia justifikatuko da, orobat, ondasunaren prezioak egiaztatuz onuradunari dagokion jarduketa-merkatu logiko batean.

2. Kostuen moderazioari buruzko egiaztatze kontrolak laguntza esleitu aurretik eginen dira, laguntza eskaeran oinarrituta, eta azken ordainketa egin aurretik, onuradunak aurkeztutako ordainketa-eskaeran oinarrituta. Egiaztatze kontrolak eginen dira, orobat, onuradunak aldaketak egitea eskatzen duenean.

3. Kostuen moderazioa zuzen aplikatzeko, onuradunak behar diren agiriak erantsiko dizkio (proformako fakturak, aurrekontuak, fakturak, etab.) inbertsio planari edo bukaerako ordainketa eskaerari, legez eska daitekeen informazio guztiarekin eta agiria igorri duenaren identifikazio datuei buruzko informazio fidagarriarekin, eta, orobat, entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan egiteko gaitasunak, tamaina eta abar zehatz-mehatz azalduta.

4. Onuradunak aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira ondorio horietarako, gastuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien kostuak ez dira diruz lagungarritzat joko.

14. oinarria.–Instrukzio organoa.

Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa dagokio Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari; atal hori atxikia dago Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari.

15. oinarria.–Dirulaguntza esleitzeko prozeduraren instrukzioa.

1. Instrukzio organoak eskaerak jasotakoan, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Behar izanez gero, 15 eguneko epean, gehienez ere, zuzen ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio ezen hori egin ezean eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, edo agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.

2. Behin eskaera osorik dagoela, eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatuko da, eta horretarako behar diren kontrolak eginen dira.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean edota beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan kontsultatzen ahal diren parametroak zehazteko, onetsitako azken katalogazioaren araberako datuak erabiliko dira.

4. Instrukzioaren prozeduran zehar, unitate erantzuleak eska dezake aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa argitzea. Behar izanez gero, interesdunari eskatuko zaio gehienez 15 eguneko epean aurkez ditzala argibide horiek, eta adieraziko zaio ezen hala egiten ez badu agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.

5. Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, inbertsio diruz lagungarrien aurrekontua eta aplikatzekoak diren mugak, baremoak eta moduluak hartuko dira kontuan, oinarri arautzaile hauen arabera.

6. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunetan oinarriturik.

7. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta esleipen espedientean jaso beharko da onuradunek laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

16. oinarria.–Ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak esleitzeari buruzko ebazpena emanen du.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

3. Ebazpenean azalduko da dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda, eta eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, zein diren aurrekontuko baliabideen mugagatik ezetsitakoak.

Dena dela, konkurrentzia prozeduraren ebaketa-puntuan gelditzen den lehen eskatzaileak, aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik laguntzarik jasotzen ez badu, laguntza eskatzen ahalko du. Horretarako, ebazpena jakinarazi eta 15 eguneko epean, eskaeran proposatutako jarduketen artean zein mantentzen diren identifikatu beharko du, eskuragarri dagoen aurrekontuaren araberakoak izan daitezen. Eskaera berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere.

4. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hiru hilabetean ebatziko da laguntzak ematea ala ezestea, eta honako hauek jasoko ditu ebazpenak: esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.

5. Prozedura ebazteko epea iragaten bada berariazko ebazpenik eman gabe, eskaera isiltasun administratiboz ezetsi dela ulertuko da.

6. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka onuradunak gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko du, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, ebazpena berariazkoa izanez gero, edo isiltasun administratiboz ezetsi dela ulertzen denetik aurrera, ustezko ezespena izanez gero.

17. araua.–Inbertsio proiektua aldatzea.

1. Arrazoi justifikatuengatik erakunde onuradunak beharrezkotzat jotzen badu aldaketak egitea hasiera batean onetsitako inbertsio planean, aldatzeko eskaera bat aurkeztu beharko du. Edonola ere, ondasun berriak erosi eta/edo konpromiso berriak hartu aurretik aurkeztuko da eskaera hori, eta, aldaketa nabarmena bada, inbertsioak bukatzeko epea bukatu baino bi hilabete lehenago aurkeztu beharko da.

