160. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Gora jotzeko 22/01225 errekurtsoa, lursail baten katastro-balioaren aldaketari buruzkoa

Santiago Huerta Bosquedek gora jotzeko 22/01225 errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Cortesko Udalak erantzunik eman ez izanaren aurka, 2022ko maiatzaren 23an aurkeztutako idazkiko eskaerari dagokionez. Idazki horretan informazioa eskatu zuen lursail baten katastro-balioaren aldaketari buruz.

Kontuan hartuz ezartzen dena urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, bada, honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cortesen, 2022ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2210552