160. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Noain Elortzibarko Udalak 2019ko martxoaren 12an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea udalerri honetako balorazio txostena berrikusteko prozedurari. Balorazio txostenaren berrikuspen proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Noain Elortzibarko Udalaren webgunean (https://noain.sedelectronica.es/info.19), egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2022ko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2210556