160. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Urbanizazio komuneko obren proiektua eta kostuak banatzeko proiektua, UE-R4.3 eta UE-R4.4 unitateetan. Hasierako onespena

Milagroko Udaleko alkateak, 2022ko uztailaren 19an emandako Alkatetzaren 2022-0325 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Udal Plan Orokorreko UE-R4.3 eta UE-R4.4 unitateen urbanizazio komuneko obren proiektua eta kostuak banatzeko proiektua, Promociones Navaragón SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 133 eta 134. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Milagron, 2022ko uztailaren 27an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2210438