2. Proposatutako aldaketak aski arrazoitua eta justifikatua egon beharko du, eta 13. oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da, honako hauek bermatzeko:

–Inbertsio plan berriaren bideragarritasuna.

–Ez dela urratzen eskaeren hurrenkerako emaitza ekarri zuten balorazio irizpideen aplikazioa.

3. Eskatutako aldaketak nabarmenak izanen dira baldin eta inbertsio lagungarri osoaren % 30 baino gehiago gehitu edo kentzen bada makineriako elementu bakoitzean, eta goiti-beheiti hori 15.000 euro baino handiagoa bada.

4. Inbertsio planaren aldaketa nabarmen bakarra aurkeztea onartuko da.

5. Instrukzio organoaren balorazioaren menpe egonen da eskatutako aldaketak onestea. Onespen horrekin ere, hasiera batean onarturiko laguntzak ez dira handituko.

–Aldaketak nabarmenak badira, kostuak apaltzeko prozedurarako modulu berriak aplikatzea badakarte eta/edo emandako laguntza murrizten bada, inbertsio plan berria ebazpen bidez onetsi beharko da, hasierako planak agertzen zituen irizpide tekniko-ekonomikoei eta kostuak apaltzeko irizpideei jarraikiz.

–Aurreko paragrafoan aipatu gabeko aldaketak badira, azken ordainketaren unean eginen da behar den doikuntza, bai inbertsioetan bai esleitutako laguntzan.

6. Jakinarazi ez diren aldaketak badira, azken ordainketaren unean eginen da behar den doikuntza, bai inbertsioetan bai esleitutako laguntzan.

18. oinarria.–Ordainketa eskaera.

1. Laguntzak jaso ahal izateko, onuradunak ordainketa eskaera aurkeztu beharko du Nafarroako Gobernuaren web-orriko tramiteen katalogoan eskura dagoen atzemate programaren bidez. Ordainketa eskaera zehaztu diren egunen aurretik aurkeztu ezean, laguntzak galdu eginen dira.

2. 2024ko abuztuaren 15ean bukatuko da ordainketa eskaera aurkezteko epea, eta, harekin batera, fakturak, ordainagiriak, baimenak, erregistroak eta aurkeztu behar diren gainerako agiriak. Beraz, ulertuko da data hori dela baimen horiek lortzeko eta/edo erregistro horiek egiteko mugaeguna.

Nekazaritzako makineriaren kasuan, egun horretarako Nafarroako Nekazaritza Makineriaren Erregistro Ofizialean inskribatuta egon beharko du, edo inskribatzeko eskaera eginda.

Epe horiek ezartzen dira justifikatutako arrazoiengatik eskatu eta onartzen ahal diren luzapenak galarazi gabe, 10.1.a) oinarrian jasotakoaren arabera.

3. Ordainketa eskaerarekin batera, onuradunak inbertsioen bukaeraren berri eman beharko du, baita justifikatu ere horiek nola bete diren eta ordainketak nola gauzatu diren laguntzaren xede ziren kontzeptuengatik; horretarako, aurkeztuko dira behar diren fakturak eta/edo froga-balio baliokidea duten agiriak eta gastu eta inbertsio diruz lagungarri guztien ordainagiriak.

4. Onuradunak erabakitzen badu bere dirulaguntza enpresa hornitzaileari edo banku erakunde bati lagatzea, lagapen hori justifikatzen duen agiria aurkeztu beharko du ordainketa-eskaerarekin batera. Agiri horretan, laguntza zer erakunderi lagatzen zaion, haren datuak jasoko dira, baita lagatako zenbatekoa ere.

19. oinarria.–Laguntzen ordainketa.

1. Laguntzen ordainketa deialdian aurreikusitako aurrekontu ekitaldiaren kargura eginen da.

2. Oro har, dirulaguntza eman aurretik, organo kudeatzaileak egiaztatu beharko du onuradunak dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta gardentasun betebeharra betetzen dituela.

