160. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Ordoiz alderdiko “Caracuesta” bidearen mugaketa. Jendaurrean jartzea

Lizarrako Udalak, 2022ko uztailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Ikusirik jasotako dokumentazioa Ordoiz alderdian dagoen eta “Caracuesta” bidea izenez ezaguna den bide publikoaren ezaugarriak direla-eta sortutako gatazkari buruzko espedientean, lotua dagoena Idazkaritza Alorrak egindako txosten-memoriarekin, zeina prestatu baitzuen bete beharrez urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 49. artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua).

Kontuan hartuz espedientean sartu diren dokumentu-aurrekariak, 1993ko data dutenak, zeinak agerian uzten baitute gatazka bat dagoela Lizarrako katastroko 5. poligonoko 644., 664., 665., 668. eta 922. lurzatietara “Caracuesta” izeneko bidetik sartzeko baldintzei buruz; eta kontuan harturik gatazka hori ebazteko garrantzitsua dela ondasun publikoaren ezaugarriak eta kokalekua zehaztea, izan ere ikus baitaiteke haren mugak zehaztu gabe daudela edo badirela bidegabeko okupazioaren zantzuak.

Kontuan hartuz egoera hori konpontzeko erabakiak hartu beharra dagoela, gatazkak sortzen baititu oraindik ere honako hauen artean: 644. eta 668. lurzatien jabea, 664. eta 665. lurzatien jabeak –bide horretatik dute sarbidea– eta Lizarrako Udala (bidearen titularra).

Horregatik guztiagatik, erabiliz toki-erakundeek beren ondasunak mugatzeko duten administrazio-ahala (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4. artikuluak aitortua); erabiliz, orobat, osoko bilkurari ematen zaizkion eskudantziak uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 114. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 54. artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua); Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Informazio Batzorde Iraunkorraren aldeko irizpena edukita; eta betetzen direnez –udal idazkaritzaren txostenaren arabera– administrazio-mugaketa egiteko legeak eskatzen dituen baldintzak,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–“Caracuesta” izeneko bide publikoaren administrazio-mugaketaren espedienteari hasiera ematea, betetzen baitira hura tramitatzeko baldintzak, ezartzen direnak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 114.1 artikuluan (Toki erakundearen ondareko higiezinak, muga zehaztugabeak dituztenak edo bidegabeko-okupazioaren zantzuak dituztenak). Bide hori Ordoizko bidetik hasi eta Lizarrako katastroko 5. poligonoko 644., 668. eta 922. lurzatien artean igarotzen da, eta bertatik sartzen da Ega ibaiaren ondoko lurzatietara (5. poligonoko 664. eta 665. lurzatiak).

Bigarrena.–Udal Idazkaritzak egindako txosten-memoria onestea, eta aurkeztutzat jotzea Loinaz Ingeniería enpresak egindako jasotze topografikoa, bidearen hasierako mugaketa egiteko, zeina aurkeztu baitu 5. poligonoko 644. eta 668. lurzatien jabeak.

Hirugarrena.–Dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta adieraztea mugaketa lana 2022ko azaroaren 25ean eginen dela, 9:00etan, bidean bertan.

Laugarrena.–Udalaren ordezkari izendatzea Lizarrako Udaleko alkatea eta idazkaria, mugaketa-akta sinatzeko.

Bosgarrena.–Orobat, Lizarrako Udaleko obra zaintzailea izendatzea lur-neurketarako praktiko, eta Lizarrako udal arkitekoa, berriz, teknikari eskudun.

Seigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Lizarrako Jabetza Erregistroari, hari buruzko ohar bat egin dezan lurzati mugakideen inskripzioan, bai eta mugaketak ukitzen dituen pertsona eta erakunde guztiei ere.

Zazpigarrena.–Erabaki hau Udaleko iragarki-taulan argitaratzea eta epea ezartzea 2022ko urriaren 20ra arte, pertsona eta erakunde interesdun guztiek beren uzien alde egokitzak jotzen dituzten dokumentu eta alegazioak aurkez ditzten. Epe hori igarotakoan, ez da dokumentaziorik ez alegaziorik onartuko.

Zortzigarrena.–Erabaki hau, mugaketa espedientea hasteko izapide egintza den aldetik, ezin da aurkaratu. Hala ere, espedientean interesdun gisa agertzen diren pertsona eta erakundeek eskubidea dute egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin eta agiriak aurkezteko, bat etorriz erabakitakoarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren aplikazio-aginduekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua).”

Lizarran, 2022ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2210550