161. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Itoizko urtegiaren 2023ko erregulazio kanona

Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Itoizko urtegiaren 2023ko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 16. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2022ko martxoaren 23ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Konfederazio Hidrografiko honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2022ko apirilaren 4an, Itoizko urtegiaren 2023ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2022ko ekainaren 10ean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarki bat, Itoizko urtegiaren 2023ko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunean jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko I. eta II.1 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 29,3495411066 euro ordainduko dituzte hektareako.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.2 eta IV.3 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 29,9476460034 euro ordainduko dituzte hektareako.

c) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko IV.1 sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 30,5457509001 euro ordainduko dituzte hektareako.

d) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.1-2-4-5, IX. eta X. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 31,1438557969 euro ordainduko dituzte hektareako.

e) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko V., VII. eta VIII. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 31,7419606936 euro ordainduko dituzte hektareako.

f) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2015eko erregularizazio-sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 32,3400655903 euro ordainduko dituzte hektareako.

g) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2016ko erregularizazio-sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 32,9381704871 euro ordainduko dituzte hektareako.

h) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2017ko erregularizazio-sektoreetatik eta VI. sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,5362753838 euro ordainduko dituzte hektareako.

i) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2018ko erregularizazio-sektoreetatik eta XXII., XXIII., XXIV., XXV. eta XXVI. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 34,1343802806 euro ordainduko dituzte hektareako.

j) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2019ko erregularizazio-sektoreetatik eta XXII-Arga 5 eta XXII-Arga 6 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 35,9286949708 euro ordainduko dituzte hektareako.

k) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2022ko erregularizazio-sektoreetatik eta XXII-Arga sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 36,5267998675 euro ordainduko dituzte hektareako.

l) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa egin baino lehenagokoa, 2,5578170442 euro ordainduko dituzte hektareako.

m) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa egin baino lehenagokoa, 2,1828721198 euro ordainduko dituzte hektareako.

n) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa egin ondokoa, 22,8819449911 euro ordainduko dituzte hektareako.

o) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa egin ondokoa, 14,9213278158 euro ordainduko dituzte hektareako.

p) Ebroko Ardatza Itoizko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 31.614,98 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

q) Erabiltzaile hidroelektriko zuzenek, Irati ibaian Itoizko urtegia eraiki ondoko ur-kontzesioa dutenek, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0091717316 euro ordainduko dute kWh-ko.

r) Emariaren erabiltzaile hidroelektrikoek, Irati ibaian ur-kontzesioa dutenek, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0121479352 euro ordainduko dute kWh-ko.

s) Erabiltzaile hidroelektrikoek, Aragoi ibaian ur-kontzesioa dutenek, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, haren erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0030572439 euro ordainduko dute kWh-ko.

t) Ebroko Ardatzeko erabiltzaile hidroelektrikoek, Aragoi ibaian ur-kontzesioa dutenek, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, haren erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0030529822 euro ordainduko dute kWh-ko.

u) Horniduretarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko, Nafarroako Ubidean edo Irati ibaian ur-kontzesioa dutenek 0,0258927197 euro ordainduko dute metro kubiko bakoitzeko.

v) Horniduretarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko, Aragoi ibaian ur-kontzesioa dutenek 0,0083642019 euro ordainduko dute metro kubiko bakoitzeko.

w) Kontsumitu gabe erabiltzeko, Irati ibaian ur-kontzesioa dutenek 0,0022929329 euro ordainduko dute metro kubiko bakoitzeko.

x) Kontsumitu gabe erabiltzeko, Aragoi ibaian ur-kontzesioa dutenek, 0,0007658765 euro ordainduko dute metro kubiko bakoitzeko.

y) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), erakunde kudeatzaileari 2.731.240,37 euro ordainduko dizkio erregulazio kanon gisa.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, lehendakaritza honek erabaki du Itoizko urtegiaren 2023ko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2022ko uztailaren 15ean.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E2210098