Horri dagokionez, ez da ulertuko jarduera gauzatua dagoela frogatu denik harik eta instrukzio organoak inbertsio plana bukatu dela frogatu eta ordainagiriak zuzen daudela egiaztatu arte.

3. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko dira, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko da.

4. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak joko du Foru Administrazioan eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Kontrol horien barnean, bisitak egiten ahalko dira ustiategietara, egiaztatzeko inbertsioak bukatu direla eta zuzen gauzatu, edo egiaztatzeko instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi.

Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan kontsultatzen ahal diren parametroak zehazteko, onetsitako azken katalogazioaren araberako datuak erabiliko dira.

5. Laguntza jaso dezaketen egiazko gastuei oinarri hauetan ezarritako portzentajea aplikaturik aterako da pagatu beharreko zenbatekoa. Hasiera batean onartutakoa izanen da gehieneko kopurua.

6. Instrukzio organoak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen baldin bada beheranzko desbideratzeak daudela onuradunak aurkeztutako azkeneko ordainketa eskaerarekin alderatuta, hurrengo oinarrian aipatzen diren murrizketak eta baztertze-irizpideak aplikatuko dira.

20. oinarria.–Murrizketak eta bazterketak baremoa ezartzeko irizpideetan, laguntzetan eta ordainketetan.

1. Aipatu 10.1 oinarriko a) letran ezarritako epean egin ez diren inbertsioek ez dute laguntzarik jasoko.

2. 10.1 oinarriko d) eta e) letretan jasotako konpromisoak (gastuen justifikazioarena eta kontrolen onarpenarena) betetzen ez badira, laguntza osoa galduko da.

3. Konpromisoari zuzenean lotutako laguntza galduko da, baldin eta betetzen ez badira kontabilitateari, dokumentazioa gordetzeari eta erregistroetan inskribatzeari buruzko konpromisoak, 10.1 oinarriko f), g) eta h) letretan ezarritakoak. 10. oinarriko i) eta j) letretan jasotako konpromisoak (agiriak gordetzearena eta azalpen plakak jartzearena, hurrenez hurren) betetzen ez badira, laguntzaren % 50 galduko da.

4. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada eskaeren hurrenkera finkatzeko puntuazioa ateratzeko aintzat hartutako balorazio irizpideak bete ez direla, puntuazio txikiagoa zegokiola eta, horren ondorioz, onuradun izaera galduko zukeela, laguntza guztia galduko da.

5. Ordainketa eskaerari dagokionez, murrizketa hau aplikatuko da:

Baldin ordainketa eskaeran adierazitako laguntzaren zenbatekoa bada, eskaera horren onargarritasun azterketa egin ondoren, ordaindu beharreko zenbatekoa baino % 10 handiagoa, ordaintzeko zehaztutako zenbatekoa beste horrenbeste gutxituko da.

Hala ere, ez da batere murrizketarik eginen onuradunak frogatzen badu ez dela diruz lagungarri ez den zenbateko hori sartu izanaren erantzulea.

6. Aurreko murrizketak eta bazterketak ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketa horiek, hurrengo oinarriaren 8. puntuaren arabera, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu.

7. Espediente baten bidez egiaztatzen bada onuradunak gezurrezko adierazpen bat egin duela nahita, onarturiko laguntzak bertan behera utziko dira, eta ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna neurri horretarako laguntzetatik bazterturik geldituko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarririko zehapenak edo aitorpen hori aurkezteko unean iruzurraren kontrako borrokarako indarrean diren prozeduretatik datozenak.

Aurreko paragrafoaren ondorioetarako, proformako faktura edo aurrekontu faltsuak aurkeztea nahita egindako gezurrezko adierazpentzat hartuko da.

8. Frogatzen bada onuradunak baldintza artifizialak sortu dituela laguntza jaso ahal izateko, 1306/2013 Erregelamenduaren 60. artikulua aplikatuz laguntzetatik kanpo geldituko da, eta laguntzengatik jasotako zenbateko guztiak itzuli beharko ditu.

21. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoen murrizketak.

1. Oinarri arautzaile hauetan azaldutako gerorako konpromisoak betetzen ez badira, laguntzak itzuli beharko dira osoki edo partez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluekin bat.

2. Konpromiso horiek noraino ez diren bete mailakatu eginen da, ondoren ezartzen diren irizpideekin bat, eta, horien arabera, jasotako laguntza itzultzeko portzentajeak kalkulatuko dira, baita legez ezarritako berandutze-interesak ere.

3. Ez bada betetzen 11.2 oinarriko a) letran aurreikusitakoa, laguntza osoa itzuli beharko da, legez dagozkion interesekin batera.

4. Ez bada betetzen 11.2 oinarriko b) letran laguntzaren xedeko makinak eskualdatzeari edo errentan emateari buruz ezarritakoa, baldintza hori bete ez duen makinari dagokion laguntza itzuli beharko da, eta legez dagozkion interesak ordaindu.

5. Ez bada betetzen 11.2 oinarriko b) letran hirugarrenendako lanak egiteari edo hirugarrenek erabiltzeko lagatzeari buruz ezarritakoa, baldintza hori bete ez duen makinari dagokion laguntzaren % 50 itzuli beharko da lehen aldian, eta % 100, berriz, ez-betetzea bigarren aldiz eginez gero. Horrekin batera, legez dagozkion interesak ordaindu beharko dira.

6. Ez-betetzeren bat egiaztatzen bada aurreko 3. eta 4. puntuetan azaldutako irizpideak ez diren 11.2 oinarriko irizpideetan, eta ez-betetzea lehen urtean gertatzen bada, laguntza osoaren % 100 galduko da; bigarren urtean gertatzen bada, % 80 galduko da; hirugarrenean gertatzen bada, % 60; laugarrenean gertatzen bada, % 40; eta bosgarrenean gertatzen bada, % 20. Dagokion diru-itzulera egin beharko da.

7. Ez da ez betetzetzat joko 8. oinarriaren araberako balorazio-irizpide bati buruz ari garenean, espedienteari legokiokeen puntuazioak kontzesioari eusteko modua emanen balio.

8. Aurreko apartatuetan aipatutako konpromisoak ez betetzea ez da ez-betetzetzat hartuko NMEKeko edo hura osatzen duten sozietateetako bazkideren bati eragiten dion ezinbesteko arrazoi bat gertatzen denean.

Ezinbesteko arrazoiak edo salbuespeneko kasuak gertatu direla ulertuko da honako egoera hauetan:

a) NMEKeko edo hura osatzen duten sozietateetako bazkide den pertsona fisikoren bat hiltzen bada.

b) NMEKeko edo hura osatzen duten sozietateetako bazkide den pertsona fisikoren bat lanerako ezintasun egoeran badago luzarorako.

c) NMEKa osatzen duten ustiapenetako bat osorik edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eta desjabetzea ezin bazen aurreikusi eskaera aurkeztu zen egunean.

Ustiategiaren zati handi bat dela ulertuko da baldin Europako dimentsioko unitateen % 40 baino gehiago murrizten badira.

d) Natura hondamendi larria, NMEKa osatzen duten ustiategietako baten lurrak eta/edo instalazioak asko ukitzen dituena.

e) NMEKa osatzen duten ustiategietako baten eraikinen eta/edo instalazioen suntsipena, istripuz.

f) Epizootia edo landareen gaitza, NMEKa osatzen duten ustiategietako baten aziendak edo laboreak (hurrenez hurren) kaltetu dituena, haietako denak edo zati bat.

Ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, erakunde onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.

22. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Laguntza hauen pertsona onuradunek ezin izanen dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatu, salbu eta hala aurreikusten bada Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudian eta Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programan.

Deialdi honen bidez laguntza jaso duten ondasunek ezin izanen dute inola ere beste laguntzarik jaso.

Dirulaguntzen zenbatekoa ez da inola ere izanen, ez bakarrik ez beste batzuekin batean, dirulaguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa, ezta ezarritako intentsitate gordinak baino handiagoa ere.

23. oinarria.–Onuradunen betebeharrak gardentasunari dagokionez.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako erakundeak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien % 20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:

https://www.navarra.es/documents/48192/9498732/Declaracion+transparencia_eus.pdf/223c2481-a0e1-4f9e-b34e-f3ded3a69fb0?t=1652089688241

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian erakundearen organo eskudunak onartutako negozio zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten erakunde onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera:

–Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

–Erakundeak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

–Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

–Erakunde onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta laguntza kudeatzen duen unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinak):

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion_cas_us.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas_eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713

Aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako erakundeak gardentasun betebeharrik ez badu ere, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Erakundeak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, erakundeak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

24. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Oinarri arautzaile hauen esparruan emandako laguntzen publizitateak jarraituko die kasuan-kasuan aplikatu beharreko Europar Batasuneko arauei, baita haiek garatzen dituzten edo haien transposizioa diren arau nazionalei ere.

Onuradunei emandako dirulaguntzak argitaratu eginen dira, jarraikiz Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 111. artikuluari. Batasuneko eta haren estatuetako auditoretza eta ikerketa organismoek tratatzen ahal dituzte horien datuak, Batasunaren finantza interesak babestearren.

Datu pertsonalak direnean, Batasuneko estatuek haien eskubideak jakinaraziko dizkiete onuradunei, datuen babeserako arauekin bat eta eskubide horiek erabiltzeko aplikagarriak diren prozedurekin bat, edo, halakorik ezean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin bat. Aipatu erregelamenduaren bidez pertsona fisikoen babesa arautu zen datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez (Datuen babeserako erregelamendu orokorra).

II. ERANSKINA

Laguntzaren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa

a) Eskaera egiten duen erakundearen IFZren kopia.

Generoaren araberako puntuazioa eskatuz gero, NMEKeko bazkideen edo hura osatzen duten sozietateetako pertsona fisikoen NANa.

b) Nafarroako Kooperatiben Erregistroan inskribaturik egotearen ziurtagiria edo, hori ez badute, erregistroan inskribatzeko eskaeraren kopia.

c) Eratze eskriturak eta estatutuak.

d) Zuzendaritza kontseiluak edo gobernu organoak emandako ziurtagiria, alderdi hauek jasotzen dituena:

–Zuzendaritza Kontseiluaren osaera.

–Bazkide kopurua.

–Laguntza aurkezteko edo laguntzarekin lotutako edozein izapide egiteko ordezkaria nor izanen den.

–Erakundeko aginte organo eskudunaren erabakia inbertsioei ekiteko eta dirulaguntza eskatzeko, inbertsiorako aurreikusten den zenbatekoa eta inbertsioaren xedea jasoz.

e) Aurrekontuak edo proformako fakturak, aurreikusten den inbertsio bakoitzerako. Inbertsioaren osagai guztien zerrenda bat barne hartu beharko dute, balorazio batekin, berrikuntzagatik ematen diren puntuak justifikatzeko.

f) Inbertsioak xede badu mindak lurrean aplikatzeko edo lurperatzeko lehendik dauden minda zisternak egokitzea, instalazioa egin duen enpresak luzaturiko ziurtagiria aurkeztu beharko du erakunde onuradunak, non zehaztuko baita zer jarduketa gauzatu diren. Horrez gain, behar diren fakturak eta ordainagiriak ere aurkeztu beharko ditu.

III. ERANSKINA

Inbertsio moduluak

ORDAINSARIAK

Inbertsio plana-eskaera

800

NEKAZARITZAKO MAKINAK (unitateko)

1.–Traktoreak

1.1. Potentzia < 50 ZP

15.640

1.2. 50 ≤ potentzia < 100

40.250

1.3. 100 ≤ potentzia < 150

64.400

1.4. 150 ≤ potentzia < 200

92.000

1.5. 200 ≤ potentzia < 250

115.575

1.6. Potentzia ≥ 250

152.950

1.7. Gurpil estuak

1.7.1. Aurreko gurpila (unitatea)

2.875

1.7.2. Atzeko gurpila (unitatea)

4.025

1.8. Pala-traktorea (mekanismo hidraulikoa, euskarria eta pala edo hasierako beste tresna bat barne)

7.360

1.9. Palaren tresnak (ontziak, pintzak, ziriak...)/unitatea

2.875

2.–Uzta biltzeko makina autopropultsatuak (ebaketa-burua barne)

2.1. Uzta biltzeko makinaren ebaketa-burua

46.000

2.2. Uzta bildu eta xehatzeko makina

11.500

2.3. Enborretik eta hostoetatik bibragailu bidez uzta biltzeko makina

113.160

2.4. Frutagintzako plataforma autopropultsatua

23.345

2.5. “Baby leaf” hostoak biltzeko makina

59.915

2.6. Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (lekak, ilarrak, ziazerbak)

412.275

2.7. Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (tomateak)

155.250

3.–Zamalanak egiteko eta garraiatzeko makina autopropultsatuak

3.1. Orga jasotzaile mastadunak (zezen motakoak)

38.525

3.2. Kargatzaile trinkoa (robota edo bobcata)

35.075

3.3. Gurpil gaineko pala kargatzailea

126.730

3.4. Pala kargatzaile teleskopikoa

62.330

3.5. Unifeed motako nahasgailuak

126.500

4.–Gurditraktorea

32.200

5.–Laborantzako makineria

5.1.1. Golde belarriduna: 6 gorputz edo gutxiago

18.400

5.1.2. Golde belarriduna: 6 gorputz baino gehiago

34.500

5.2. Harriak lurperatzeko fresatzeko makina-konformatzeko makina

28.750

5.3.1. Disko-area, lan zabalera: 5 metro edo gutxiago

12.075

5.3.2. Disko-area, lan zabalera: 5 metro baino gehiago

25.300

5.4. Are azkarra

22.425

5.5.1. Are abiarazia, lan zabalera: 4 metro edo gutxiago

29.900

5.5.2. Are abiarazia, lan zabalera: 4 metro baino gehiago

51.750

5.6. Lerrokako lur-lantzea (strip hill)

20.700

5.7. Marruskagailua

17.825

5.8.1. Chisel goldea, 14 beso edo gutxiago

12.650

5.8.2. Chisel goldea, 14 beso baino gehiago

19.550

5.9. Craker lurpe-goldea

18.400

6.–Ereiteko eta landatzeko makinak

6.1. Ereiteko makinak, bihiz bihikoak eta doitasunezkoak

26.450

6.2. Birlandatzeko makinak

17.020

7.–Simaurra hedatzeko orga

7.1. Simaurra hedatzeko orga, ahalmena: 15 m³ edo gutxiago

27.600

7.2. Simaurra hedatzeko orga, ahalmena: 15 m³ baino gehiago

57.500

8.–Bazka biltzea

8.1.1. Segamakina (egokitzailea), lan zabalera: 3 metro edo gutxiago

24.150

8.1.2. Segamakina (egokitzailea), lan zabalera: 3 metro baino gehiago

32.200

8.2.1. Segamakina (ez-egokitzailea), lan zabalera: 3 metro edo gutxiago

13.800

8.2.2. Segamakina (ez-egokitzailea), lan zabalera: 3 metro baino gehiago

24.150

8.3. Garraiagailua/Paka-makinarako eskuarea

28.750

8.4. Eskuareak

14.375

8.5. Xehatzeko makinak

17.940

8.5. Ohiko paka-makinak

20.470

8.7. Paka handiak egiteko makinak

87.630

8.8. Paka biribilak egiteko makinak

24.035

8.9. Biltzeko makinak-xingolaztatzeko makinak

10.695

8.10. Unifeed herrestatua

30.245

8.11. Bestelakoak (azpiak egiteko makinak)

15.985

9.–Bestelakoak

9.1. Mozteko tresneria eramateko atoia

5.750

9.2. Fardoendako atoi autokargatzailea, A motakoa-Fardo txikia elkartzeko makina

45.425

9.3. Fardoendako atoi autokargatzailea, B motakoa-Fardo handia biltzeko makina

74.750

9.4. Bazkarendako atoi autokargatzailea

67.850

9.5. Atoi autoegozlea

43.125

9.6. Azienda garraiatzeko atoia, traktoreari lotua

11.615

9.7. Bestelako atoiak-Mahatsa biltzeko atoiak

19.665

9,8 1. Bainuontzi-atoia, gehieneko masa baimendua 15 T edo gutxiago

14.260

9.8.2. Bainuontzi-atoia, gehieneko masa baimendua 15 T baino gehiago

28.750

10.–Hiru puntuko krokadura

10.178

EKIPAMENDU INFORMATIKOA (unitateko)

1. GPSa, pilotu automatikoaren bidez gidatzeko sistemarik gabea

3.450

2. GPSa, pilotu automatikoaren bidez gidatzeko sistemaduna

10.925

BERRIKUNTZAGATIK PUNTUAK JASOKO DITUZTEN MAKINAK (unitateko)

1. 10.000 litroko edo gehiagoko zisterna, baina 20.000 litro baino gutxiagokoa, minden aplikazio lokalizaturako sistema bat daukana (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), baita xehatzeko edo banatzeko sistema bat ere, aplikazio homogeneoa bermatzeko (euro/edukiera litro)

82.800

2. 20.000 litroko edo gehiagoko zisterna, minden aplikazio lokalizaturako sistema bat daukana (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), baita xehatzeko edo banatzeko sistema bat ere, aplikazio homogeneoa bermatzeko

101.200

3. Haizemaile formako irteera duen zisterna egokitzea, minden aplikazio lokalizatua egiteko (hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), xehatzeko edo banatzeko sistema barne

23.000

4. Zisternaren osagarriak, aurreko balioari gehitu beharrekoak

Emari-neurgailua, aurrera egin ahala emaria kontrolatzen duena

11.500

Tarteen kontrola

11.500

Minden analisi jarraiturako sistema / NIR teknologia

11.500

5. Barra ihinztagailua, esekia, Isobus konexioa edo GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema eta tarteen kontrolerako sistema ere

34.500

6. Barra ihinztagailua, arrastekoa, Isobus konexioa edo GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistemak eta tarteen kontrolerako sistema ere

43.700

7. Barra ihinztagailua, autopropultsatua, GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema eta tarteen kontrolerako sistema ere

114.425

8. Barra ihinztagailurako osagarriak, aurreko balioari gehitu beharrekoak

Barren altueraren, inklinazioaren eta egonkortzearen kontrol automatikoa

16.100

Aire hesia edo TWIN sistema

8.050

9. Ihinztagailu hidropneumatikoa (atomizagailuak eta nebulizagailuak) aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema eta tarteen kontrolerako sistema dituena

18.400

10. Ihinztagailu hidropneumatikorako osagarriak, aurreko balioari gehitu beharrekoak

Dagoen landare kopuruaren arabera emaria kontrolatzeko sistema automatikoa

4.600

Tunel motako aplikatzailea

16.100

11. Ongarriak aplikatzeko ekipamendu esekia, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai

28.750

12. Ongarria aplikatzeko ekipamendua, arrastekoa, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai

40.250

13. Aleak ereiteko makina pneumatikoa, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai

57.500

14. Aleak ereiteko makina, zuzenean ereiten duena, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai

69.000

15. Aleak biltzeko makina, GPSa duena, baita kontrolerako eta errendimendu mapak egiteko ekipamendua ere: 250 ZP-tik beherako potentzia

166.750

16. Aleak biltzeko makina, GPSa duena, baita kontrolerako eta errendimendu mapak egiteko ekipamendua ere: 250 ZP-ko potentzia edo handiagoa

241.500

17. Bazka biltzeko makina autopropultsatua, GPSa eta NIR analisi jarraiturako sistemak dituena

402.500

18. Uzta biltzeko makina zamalkatzailea (mahastiak, olibondoak, almendrondoak), autopropultsatua, GPSa duena eta uzta pisatzen duena, kontrola eta errendimendu-mapak egin ahal izateko

195.500

Iragarkiaren kodea: F2210279